Elhuyar Zientzia
Direct download: Qk25-160225Syn3.0.mp3
Category:science -- posted at: 9:08am EDT

Direct download: azukrea.MEZU_ELHUYAR.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

ETBko Teknopolis saioko IÑAKI LETURIAk erreportaje zabal bat egin du turismo eta teknologiari buruzkoa. Hoteletako gelak irekitzeko sistema biometrikoak, errealitate handitua XVI. mendeko Gasteizen murgiltzeko, jendetzaren informazioa ematen duten aplikazioak eta abar.

Direct download: NFXX-26d.mp3
Category:science -- posted at: 11:37am EDT

Aste honetan, Itziarren elkartu dira Europako geoparkee sarearen koordinatzaileak. Gune geologikoak babesten duten erakundeen arduradunak elkartu egin dira. Gu ASIER HILARIO Deba-Zumaiako geoparkearen zuzendari zientifikoarekin izan gara, eta berarekin batera ARTUR SA ezagutu dugu, postu bera duena Portugalgo Arouca geoparkean.

Direct download: NFXX-26c.mp3
Category:science -- posted at: 11:26am EDT

Elhuyarko EGOITZ ETXEBESTEk Hedy Lamarr aktoresa eta zientzialariari buruz hitz egingo digu. Holliwoodeko izarra izan zen, eta misilekin komunikatzeko sistema enkriptatu bat asmatu zuen. Neurri batean, bizitza bikoitza zeraman, eta ezkutatu behar zuen zientziarekiko zaletasuna haren irudi artistikoa eragin ez ziezaion.

Direct download: NFXX-26b.mp3
Category:science -- posted at: 11:21am EDT

Japoniako ikertzaile batzuek plastikoa jaten ikasi duen bakterio bat aurkitu dute. Harrigarria da, eta aipagarria, horrelakoekin beharbada ez delako beharrik izango bioplastikoak garatzeko, ohiko plastikoak ere biodegradagarriak izan litezkeelako.

Direct download: NFXX-26a.mp3
Category:science -- posted at: 11:09am EDT

XX. denborladiaren 26. saioa: bakterio plastikojalea, Hedy Lamarr zientzialari eta izarra, Europako geoparkeen sarea eta Teknopolis turismorako prest.

Direct download: NFXX-26.mp3
Category:science -- posted at: 11:08am EDT

Hezurren Osineko fosilen DNA nuklearra aztertuta, ondorioztatu dute duela 430.000 urteko gizaki haiek ahaidetasun handiagoa zutela neandertalekin, denisovarrekin baino.

Direct download: Qk24-160316_Osinen_Hezurreko_homininoak_neandertalen_lerroan.mp3
Category:science -- posted at: 7:10am EDT

ANE WYSSENBACH neurozientzialaria gure garunaren barruan izan da berriz ere. Gaurkoan, hain zuzen, garunaren jarduera barrutik miatzeko teknikei buruz hitz egin digu. Teknika bakoitza zer den eta zer bilatzen duen kontatu digu.

Direct download: NFXX-25c.mp3
Category:science -- posted at: 8:16am EDT

Martxoaren 11n bost urte bete dira Fukushimako istripua gertatu zenetik. Guk MAXI CASTRILLEJOrekin hitz egin dugu, hango itsasoa ikertzer duen BArtzelonako Unibertsiotate Autonomoko ozeanografo batekin. Berak kontatu digu askatutako isotopo erradioaktiboen aztarna nolakoa den eta non dagoen. Eta ozeanografoen ikuspuntua ekarri digu.

 

Direct download: NFXX-25b.mp3
Category:science -- posted at: 8:10am EDT

Go jokoa adimen artifizialaren mundua arrotzen ari da. Egun hauetan ari da AlphaGo programa maisu handi baten kontra jokatzen. Bost partida jokatu behar dituzte; oraingoz bi jokatu dituzte, eta bietatik bi irabazi du ordenagailuak.

Direct download: NFXX-25a.mp3
Category:science -- posted at: 8:05am EDT

XX. denboraldiaren 25. saioa: Go jokoan bitik bi, duela 5 urte Fukushima eta zure garunean sartzeko bideak.

Direct download: NFXX-25.mp3
Category:science -- posted at: 8:01am EDT

Direct download: Wolfram_kuina1.aif
Category:general -- posted at: 8:46am EDT

Direct download: Qk23-160310Matxismoa.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

Direct download: MEZU2_ELHUYAR.mp3
Category:science -- posted at: 6:25am EDT

Direct download: ABCD-DABC.mp3
Category:science -- posted at: 5:27am EDT

Direct download: ABC-D-ABCD.mp3
Category:science -- posted at: 5:24am EDT

Tim Bliss, Graham Collingridge eta Richard Morris dira aurtengo Brain sariaren irabazleak. Garuneko neuronetan memoria sortzeko prozesuaren kimika ikertu dute, sinapsietako konexioak indartzen duen kimika alegia.

Direct download: Qk22-160303BrainSaria.mp3
Category:science -- posted at: 4:20am EDT

PBL ikasketa probatu dute Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoan. Project Based Learning d, proiektuetan oinarritutako ikasketa. Proiektu asko garatu dituzte ikasleek aste batzuetako epean, eta orain emaitza onenak saritu dituzte irakasleek. Gurekin haietako bat izan da, JAVIER OYARZUN.

Direct download: NFXX-24c.mp3
Category:science -- posted at: 6:13pm EDT

Genetikako laborategietako iraultza CRISPR teknika da. DNA "editatzeko" teknika bat da; berez, bakterioen sistema immunologikoaren teknika bat da, baina geneak kentzeko eta ordezkatzeko balio du edozein genomatan, baita gizakiarenean ere. Hiru esperimentu ospetsu egin ziren iaz CRISPR teknikarekin, arrakasta handiarekin. Baina kezka bioetikoak ere piztu du teknika berriak. KOLDO GARCIA genetistak hitz egin digu CRISPRari buruz.

Direct download: NFXX-24b.mp3
Category:science -- posted at: 6:11pm EDT

Brain Prize milioi bat euroko saria da. Danimarkako Grete Lundbeck fundazioak ematen du urtero, eta aurtengoa Tim Bliss, Graham Collingridge eta Richard Morris ikertzaile ingelesei emango diete, memoria sortzeko prozesuaren kimika ikertu dutelako.

Direct download: NFXX-24a.mp3
Category:science -- posted at: 6:00pm EDT

XX. denboraldiaren 24. saioa: Garun saria memoriaren ikerketari, CRISPR teknikaren onurak eta arriskuak, eta Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa MUn.

Direct download: NFXX-24.mp3
Category:science -- posted at: 5:55pm EDT

1