Elhuyar Zientzia

Aste honetan, Teknopolisekoek bisita egin dute Enertic izeneko eraikinean. Martutenen dago, Donostian, 27 industrialdean, eta energia modu jasangarrian kudeatzen duen eraikinen eredua da. IÑAKI LETURIAk izan da han eta irratian kontatu dizkigu ikusi eta entzundakoak. 

Direct download: NFXIX-29c.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

Garunerako bidaia bat egitera gonbidatu gaituzte Achucarro zentrokoek, neurozientziaren euskal zentrokoek. Haiekin, glia-zelulak ikusiko ditugu, neuronak ez diren garuneko zelulak. Haien ikerketa zelula horietan zentratuta dago.

Direct download: NFXIX-29b.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EDT

Saturno planetaren errotazio-abiadura neurtu dute zehaztasun handiz. 10 ordu eta 32 minutu irauten du planetak bere ardatzaren inguruan ematen duen bira bakoitzak. Neurketa konplexua da; hain zuzen, orain arte, 15 minutuko errorea zuen neurketa onenak, baina grabitate-eremuaren distortsioaren bitartez 46 segundoko zehaztasunez dakigu orain zein den Saturnoren egunaren iraupena.

Direct download: NFXIX-29a.mp3
Category:science -- posted at: 4:03am EDT

XIX. denboraldiaren 29. saioa: Saturnoren eguna, Achucarro eta neurozientziak eta Teknopolis Enertic eraikinean.

Direct download: NFXIX-29.mp3
Category:science -- posted at: 3:54am EDT

JOSE MERINO, Arte Ederren Museoko kontserbazio eta Zaharberritze saileko buruak pigmentuen historia eta zientziari buruz hitz egin digu. Pigmentu arriskutsuak, pigmentu zailak lortzeko, zeinek eta nola egiten zuten, eta anekdota asko. Elkarrizketaren jatorrizko bertsioa da, gaztelaniaz grabatuta zuzenean Arte Ederren museoan.

Direct download: NFXIX-28d.mp3
Category:science -- posted at: 5:54am EDT

CESAR OCHOAk kontatu digu nola egiten zuten lan 5 margolari ospetsuk. Zein zen haien testuingurua, nolakoa tailerra eta abar. Historian zeharreko bidaia bat 5 margolari ospetsuen ereduaz.

Direct download: NFXIX-28c.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

JOSE MERINO, Arte Ederren Museoko kontserbazio eta Zaharberritze saileko buruak pigmentuen historia eta zientziari buruz hitz egin digu. Pigmentu arriskutsuak, pigmentu zailak lortzeko, zeinek eta nola egiten zuten, eta anekdota asko.

Direct download: NFXIX-28b.mp3
Category:science -- posted at: 4:28am EDT

CESAR OCHOA gonbidatu dugu estudiora, margolari ezagunen lan egiteko moduari buruz hitz egitera. Arte Ederren museoari buruz hitz egin digu, bai eta azken erakusketari buruz ere.

Direct download: NFXIX-28a.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

XIX. denboraldiaren 28. saioa: Margolari kimikariak.

Direct download: NFXIX-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:21am EDT

CERN laborategiko LHC azeleragailua bi urtez egon da gelsirik, eta, orain, martxoan, berriz ere martxan jarriko dute. Hasieran, probak egingo dituzte, eta azeleragailuak ez du indar osoz funtzionatuko. Proben emaitzak onak baldin badira, maiatzean hasiko da LHC energia osoarekin lan egiten. Fisikariak irrikaz daude esperientuak egiten hasteko.

Direct download: NFXIX-27d.mp3
Category:science -- posted at: 5:48pm EDT

BEÑAR KORTABARRIA, Teknopolis saioko erreportaria Bilbo azpian egon da, ur-zikinak eta euri urak jasotzen diren tokien. Harekin egin dugu irrati bidezko bidaia bat, adibidez, Nerbioi ibaiaren azpitik. Ura jaso, araztegira bidaltzen dira eta beste lan asko egiten dira. Interesgarria Bilboko lurpeko aldea. 

Direct download: NFXIX-27c.mp3
Category:science -- posted at: 5:35pm EDT

Adimen aritifzialak inguratzen gaitu. Duela bi aste DeepMind makinaren puntako ikerketaren berri jaso genuen, baina eguneroko bizimoduan ere adimen artifizial asko dago. JABI ASURMENDI informatikariak kontatko digu non eta nola.

Direct download: NFXIX-27b.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EDT

Eguzki-energia hutsa erabiltezn duen hegazkin bat, Solar Impulse, munduari bira bat ematen ari da. Lehen aldia da. Abentura handia da, eta hegazkinaren pilotuetako bat Bertrand Piccard da, abenturazaleen famiia baten kidea. Guztira 12 etapatan egingo dute bira; dagoeneko, bigarrena bukatu dute. 

Direct download: NFXIX-27a.mp3
Category:science -- posted at: 5:19pm EDT

XIX. denboraldiaren 27. saioa: eguzki-hegazkinaren abentura, adimen artifiziala gure inguruan, Teknopolis Bilbo azpian eta LHC berriz martxan

Direct download: NFXIX-27.mp3
Category:science -- posted at: 5:14pm EDT

John Bevis, Karramarroaren nebulosa aurkitu zuen astronomoa 1693an jaio zen... edo agian ez. Interesgarriak dira bai nebulosen aurkikuntzaren istorioa, bai eta bi jaiotze-data dituen gizonaren istorioa.

Direct download: NFXIX-26d.mp3
Category:science -- posted at: 4:41am EDT

Teknopolis saioan Achucarro zentroari buruzko erreportaje bat egin dute. Achucarro Euskal Herriko neurozientzien zetroa da, eta glia-zelulei buruzko ikerketa interesgarriak dituzte martxan; hainbat gaixotasunetan glia-zelulak zertan hartzen duten parte ikertzen ari dira.

Direct download: NFXIX-26c.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EDT

Zestoan aztarnategi asko dago. Kobazulo asko. Eta margo eta grabatu asko kobazulo haietan. Danbolinzulo eta Erlaitz kobazuloetakoak ez dira oso ezagunak. Haiei buruz hitz egin dugu EHUko ALVARO ARRIZABALAGA arkeologoarekin.

Direct download: NFXIX-26b.mp3
Category:science -- posted at: 4:35am EDT

Australophitecusa eta homoen arteko trantsizioa nola gertatu zen ez dago argi. Ezta zenbateraino trantsizioa zen ere. Orain, paleontologoek homo zahar baten baraiezur bat aurkitu dute Etiopiakoa, garaiko erantzun batzuk ekar litzakeena.

Direct download: NFXIX-26a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

XIX. denboraldiaren 26. saioa: Homo zahar baten barailezurra, Zestoako aztarnategietako margoak, Teknopolis Achucarro zentroan eta John Bevis eta 1693.

Direct download: NFXIX-26.mp3
Category:science -- posted at: 4:00am EDT

Neokortexa handitzeko prozesuan parte hartzen duen gene bat identifikatu dute. Hominido batzuk badugu gene hori, baina ez da ezagutzen hominidoa ez den primaterik gene horrekin. Neokortexa handitzeak esan nahidu neurona-kopuru handiagoa duela garunak, eta gainera zimurtu egiten dela. Max Planck Institutuko ikertzaile batzuek genea saguetan sartu dute genea, eta neokortexa handitu zaie.

Direct download: NFXIX-25c.mp3
Category:science -- posted at: 5:26pm EDT

Elkarrizketa luze eta oniriko bat izan dugu LARRAITZ ETXEBERRIA Eureka museoko dibulgatzailearekin. Ametsak noiz, nolakoak, non... ametsak zergatik eta beste bitxikeria asko. Antenan amets egitera joan gara, esna gauden bitartean.

Direct download: NFXIX-25b.mp3
Category:science -- posted at: 5:07pm EDT

DeepMind izeneko proiektu batean, makina batek bideojokoetan jokatzen ikasi du. 49 bideojoko klasikoak ziren, Space Invaders adibidez. Harrigarria da makinak oso oinarrizo arauetatik abiatuta lortu duela, eta lorpen handia da adimen artifizialarentzat.

Direct download: NFXIX-25a.mp3
Category:science -- posted at: 4:58pm EDT

XIX. denboraldiaren 25. saioa: Space Invaders, ametsak eta neokortexa handitzeko tresna genetikoa.

Direct download: NFXIX-25.mp3
Category:science -- posted at: 4:55pm EDT

1