Wed, 21 May 2014
XVIII. denboraldiaren 37. saioa: New Horizons misioa krisian, Google-n auziak, Fisioa Meitner eta Hahn eta kalte neurologikoa eta umeak. |
Mon, 19 May 2014
AINHOA EZEIZAk eta TXONI MATXAINek, EHUko bi ikertzailek, kultura zientifikoa sustatzeko lehen topaketa antolatu dute. Ideia horrekin martxan jarri dute epe luzerako proiektu bat. Kultura zientifikoaz hitz egiten dute, baina horrekin ohiko zientzia esperimentaletik harago joan nahi dute kontu honekin. |
Mon, 19 May 2014
Meteorologoek gehienbat troposfera ikertzen eta aztertzen dute, gure inguruko atmosfera zurrunbilotsua. Baina goiko aldea ere interesatzen zaie, eta baita guri ere. Gaur, gora joan gara ONINTZE SALAZAR gure trumoilariarekin estratosfera nolakoa den ikusteko. Gure gaineko bizitokia da, atmosferari dagokionez, eta oso kontu interesgarriak ditu. Zu ere han izan zara hegaldi komertzialik egin baldin baduzu. |
Mon, 19 May 2014
Silikona garden batez egindako leiar bat gehituta, mikroskopio bihur daiteke smartphonea. Oso merke egin daiteke, eta lortutako kalitatea nahikoa da, adibidez, medikuek gaur egun erabiltzen duten dermatoskopio garesti bat ordezkatzeko. |
Mon, 19 May 2014
XVIII. denboraldiko 36. saioa: smartphonea mikroskopio, estratosfera eta kultura zientifikoa. |
Wed, 7 May 2014
Gaztelaniatik euskarara itzultzen duen Matxin itzultzailea probatu dugu (http://matxin.elhuyar.org) eta Google translate ospetsuarekin konparatu dugu. Matxinek hizkuntzaren arauak ulertzen ditu, eta google translatek, aldiz, itzulpen estatistikoa erabilrtzen du. Zein da hobea? Bada, ITZIAR CORTES Matxinen garatzaileetako batek erakutsi digu arlo askotan Matxin Google translate baino hobea dela, nahiz eta itzultzaile automatiko perfekturik ez den existitzen. |
Wed, 7 May 2014
CAF-Elhuyar sarietan irabazlea da Eneko Bachiller itsas biologoa. Doktoretza-tesian Bizkaiko Golkoko arrain jangarri batzuen ekologia aztertu du eta zooplanktonarekin duten lotura argitu du. Lan horren laburpenak eman dio, hain zuzen, saria. |
Wed, 7 May 2014
Sagu baten erretinan neuronen sarea nolakoa den ikertzeko, MITeko zientzialariek Eyewire Map bideojokoa garatu dute. Zientzialariek badakite zenbat neurona dituen eta non dauden, baina ez dakite zein neurona dagoen lotuta zein neuronari. Jokalariek egiten dute lan hori denboraren kontrako proba batean. |
Wed, 7 May 2014
XVIII. denboraldiaren 35. saioa: Eneko Bachiller eta arrainen ekologia eta Matxin itzultzailea. |
Wed, 30 April 2014
42.000 urte atzerantz joan gara. Nolakoa zen garai hartan Iberiar Penintsulan bizi zen gizakia? Cromagnona eta neanderthala dira nagusi mendebaldeko Europan, baita penintsulan ere. Nolakoa zen haien mundua? ALVARO ARRIZABALAGA EHUko arkeologoak argitaratu dituzten azken ikerketen berri ekarri digu. Radiokarbonoaren bitarteko azken datazioak hiru aztarnategitan eszenatoki berri bat aurkeztu digute garai hartako gizakiarentzat. |
Wed, 30 April 2014
Amebek trogozitosia erabiltzen dute koloneko zelulei eraso egiteko. Zelulak bizirik daudela, amebek kanpoko mintzaren zatitxo txikiak kentzen dizkiete, kosk egiten diete, eta pixkanakan hil egiten dituzte. Hori gertatzen denean, amebiosia sortzen da, disenteria-mota bortitz bat. Medikuak harrituta geratu dira mekanismoarekin. |
Wed, 30 April 2014
XVIII. denboraldiko 34. saioa: ameben hozkada txikiak eta duela 42.000 urte. |
Mon, 28 April 2014
NAGORE REMENTERIAk txerrien mindei gaiari heldu dio. Handik energia sortzeko instalazioak bisitatu ditu Almazanen, Sorian, eta erreportaje bat egin du. Txerrien mindatik biogasa, metanoa, erauz daiteke eta erregai moduan erabili. |
Mon, 28 April 2014
CAF-Elhuyar sariketan bi kazetarik irabazi dute: GORKA ZABALETAk saria eskuratu du kazetaritza-lanen atalean, eta AMAIA PORTUGALek aipamen berezia. Biak izan dira gurekin, haien lanez hitzketan, eta kazetaritzan zientziak duen lekuaz hitz egiten. |
Mon, 28 April 2014
Filmetan, askotan entzuten dugu gauza bera; bi dadoekin apustuan ari direnek: "Zazpi bat behar dut. Mesedez, dadotxo maiteak... zazpi bat!". Eta kontua da, bi dado botata, zazpi dela emaitzarik probableena. |
Mon, 28 April 2014
XVIII. denboraldiaren 33. saioa: dadoak eta kazetariak zientzian. |
Tue, 22 April 2014
Xakea eta matematika uztartuko ditugu. Xakea matematikaz azter daiteke, noski; hain zuzen ere, jokoen teoriak aztertzen duen jokoetako bat da. Gainera, informatikaren ikuspuntutik, joko interesgarria da. Kasparoven eta Deep Blue ordenagailu erraldoiaren garaiak pasatu dira, eta gaur egun xakean jokatzeko etxeko softwarea edozein maisuri irabazteko gaitasuna du. Horretaz hitz egin dugu NAHIKARI BLANCO matematikariarekin eta IÑIGO ARGANDOÑA jokalariarekin. |
Tue, 22 April 2014
Bizarra izateak abantaila ebolutiboa izan dezake gizakiarentzat; Sydneyko biologo batzuek abantaila hori aztertu dute, eta galdera bat egin dute: bizarra "desagertzeko" zorian ala dago? |
Tue, 22 April 2014
XVIII. denboraldiaren 32. saioa: bizarra eboluzioan, jokoen teoria eta xakea |
Mon, 14 April 2014
Gorka Azkune informatikariak CAF-Elhuyar saria irabazi du dibulgazio-artikulu orokorren atalean. "Fikzioa errealitate bihurtzen denean" artikulua aurkeztu zuen, teleportazio kuantikoari buruzkoa. Izen hori burura Star Trek telesaila ekartzen digu gogora, telegarraioaren antzeko zerbait, baina teleportazio kuantikoa beste zerbait da. |
Mon, 14 April 2014
Batzuen ustez, Stradivari luthierrak sekretu bat zuen biolin perfektuak egiteko. Eta sekretu hura hilobira eraman zuen. Baina itsuan egindako probetan ikusten da Stradivariusak ez direla nahitaez munduko biolin onenak. Adituek gaur egungo batzuk nahiago izaten dituzte aurrez ez dakitenean aukeran dituzten instrumentuak Stradivariusak diren ala ez. |
Mon, 14 April 2014
XVIII. denboraldiaren 31. saioa: Stradivarius biolinen mitoa eta teleportazioa. |
Mon, 7 April 2014
ETBko Teknopolis saioan Arabako herri hustuei bruzko erreportaje bat egin dute. Herri txikiak ziren Erdi Aroan. Geroago, arrazoiak arrazoi, biztanleek alde egin zuten, baina orain arkeologoek galdutako herri haiek bilatzen dituzte. Horri buruz hitz egin digu gaur OIHANA JAUREGIk. |
Mon, 7 April 2014
Elhuyar aldizkariko artikuluak irakurri eta, hemendik aurrera, entzun egin daitezke. Horretarako TTS teknologian oinaritutako sistema bat egokitu dute http://aldizkaria.elhuyar.org eta zientzia.net webguneetan. Ahots sintetiko batek irakurtzen ditu eskatzen zaion artikulua, eta, nahi izanez gero, aldizkariaren zenbaki oso bat. Guk lan hori egin dutenekin izan gara. Batetik, TTS sistema bera garatu duten AHOLAB laborategiko INMA HERNAEZ, eta, bestetik, Elhuyar aldizkarira egokitu duten Elhuyar Fundazioko IGOR LETURIA. |
Mon, 7 April 2014
Marrazoek oso gutxitan egiten diote eraso gizakiari. Hala ere, Australiako Mendebaldeko Unibertsitateko ikertzaile batzuek txikiago egin nahi dute arriskua. Marrazoak uxatzen dituzten surflarientzako jantzi batzuk garatu dituzte. |
Mon, 7 April 2014
XVIII. denboraldiaren 30. saioa: ahots sintetikoa Elhuyar aldizkarirako eta Arabako herri hustuak Teknopolisen. |
Mon, 31 March 2014
Mina garrantzitsua da. Lesio edo gaixotasun baten seinale izan daiteke, baina bere horretan bada ikerketa-gai garrantzitsu bat. Berez ikertu eta berez tratau egiten den kontua da mina. Gurutzetako Ospitalean, adibidez, minaren unitate bat dago, eta han izan dira Teknopoliseko langileak erreportaje bat egiten. OIHANA JAUREGIk aurkeztu digu erreportaje hori Norteko Ferrokarrillean. |
Mon, 31 March 2014
Hernanin izan gara irrratiaren bidez. Han, Dobera Euskara Elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta herriko beste elkarte askok narrasti eta anfibioekin zerikusi duen proiektu bat jarri dute abian. Auzolanean, animalia horien ezagutza zabaldu eta berreskuratzeko ekintza asko jarri dituzte martxan. Tartean, animalien izen tradizionalak berreskuratzeko ahalegia egin dute. Proiaktu zabal eta polit hau azaltzera etorri zaizkigu Doberako EÑAUT AGIRRE eta Aranzadiko IÑAKI SANZ. |
Mon, 31 March 2014
Argi-pultsu txikienak igortzeko gai gara. Fotoi bakarra. Izan daitekeen argi-izpi txikiena, hain zuzen. Eta ez argi ikusgaiarekin bakarrik; gai gara mikrouhinen maiztasuna duen fotoi bakarra, eta X izpien fotoi bakarra eta abar. Teknologia berezia behar da horretarako, baina gaur egun egin daiteke. Bada, orain zientzialariek muturreraino eraman dute teknologia hori, eta dagoen energia altueneko argiaren fotoiak ere banaka igorri dituzte, gamma izpienak alegia. |
Mon, 31 March 2014
XVIII. denboraldiko 29. saioa: gamma izpien fotoi bakar bat, Ziraba proiektua eta mina Teknopolisen. |
Mon, 24 March 2014
Gaur egun geologo batzuek diote gizakiaren eragina dagoeneko nabarmena dela maila geologikoan, alegia, estratoetan dagoeneko badirela eragin horren probak. Horregatik, Antropozeno izeneko periodo bat sartu nahi dute geologiako sailkapenean. Proposamen bat besterik ez da, baina lan egiten ari dira proposamenak indarra har dezan. Horri buruzko erreportaje bat egin du telebistako Teknopolis saiorako IÑAKI LETURIAk, eta gaur gurean aurkeztu digu. |
Mon, 24 March 2014
Onartuta dugu Big Bang leherketa izan zela unibertsoaren sorrera. Baina leherketa bera ez zennahikoa gaur egun dugun unibertsoa azaltzeko. Horregatik, 1981 urtean hipotesi bat plazaratu zuten kosmologoek, alegia, leherketaondorengo inflazio kosmiko handi bat izan zela. Orain, kosmologo batzuen lanak baieztatu du inflazio hori gertatu egin zela. |
Mon, 24 March 2014
Markos Gimeno palindromogileak urtetako lana bildu du liburu batean: "131 AZA. Palindromo Ariketak". Eta orain liburua argitaratu nahi du crowdfunding diru-laguntza pribatuei esker. Guk aprobetxatu dugu, eta Markos gonbidatu dugu esaldi simetrikoei buruz berriz ere hitz egiteko. |
Mon, 24 March 2014
XVIII. mendean, mendebaldeko zibilizazioaren pentsamenduak aurrerapauso handia egin zuen Entziklopedia izeneko lanari esker. Ilustrazioaren lanik garrantzitsuena zen, eta Denis Diderotek sustatu, landu eta argitaratu zuen D'Alemberten laguntzaz. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk Dideroten bizitzaz hitz egin digu gaur, eta azaldu egin digu zergatik izan zen pentsamenduan aurrerapauso bat. |
Mon, 24 March 2014
Baleek kanta egiten dute, baina zertarako? Bada, komunikatzeko kantatzen dute, baina batzuek ez horretarako bakarrik. Horretarako izateaz gain, bale horzdunek soinua sonar moduan erabiltzen dute. Ehizean harrapakinak detektatzeko, eta ur sakon eta ilunetan inguruari antzemateko. Aste honetan, sonarra erabiltzen zuen bale zaharrenaren fosilaren berri izan dugu; ikerketak 28 milioi urteko fosila dela dio.
|
Mon, 24 March 2014
XVIII. denboraldiaren 28. saioa: Baleen zaharrak kantan, Denis Diderot, 131AZA palindromoen liburua, Big Bangaren inflazioa eta antropozenoa |
Mon, 17 March 2014
Robotikari buruzko saio erreportaje luze eta interesgarria egin dute Teknopolis saioko NAGORE REMENTERIAk eta OIHANA JAUREGIk. Han aztertu duten zertan den gaur egun robotika Aitzol Astigarraga informatikariaren eskutik. Gaur egungo erronkez eta itxaropenez hitz egin dute, eta hori guztia robotez inguratuta. Nagorek aurkeztu digu gaur erreportajea. |
Mon, 17 March 2014
Lotura zuzena dute musikak eta matematikak. Musikari handien lanetan, esate baterako, simetria, segida numerikoak eta beste ezaugarri matematiko asko topatzen dira. Orduan, zer da? Musikak matematika duela barruan ala matematika tresna egokia dela musika aztertzeko? Horretaz hitz egin dugu NAHIKARI BLANCO matematikariarekin. |
Mon, 17 March 2014
ONINTZE SALAZARrekin atzerantz begiratu dugu pasatu diren itsas denboraleei buruzko gogoetan egiteko. Batetik, itsas denborale bat zer den jakiteko, eta, bestetik, jatorria eta ondorioak aztertzeko. Gizakiaren ikuspuntutik denboraleak sutsitzaileak izan dira, baina merezi du beste ikuspuntu zabalago batetik ere aztertzea. |
Mon, 17 March 2014
Liburu harrigarriak idatzi zituzte Erdi Aroko hainbat eliz-gizonek. Grosseteste apezpikuak Big Bangaren teoriaren antzeko bat plazaratu zuen De luce liburuan eta Bedak Ilargiaren eta mareen arteko loturaz idatzi zuen De temporum ratione liburuan, XIII. eta VIII. mendeetan hurrenez hurren. |
Mon, 17 March 2014
XVIII. denboraldiko 27. saioa: Grosseteste eta Beda, denboraleak, musika eta matematika eta robotak Teknopolisen. |
Mon, 10 March 2014
Geroz eta hondakin plastiko gehiago daude ozeanoan. Iraunkorrak dira, gainera, eta denboraren poderioz bizidunak itsasten zaizkie. Hain zuzen ere, plastikoaren hidrofobikotasunak aukera ematen die bizitzeko normalean itsaso sakonean biziko ez liratekeen mikrobioei. Baina bizi dira, eta komunitate osoak osatzen dituzte. Adituek komunitateetako mikroboen multzoari plastisfera deitzen diote. Orain, plastisfera albiste bihurtu da, aztertutako Atlantikoko lagin batzuetan Vibrio geberoko bakterioak topatu dituztelako, gizakiengan kolera gaixotasuna ergiten dutenak. |
Mon, 10 March 2014
Bizikleta gorputzera egokitzea, ondo eginez gero, lan handia da. Bizikletaren geometriak asko eraginten du bai txirrindulariaren eraginkortasunean bai eta lesioak izateko garaian. Oñatin, prozesua ahalik eta hoberen egiteko sistema bat jarri dute martxan, Calibix izenekoa, eta BEÑAR KORTABARRIA haiekin egon da sistema bere bizikletarekin probatzeko. Teknopolisen egin du horrekin erreportaje bat, eta gaur gurekin izan da hori kontatzen. |
Mon, 10 March 2014
1954an, duela 60 urte, Leo fenderrek gitarra elektrikoen ikur bat merkaturatu zuen: Fender Stratocaster. Rock mundua aldatu zuen gitarra horrek; besteak beste, Eric Clapton, Jimmy Hendrix, Mark Knopfler, David Gilmour eta beste gitarra-jotzaile ospetsu batzuk izan dira Stratoaren soinua ustiatu dutenak. Guk gitarra GORKA URRArekin aztertu dugu, Oiartzunen tailerra duen luthier batekin. |
Mon, 10 March 2014
XVIII. denboraldiko 26. saioa: plastisfera, Fender Stratocaster eta bizikletak egokituta Teknopolisen. |
Mon, 3 March 2014
OIHANA JAUREGIk Teknopolis saioaren elkarrizketa batenn berri ekarri digu: Ainare Idoiaga biologoak tximinoekin egiten du lan Kamerungo kontserbazio-zentro batean Limbe hirian. Legez kanpoko ehizaren biktima izan dira txiino horiek, eta Ainareren zentroan duintasuna eman nahi diete animalia haien bizitzei. Horretarako, tximinoekin lan egiteaz gain, ehiztariak berak inplikatu dituzte tximinoen alde lan egin dezaten. |
Mon, 3 March 2014
CAF-Elhuyar sarietako 19. edizioan sorkuntza-beka bat jaso zuten OIHANE ENBEITA eta beste bost lagunek zientzia nolabat gizarteratzeko proiektu baten bitartez. Urtebete baino gutxiago pasatu dute lanean, eta, azkenean, instalazio bat egin dute hondakinen balioari buruzko gogoeta egiteko. Instalazioa egun hauetan Gernikako bunker baten barruan izan da, gerra baten hondakin baten barruan hain zuzen. Oihanek azaldu digu nolakoa den instalazioa eta zer gogoeta duen atzean. |
Mon, 3 March 2014
Eureka museoan izan gara plastinazioaren erakusketa ikusten. Eta gidari apartak izan ditugu bisitan: IDOIA MUGIKA eta LARRAITZ ETXEBERRIA. Museoko langileak dira, dibulgatzaileak, eta plastinazioaren teknikaz hitz egin digute, giza organo plastinatuen artean ibiltzen ginen bitartean. Emaitza ikusgarria da, eta guk entzungarria bihurtu dugu Norteko Ferrokarrilleko mikroaren bidez. |
Mon, 3 March 2014
1.000 exoplaneta inguru topatu dituzte astronomoek dagoeneko. Hala ere, mila horietan, dozena bat inguru bakarrik dira harrizko planeta txikiak, eta astronomoek horrelako gehiago aurkitu nahi dituzte. Horretarako jarriko du ESAk martxan PLATO behatokia, espazioratuko dituzten 34 teleskopioz osatutako proiektu handi bat. Espero dute 2024an teleskopioak espazioratzea. |
Mon, 3 March 2014
XVIII. denboraldiaren 25. saioa: PLATO exoplaneten bilaketa, plastinazioa, "Balio berriz balio" eta tximinoak Teknopolisen. |
Sun, 2 March 2014
Aldizkarian Xabi Erkiziari egindako elkarrizketa baten audioa. 2014ko martxoko zenbakian argitaratua. |
Mon, 24 February 2014
Teknopolis saioak 15 urte egin ditu. Eta ospatuegin dute programa eta ekitaldi berezi bten bitartez. Ni, grabagailuak hartuta, prestaketa-lanak egiten zituzten bitartean gerturatu nintzen Teknopolisekoengana, eta guztion hitzak bildu nituen. Iñaki Leturia, Inma Alvarez, Bego Zubia, Beñar Kortabarria, Nagore Rementeria eta Oihana Jauregirekin izan nintzen. Eta grabatuta dago. |
Mon, 24 February 2014
Paleontologoa da, eta Alemanian dago lanean, Neuwied hiriko Monrepos institutuan. Ospe handiko institutua da paleontologiaren esparruan, eta Aritza pozik dago han; besteak beste lan egiten du Schöningen aztarnategiarekin, Neaderthalen lantzen egurra kontserbatu duen aztarnategi bakarrarekin. Baina urteak eman ditu Gasteizen lanean, EHUn, eta orain ez daki Euskal Herrira itzuli ahal izango duen ikerketa egitera. Adituen-ihesaldiaren adibidetzat harten du bere burua. Harekin solasalditxo bat izan dugu gai honi buruz, eta ikerketaren azken emaitzei buruz. |
Mon, 24 February 2014
Leiarrez egindako teleskopio zaharren katalogo bat dago orain eskura dioptrice.com web orrian. 1610tik 1775ra egindako teleskopio errefraktoreak dira, haien inguruko informazioa eta kasu batzuetan bi gauzak aldi berean. 1775tik aurrera leiarren fabrikazioa asko hobetu zen, eta estandarizatu, beta horregatik, web orri honek bildu du aurretik egindako altxorren informazioa. Leiarren bidezko teleskopio bat egin nahi baduzu, hemen duzu inspirazio-iturri bat. |
Mon, 24 February 2014
XVIII. denboraldiko 24. saioa: teleskopio errefraktoreak, Aritza Villaluenga eta Teknopolis 15 urte. |
Mon, 17 February 2014
Teknopolis telebista-saioan epilepsiari buruzko ereportaje bat egin du OIHANA JAUREGIk. Aurrerapenak izan dira arlo horretan azken urteetan, baina gauza ezezagun asko ere badira. Oihanak horixe bilatu du, alegia, zer dakigun eta zer ez dakigun. Gurutzetako Ospitalera jo du horren bila, eta gurekin irrati-estudioan ere horretaz hitz egin du. |
Mon, 17 February 2014
Otsailaren 12an 205 urte bete ziren Charles Darwin jaio zenetik. Hari buruz hitz egin digu EGOITZ ETXEBESTE Elhuyar aldizkariaren erredaktorea, baina ez betikoa kontatzeko. Aldiz, Darwinen zaletasun bati buruz hitz egin digu: harrapatzen zuen guztia jateko zaletasuna. Izan ere, Beagle ontzian sartu zen Fitz Roy kapitainaren mahaikidea izateko, eta ez naturalista moduan. |
Mon, 17 February 2014
Petrolioa erauzten dugunean, zer geratzen da "petrolio-poltsa" zegoen tokian? Hutsunea? Arroken nahaste bat? Ura? Airea? MIKEL LOPEZ-HORGUE EHUko geologoari galdetu diogu eta berak bisita gidatu bat egin digu petrolioaren mundura. Nola erauzten da, zein diren zailtasunak, eta nolako hutsunea uzten duen erauzten den tokiaren geologian. |
Mon, 17 February 2014
Porongo izeneko kalabaza Amerikan da ezaguna, baina jatorriz ez da hangoa. Bi subespezie daude, bata afrikara eta bestea asiarra, eta urtetan izan da misterio bat Ameriakara nola iritsi ote zen Afrika edo Asiatik. Gizakiak eraman zuen ala bere kabuz iritsi zen? ADN mitokondrialak argitu du misterioa. |
Sun, 16 February 2014
XVIII. denboraldiaren 23. saioa: kalabazaren misterioa, peotrolioaren hutsunea, Darwin jale ona eta epilepsia Teknopolisen.
Category:science
-- posted at: 6:58pm EDT
|
Sat, 15 February 2014
XVIII. denboraldiaren 23. saioa: kalabazaren misterioa, petrolioaren hutsunea, Darwin jale ona eta epilepsia Teknopolisen. |
Sat, 8 February 2014
XVIII. denboraldiaren 22. saioa: itsaso txarraren eragina hegaztiengan, xaboi-burbuilak eta gasinerak. |
Sat, 8 February 2014
Itsuek beste zentzumenak garatzen dituzte ikusmen ezaren eragina orekatzeko. Normalean, entzumena. Hori aspalditik da jakina, baina orain arte ez da lortu jakitea nola gertatzen den. Saguekin egindako esperimentu batzuk argigarriak izan dira bide horretan. |
Sat, 8 February 2014
Egun hauetan, itsaso txarrak izutu gaitu. Gizakiontzat, beldurgarria izan da. Gure kostako hirirek eta herriek kalte handiak izan dituzte. Baina itsaso txarra ez dio gizakiari bakarrik eragiten. Beste bizidun asko ere kaltetuak izan dira. Guk itsas hegaztiei buruz hitz egin dugu RAFA SAIZ Itsas Enara Ornitologia Elkarteko presidentearekin. Nola eragiten dio itsaso txarrak itsasoan bizi diren hegaztiei? |
Sat, 8 February 2014
ANTON AUBANELL matematikariak geometriaz hitz egiten du hitzaldietan xaboi-burbuilak erabilita. Duela astebete, Beasainen eman du hitzaldi horietako bat, eta Antonekin izan gara. Gauza asko kontatu digu burbuilei buruz; besteak beste, azaldu zigun zergatik puskatzen dira burbuilak, eta nola egin daitezke, ahalik eta gehien iraun dezaten. |
Sat, 8 February 2014
Gasolinaren ordezko erregai bat gas naturala da autoentzat. Gero eta auto gehiagok erabiltzen dute gas naturala. Auto horiek, gasolindegien ordez, gasaz hornitzeko instalazioak behar dituzte. IÑAKI LETURIAk instalazio horiei buruz egin du Teknopolis saioan erreportaje bat. Gasinerak dei daitezke, nahiz eta izen zuzenena gas-hornitzaileak behar duen. Iñakik gaia aurkeztu digu irratian. |
Sun, 2 February 2014
XVIII. denboraldiaren 21. saioa: sexuaren kontrol mentala, etxeko energia eta CICnanoGUNE zentroako 5. urteurrena. |
Sun, 2 February 2014
Beste baten kontura bizitzea kontu sofistikatua da. Naturan behintzat; bizkarroiek ostalaria kontrolatzen dute. Haien gogoa, adibidez, kontrolatzen dute, eta biologoek espero dute sexu bidez transmititzen diren bizkarroiek ostalariaren sexu-gogoa kontrolatzea. Baina bitxia da: hori ez da ia inoiz gertatzen. Zergatik? |
Sun, 2 February 2014
Etxeko energia erregai fosiletan oinarritu dugu. Gasa, batez ere. Baina badira ordezko aukerak gaur egun. Energia berriztagarriak eta beste hainbat iturri aurrean ditugu. Haiekin, mundua aldatzen ari da. Ia iraultza baten aurrean gaude. TKNIKA institutuko AITOR OTAÑO eta MIREN CANELLADA adituak etorri dira horretaz hitz egiteko; ia gerttzen ari den iraultza horri buruz. |
Sun, 2 February 2014
CICnanoGUNE nanozientzien ikerketa-zentroak bost urte bete ditu. 2009ko urtarrillaren 30ean inauguratu zen, eta bidean asko handitu da, eta proiektu asko jarri ditu martxan. Gu, grabagailu bat eskuan hartuta, bertan izan gara ITZIAR OTEGI komunikazio-arduradunarekin bisitan. Harekin hitz egin dugu, eta zentroaren berezitasunak ezagutu ditugu. |
Sat, 1 February 2014
Gizaki egin gaituen ezaugarrietako bat hizkuntza da. |
Sat, 1 February 2014
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren maiatzeko zenbakiaren edukia eta DIPC zentroaren 10 urteurreneean antolatu duten bideo-lehiaketa bat. |
Sat, 1 February 2014
Ingeniaritza-lan harrigarri bat bisitatuko dugu Frantzian, zubi erraldoi bat. |
Sat, 1 February 2014
Boris eta Arkadi Strugatski anaien eleberri bat. |
Fri, 31 January 2014
Gizaki egin gaituen ezaugarrietako bat hizkuntza da. Horri buruz hitz egingo dugu EHUko Itziar Laka hizkuntzalariarekin. |
Mon, 27 January 2014
Nafarroako Unibertsitate publikoan kontsumo ultratxikia duen txip bat garatu dute. Oso oso txikia da kontsumoa; izan ere, txipak nahikoa du inguruaren aldaketa termikoak edo bibrazioak behar duen energia inguru horretatik eskuratzeko. Aplikazio asko izan ditzake txip horrek, adibidez, giza gorputzaren barruan erabiltzeko sentsoreak egitea. OIHANE LAKAR Basquereseacheko erredaktoreak azaldu digu kontua. |
Sun, 26 January 2014
XVIII. denboraldiaren 20. saioa: USB 3.1, mugikorren aplikazioak, Jocelyn Bell Burnell eta kontsumo ultratxikiko txip bat. |
Sun, 26 January 2014
ETH institutuan, Zurichen, zirkuitu malguak egiteko teknika bat garatu dute. Gakoa da zirkuituaren oinarria ez izatea siliziozko xafla zurrun bat, baizik eta parileno izeneko material malgu bat izatea. Baina, horretarako, zirkuitua silizio gainean sortu behar da, eta gero geruza hori kentzea. |
Sun, 26 January 2014
JABI ASURMENDI Bitarlan enpresako informatikariak bi gairi buruz hitz egin digu gaur. Batetik, USB konexioaren 3.1 bertsioari buruz, segundoko 10 GB kopia dezakeen teknologia bat eta 2014an merkaturatuko dena, eta, bestetik, aplikazio berezien munduari buruz. Mugikorrentzako eta tabletentzako aplikazioak aurkezteaz gain, Jabik aplikazioen programazioari buruz ere hitz egin digu. |
Sun, 26 January 2014
Pulsarrak aurkitu zituen astronomoarekin izan gara: Jocelyn Bell Burnell irlandarrarekin. Batzuek diote XX. mendeko astronomorik handiena izan dela, eta nahiz eta esaldi bat besterik ez izan eta beste astronomo batzuei buruz gauza bera esan izan den, horrek adierazten du nolako garrantzia izan duen Bell Burnellen lanak astronomiaren esparruan. Nobel saria ez zuen irabazi, baina benetan merezi zuen saria. |
Sun, 19 January 2014
Hegan egiten duen marmoka-itxurako robot bat egin dute New Yorkeko Unibertsitateko ingeniari batzuek. Oso egonkorra da, eta erraza da haren hegaldia kontrolatzea. Albiste hori ikusita, gogoeta egin dugu hegan egitearen sekretuei buruz. Aireratzea, airean irautea, egonkortzea eta hegaldiaren norabidea kontrolatzea; ingeniaritzaren arte bat da. |
Sun, 19 January 2014
George Gamow kosmologoak, ateo hutsak, kalkulu xelebre bat egin zuen. Errusiaren eta Japoniaren arteko gerra hasi zenean, eliza errusiarrak otoitz-kanpaina bat egin zuen Jainkoari Japonia suntzitzea eskatzeko. Gerra hurrengo urtean bukatu zen, baina 19 urte geroago, lurrikara suntsitzaile bat izan zen Japonian. Gamowk, ironiaz beteta, kanpaina eta lurrikara lotu zituen Jainkoa zer distantziara dagoen kalkulatzeko. |
Sun, 19 January 2014
Shell enpresak auto-lasterketa berezi bat antolatzen du; ekomaratoi bat. Lasterketa irabazlea da kilometro gehien egiten dituena erregai-litro bakar batekin. Parte-hartzaileek oso auto bereziak prestatzen dituzte: aerodinamikoak, arinak eta frikzio gutxikoak. Gainera, gidatzeko-modu egokiena bilatzen dute. OIHANA JAUREGI parte hartzen duten hemengo bi ekiporekin izan da, lasterketaz hitz egin ahal izan du haiekin, eta autoak ikusi ahal izan ditu. Horrekin erreportaje bat egin du, eta guri aurkeztu digu irratian. |
Sat, 18 January 2014
XVIII. denboraldiaren 19. saioa: Lemnizkata 2014, non dagoen Jainkoa eta Shell ekomaratoia Teknopolisen. |
Sat, 18 January 2014
Lemniskata Goierriko talde bat da. Zientzia-dibulgazioko ekitaldiak antolatzen dituzte, eta 2013an programa harrigarri bat osatu dute, besteak beste Forges, Fernando Plazaola edo Idoia Goikoetxea Beasainen ekarrita. Gaur, 2013ko pograma hori gogoratu dugu Lemniskatako bi kiderekin, GOYO LEKUONA eta JOSE LUIS ETXEZARRETA, eta 2014ko programari gainbegirada bat egin diogu. |
Sun, 12 January 2014
XVIII. denboraldiaren 18. saioa: sugeen aldeko apologia, basqueresearch webguneko 2013ko hamar albiste irakurrienak eta erlojuak. |
Sun, 12 January 2014
Aranzadiko herpetologoek "We are snake friendly" izeneko kanpaina abiatu dute, sugeen ospe txarrari aurre egiteko asmoz. Hitzaldiak, erakusketak eta tailerrak jarri dituzte nartxan, jendeak sugeak ezagutu ditzan. Guk eskatu diogu antolatzaileetako bati irratira etortzea kanpainaz hitz egitera, Aranzadi Elkarteko MAIDER IGLESIAS herpetologoa. Elkarrizketara ez du sugerik ekarri, baina hitzaldietan, tailerrean eta erakusketetan bai, sugeak eramaten dituzte. |
Sun, 12 January 2014
Aste honetan higadurari buruzko ikerketa baten berri iritsi zaigu. Ikerketaren arabera, klima hotzak azkartzen du higadura. Ondorio horretara iristeko, 18.000 tokitako harriak aztertu dituzte oso teknika sofistikatuen bitartez: termokronologiako tekniken bitartez. Modu horretan, taldeak analizatu du nolakoa izan den higadura azken 8 milioi urteetan, gutxi gorabehera. |
Sun, 12 January 2014
Basqueresearch webgunea erreferentzia ba da guretzat; Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ekartzen digu albisteen bitartez. Egileek gurekin egoten direnean, "Euskal ikerketaren txokoa" deitzen diogu. Gaurkoan, txoko horretan kontatu digu zein izan diren basqueresearch-eko hamar albiste irakurrienak 2013 urtean. OIHANE LAKAR izan da gurekin horretan laguntzeko. |
Sun, 12 January 2014
Teknopolis programan, telebistan, IÑAKI LETURIAk erloju publikoei buruzko erreportaje bat egin du. Teknikronos enpresako Jose Luis Ferroren eskutik, Bilboko erloju publikoen lana ezagutu du. Abanto estazioko erlojua bisitatu dute, eta tren-estazioen denboraren kudeaketaz hitz egin dute. Ordu zehatza Frankfurtetik eta Parisetik dator; han erloju atomiko batzuk erabiltzen dira irrati-uhinen bitartez orduaren informazioa zabaltzeko, Abanto estaziora adibidez. |
Sat, 4 January 2014
XVIII. denboraldiaren 17. saioa: petunia urdinak, probabilitateak, Bluetooth eta zeruaren kolorea. |
Sat, 4 January 2014
Loreen artean urdina ez da oso kolore ohikoa, beste koloreekin alderatuta behintzat. Orain, zientzialari-talde batek petuniak aztertu ditu kolore urdinaren jatorria argitzeko. Petunia urdinek petaloen zeluletako akats baten ondorioz hartzen dute kolorea. Protoien ponpetan dituzten akatsak dira urdinaren jatorria. |
Sat, 4 January 2014
NAHIKARI BLANCO matematikariak loteriaz, eta beste probabilitate-kontu batzue hitz egin digu. Zergatik zenbaki "itsusiek" eta "politek" duten probabilitate bera sari nagusia izateko, zenbateko probabilitatea dagoen pertsona talde bateko bik egun berean izateko urtebetetzea, nola handitu Monty Hall lehiaketan irabazteko aukerak eta, esate baterako, zein den probabilitatea Bartzelonako bi pertsonek ile-kopuru bera izateko buruan. Probabilitate-kontu interesgarriak gaur. |
Sat, 4 January 2014
Zeruaren kolorea urdina da. Baina ez beti. Zeruak kolore gorrizka du ilunabarrean eta egunsentian, hodeiek kolore txuriak eta grisak ere jartzen diote zeruari (eta "beltza" deitzen dugun hodei euritsuen kolorea); gainera, ortzadarra dago, Eguzkiaren izpien koloreak, izpi berdea eta urdina barne, eta aurora polarretan kolore askoz gehiego ikusten dira. Beraz, zer kolorekoa da zerua? ONINTZE SALAZAR metorologoak erantzun dio galdera horri. |
Sat, 4 January 2014
Zergatik deitzen da Bluetooth izpi infragorrien bidezko komunikazio-sistema? Izena X. mendeko bikingo baten ezizena da, errege daniar batena. Baina haren izena informatika modernoraino iritsi da. Bleutooth komunikazioaren eredua izan zen X. mendean bai eta gaur egun ere. |