Mon, 29 December 2014
Topaketa bat, lagun arteko giroan. Goierrian, Lemniskata taldeko zaleek egiten dute dibulgazioa eta Zarautzen ZarautzOn taldekoek. ideia ona iruditu zaigu denak estudio berean elkartzea eta norberak bere asmo eta proiektuak aipatzea. |
Mon, 29 December 2014
Baztanga desagertutako gaixotasuna da. Baina garai batean beldurra zioten, oso hilgarria zelako. Haren kontrako txertoa aurrerapauso handia izan zen, eta txertoa munduan zehar eramateko modua istorio hunkigarria. EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu gaur. |
Mon, 29 December 2014
Erresuma Batuko eta Israelgo ikertzaileek lortu dute zelula ametatik abiatuta kromosomen kopia bakarra duten zelulak sortzea. Saguekin asmatuta zegoena, gizakiarekin egin dute. Gertuago dago orain espermatozoideak eta obuluak laborategian egiteko teknika. |
Mon, 29 December 2014
XIX. denboraldiaren 16. saioa: Espermatozoideak eta obuluak, laborategirako bide erdia egina, Baztangaren txertoaren bidaia eta Lemniskata eta Zarautz On, topaketa polita. |
Tue, 23 December 2014
Maiatzean, UEUk ikertzaile euskaldun gazteen kongresu bat antolatuko du, Ikergazte. Durangon izango da eta hemen zein kanpoan dauden ikertzaile euskaldunak gonbidatu ditu. Hilabete asko falta dira oraindik kongresua izateko, baina bi hilabetebesterik ez dira falta artikuluak aurkezteko epea bukatzeko. MIREN JOSU OMAETXEBARRIA kongresuaren antolatzaileak animatu ditu ikertzaileak, parte har dezaten. |
Tue, 23 December 2014
Anfibioak desagertzeko arriskuan daude, eta hobe dugu azkar argitzea gainbehera horren zergatia. Berandu izan baino lehen. Aranzadiko ION GARIN herpetologoak ikerketa horren azken berriak ekarri dizkigu. Tartean, kitridiomikosiari buruz hitz egin digu, betiko gaixotasunari buruz, kontu berriak baitaude gaixotasun horri lotuta. |
Tue, 23 December 2014
Reproducibility Iniciative izeneko ideia oso ona da: aldizkari zientifikoetan argitaratutako esperimentu batzuk errepikatzea, argitaratutako emaitzak berresten diren edo ez proba egiteko. Kontua da, aztertuako lehen esperiemntuan emaitza ez da berretsi; ganaduaren hormona bazuk leishmaniosi gaixotasunaren aurkako eragina zutela zioen ikerketa zalantzan jarri zen. Baina, azkeznean, esperimentuaren errezetan osagai bat faltan zegoen, besterik ez. |
Tue, 23 December 2014
XIX. denboraldiaren 15. saioa: Osagai bat faltan errezetan, Anfibioen azken arriskuaketa Ikergazte, kongresu handia UEUren eskutik. |
Sun, 14 December 2014
Martxan da 2014 urteko CAF-Elhuyar sariketa. Hurrengo urteko otsailaren 12ra bitartean egongo da aukera dibulgazio-lanak aurkezteko. Elhuyarko EIDER CARTONek kontatu digu zein izango diren aurtengo edizioaren berezitasunak, eta animatu gaitu parte hartzera. |
Sun, 14 December 2014
Bidaia bat egin behar dugu iparraldera. Norabide horretan, magnetismoa izaten da laguna, iparrorratza. Baina nola seinalatzen du iparrorratzak iparralderantz? Galdera hori erantzuteko asmoz, Eureka museko ELENA ROSALES etorri zaigu irratira. |
Sun, 14 December 2014
ESA Rosseta zundak masa-espektroskopioak erabili ditu |
Sun, 14 December 2014
XIX. denboraldiaren 14. saioa: kometen ura, Bidaia magnetikoa iparraldera eta CAF-Elhuyar sariak 2014. |
Mon, 8 December 2014
Abenduaren 3an askatu zen .eus domeinua Interneten. Horrek esan nahi du dagoeneko edozeinek izan dezakeela .eus bukaera duen helbidea bere web orriarentzat. PuntuEUS fundazioko JOSU WALIÑOk kontatu digu nola izan den prozesua domeinua aktibatu zenetik edozeinentzat eskuragarri jarri den arte. Eta, bide batez, domeinuak nola kudeatzen diren galdetu diogu. |
Mon, 8 December 2014
ANA GALARRAGAk umeentzako zientzia-liburu bat aurkeztu digu. Pirritx eta Porrotxen pertsonaia bat gidari hartuta, Marikalanbre, 16 ipuin eta esperimentu eskaintzen die 6 eta 8 urte bitarteko umeei, eta gainerako adineko jendeari ere bai. "Marikalanbre bizitzaren laborategian" izenburua du liburuak, eta Irria aldizkarian egindako kolaborazioen bilduma bat da. |
Mon, 8 December 2014
ARTURO APRAIZ geologoak eta bere lankideek bi liburu idatzi eta editatu dituzte. Biak, euskokantauriar arroaren geologiari buruz, eta biak dibulgaziokoak. Batak gure kostaldearen eboluzio geologikoa aurkezten digu, eta besteak 12 txango proposatzen dizkigu inguru horren geologiaz gozatu ahal izateko. |
Mon, 8 December 2014
Saturnoko Titan ilargia aldi berean antzekoa eta ezberdina da Lurrarekin. Antzekotasuna erakartzen gaitu. Baina ezberdintasuna ere erakargarria da. Adibidez, Titango atmosferan molekula harrigarriak topatu izan dira, Lurreko kimikan ezinezkoak diren substantziak, ez bada kimikari teorikoen ordenagailuen fantasian. |
Mon, 8 December 2014
XIX. denboraldiaren 13. saioa: Titanen kimika berria, Euskokantauriar arroa bi liburutan, Marikalanbre bizitzaren laborategian eta .eus edozeinentzat. |
Sun, 30 November 2014
Gorputzaren kableatua gainbegiratu dugu: neuronak. Haietan seinale elektrikoak bidaiatzen du batetik bestera, baina ez etxeko kable batean bezala. Askoz mantsoago, eta askoz modu konplexuago baten bidez egiten du. Baina bada arrazoi bat hori horrela izateko... |
Sun, 30 November 2014
OIHANA JAUREGI eta IÑAKI LETURIA etorri dira gurera, Teknopoliseko azken saioa aurkeztera: gauari buruzkoa. Gauak berezko zientzia du, loaren zientzia, gaueko argazkilaritza, gaueko animaliak eta abar. Haiek programa berezia egin dute eduki horiei begira. Programaren bukaeran aholku bat: ez ikusi telebista ohean!! |
Sun, 30 November 2014
Gaur ekaitz elektrikoei buruz hitz egin dugu Euskalmeteko ONINTZE SALAZAR meteorologoarekin. Galdera bat gordeta genuen hari galdetzeko, alegia, nola kontatzen diren Lurrean erortzen diren tximistak? Onintzek erantzun digu eta kontu elektriko gehiago kontatu. |
Sun, 30 November 2014
James Watsonek, DNAren egitura aurkitu zuen kimikari ospetsuak, Nobel saria saldu nahi du enkantean. Domina bat da, eta 2,5 milioi dolar baino gehiago espero du lortzea salmentan. Ez da enkantean jartzen den lehen Nobel sarien domina, baina bada irabazleak berak enkantean jartzen duen lehena. |
Sun, 30 November 2014
XIX. denboraldiaren 12. saioa: Nobel saria saldu, ekaitz elektrikoak, gaua Teknopolisen eta gorputzaren instalazio elektrikoa. |
Mon, 24 November 2014
CERN laborategiak 60 urte egin ditu, eta Teknopolis saioan eraiki zuten lehen azeleragailuaren irudiak erakusten duen erreportaje bat emititu dute. CERNeko hasieraren historia ezagutu nahi izanez gero, aukera ona da erreportajea. Gainera, erakustaldi bat ere ikusten da. Lasarteko Telesonic enpresak mapping bat egin du CERNerako, lehen makina horren gainean proiektatzen dena. |
Mon, 24 November 2014
Kuantikako atal bat dugula aprobetxatuta, omenaldi bat egin nahi dugu: elektroiari omenaldia, hain zuzen. Partikula txikia da, baina oso garrantzitsua. Hari esker bizi gara bizi garen bezala. Hari esker bagara garen bezalakoak. TXONI MATXAIN kimikariarekin egin diogu omenaldia elektroiari. |
Mon, 24 November 2014
Science aldizkariaren eguneroko albisteen zerbitzuak aurkikuntza bat iragarri du: bere burua birziklatzen duen plastiko bat. Ideia interesgarria da, polimero jakin bat garatu dute, argi ulatromez argituz gero, bere monomeroetan deskonposatzeko gaitasuna duena. Baina ez da albistearen titularrak agintzen duena. Ez du bere burua birziklatzen. |
Mon, 24 November 2014
XIX. denboradliaren 11. saioa: bere burua birziklatzen duen plastikoa, elektroiari omenaldia eta CERNeko lehen azeleragailua Teknopolisen. |
Mon, 17 November 2014
1690an modan jarri zen tatuajea Europan. Polinesia eta Zelanda berritik ekarritako moda izan zen, nahiz eta munduko beste toki askotan ere aspalditik egiten ziren tatuajeak. Baina Ozeano Barearen hegoaldeko herriek oso teknika mingarria zuten tatuajea egiteko: Ta Moko. Aurrena, azala "zizelkatu" egiten zuten, eta gero tinta epidermis azpira sartu. |
Mon, 17 November 2014
OIHANA JAUREGIk surfari buruzko erreportaje bat egin du ETBko Teknopolis saioan, baina erreportajea berezia da: surfaria, Aitor Francesena, itsua da, eta Aitor Azpiroz ingeniariak ohol "teknologiko" bat egin dio surfean laguntzeko. Irudi politak, eta , batez ere, istorio interesgarria. |
Mon, 17 November 2014
Ander Martinez de Albeniz tolosarra ESA espazio agentzian egiten du lan, Rosetta misioan. Zunda gidatzen duen taldearen kidea da, eta gurekin izan da haren lanaz eta misioaz hitz egiten. Zailtasun handiko lana, aditu batek azalduta. |
Mon, 17 November 2014
Eltxo guztiek ez dute atsegin giza odola. Batzuek bai, eta beste batzuek ez. Kontua da esepzei bereko eltxoen artean bi motakoak egon daitezkeela. Adibidez, Aedes aegypti espezieko batzuk gurekin etxean bizitzeko egokitu dira (giza odolaren zaleak), eta beste batzuk basoan bizi dira (ez dira zaleak). Orain, Caroline McBride neurologoak aurkitu du zerk erakartzen dituen lehenengoak, eta gene bakar batean dago zaletasunaren jatorria. |
Mon, 17 November 2014
XIX. denboraldiaren 10. saioa: Eltxoak giza odolaren gosez, Rosetta, kometa bat eta Ander, Surf itsuentzat eta 1693: tatuajeak. |
Mon, 10 November 2014
"Posible al da bikaintasuna zientzian, berdintasunik gabe?" Galdera hori abiapuntutzat hartuta mahai-inguru bat antolatu dute Elhuyar Fundaziokoek Bilbon, azaroaren 13an. Guk eskatu diogu Elhuyar Aholkularitza enpresako NAIARA ARRI teknikariari kontatzeko zeinek hitz egingo duen eta nondik nora izango den han eztabaidatuko dutena. |
Mon, 10 November 2014
Duela ehun urte hil zen Juan Miguel Orkolaga, apaiza, meteorologoa eta Igeldoko behatokiaren sortzailea. Oso berezia zen: eguraldia iragartzen oso ona zen, baina eguraldi txarra zetorrenean bakarrik egiten zuen iragarpena. Galernak iragartzen zen bereziki ona, eta oso estimatuta zegoen haren lana arrantzaleen artean. MARIVI ALBIZUk kontatu digu haren historia. Marivi, margarita Martinekin batera Orkolagari buruzko erakusketa bat antolatu dute Hernanin. |
Mon, 10 November 2014
Paleontologoek 3.000 kiloko dinosaro batzuen kabi fosilduak aurkitu dituzte. Zirkunferentzia batean antolatutako arrautz fosilak dira. Eta ikerketa bat egin dute jarrera horren zergatia aurkitzeko. Paleontologia, biologia, fisika eta matematika uztartuta, argitu egin dute kontua. |
Mon, 10 November 2014
XIX. denboraldiaren 9. saioa: dinosauroak arrautzak ez puskatzen, Orkolaga eta bikaintasuna eta berdintasuna. |
Mon, 3 November 2014
Dodoa usoaren familiako animalia da. Maurizio uhartean bizi zen, eta XVII. mendean desagertu zen, batez ere, gizakiaren eraginez. Baina noiz? Zaila da esaten. Azken aldiz 1662an ikusi zuten, baina batzuek diote 1690 arte iraun zuela, alegia, gure erreferentziako urtea baino pixka bat lehenago. |
Mon, 3 November 2014
ON Zientzia dibulgazio-bideoen lehiaketaren V. edizioa martxan dago. Dagoeneko, bideoak bidali ahal dira lehiaketan parte hartzeko. Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak elkarlanean antolatzen duten lehiaketa da eta edozeinek har dezake parte. Jasotzen diren bideo batzuk Teknopolis telebista saioan emitituko dira, ETBn. |
Mon, 3 November 2014
Bizitza zientifikoak ezagutzera joan gara Donostiako Eureka Museora. Grabagailua hartu, eta haiek antolatu duten ekitaldi batera joan gara. Bertan, ikasleen eta zientzialarien arteko topaketak dira, zientzia-ibilbideez hitz egiteko. Gu ere han izan gar, museoko LARRAITZ ETXEBERRIAk lagunduta. |
Mon, 3 November 2014
Non esperoko zenuke espezie berri bat aurkitzea? Biologo batzuek igel-espezie berri bat aurkitu dute New Yor hiriko Staten Island distrituan. Gainera, istorio bitxia da, espezie berria izan zitekeelako susmoa igelen kantua entzunda izan zuelako Jeremy Feinberg biologoak. |
Mon, 3 November 2014
XIX. denboraldiaren 8. saioa: Espezie berri bat New Yorken, bizitza zientifikoak, ONzientzia 2014 eta dodoa |
Sun, 26 October 2014
Belchite herria Zaragozan dago. Handik gertu izan zen Espainiako Gerra Zibilaren liskar luze bat. Orain, arkeologoen talde bat indusketa bat egiten ari da lurralde hartan, gertatutakoak eta gertatu ez zirenak aritzeko. Indusketa horri buruzko erreportaje bat egin du Teknopolis saioko BEÑAR KORTABARRIAk. Eta gurekin izan da Belchiteko ikerketaren berri ekartzeko. |
Sun, 26 October 2014
Iturgina edo elektrizista etxera dator, torloju bakarra estutzen du, eta diru asko kobratzen digu. Kasu horretan, badakigu, ez digula kobratu torlojua estutzeagatik, baizik eta zer torloju estutu behar den jakiteagatik. Horixe gertatu zitzaion Henry Ford automobilen fabrikatzaileari General Electric enpresako ingeniari batekin. |
Sun, 26 October 2014
1964an Kimikako Nobel saria Dorothy Crowfoot kimikariak jaso zuen. Aitzindaria izan zen X izpien difrakzioaren esparruan. Teknika horren bitartez, Crowfootek molekula ezagun askoren egiturak aurkitu zituen, penizilina, B-12 bitamina eta intsulina, besteak beste. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu Crowfooten istorioa. |
Sun, 26 October 2014
Duela 10 urte argitaratu zuten aurkikuntza harrigarri bat: tamaina txikiko hominido baten hezurrak aurkitu zituzten Flores uhartean, Indonesian. Aurkikuntza horrek, hankaz gora jarri zuen Asiako hegoekialdeko gizaki-espezieen eboluzioari buruzko hipotesiak. Kontua da, hamarkada bat pasatuta, arkeologoek oraindik ere ez dakitela zer toki hartu zuen Homo floresiensis aurkituberriak eboluzioan. |
Sun, 26 October 2014
XIX. denboraldiaren 7. saioa: Homo floresiensis 10 urte, Dorothy Crowfoot, 10.000 dolar eta Teknopolis Belchiten. |
Sun, 19 October 2014
Zarauzko tade bat da, irabazi asmorik gabekoa. Haien helburua, zientziaren ezagutza eta batez ere zientzialariak ezagutaraztea da. Udazken honetan, hitzaldi-ziklo erakargarri bat jarri dute martxan, eta dagoeneko Gurutz Linazasoro neurologoak hitz egin du. Abendura bitarte (eta aurrerantzean ere bai), hitzaldi eta ekitaldi asko antolatu dituzte. Hori dena aurkezteko, gurekin JOSE MARI LARRAMENDI eta NATALIA VALH izan dira. |
Sun, 19 October 2014
Gaurkotasun handiko gaia da ebola. Eta erpin asko dituen gaia da. ETBko Teknopolis saioan, erpin horietako bat hartu dute abiapuntutzat ebola aztertzeko: alderdi zientifikoa. Ordu-erdiko programa egin dute birusaren zientziaz hitz egiteko. IÑAKI LETURIAk egin digu aurrerapen txiki bat. |
Sun, 19 October 2014
ONINTZE SALAZAR bueltan da Norteko Ferrokarrilean meteorologiaz htz egiteko. Eta aurtengo lehen kolaborazio honetan, kaosaren teoriari buruz hitz egin digu. Meteorologiarekin zerikusi zuzena du, batez ere eguraldiaren iragarpenak dituen mugekin. Gainera, Onintzek kontatu digu meteorologo batek jarri zuela martxan teoria hau. |
Sun, 19 October 2014
Hau ez da beti gertatzen. Esperimentu bera bi tokitan eginda, normalean emaitza bera emango du. Bada, esperimentu bat egin dute Hegoafrikako lau uhartetan, binaka hartuta, bikoteka, eta uharte-pare batean emaitza bat lortu dute, eta beste bietan, beste emaitza bat. Eta ez da batere erraza erabakitzea zer egin behar den orain. |
Sun, 19 October 2014
XIX. denboraldiaren 6. saioa: pinguinoak, arrantza eta zalantzak, Kaosa eta meteorologia, Teknopolisen ebola eta Zarautz On |
Sat, 11 October 2014
Ausartu gara. TXONI MATXAIN kimikari teorikoa hasi da gurekin atal berri batekin: kuantikari buruzkoa. Gaur lehen saioa egin dugu. Eta lehen galdera egin diogu atal horreta. Zertarako balio du kuantika? Zergatik da garrantzitsua? Hilero izango da Txoni gurekin eta hark gidatuko gaitu mundu misteriotsu eta erakargarri horretan zehar. |
Sat, 11 October 2014
ETBko Teknopolis saioak 17. edizioa emititzen hasi da. Edizio berri honetan, berrikuntza batzuk daude; adibidez, aurkezlea eta zuzendaria aldatu dute, IÑAKI LETURIA eta NAGORE REMENTERIA, hurrenez hurren. Biak izan dira gurekin. Eta saioa aurkezteaz gain, erreportaje berriei buruz hitz egin digute, arrano arrantzalearena eta Rosetta zundari buruzkoa, hain zuzen. |
Sat, 11 October 2014
Automobilgintzaren esparruko sei enpresek beharra izan dute laneko terminoen hiztegi bat egiteko, eta Elhuyar Fundazioari eskatu diote lan hori. Automotivedictionary.net webgunea da emaitza. Terminoak sei hizkuntzatan daude hiztegian. Sekulako lana. Elhuyarko GARBIÑE ALKIZAk aurkeztu digu hiztegia, eta hari esker sei enpresa horien funtzionamenduaz hitz egin ahal izan dugu. |
Sat, 11 October 2014
Bederatzi Nobel saridun berri daude munduan, zientziaetako arloan behintzat. Horrek esan nahi du urrian gaudela. Medikuntzakoak inguru batean garunak posizionatzeko eta nabigatzeko duen ahalmena saritu du, fisikakoak LED urdinaren asmakuntza, eta kimikakoa mikroskopiaren bereizmena handitu duen trikimailu fluoreszentea. |
Sat, 11 October 2014
XIX. denboraldiaren 5. saioa: Nobel sariak, Automobilgintzako hiztegi bat, Teknopolis saioaren 17. edizioa eta zertarako kuantika? |
Mon, 6 October 2014
1582an, egutegi gregorianoa jaio zen, aurrez erabiltzen zen egutegi juliotarraren akatsak zuzentzeko. Baina herrialde guztiek ez zuten berehala onartu egutegi berria. Guk zerrenda bat osatu dugu 1693. urtean dagoeneko egutegia aldatu zuten herrialdeekin. |
Mon, 6 October 2014
Urtaro baten hasieran polita da astronomoekin hitz egitea. Haiek zeruari begiratzen diote berezko modu batekin. Guk ez dugu astronomo batekin hitz egin, baina bai astronomoekin gertutik lan egiten duen IDOIA MUGICA dibulgatzailearekin. Donostiako Eureka zientzia-museoan egiten du lan, eta horrek esan nahi du izarrak ikus ditzakeela zuzenean eta planetarium baten bitartez. |
Mon, 6 October 2014
Beharbada ez da bukatu eBook vs papera eztabaida. Paperezko liburua edo liburu elektronikoa? Norberaren aukera da. Baina ez dira aukera bakarrak. Liburu elektronikoak tablet batean nahiz eBook batean irakur daitezke. Abantaila eta desabantaila nabarmenak ditu aukera bakoitzak. Guk bi adituri galdetu diogu haien aukera, JABI ASURMENDI informatikariari eta XABI UNANUE esatari espezializatuari. |
Mon, 6 October 2014
Abuztuan banatu zituzten Fields dominak, matematikan dauden bi sari nagusietako bat. Lau urtean behin banatzen dira eta sarituak 40 urtetik beherako matematikariek izan behar dute. Aurten, lehen aldiz hegoamerikar batek jaso du domina. Eta aurten, lehen aldiz, emakume batek jaso du domina. Baina, zer egin dute sari handi hori jasotzeko? |
Mon, 6 October 2014
XIX. denboraldiaren 4. saioa: 2014ko Fields sariak, tablet vs. e-book, udazkeneko zerua eta egutegia 1693an. |
Mon, 29 September 2014
Txileko ALMA irrati-teleskopioak isobutironitrilo detektatu du Esne Bidearen Sagitarius B2 gunean. Espazioan topatzen duten lehen molekula organiko adarkatua da, eta guk jakin nahi izan dugu zein den aurkikuntza horren garrantzia. Horretarako, XABIER LOPEZ EHUko kimikaria gonbidatu dugu irratia. |
Mon, 29 September 2014
XVII. mendearen bukaeran izan gara ALVARO ARAGON historialariarekin. Denbora-makinaren bidezko turismoa egin dugu. Alvarok azaldu digu nolakoa zen donostiarren eguneroko bizimodua, nolakoa euskal kostako nabigazioa, nolakoa Europako hainbat herritako egoera, baita Amerikakoa eta Asiakoa ere eta beste kontu asko. Erlijioa, artea, politika eta soziologia. Dena, neurri batean edo bestean, zientziari eta teknologiari lotuta dago. |
Mon, 29 September 2014
2012ko eta 2013ko lurrikara bortitzak izan ziren Islandian, Richter eskalan 5 mailatik gorakoak. Geologiako albiste bilakatu dira, zientzialariek lortu zutelako lurrikara horiek iragartzen hilabetetako aurrerapenarekin. Horretarako, 100 metroko sakoneran dagoen ura aztertu zuten: hidrogenoaren isotopoen eta sodio-kopuruaren aldaketak izan ziren lurrikara baino lehen. |
Mon, 29 September 2014
XIX. denboraldiaren 3. saioa: 1693 hemen eta munduan eta isobutironitrilo espazioan. |
Mon, 22 September 2014
Sir Isaac Newtonek 51 urte zituen 1693an. Ordurako bazen historiako zientzialaririk handiena. Eta ordurako beste gauza asko zituen eginak; adibidez, urte batzuk lehenago politikaria izan zen Londresko Parlamentuan. Baina 1693an, krisi paranoiko bat izan zuen. Krisiak urte eta erdi iraun zion, eta gero pasatu egin zitzaion. Inork ez daki zergatik, baina hipotesi batzuk daude. |
Mon, 22 September 2014
Aste honetan tren baten barruan grabatu dugu irratsaioa!!!!! |
Mon, 22 September 2014
Eltxo batek 62.000 aldiz astintzen ditu hegoak minutuko. Hala esaten dute, eta datua harrigarria da. Baina nola demontre neurtzen dute hori? Azkenean, nola galdera zenbat galdera baino garrantzitsuagoa da. |
Mon, 22 September 2014
XIX. denboraldiaren 2. saioa: eltxoak 62.000, Norteko Ferrokarrillaren 150. urteurrena eta Newton paranoikoa |
Mon, 15 September 2014
1693 urtea izango da aurtengo atal baten gunea. Urte jakin hura, eta, oro har, XVII. mendearen bukaera. Nolakoa izan zen 1693? Eta nolakoa garai hartako jendea? Zientziaren historiak lagunduko digu gizarte hari begiratzen. Historia zientziazaleei kontatzeko ahalegina izango da. |
Mon, 15 September 2014
Islandia alerta-egoeran egon da abuztuaren bukeran eta irailaren hasieran. Erupzio berriak izan ditu Bardarbunga sumendiak. Duela lau urte, ospetsu izan zen Eyjafjallajökull sumendiaren erupzioa, batez ere, kanporatu zuen hauts-zutabeak hegazkinen trafikoa eten zuelako Europan. MIREN MENDIA geologoak azaldu digu nolakoa den Islandia geologikoki, eta lagundu digu zentzua ematen entzun ditugu albiste sentsazionalistei. |
Mon, 15 September 2014
Begietako gaixotasun arraroa da koroideremia. Arraroa, genetikoa eta endekapenezkoa. Ez du atzera bueltarik. Koroideari eragiten dio, erretina eta esklerotikaren artean dagoen begi-globoaren geruza bat. Gaixoek denborarekin ikusmena galtzen dute ingururetatik. Pixkanaka estutzen den tunel batean egongo balira bezala. Guk gaixotasunak kaltetutako lau umeren gurasoak izan ditugu gaur irratian, AMAIA ELGEZABAL eta FRAN OLEA, hain zuen, Koroideremiak Kaltetutakoen Elkartea sortu duten pertsonak. |
Mon, 15 September 2014
Saturnoren eraztunak ez daude oso zikinak, ez zaie espazioko hauts asko iritsi. Horrek ustez, esan nahi du ez direla oso zaharrak. Hala ere, astronomoek aurkitu dute hautsa oso mantso iristen zaiela eraztunei, eta, eraztunak eta planeta adin berekoak direla. |
Mon, 15 September 2014
XIX. denboraldiaren 1. saioa: Saturnoren eraztunen adina, koroideremia, Islandiako azken erupzioak eta 1693 urtearen aurkezpena. |
Sat, 13 September 2014
Eyjafjallajokull sumendiaren aipamena 2014ko irailaren 12ko irratsaioan |
Wed, 25 June 2014
JUANMA GALLEGOk uranioz hitz egin digu. Zalantzarik gabe energia asko ematen digun elementua da, eta zalantzarik gabe, beldurra ere eragiten duena, zentral nuklearretan eta bonbetan erabiltzen den lehengaia baita. |
Wed, 25 June 2014
Ikerbasqueko burua izan da gurekin, Fernando Cossío. Kimikaria da, eta solaskide aparta. Bere ibilbideaz hitz egin dugu eta zientziaz hausnartu ahal izan dugu. Bere irudi publikoaz harago, jakin-minez betetako kimikaria da. |
Wed, 25 June 2014
Duela bi urte iragarri zuten Higgs bosoia existitzen dela. Baina esperimentuak etengabe ari dira berresten partikula hori benetakoa dela. Aste honetan, beste froga bat izan dugu, Higgs bosoia fermioietan desintegratzen dela, eta emaitza horrek indartzen du partikularen existentziaren ideia. |
Wed, 25 June 2014
XVIII. denboraldiaren 42. saioa. Azkena: Higgs bosoiarebn existentzia berretsita, Fernando Cossío eta uranioa. |
Sun, 22 June 2014
Daniel Keyes idazlea hil da. Zientzia fikzio klasikoaren idazle bat da. Flowers for Algernon ipuin hunkigarria idatzi zuen. 2014ko ekainean hil da, eta guk gogoratu nahi izan dugu. |
Sun, 22 June 2014
Gizakiaren historian, material gutxik izan dute ikatza bezainbesteko eragina. Gaur JUANMA GALLEGO gure lurzaleak ikatzaren erabilerari buruzko azalpenak ekarri dizkigu. Lurrak eman digun baliabide garrantzitsua da, eta ezin genuen ikatz begetalez eta mineralez ez hitz egin. |
Sun, 22 June 2014
Gure trumoilariak, ONINTZE SALAZARek tornadoei buruz hitz egin digu. Orain da tornadoen garaia, udaberrian eta udaren hasieran. Eta Onintzek azaldu egin digu zer diren tornadoak, zergatik sortzen diren sortzen diren zonetan, nola sailkatzen ditugun eta abar. Tornadoak, aire-zurrunbiloak eta hiltzaile harrigarriak. |
Sun, 22 June 2014
Merezi al du eguzki-panel txiki bat motxilan ermatea GPSaren bateria kargatzeko? Merezi al du energia berriztagarria erabiltzea maila pertsonalean? Horri buruz hitz egin dugu Ekain taldeko FERNANDO BENGOETXEArekin. Haren ustez, erantzuna baiezkoa da. |
Sun, 22 June 2014
Gaia teleskopioa espazioan dago, astrometria egiteko. Izarrak detektatu eta neurtu behar ditu. Eta, horretarako, argi-izpi txikiena detektatzeko teknologia darama. Iluntasunari argia lapurtzeko prest dago. Eta hala ere, arazo bat du: gehiegizko argia iristen zaio eta ez du behar bezala "ikusten". |
Sun, 22 June 2014
XVIII. denboraldiaren 41. saioa: Gaia teleskopioaren arazoa, sakeleko berriztagarriak, tornadoak, ikatza eta Daniel Keyesen heriotza. |
Mon, 16 June 2014
Zientziari kanpotik begiratu diogu BERNARDO ATXAGA idazlearen laguntzarekin. HArk kontatu digu nolako harremana duen zientziarekin, eta, hortik abiatuta, kulturaz hitz egin dugu, zientziaz noski, eta geure buruari buruz hausnartu dugu berrogei minutuz. Ideia interesgarriak botatzeaz gain, plazer bat da pentsalari on eta lasai bati entzutea. |
Mon, 16 June 2014
Ukrainiako 13 urteko ume bat imitatzen duen programa batek, Eugene Goostman izenekoak, gainditu du lehen aldiz Turingen testa, makina adimendu bat eta pertsona bat bereizteko proposatu den metodo ospetsuena. Oso kritikatua izan da softwarea, eta agian ez da Turinen testa gainditzea espero genukeena bezalakoa, baina ez dago zalantzarik aurrerapen handia dela adimen artifizialaren esparruan. |
Mon, 16 June 2014
XVIII. denborldiaren 40. saioa: Turingen testa gaindituta eta Bernardo Atxaga |
Tue, 10 June 2014
Lurrak gizakiari eman dizkionen artean metalak dira baliabide garrantzitsuak. Baina salbuespen gutxi batzuekin kenduta, gizakiak metala lantzen ikasi behar izan zuen. Eta lanketa horretan, lehen metal (edo aleazio) garrantzitsuak brontzea eta burdina izan ziren. JUANMA GALLEGOk, gure lurzaleak bi horietaz hitz egin digu. |
Tue, 10 June 2014
CAF-Elhuyar sarietako atal bat sorkuntza-beka bat da; zientzia gizarteratzeko proiektuak laguntzen ditu, edozein esparrutatik etorrita ere. Azken edizioan, XABIER ERKIZIAk irabazi du beka. Haren proiektua soinu isilak bilatzea izango da, alegia, soinuekin lotutako agiriak, arte-lanak eta edozer motako erregistroaren bila arituko da. |
Tue, 10 June 2014
Leonardo da Vincik duela 500 urte marraztu zuen autorretratu bat klariona gorriz paperaren gainean, eta, orain, marrazkia desagertzen ari da. Margultzen ari da. Paperaren horitze prozesuak eta pigmentuaren degradazioa dira horren errudun. |
Tue, 10 June 2014
XVIII. denboraldiaren 39. saioa: Leonardo da Vinciren erretratua, Xabi Erkizia eta soinu isilak eta lurzalea, brontzea eta burdina. |
Sun, 1 June 2014
JUANMA GALLEGO Norteko Ferrokarrilleko lurzalea da. Lurrak gizakiari eman dizkion gaiak aztertzen ditu. Gaur, obsidiana eta silexari buruz hitz egin digu, sumendiek sortutako beira eta txinparta eragiten duen harria, hurrenez hurren. |
Sun, 1 June 2014
ONzientzia zientzia-bideoen lehiaketaren laugarren edizioaren sari-banaketa egin dute. Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak antolatzen dute sariketa, eta aurten 23 lan aurkeztu dira. Sari nagusia "Antxoa gaztearen bila" bideoak irabazi du. Onzientzia.tv web orrian daude ikusgai, aurreko edizioetako lan guztiekin batera. |
Sun, 1 June 2014
Biologia eta matematika uztartuta daude ikerketaren arloan. Populazioen eboluzioak, infekzioen hedapenak, azterketa estatistikoak eta abar ohikoak dira biologoen egunerokoen lanean. Gakoa da fenomeno biologikoentzat eredu matematiko egokiak sortzea. Saio honetan, NAHIKARI BLANCO matematikariarekin hitz egin dugu gai horretaz. |
Sun, 1 June 2014
Hodeiak sortzeko ur-tanta ñiniñoak kondentsatu behar dira, baina kondentsazio hori zerbaiten inguruan gertatzen da. Hondar-aleak, zenbait molekula eta abar: nukleatzaileak dira. Orain ikerketa batek argitu du landareek isuritako gasek laguntzen diotela beste substantzia batzuei nukleatzaile bihurtzen. |
Sun, 1 June 2014
XVIII. denboraldiaren 38. saioa: hodeien sorrera eta zuhaitzak, biomatematika, ONzientzia 2014 eta Lurzalea, obsidiana eta silexa. |
Wed, 21 May 2014
Garuneko kalte neurologikoa duten umeak tratatu ditu Teknopolis programan saio tematiko batean. Saioren egileetako bat, OIHANA JAUREGI, gurekin egon da, eta lana egin bitartean bizitakoa kontatu digu. Gai horretan zientzia, hezkuntza, soziologia eta familia uztartzen dira. |
Wed, 21 May 2014
Fisio nuklearraren aurkikuntzaren istorioa kontatu digu EGOITZ ETXEBESTEk. 1944an, Otto Hahn fisikariak Nobel saria eskuratu zuen aurkikuntzarengatik, baina jende gehiago egon zen lan horretan sartuta, Lise Meitner batez ere. |
Wed, 21 May 2014
Informazio gehiegi du Googlek guri buruz? Nahi baino gehiago? Jendeak ahazteko eskubidea aldarrikatu du, eta auzi batzuk irabazi zaizkio enpresa erraldoiari. Baina datu horiek ez ditu Googlek berak, baizik eta sarearen beste toki batzuetan daude, eta hori da bilaketetan islatzen dena. Horri buruzko gogoeta egin dugu JABI ASURMENDI Bitarlan enpresako informatikariak. |
Wed, 21 May 2014
2006tik, NASAko New Horizons zunda ari da Plutonerako bidean. Baina Plutonez gain, Kuiper gerrikoko munduak ere topatu nahi ditu, eta arazo bat dago horrekin. Espero baino mundu gutxiago dago zundaren ibilbidean. |