Mon, 30 May 2016
Eguzki-sistematik kanpoko planetak aztertzeko, haien izarraren argia aztertzen dute astronomoek. Argi horrek, adibidez, exoplaneten atmosferaren informazioa izan dezake... baina hori argitzeko, interpretatu behar da aztertutakoa, eta hor sartzen da kuantika. TXONI MATXAINek exoplanetei buruz hitz egin digu horregatik. |
Mon, 30 May 2016
CAF-Elhuyar saridun bat izan dugu irratian: Xabier Artaetxebarria. Altruismoari buruzko artikulu batekin irabazi du saria. Eta bertan galdera bat: zergatik existitzen da altruismoa naturan? Ustez, naturan dena lehia eta borroka da, eta batzuetan sinbiosia. Baina altruismoa ere bada. Zergatik? Xabierrek ekarri digu erantzuna. |
Mon, 30 May 2016
Matematikaren arloko sari handienetako bat eman diote Andrew Wiles britainiarri: Abel saria. Wilesek Fermaten azken teorema ospetsua frogatu zuen 1993an, Fermatek idatzi zuenetik hiru mende eta erdi pasatu ondoren, eta saria merezi du. |
Mon, 30 May 2016
XX. denboraldiaren 36. saioa: Fermaten azken teorema eta Abel saria, Xabier Artaetxebarriaren altruismoa eta exoplaneten ondare kuantikoa. |
Mon, 23 May 2016
ENEKO AGIRRE, JOSU GOIKOETXEA eta haien ekipokoek Google Research saria jaso dute 2015eko edizioan. Informatikariak dira, IXA taldekoak, eta beraz, hizkuntzaren prozesamenduarekin egiten dute lan. Adibidez, itzulpen automatikoa eta bilatzaileetako testuen ulermena hobetzen saiatzen dira semantikaren arloa lantzen. Hitzen esanahiarena. "Baso" hitz esaten dugunean, nola ulertarazi ordenagailuari zuhaitzak diren ala edalontzia den. |
Mon, 23 May 2016
Asteburu honetan, Aranzadik ikastaro bat eman du Aralarko narrasti, anfibio eta odonatuei buruz (burruntziak eta sorginorratzak). Gurekin izan dira ikastaroaren bi antolatzaile, ION GARIN eta IÑAKI MEZQUITA, Aralarko fauna txikia aurkezten. |
Mon, 23 May 2016
Duela hilabete batzuk zika birusari buruz hitz egin genuen kontu handiz. Zuhurrak izan behar ginen, birusa ez baitzegoen oso ikertuta, eta litekeena zen mikrozefalia kasuak zikak eragin ez izana. Gai delikatua da gaixotasun baten erruduntzat hartzea jatorri okerra. Orain, aldiz, badakigu zikak eragiten duela mikrozefalia. Eta hasi gara ulertzen nola jokatzen duen. Ikerketa aurrera doa. |
Mon, 23 May 2016
XX. denboraldiaren 35. saioa: zika errudun, Aralarko fauna txikia eta Google Research saria. |
Mon, 23 May 2016
Errumaniako Pestera Murieii kobazuloan aurkitutako 35.000 urteko emakume baten hezurrak jaso, eta hortzetako DNA aztertu dute EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animali Fisiologia saileko ikertzaileek. Hortzetako genoma mitokondriala begiratzean, gaur egun Afrika Iparraldean ohikoak diren ezaugarri genetikoak dituela ikusi dute, eta horien arbasoa dela ondorioztatu dute. Hortaz, egungo Afrika iparraldeko gizakiak Eurasiatik Afrikara bueltan joandako gizakien ondorengoak lirateke.
Direct download: Qk33-160427_Gizakia_Paleolitoan_Afrikara.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EDT |
Fri, 20 May 2016
17 urteko ikasle batzuek proiektu polita garatu dute: trenek disipatzen duten energia aprobetxatzea material piezoelektrikoen bitartez. Presioarekin korronte elektrikoa sortzen duten materialak dira, eta trenbideen azpian jarrita, energi iturri interesgarri bat sor liteke haiekin. Proiektu honekin, Zientzia Azokaren sari bat eskuratu dute Lauro ikastolako FERNANDO ARANAk eta ANDER FERNANDEZ DE LARREAk. Biak izan dira gure programan, AMAIA PEREZ irakasleak lagunduta. |
Fri, 20 May 2016
CAF-ELhuyar sari bat irabazi du ANTTON ALBERDI biologoak: bere tesian oinarritutako artikuluaren saria da, eta saguzarrei buruzko aritkulua da. Amnttonek lau urte eman ditu saguzar belarrihandi alpetarra ikertzen, mendian altu bizi den saguzar espezie bat. Galdera zen, zergatik bizi da mendian? Antonek ekarri du erantzuna. |
Fri, 20 May 2016
XX. denboraldiaren 34. saioa: Antton Alberdi eta saguzar belarrihandi alpetarra, eta Lauro ikastolako proiektu piezoelektrikoa. |
Thu, 12 May 2016
|
Mon, 9 May 2016
Maiatzaren 11n izango da CAF-Elhuyar sariketaren sari-banaketa, Donostian, Tabakaleran. Ekitaldira joateko gonbidatu gaitu irratiz Elhuyarko ANA GALARRAGAk, eta kontatu digu aurten merezimendu-saria (oraingoz publiko egin den bakarra) Kepa Altonaga biologoari emango diotela. |
Mon, 9 May 2016
Uda honetan, UEUk zientzia-dibulgazioari buruzko ikastaro bat antolatu du. JOSU LOPEZ GAZPIO eta KOLDO GARCIA dira antolatzaileak eta biak izan dira gurekin horretaz hitz egiten. Dibulgatzaile-belaunaldi berria da eta gogor ari dira zientzia komunikatzen. |
Mon, 9 May 2016
1996ko Kimikako Nobel saria, fullereno molekula aurkitu zuena, hil egin da. Omenaldi txiki bat egin diogu, eta bereziki aipatu dugu 2009an egin genion elkarrizketa. |
Mon, 9 May 2016
XX. denboraldiaren 33. saioa: Harold Kroto hil egin da, UEUra jo dibulgazio eske, CAF-Elhuyar sarien ekitaldiari begira. |
Mon, 9 May 2016
Japoniako JAXA espazio-agentziak 2010ean jarti zuen Akatsuki zunda Artizarra ikertzeko, baina arazoak izan zituen eta Eguzkiaren inguruko orbitan galdu zen. Baina 5 urte pasata, Japoniako ingeniariek berreskuratu dute zunda, eta Artizarreko orbitan jartzea lortu zuten. Orain, azkenean, Artizarra ikertzen ari da. |
Fri, 6 May 2016
Ikerketa berri batek erakutsi du emakumeen pelbisa ugaltze-garaian zabaldu egiten dela, baina adinean aurrera egin ahala, berriz estutzen dela.
Direct download: Qk30-160427_Emakumeen_pelbisa_zabaldu_eta_estutu.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EDT |
Thu, 5 May 2016
Aste honetan, ETBko Teknopolis saoiak geologia eta ura izan ditu gai nagusia. Tartean, uholdeen arriskua aztertu dute erreportaje batean. BEGO ZUBIA, erreportajearen egilea gurekin izan da, eta kontatu digu nolakoa den uholdeen kasurako Gasteizen osatzen diren kris-mahaiak eta nolako planak ari diren garatzen Urumeako arroan arazoari aurre egiteko. |
Thu, 5 May 2016
Donostia 2016ko kulturaren hiriburu europarra den bezala, Manchester zientziarena da. Han dago MENTXU AIERTZA, Norteko Ferrokarrilleko kolaboratzailea. Bere eskutik ezagutu dugu nola ari diren ospatzen Inagalterrako hiri hartan urte berezi hau. |
Thu, 5 May 2016
2010ean, Japoniako Espazio Agentziak, JAXAk, zunda bat bidali zuen Artizarra esploratzera, Akatsuki iznekoa, baina arazoak izan zituen eta Eguzkiaren inguruko orbitan geratu zen. Baina 2015ean japoniarrek berreskuratu zuten zunda eta Artzarrarera bideratu zuten. Orain hasi da zunda emaitza zientzifikoak ematen. |
Thu, 5 May 2016
XX. denboraldiaren 32. saioa: Artizarra eta Akatsuki, Manchester 2016 eta Uholdeak Teknopolisen. |
Tue, 3 May 2016
|