Elhuyar Zientzia

UEUk antolatu du ikertzaile euskaldunen I. kongresua, Durangon. Hiru egunetako kongresu handia, hitzaldiekin, aurkezpenekin, posterrekin eta ikastaroekin. IÑAKI ALEGRIAk egin digu kongresuaren balorazio txiki bat, eta aurrera begirako ideiez ere hitz egin digu.

Direct download: NFXIX-36d.mp3
Category:science -- posted at: 9:35am EDT

2014ko CAF-Elhuyar aste honetan banatu dira. Kazetaritza-lanen atalean AMAIA PORTUGAL kazetariak irabazi du, legamiaren kromosoma sintetiko bat egunkari batean sartu zuelako. Albiste aipagarri bat prentsarako idatzitako artikulu batean; horrekin irabazi du Amaiak saria. Harekin izan gara horretaz hitz egiteko.

Direct download: NFXIX-36c.mp3
Category:science -- posted at: 9:32am EDT

CAF-Elhuyar sariak dagoeneko banatu dira. Hona hemen irabazleak zein izan diren.

Direct download: NFXIX-36b.mp3
Category:science -- posted at: 9:30am EDT

Badira urte batzuk obuluak izoztu daitezkeela, eta aukera horrek eskari pilo bat eragin ditu Estatu Batuetan. Horregaik, ikerketa batek aztertu du zein den emakume batentzako adin egokiena obuluak izozteko, aurrerago umeak izan nahi dituenean. Baina ikerketa horretarako datuak ez dira zientifikoak bakarrik. Ekonomikoak ere hartu dituzte kontuan....

Direct download: NFXIX-36a.mp3
Category:science -- posted at: 9:28am EDT

XIX. denboraldiaren 36. saioa: zer adinetan izoztu obuluak, CAF-Elhuyar saridunak, Legamiaren kromosoma sintetiko bat egunkarian eta IKERGAZTE 2015. 

Direct download: NFXIX-36.mp3
Category:science -- posted at: 9:25am EDT

AITZOL LASA matematikariak bere bigarren liburua aurkeztu digu, Usategiaren Printzipioa. Gazteentzat idatzitako abentura-liburua da, eleberri bat, eta usategiaren printzipio matematikoan oinarrituta dago.

Direct download: NFXIX-35b.mp3
Category:general -- posted at: 4:08am EDT

Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentzia, 25. urteurrena iospatzen ari da. Zorionak!! ONINTZE SALAZARek kontatu digu nola eboluzionatu duen agentziak zientziaren ikuspuntutik 25 urte horietan. Benetan interesgarria.

Direct download: NFXIX-35a.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EDT

XIX. denboraldiaren 35. saioa: Zorionak Euskalmet eta Usategiaren Printzipioa.

Direct download: NFXIX-35.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EDT

Aste honetan, "Eureka!" esan dugu Eureka museoko ELENA ROSALESekin. Muxuen anatomia eta mekanika ekarri dizkigu irratira. Muxu batek karga handia dakar atzetik, psikologikoa eta afektiboa, baina zalantzarik gabe zientifikoa ere bai. Alde zientikfikoa gurean tratatu dugu.

Direct download: NFXIX-34c.mp3
Category:science -- posted at: 11:51am EDT

Tatuatzaile batek Aspergillus nidulans onddoaren marrazki bat egin zuen, eta marrazki hori Genetics aldizkariaren azalean argitaratu dute. Istorio hori eta atzean dagoena kontatu digute EHUko ELI OIARTZABAL eta OIER ETXEBESTE biokimikariek.

Direct download: NFXIX-34b.mp3
Category:science -- posted at: 11:48am EDT

Aranasbideak irekita mantentzen duen egitura bat sortu dute 3d inprimagailu baten bitartez, eta gaixo dauden ume batzuei jarri diete. Gaixotasunak trakea eta bronkioak pixkanaka ixten ditu, ume ito arte, baina garatze-fasean bakarrik eragiten die. Beraz, urte batzuetan desegingo den poliemro batez egin dute, polikaprolaktonaz, eta, hortaz, gaixotasunaren efektua eta egitura batera desagertuko zaie umeei.  

Direct download: NFXIX-34a.mp3
Category:science -- posted at: 11:46am EDT

XIX: denboraldiaren 34. saioa: Polikaprolaktona umeen eztarrian, Aspergillus, tatuatzailea eta biokimikariak eta Muxuen anatomia eta mekanika

Direct download: NFXIX-34.mp3
Category:science -- posted at: 11:41am EDT

FERNANDO LOPETEGIk kontatu dizkigu Zarautz ON taldearen hurrengo hilabeteetako asmoak. Batez ere, Arrantzale@PESCA#Euskadi izeneko saio multzo bati buruz hitz egin digu. Garai ona hau, Zarautzera joateko.

Direct download: NFXIX-33d.mp3
Category:general -- posted at: 5:55am EDT

OIHANA JAUREGIk, Teknopolis saioko erreportariak, azaldu digu nola egiten dute foto-finisha atletismoko lasterketetan. Eta begi bistakoak ez direbn hainbat kontu kontatu dizkigu, adibidez, foto-finish izeneko hori ez dela argazki bakar bat. Gainera, sistema nola kalibratzen den lasterketa-hasiera markatzen duen tiroa eta kronometroa sinkronizatu ahal izateko.

Direct download: NFXIX-33c.mp3
Category:science -- posted at: 5:54am EDT

MENTXU AIERTZA kimikaria izan da gurekin, nanomedikuntzari buruz hitz egiten. Urteak egin ditu medikuntzan erabiltzeko egitura molekularrak prestatzen, eta horri buruz hitz egiteko gonbidatu dugu.

Direct download: NFXIX-33b.mp3
Category:science -- posted at: 5:51am EDT

Javier Gorosabel astronomoa hil egin da, 45 urte zituela. Gamma izpien leherketak ikertzen zituen, eta zientzia-kontu asko ekarri izan dizkigu. Norteko Ferrokarrillean gogoan izan nahi dugu, eta haren omenez egin dugu saio hau.

Direct download: NFXIX-33a.mp3
Category:science -- posted at: 5:48am EDT

XIX. denboraldiaren 33. saioa: Agur Gorosabel, Mentxu Aiertza, Teknopolis eta foto finish-a eta Zarautz On arrantzaleekin.

Direct download: NFXIX-33.mp3
Category:science -- posted at: 5:46am EDT

Teknopolis saioan, BEÑAR KORTABARRIAK egurra eta Ilargia lotzen dituen hainbat ikerketa erakusten ditu erreportaje batean. Tknika institutukoek gidatutako lanak dira, eta hainbat ikuspuntutatik eginak daude. Egur moztuak, egurra jaten edo usteltzen duten animalen eragina eta beste faktore batzuk ikerzen dituzte.

Direct download: NFXIX-32c.mp3
Category:science -- posted at: 5:31pm EDT

Albiste handi bat izan zen abenduan: tenperatura oso altuko supereroale bat aurkitu zuten fisikariek, azido sulfhidrikoa presiopean jarrita. Orain, DIPC zentroko ikertzaileek ulertu dute kasu horren fenomenoa. ION ERREAk horretaz hitz egin digu.

Direct download: NFXIX-32b.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EDT

Columbia Unibertsitateko fisikari batzuek aurkeztu dute ateria agortuta ere funtzionatzen jarraitzen duen bideokamera bat. Prototipo bat besterik ez da, baina oso ideia interesgarrian oinarritzen da hori lortzeko: jasotzen duen argiaren energia baliatzen du, eguzki-panelek eguzkiaren energiarekin bezala. 

Direct download: NFXIX-32a.mp3
Category:science -- posted at: 5:19pm EDT

XIX. denboraldiaren 32. saioa: Bateria gabe funtzionatzen duen bideokamera, Ion Errea eta supereoale berriak eta Teknopolis, egurra eta Ilargia

Direct download: NFXIX-32.mp3
Category:science -- posted at: 4:42pm EDT

Ikerketa luze batek, PREDIMED izenekoak, frogatu du normalean onartzen dugun ideia bat, alegia, dieta mediterraneoak onurak ekartzen dituela bihotzaren osasunean. Baina ikerketa ez da hor bukatu. Orain martxa jarri dute PREDIMED PLUS ikerketaren jarraipena. Aztertzen ari dira dieta mediterraneoak pisuaren galerarekin batera nolako fektuak  dituen. Teknopolis saioko ALAITZ OCHOA DE ERIBEk erreportaje bat egin du horrekin guztiarekin, etagurekin izan da.

Direct download: NFXIX-31c.mp3
Category:science -- posted at: 6:00pm EDT

Kultura zientifikoaren hirugarren jaia bukatu egin da. Baina guk hitz egin nahi izan dugu jai horren bihotza eta garuna izan denarekin: KOLDO GARCIA biologo konputazionalarekin. Harekin, kulturaz eta zientziaz hitz egin dugu eta bere ikerketaz ere bai.

Direct download: NFXIX-31b.mp3
Category:science -- posted at: 5:55pm EDT

Brontosauroaren benetako izena Apatosauroa izan da orain arte. Dinosauroen Fosilen Gerran asmatu zituzten bi izenak, baina Brontosauro baztertuta geratu zen, ustez, bi animalia horien hezurrak berdinak zirelako, eta animalia bakarra zelako: Apatosauroa. Baina ikerketa berriek diote ezetz, eta Brontosauroa itzuli da izendegi zientifikoetara.

Direct download: NFXIX-31a.mp3
Category:science -- posted at: 5:42pm EDT

XIX. denboraldiaren 31. saioa: Brontosauroari ongietorria, Koldo Garcia KZJaiaren bihotza eta garuna eta Teknopolis dieta mediterraneoarekin.

Direct download: NFXIX-31.mp3
Category:science -- posted at: 5:23pm EDT

2014ko Zientzia Azoka irabazi zuen proiektu harrigarri batekin. Kirolarien belaunaren lotailuak babesteko proposamen teknologiko bat da, eta, haren balioa probatzeko 3d eredu bat sortu du berak egindako 3d inprimagailu batekin. BEÑAT INSUNZA, gazte harrigarria.

Direct download: NFXIX-30c.mp3
Category:science -- posted at: 4:49pm EDT

Zer gara? Partikulak edo uhinak? A ze galdera! Gaur, TXONI MATXAINek azalduko digu zein den galdera horri fisikariek eman dioten erantzuna. Elektroiak, fotoiak eta beste partikulak, aldi berean uhinak eta partikulak dira. Errealitatea arraroa da. Baina fisika kuantikoak aspaldian irakatsi zigun hori. 

Direct download: NFXIX-30b.mp3
Category:science -- posted at: 4:47pm EDT

Herensugeak edo dragoiak Erdi Aroko animalia fantastikoak dira. Hain zuzen ere, Erdi Aroko literaturan ugariak ziren, baina gerora desagertu ziren. Bi zientzialarik hori aztertu dute, eta arrazoi bat bilatu dute horretarako: garai hartako klima, hurrengo mendeetakoa baino beroagoa zen. Gero, hoztu egin zen eta herensugeak desagertu ziren. Baina berriz ere bueltan daude.

Direct download: NFXIX-30a.mp3
Category:science -- posted at: 4:18pm EDT

XIX. denboraldiaren 30. saioa: herensugeak itzuli dira, partikula eta uhina eta Beñat Insunza Zientzia Azokaren irabazlea.

Direct download: NFXIX-30.mp3
Category:science -- posted at: 4:05pm EDT

Aste honetan, Teknopolisekoek bisita egin dute Enertic izeneko eraikinean. Martutenen dago, Donostian, 27 industrialdean, eta energia modu jasangarrian kudeatzen duen eraikinen eredua da. IÑAKI LETURIAk izan da han eta irratian kontatu dizkigu ikusi eta entzundakoak. 

Direct download: NFXIX-29c.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

Garunerako bidaia bat egitera gonbidatu gaituzte Achucarro zentrokoek, neurozientziaren euskal zentrokoek. Haiekin, glia-zelulak ikusiko ditugu, neuronak ez diren garuneko zelulak. Haien ikerketa zelula horietan zentratuta dago.

Direct download: NFXIX-29b.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EDT

Saturno planetaren errotazio-abiadura neurtu dute zehaztasun handiz. 10 ordu eta 32 minutu irauten du planetak bere ardatzaren inguruan ematen duen bira bakoitzak. Neurketa konplexua da; hain zuzen, orain arte, 15 minutuko errorea zuen neurketa onenak, baina grabitate-eremuaren distortsioaren bitartez 46 segundoko zehaztasunez dakigu orain zein den Saturnoren egunaren iraupena.

Direct download: NFXIX-29a.mp3
Category:science -- posted at: 4:03am EDT

XIX. denboraldiaren 29. saioa: Saturnoren eguna, Achucarro eta neurozientziak eta Teknopolis Enertic eraikinean.

Direct download: NFXIX-29.mp3
Category:science -- posted at: 3:54am EDT

JOSE MERINO, Arte Ederren Museoko kontserbazio eta Zaharberritze saileko buruak pigmentuen historia eta zientziari buruz hitz egin digu. Pigmentu arriskutsuak, pigmentu zailak lortzeko, zeinek eta nola egiten zuten, eta anekdota asko. Elkarrizketaren jatorrizko bertsioa da, gaztelaniaz grabatuta zuzenean Arte Ederren museoan.

Direct download: NFXIX-28d.mp3
Category:science -- posted at: 5:54am EDT

CESAR OCHOAk kontatu digu nola egiten zuten lan 5 margolari ospetsuk. Zein zen haien testuingurua, nolakoa tailerra eta abar. Historian zeharreko bidaia bat 5 margolari ospetsuen ereduaz.

Direct download: NFXIX-28c.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

JOSE MERINO, Arte Ederren Museoko kontserbazio eta Zaharberritze saileko buruak pigmentuen historia eta zientziari buruz hitz egin digu. Pigmentu arriskutsuak, pigmentu zailak lortzeko, zeinek eta nola egiten zuten, eta anekdota asko.

Direct download: NFXIX-28b.mp3
Category:science -- posted at: 4:28am EDT

CESAR OCHOA gonbidatu dugu estudiora, margolari ezagunen lan egiteko moduari buruz hitz egitera. Arte Ederren museoari buruz hitz egin digu, bai eta azken erakusketari buruz ere.

Direct download: NFXIX-28a.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

XIX. denboraldiaren 28. saioa: Margolari kimikariak.

Direct download: NFXIX-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:21am EDT

CERN laborategiko LHC azeleragailua bi urtez egon da gelsirik, eta, orain, martxoan, berriz ere martxan jarriko dute. Hasieran, probak egingo dituzte, eta azeleragailuak ez du indar osoz funtzionatuko. Proben emaitzak onak baldin badira, maiatzean hasiko da LHC energia osoarekin lan egiten. Fisikariak irrikaz daude esperientuak egiten hasteko.

Direct download: NFXIX-27d.mp3
Category:science -- posted at: 5:48pm EDT

BEÑAR KORTABARRIA, Teknopolis saioko erreportaria Bilbo azpian egon da, ur-zikinak eta euri urak jasotzen diren tokien. Harekin egin dugu irrati bidezko bidaia bat, adibidez, Nerbioi ibaiaren azpitik. Ura jaso, araztegira bidaltzen dira eta beste lan asko egiten dira. Interesgarria Bilboko lurpeko aldea. 

Direct download: NFXIX-27c.mp3
Category:science -- posted at: 5:35pm EDT

Adimen aritifzialak inguratzen gaitu. Duela bi aste DeepMind makinaren puntako ikerketaren berri jaso genuen, baina eguneroko bizimoduan ere adimen artifizial asko dago. JABI ASURMENDI informatikariak kontatko digu non eta nola.

Direct download: NFXIX-27b.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EDT

Eguzki-energia hutsa erabiltezn duen hegazkin bat, Solar Impulse, munduari bira bat ematen ari da. Lehen aldia da. Abentura handia da, eta hegazkinaren pilotuetako bat Bertrand Piccard da, abenturazaleen famiia baten kidea. Guztira 12 etapatan egingo dute bira; dagoeneko, bigarrena bukatu dute. 

Direct download: NFXIX-27a.mp3
Category:science -- posted at: 5:19pm EDT

XIX. denboraldiaren 27. saioa: eguzki-hegazkinaren abentura, adimen artifiziala gure inguruan, Teknopolis Bilbo azpian eta LHC berriz martxan

Direct download: NFXIX-27.mp3
Category:science -- posted at: 5:14pm EDT

John Bevis, Karramarroaren nebulosa aurkitu zuen astronomoa 1693an jaio zen... edo agian ez. Interesgarriak dira bai nebulosen aurkikuntzaren istorioa, bai eta bi jaiotze-data dituen gizonaren istorioa.

Direct download: NFXIX-26d.mp3
Category:science -- posted at: 4:41am EDT

Teknopolis saioan Achucarro zentroari buruzko erreportaje bat egin dute. Achucarro Euskal Herriko neurozientzien zetroa da, eta glia-zelulei buruzko ikerketa interesgarriak dituzte martxan; hainbat gaixotasunetan glia-zelulak zertan hartzen duten parte ikertzen ari dira.

Direct download: NFXIX-26c.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EDT

Zestoan aztarnategi asko dago. Kobazulo asko. Eta margo eta grabatu asko kobazulo haietan. Danbolinzulo eta Erlaitz kobazuloetakoak ez dira oso ezagunak. Haiei buruz hitz egin dugu EHUko ALVARO ARRIZABALAGA arkeologoarekin.

Direct download: NFXIX-26b.mp3
Category:science -- posted at: 4:35am EDT

Australophitecusa eta homoen arteko trantsizioa nola gertatu zen ez dago argi. Ezta zenbateraino trantsizioa zen ere. Orain, paleontologoek homo zahar baten baraiezur bat aurkitu dute Etiopiakoa, garaiko erantzun batzuk ekar litzakeena.

Direct download: NFXIX-26a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

XIX. denboraldiaren 26. saioa: Homo zahar baten barailezurra, Zestoako aztarnategietako margoak, Teknopolis Achucarro zentroan eta John Bevis eta 1693.

Direct download: NFXIX-26.mp3
Category:science -- posted at: 4:00am EDT

Neokortexa handitzeko prozesuan parte hartzen duen gene bat identifikatu dute. Hominido batzuk badugu gene hori, baina ez da ezagutzen hominidoa ez den primaterik gene horrekin. Neokortexa handitzeak esan nahidu neurona-kopuru handiagoa duela garunak, eta gainera zimurtu egiten dela. Max Planck Institutuko ikertzaile batzuek genea saguetan sartu dute genea, eta neokortexa handitu zaie.

Direct download: NFXIX-25c.mp3
Category:science -- posted at: 5:26pm EDT

Elkarrizketa luze eta oniriko bat izan dugu LARRAITZ ETXEBERRIA Eureka museoko dibulgatzailearekin. Ametsak noiz, nolakoak, non... ametsak zergatik eta beste bitxikeria asko. Antenan amets egitera joan gara, esna gauden bitartean.

Direct download: NFXIX-25b.mp3
Category:science -- posted at: 5:07pm EDT

DeepMind izeneko proiektu batean, makina batek bideojokoetan jokatzen ikasi du. 49 bideojoko klasikoak ziren, Space Invaders adibidez. Harrigarria da makinak oso oinarrizo arauetatik abiatuta lortu duela, eta lorpen handia da adimen artifizialarentzat.

Direct download: NFXIX-25a.mp3
Category:science -- posted at: 4:58pm EDT

XIX. denboraldiaren 25. saioa: Space Invaders, ametsak eta neokortexa handitzeko tresna genetikoa.

Direct download: NFXIX-25.mp3
Category:science -- posted at: 4:55pm EDT

Odon de Buen aragoiarra, lehorrekoa bazen ere, itsasgizona izan zen. Haren bizitza eta lana ozeanografiari lotuta dago neurri handi batean. XX. mendeko hasieran, lan handia egin zuen itsas ikerketaren alde, eta hainbat erakuderen sorreran egon zen. Baina ozeanografoa baino gehiago izan zen. Haren historiaz hitz egin digu EGOITZ ETXEBESTE Elhuyar aldizkariko erredaktoreak.

Direct download: NFXIX-24c.mp3
Category:science -- posted at: 3:45am EDT

Batzuetan, lainoak erein daitezke, eta horrekin agian euria eragin. ONINTZE SALAZAR Euskalmeteko meteorologoak kontatu digu nola. Hala ere, eguraldia artifialki eralda badaiteke ere, zaila da baieztatzea noiz lortu dugun eta noiz ez. Gainera, ez dago metodorik ziurtatzen duenik nahi dugun emaitza. Batzuetan, lainoak erein daitezke, eta noizbait euria eragin, baina horren gainean benetako kontrolik izan gabe.  

Direct download: NFXIX-24b.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EDT

Animaliekin hasi dugu saioa. Bi animalia-mota, zebrak eta lapak. Batetik, ikerketa batek interpretazio berria eman dio zebren kolorea den bezalakoa izateari. Ikertzaileek aurkitu dute marra zuri-beltzek badutela zerikusia animaliaren gorputzaren tenperaturarekin. Bestetik, lapak aipatu ditugu, naturan ezagutzen den material indartsuena dutelako. 

Direct download: NFXIX-24a.mp3
Category:science -- posted at: 3:25am EDT

XIX. denboraldiaren 24. saioa: zebrak eta lapak, lainoak erein eta Odon de Buen.

Direct download: NFXIX-24.mp3
Category:science -- posted at: 3:20am EDT

Supermerkatu lokalak elikagaiez hornitzeko egoitza zentral bati eskatzen dizkiote produktuak. IÑAKI LETURIAk Eroskiko kasua ezagutu du. Haiek ULMA enpresak instalatutako sistema robotiko handi bat du eskaerei erantzuteko.

Direct download: NFXIX-23c.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

WERNER HEISENBERG gogoratu dugu gaur, fisika kuantikoari gatza eman zion gizona, eta nazien bonba atomikoa garatu ez zuena. Mundua aldatu egin zuen, nahita edo nahi gabe. Haren historia TXONI MATXAINek kontatu digu, gure kimikari kuantikoak.

Direct download: NFXIX-23b.mp3
Category:science -- posted at: 3:11am EDT

Hozten bazara, katarroa harrapatuko duzu. Hori esaten du etxeko tradizioak. Baina benetan egia al da hori. Duela gutxi arte adituek ezetz esaten zuten, baina, ikerketa batzuk direla medio, haien iritzia aldatu egin da.

Direct download: NFXIX-23a.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EDT

XIX. denboraldiaren 23. saioa: katarroa eta hotza, Heisenberg eta Teknopolis supemerkatuan.

Direct download: NFXIX-23.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EDT

Teknopolis saioa, Elhuyar Fundazioak ETBrako egiten duen telebista-programak Tecnalia zientzia-kazetaritza saria irabazi du. Irratira NAGORE REMENTERIA etorri zaigu, programaren zuzendaria, sariari buruz eta Teknopolis programari berari buruz hitz egitera. Zorionak, Teknopolis!!!

Direct download: NFXIX-22c.mp3
Category:science -- posted at: 4:31pm EDT

Trikitixak, Euskal Herrian erabiltzen dugun akordeoi diatonikoak, historia ez oso luzea du lurralde honetan. XIX. mendearen erdialdean sartu zen, eta segituan errotu zen. Trikiaren historiaz eta teknikaz hitz egin digute MIKEL MARKEZ eta IZER (JOSU ARRIZABALAGA) adituek.

Direct download: NFXIX-22b.mp3
Category:science -- posted at: 4:27pm EDT

Nature aldizkariaren azken zenbakian aztertu dute nola dagoen gidaririk gabeko autoen ikerketa/garapena gaur egun. Google enpresa garapen horretan sartuta dago 2010tik, eta bost urte barru aurrerapauso handiak izango direla diote. Ez dira bakarrak; beste batzuk ere daude sektore horretan sartuta.

Direct download: NFXIX-22a.mp3
Category:science -- posted at: 4:22pm EDT

XIX. denboraldiaren 22. saioa: gidaririk gabeko autoak, trikitixa eta Zorionak teknopolis.

Direct download: NFXIX-22.mp3
Category:science -- posted at: 4:17pm EDT

ETBko  Teknopolis saioan koroideremiari buruzko erreportaje luze bat emititu dute koroideremia gaixotasunari buruz. Begiaren hondoan eragiten duen endekapenezko gaixotasuna da; gaixotasun arraroa, gainera. Bizkaian bada familia bat kasu asko dituena, eta haiekin izan da Teknopoliseko IÑAKI LETURIA.

Direct download: NFXIX-21c.mp3
Category:general -- posted at: 4:06am EDT

Duela 20 urte hil zen Gerald Durrell, idazle ospetsua eta Jerseyko zoologikoaren sortzailea, arriskuan dauden espezieak babesteko. Baina, egokiak al dira zoologikoak espezieak babesteko? Basondo babeslekuko ROBERTO URIARTEk eman digu bere iritzia.

Direct download: NFXIX-21b.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

1964ko fisikako Nobel saridun bat, Charles Townes, hil egin da. Laserra garatzeko ikerketa nagusietako bat egin zuen. Egia da bere laserra ez zela laser bat, eta ez zuela modu jarraian funtzionatzen. Baina urrats nagusienetako bat eman zuen laserraren garapenean, eta, beraz, laserraren "aitatzat" har daiteke Townes.

Direct download: NFXIX-21a.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EDT

XIX. denboraldiaren 21. saioa: Charles Townes hil da, Durrell eta Basondo eta Koroideremia Teknopolisen.

Direct download: NFXIX-21.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

Teknopolis saioan, Bilbo Handiaren ura jasotzen duen instalazio handi bat bisitatu dute. Etxebarrin dago, eta euri-ura eta hondakin-ura jaostzen ditu, eta beharraren arabera ura kudeatzeko balio du (meteorologiaren arabera, adibidez). BEÑAR KORTABARRIAk erreportaje bat egin du bisita horrekin, eta gaur gurekin izan da irratian.

Direct download: NFXIX-20c.mp3
Category:science -- posted at: 3:56pm EDT

Zeres eta Pluton. Asteroidea eta planeta izandakoak, hurrenez hurren, baina orain biak planeta nanoak dira. Eta, laster, gertutik ikusiko ditugu haiengana doazen misio banari esker. JESUS ARREGI astronomoak hitz egingo digu haietaz.

Direct download: NFXIX-20b.mp3
Category:science -- posted at: 3:49pm EDT

Oxford Unibertsitateko fisikari batzuek zelulen hazkuntzaren dinamika aztertu dute haien baliabideak erabilita: simulazio teoriko baten bitartez. Ikerketak datu asko eman ditu zelulak elkarrekin irauteko edo elkarrengandik aldentzeko joerei buruz. Ikerketaren arabera, joera guztien gakoa zelulen jaiotze eta hiltze abiaduran datza, batez ere.

Direct download: NFXIX-20a.mp3
Category:science -- posted at: 3:40pm EDT

XIX. denboraldiaren 20. saioa: Zelulen hazkuntzaren dinamika, Zeres eta Pluton gertu eta Teknopolis Bilbo Handiaren azpian.

Direct download: NFXIX-20.mp3
Category:science -- posted at: 3:32pm EDT

LISA RANDALL kosmologo estatubatuarrarekin egoteko aukera izan dugu. Erreferentzia da kosmologiaren arloan, eta gainera dibulgazioa ere egiten du. Harekin, dimentsioez, grabitatez, dibulgazioaz eta zientzialaria izateko bokazioaz hitz egin dugu.

Direct download: NFXIX-19d.mp3
Category:science -- posted at: 7:05am EDT

Zientzia-aurkikuntzak artikuluen bitartez elkarbanatzen dira. Kalkulatzen da dagoeneko 58 milioi artikulu zientifiko argitaratu direla. Baina galdera da: zein dira oihartzun handiena izan duten artikluak historian? Zein dira 100 artikulu aipatuenak? Zerrenda horretan espero dugu erlatibitatearen artikuluak egotea, edo unibertsoaren hedatze-abiadura handitzen ari dela aurkitu zutenekoa, edo DNAren egituraren aurkikuntza... Baina horrelako artikuluak ez daude!

Direct download: NFXIX-19c.mp3
Category:science -- posted at: 7:01am EDT

Eureka museoko Idoia Mujikak hormonei buruz hitz egin digu. Odolean bidaiatzen duten seinale kimikoak. Kontatu digu zer diren, eta top-5 zerrenda bat osatu du guretzat. Gainera, pilularen 50 urteurrena iaz izan zela gogoratu du.

Direct download: NFXIX-19b.mp3
Category:science -- posted at: 5:46am EDT

Gran Sasso mendiaren azpiko laborategi batean, Italian, esan dute materia iluna detektatzen ari direla Lurraren mugimenduaren arabera. Albiste kritikatua izan da, baina orain, kalkulu teorikoek diote baietz; Italian dagoen taldeak neurtu dutena zuzena izan daitekeela.

Direct download: NFXIX-19a.mp3
Category:science -- posted at: 5:43am EDT

XIX. denboraldiaren 19. saioa: Materia iluna Gran Sasson, hormonak, 100 artikulu aipatuenak eta Lisa Randall.

Direct download: NFXIX-19.mp3
Category:science -- posted at: 5:35am EDT

Teknopolis saioan bueltan da, ETBko emisioan. Aurtengo lehen saioan iazko gaien laburpen zabal bat eskaini digute. Gainera, Kalenjin tribuko korrikalariei buruz hitz egin dute JORDAN SANTOS-CONCEJERO biologo eta korrikalariarekin. Gaur, NAGORE REMENTERIA izan dugu irratian horren guztiaren berri ekartzeko.

Direct download: NFXIX-18d.mp3
Category:science -- posted at: 3:38pm EDT

Kultura zentzifikoaren hirugarren jaia martxan dago, KZJaia3. Urtarrillaren 7an hasi da, eta martxoaren bukaerara arte izango da martxan. Aurtengo edizioa Edonola.net web orriko KOLDO GARTZIAk antolatu du. Koldo gurekin izan da kutura zientifikoaren jaia aurkezteko.

Direct download: NFXIX-18c.mp3
Category:science -- posted at: 3:35pm EDT

Schrodingerren katua bizirik dago eta, aldi berean, hilda, kaxa baten barruan. Mekanika kuantikoaren historian dagoen kontu ezagunenetako bat da, eta TXONI MATXAIN kimikari kuantikoak azaldu digu nondik datorren istorioa eta zer ondorio dituen.

Direct download: NFXIX-18b.mp3
Category:science -- posted at: 3:27pm EDT

Antibiotiko-mota berri berri bat aurkitu dute Maineko lurzoruan, Estatu Batuetan. Adituek uste dute ez duela antibiotikoen ohiko mekanismoa, eta MRSA beldurgarriaren aurka eraginkorra da, saguekin egin dituzten probetan behintzat. Tuberkulosia eragiten duen bakterioa ere hiltzen du. Teixobaktina deitzen zaio, eta itxaropena ekarri du antibiotikoen mundura. Baina oraindik ez dakigu gizakiontzat egokia den.

Direct download: NFXIX-18a.mp3
Category:science -- posted at: 3:16pm EDT

XIX. denboraldaren 18. saioa: Teixobaktina, Schrödingerren katua, KZJaia3 eta Kalenjin tribua Teknopolisen

Direct download: NFXIX-18.mp3
Category:science -- posted at: 2:27pm EDT

Duela urtebete kontatu genuen zergatik den haririk gabeko teknologia batek Bluetooth. Bikingo baten izena dago horren jatorrian.

Direct download: NFXIX-17e.mp3
Category:science -- posted at: 5:21am EDT

Hil zaitezke dantza gehiegi eginez gero? Bai, noski, eta badugu horrelako kasu baten erregistroa. 1923an, Estatu Batuetan, New York estatuko hiri batean, Homer Morehouse gaztea hil zen 87 orduz atsedenik gabe dantza egin ondoren. Eta litekeena da arrazoia lo faltarekin zerikusia izatea.
 
Direct download: NFXIX-17d.mp3
Category:science -- posted at: 5:19am EDT

DIPC zentroak antolatuta, zientzialarien eta ikasleen arteko topaketa batean izan ginen. Zientzialariak Albert Fert Nobel sariduna eta Elena Cattaneo biokimikaria ziren, eta haiek labur elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Hemen haien hitzak.

Direct download: NFXIX-17c.mp3
Category:science -- posted at: 5:18am EDT

Mendetan, oso klima hotza izan da Euopan. Klimatologoek Izotz Aro Txikia deitzen diote garai horri; XIV. mendean hasi zen eta XIX. mendera arte iraun zuen. ONINTZE SALAZAR meteorologoak kontatuko digu nola dakigun hori hala izan zela.

Direct download: NFXIX-17b.mp3
Category:science -- posted at: 5:16am EDT

2015 zenbakiak jolasteko aukera eman die matematikariei. Jolasa bat da, urte baten izenarekin, besterik ez. Baina matematikariek kontu serioetan ere sartzen dituzte haien joalasak zenbakiekin. Horren adibide bat dugu egun hauetan, minbizi-kasuen zenbakiak aztertu baizituen matematikari batek.

Direct download: NFXIX-17a.mp3
Category:science -- posted at: 5:13am EDT

XIX. denboraldiaren 17. saioa: zenbakiak eta minbizia, Izotz Aro Txikia, Fert eta Cattaneo, Dantzari baten autopsia eta  Bluetooth

Direct download: NFXIX-17.mp3
Category:science -- posted at: 5:07am EDT