Mon, 13 June 2016
Kalkulagailuen fabrikatzaile handi eta ezagunak, CASIOk, ClassWiz kalkulagailu-familia kaleratu du. Hainbat modelo daude tartean, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat pentsatuta. Guretzat berezitasun bat du: Goierriko talde baten lanari esker, kalkulagailuaren mezuak euskaraz jarri dituzte. GOYO LEKUONA talde horren kidea da,eta gurekin izan da. |
Mon, 13 June 2016
Elhuyarren mugikorrentzako aplikazio berria atera du: hiztegiAPP. Hizkuntzarekin zerikusia duten 36 baliabide biltzen ditu aplikazio bakarrean. Ohiko erabiltzailearentzat zein espezializatuarentzat, aplikazio baliagarria da. EDURNE MARTINEZ informatikariak aurkeztu digu gaur irratian. |
Mon, 13 June 2016
MIREN KARMELE GOMEZ izan da gurekin gaur estudioan. Sinestesikoa da, hau da, zentzumen bat baino gehiagoekin jasotzen du estimulu bat. Adibidez, soinuak ikusi egiten ditu. Esan digu Noretako Ferrokarrillak, adibidez, ahots berdea duela. Bere eskarmentua kontatu digu, eta sinestesiari buruz dakigunaz hitz egin dugu. |
Mon, 13 June 2016
Abenduan, lau elementu berri onartu zituzten taula periodikoan. Orain, izenak jarri dizkiete. Eta haietako bik toki baten izenak dituzte, taulan ohikoa izan den bezala. |
Mon, 13 June 2016
XX. denboraldiaren 38. saioa: Lau elementu berriren izenak, elkarrizketa sinestesikoa, HiztegiAPP eta CASIO kalkulagailuak euskaraz. |
Thu, 9 June 2016
Garunaren plastikotasunarekin eta gaitasun kognitiboarekin lotutako gene bat inhibitzen duen konposatu bat probatu dute Down sindromea dute pertsonekin, eta haien gaitasunak hobetzen dituela frogatu dute. Bartzelonako Ikerketa Medikuen Itsas Ospitaleko eta Erregulazio Genomikoaren Zentroko Rafael de la Torrek eta Mara Dierssenek zuzendu dute ikerketa, eta, lehen aldiz, erakutsi dute tratamendu farmakologikoa onuragarria izan daitekeela dela Down sindromea duten pertsonentzat.
Direct download: Qk36-160608_Down_sindromearentzako_tratamendua.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT |
Mon, 6 June 2016
INformatikaria bazara eta hizkuntzaren tratamendua atsegin baduzu, edo hizkuntzalaria bazara eta ikerketa informatikoa atsegin baduzu, HAP masterrean izena emateko aukera duzu. EHUko IXA taldeak antolatzen du, Donostiako Informatika Fakultatekoa, eta orain Erasmus Mundus masterren barruan dago. OLATZ ARREGIk eta JOSU GOIKOETXEAk aurkeztu digute masterra programan. |
Mon, 6 June 2016
EDU LARTZANGUREN Berriako kazetariak CAF-Elhuyar saria irabazi du "Behi eta berriz" erreportajearengatik. Behien klonazioari buruzko erreportajea da; Txinak klonazio teknikak industrian aplikatu nahi ditu urtean milioi bat behi klonatzeko. Hortik aurrera, Eduren erreportajeak ikuspuntu askotatik garatzen du gaia. Interesgarria kontatu diguna. |
Mon, 6 June 2016
Rosetta zundaren tresna zientifikoek aurkikutza aipagarri bat egin du Churyumov-Gerasimenko kometan: glizina aminoazidoa topatu du kometan. Glizina proteinak osatzen duten ohiko 20 aminoazidoetako bat da. Beraz, berri ona da bizia espazioan sortu zeneko hipotesia defendatzen dutenentzat. |
Mon, 6 June 2016
XX. denboraldiaren 37. saioa: glizina kometa batean, Edu Lartzanguren eta behi klonatuak eta HAP masterra 2016. |
Wed, 1 June 2016
|
Mon, 30 May 2016
Eguzki-sistematik kanpoko planetak aztertzeko, haien izarraren argia aztertzen dute astronomoek. Argi horrek, adibidez, exoplaneten atmosferaren informazioa izan dezake... baina hori argitzeko, interpretatu behar da aztertutakoa, eta hor sartzen da kuantika. TXONI MATXAINek exoplanetei buruz hitz egin digu horregatik. |
Mon, 30 May 2016
CAF-Elhuyar saridun bat izan dugu irratian: Xabier Artaetxebarria. Altruismoari buruzko artikulu batekin irabazi du saria. Eta bertan galdera bat: zergatik existitzen da altruismoa naturan? Ustez, naturan dena lehia eta borroka da, eta batzuetan sinbiosia. Baina altruismoa ere bada. Zergatik? Xabierrek ekarri digu erantzuna. |
Mon, 30 May 2016
Matematikaren arloko sari handienetako bat eman diote Andrew Wiles britainiarri: Abel saria. Wilesek Fermaten azken teorema ospetsua frogatu zuen 1993an, Fermatek idatzi zuenetik hiru mende eta erdi pasatu ondoren, eta saria merezi du. |
Mon, 30 May 2016
XX. denboraldiaren 36. saioa: Fermaten azken teorema eta Abel saria, Xabier Artaetxebarriaren altruismoa eta exoplaneten ondare kuantikoa. |
Mon, 23 May 2016
ENEKO AGIRRE, JOSU GOIKOETXEA eta haien ekipokoek Google Research saria jaso dute 2015eko edizioan. Informatikariak dira, IXA taldekoak, eta beraz, hizkuntzaren prozesamenduarekin egiten dute lan. Adibidez, itzulpen automatikoa eta bilatzaileetako testuen ulermena hobetzen saiatzen dira semantikaren arloa lantzen. Hitzen esanahiarena. "Baso" hitz esaten dugunean, nola ulertarazi ordenagailuari zuhaitzak diren ala edalontzia den. |
Mon, 23 May 2016
Asteburu honetan, Aranzadik ikastaro bat eman du Aralarko narrasti, anfibio eta odonatuei buruz (burruntziak eta sorginorratzak). Gurekin izan dira ikastaroaren bi antolatzaile, ION GARIN eta IÑAKI MEZQUITA, Aralarko fauna txikia aurkezten. |
Mon, 23 May 2016
Duela hilabete batzuk zika birusari buruz hitz egin genuen kontu handiz. Zuhurrak izan behar ginen, birusa ez baitzegoen oso ikertuta, eta litekeena zen mikrozefalia kasuak zikak eragin ez izana. Gai delikatua da gaixotasun baten erruduntzat hartzea jatorri okerra. Orain, aldiz, badakigu zikak eragiten duela mikrozefalia. Eta hasi gara ulertzen nola jokatzen duen. Ikerketa aurrera doa. |
Mon, 23 May 2016
XX. denboraldiaren 35. saioa: zika errudun, Aralarko fauna txikia eta Google Research saria. |
Mon, 23 May 2016
Errumaniako Pestera Murieii kobazuloan aurkitutako 35.000 urteko emakume baten hezurrak jaso, eta hortzetako DNA aztertu dute EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animali Fisiologia saileko ikertzaileek. Hortzetako genoma mitokondriala begiratzean, gaur egun Afrika Iparraldean ohikoak diren ezaugarri genetikoak dituela ikusi dute, eta horien arbasoa dela ondorioztatu dute. Hortaz, egungo Afrika iparraldeko gizakiak Eurasiatik Afrikara bueltan joandako gizakien ondorengoak lirateke.
Direct download: Qk33-160427_Gizakia_Paleolitoan_Afrikara.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EDT |
Fri, 20 May 2016
17 urteko ikasle batzuek proiektu polita garatu dute: trenek disipatzen duten energia aprobetxatzea material piezoelektrikoen bitartez. Presioarekin korronte elektrikoa sortzen duten materialak dira, eta trenbideen azpian jarrita, energi iturri interesgarri bat sor liteke haiekin. Proiektu honekin, Zientzia Azokaren sari bat eskuratu dute Lauro ikastolako FERNANDO ARANAk eta ANDER FERNANDEZ DE LARREAk. Biak izan dira gure programan, AMAIA PEREZ irakasleak lagunduta. |
Fri, 20 May 2016
CAF-ELhuyar sari bat irabazi du ANTTON ALBERDI biologoak: bere tesian oinarritutako artikuluaren saria da, eta saguzarrei buruzko aritkulua da. Amnttonek lau urte eman ditu saguzar belarrihandi alpetarra ikertzen, mendian altu bizi den saguzar espezie bat. Galdera zen, zergatik bizi da mendian? Antonek ekarri du erantzuna. |
Fri, 20 May 2016
XX. denboraldiaren 34. saioa: Antton Alberdi eta saguzar belarrihandi alpetarra, eta Lauro ikastolako proiektu piezoelektrikoa. |
Thu, 12 May 2016
|
Mon, 9 May 2016
Maiatzaren 11n izango da CAF-Elhuyar sariketaren sari-banaketa, Donostian, Tabakaleran. Ekitaldira joateko gonbidatu gaitu irratiz Elhuyarko ANA GALARRAGAk, eta kontatu digu aurten merezimendu-saria (oraingoz publiko egin den bakarra) Kepa Altonaga biologoari emango diotela. |
Mon, 9 May 2016
Uda honetan, UEUk zientzia-dibulgazioari buruzko ikastaro bat antolatu du. JOSU LOPEZ GAZPIO eta KOLDO GARCIA dira antolatzaileak eta biak izan dira gurekin horretaz hitz egiten. Dibulgatzaile-belaunaldi berria da eta gogor ari dira zientzia komunikatzen. |
Mon, 9 May 2016
1996ko Kimikako Nobel saria, fullereno molekula aurkitu zuena, hil egin da. Omenaldi txiki bat egin diogu, eta bereziki aipatu dugu 2009an egin genion elkarrizketa. |
Mon, 9 May 2016
XX. denboraldiaren 33. saioa: Harold Kroto hil egin da, UEUra jo dibulgazio eske, CAF-Elhuyar sarien ekitaldiari begira. |
Mon, 9 May 2016
Japoniako JAXA espazio-agentziak 2010ean jarti zuen Akatsuki zunda Artizarra ikertzeko, baina arazoak izan zituen eta Eguzkiaren inguruko orbitan galdu zen. Baina 5 urte pasata, Japoniako ingeniariek berreskuratu dute zunda, eta Artizarreko orbitan jartzea lortu zuten. Orain, azkenean, Artizarra ikertzen ari da. |
Fri, 6 May 2016
Ikerketa berri batek erakutsi du emakumeen pelbisa ugaltze-garaian zabaldu egiten dela, baina adinean aurrera egin ahala, berriz estutzen dela.
Direct download: Qk30-160427_Emakumeen_pelbisa_zabaldu_eta_estutu.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EDT |
Thu, 5 May 2016
Aste honetan, ETBko Teknopolis saoiak geologia eta ura izan ditu gai nagusia. Tartean, uholdeen arriskua aztertu dute erreportaje batean. BEGO ZUBIA, erreportajearen egilea gurekin izan da, eta kontatu digu nolakoa den uholdeen kasurako Gasteizen osatzen diren kris-mahaiak eta nolako planak ari diren garatzen Urumeako arroan arazoari aurre egiteko. |
Thu, 5 May 2016
Donostia 2016ko kulturaren hiriburu europarra den bezala, Manchester zientziarena da. Han dago MENTXU AIERTZA, Norteko Ferrokarrilleko kolaboratzailea. Bere eskutik ezagutu dugu nola ari diren ospatzen Inagalterrako hiri hartan urte berezi hau. |
Thu, 5 May 2016
2010ean, Japoniako Espazio Agentziak, JAXAk, zunda bat bidali zuen Artizarra esploratzera, Akatsuki iznekoa, baina arazoak izan zituen eta Eguzkiaren inguruko orbitan geratu zen. Baina 2015ean japoniarrek berreskuratu zuten zunda eta Artzarrarera bideratu zuten. Orain hasi da zunda emaitza zientzifikoak ematen. |
Thu, 5 May 2016
XX. denboraldiaren 32. saioa: Artizarra eta Akatsuki, Manchester 2016 eta Uholdeak Teknopolisen. |
Tue, 3 May 2016
|
Fri, 29 April 2016
Direct download: Info7_Irratia_-_Txernobylgo_hondamendiaren_itzala_ez_da_desa.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT |
Mon, 25 April 2016
Apirilaren 23an izan da Zientzia-azokaren eguna. Bilboko Plaza Barrian, ikasturte osoan zehar garatutako ikerketa-proiektuak erakutsi dira. Ikertzaileak, 12 eta 18 urte bitarteko gazteak. Elhuyarko AITZIBER LASAk kontatu digu nolakoa den egun handi hori. |
Mon, 25 April 2016
Fisikariak aspalditik ari dira ikertzen elektronikaren ordez edo osagarri moduan espintronika erabiltzeko. Skyrmion esparru horretako egiturak aukera bat dira, eta disko gogorren etorkizuna izan litezke. CIC-nanoGUNEko JON ANDER ARREGI fisikariak hitz egin digu Skyrmionari buruz. |
Mon, 25 April 2016
Matematikari batzuek eredu matematiko bat sortu dute kameleoien mingaina matematikoki deskribatzeko. Egitura konplexua da: material elastiko bat, muskulu bat, zuntzez osatutako 15 geruza eta hezurra. Material-multzo horri esker, kameleoiak izugarri azkar zabaltzen du. |
Mon, 25 April 2016
XX. denboraldiko 31. saioa: kameleoi-mingainaren matematika, skyrmion eta disko gogorrak eta Zientzia-azokaren egun handia |
Wed, 20 April 2016
|
Tue, 19 April 2016
|
Mon, 18 April 2016
Azkenaldian, supereroankortasunak bide berriak topatu ditu: zenbait material, presiopean jarrita izaera metaliko supereroale hartzen dute. DIPC zentroko ION ERREA ari da material horietako bat ikertzen, SH2, oraingoz emaitza onenak eman dituenak, hain zuzen. Alderdi teorikoa ikertzen du Ionek, eta Nature aldizkarian argitaratu ditu emaitzak. Guk zorionak emateko deitu diogu. |
Mon, 18 April 2016
Galdera garrantzitsua. Guk zientziak esaten duena aztertu dugu JOSU LOPEZ GAZPIO kimikariarekin batera. Zientziak beste edozein gaian bilatzen duen gauza bera bilatzen du kasu honetan: ebidentzia. Eta funtzionatzearen arrazoiak. Oraingoz, homeopatiaren erabilerak ez du funtzionatzeko ebidentziarik eman, eta beraz, zientzia kritikoa da. |
Mon, 18 April 2016
Danimarkako ikertzaile batzuek bideojoko-itxura eman diote mekanika kuantikoko problema bati, eta 300 jokalariei eskatu diete jokatzeko. Teknika hori ona izan da soluzioak bilatzeko, jokalarien estrategiatan oinarrituta. |
Mon, 18 April 2016
XX. denboraldiaren 30. saioa: bideojokoak kuantikan, homeopatia bai ala ez, presiopeko supereroankortasuna Nature aldizkarian. |
Mon, 18 April 2016
Quark saiorako albistea. Danimarkako ikertzaile batzuek bideojoko-itxura eman diote mekanika kuantikoko problema bati, eta 300 jokalariei eskatu diete jokatzeko. Teknika hori ona izan da soluzioak bilatzeko, jokalarien estrategiatan oinarrituta.
Direct download: Qk28-160413_BideojokoakIkerketaKuantikoan.mp3
Category:science -- posted at: 6:12am EDT |
Sun, 10 April 2016
ETBko Teknopolis saioan eguraldiaren iragarpenari buruzko erreportaje bat eman dute. Iragarpen fidagarria lau egunekoa da gaur egun, baina denbora-tarte hori aldatu egiten da ikerketak aurrera egin ahala. Oro har, hamar urteko ikerketak balio izaten du iragarpen fidagarria egun bat gehiagoz lortzeko. Baina horrek muga bat izango du, atmosfera sistema kaotiko bat da. Horri guztiari buruz hitz egin digu EIDER CARTONek, erreportajearen egileak. |
Sun, 10 April 2016
Donostiako Eureka museoan makil-intsektuak partenogenesi bitartez jaio dira. Horrek esan nahi du intsektu emeek ez dutela arren kontakturik izan eta, hala ere, ugaldu egin direla. LARRAITZ ETXEBERRIA partenogenesiari buruz hitz egin digu; ezagutzen diren kasu ospetsu batzuk ekarri dizkigu, eta fenomenoaren azalpena ere eman digu. |
Sun, 10 April 2016
JAVI DUOANDIKOETXEA matematikariak hitzaldi bat man du irudia eta matematikari buruz. Eguneroko bizimoduaren matematikaren zikloaren lehen hitzaldia izan da. Irudi digitalen tratamenduaz hitz egin digu, zenbat datuk osatzen dituzten irudi digitalak adibidez; FBIk erabiltzen dituen konpresio-metodoei eta ospitaleko tomografia batek dituen zailtasun matematikoei buruz ere hitz egin digu. |
Sun, 10 April 2016
Txerri-organoek garrantzia dute gizakiei transplantatzeko. Baina txerri bat hiltzean, ez da erraza organoak bizirik mantentzea transplantearen zain. Soluzio bat beste bizidun baten barruan inplantatzea da, babuino batean adibidez. Horregatik, erronka handia da txerri-organoak babuinoen barruan bizirik iraunaraztea, errefusa izan gabe. Ikertzaile batzuek bi urte baino gehiagoz izan dute txerri-bihotz bat babuino baten abdomenean. |
Sun, 10 April 2016
XX. denboraldiaren 29. saioa: txerri-bihotz bat bi urtez babuino baten barruan, irudien matematika, Eureka, partenogenesia! eta Teknopolis eta eguraldia hurrengo lau egunetan. |
Thu, 7 April 2016
Insomnioa oso ohikoa den arren, haren arrazoiak eta ondorioak ez dira ezagutzen guztiz. Orain, ordea, emaitza esanguratsuak argitaratu dituzte Radiology aldizkarian: insomnioa duten pazienteek garuneko materia zuria kaltetuta dute.
Direct download: Qk27-160406_Insomnioa_eta_garuneko_materia_zuriaren_kalteak.mp3
Category:science -- posted at: 7:24am EDT |
Tue, 5 April 2016
|
Mon, 4 April 2016
Aste honetan, Teknopoliseko saiokoek Bilboko zubiak bisitatu dituzte Javier Goitia ingeniariaren laguntzaz. Javier Bizkaia zubiaren zaharberritze lanetan hartu zuen parte, eta gidari aparta da Bilboko zubien alde teknologikoa ulertzeko. Gainera, kontuan hartu behar da Bilbok zubi ezberdinen katalogo handi bat duela. |
Mon, 4 April 2016
TXONI MATXAIN etorri zaigu gaur irratira Linus Pauling-i buruz hitz egitera. Nobel sari bat baino gehiago jaso dituzten lau zientzialarietako bat da; jaso zuen bigarrena Bakearena izan zen. Oso pertsonaia berezia izan zen. Gaur, Paulingen ekarpen harrigarriei buruz ez ezik, haren alde ilunari buruz ere hitz egin dugu Txonirekin. |
Mon, 4 April 2016
Homo floresiensisen fosilen datazio berriak eta zehatzagoak aurkeztu dituzte aste honetan. Datazio berriaren arabera, uste baino 40.000 zaharragoak dira. Horrek gauza asko aldatzen ditu hobbit deitzen dugun hominido horren ikerketan, besteak beste, Homo sapiensarekin izan duen harremanaren hoipotesietan. Guk bi ikuspuntu aipatu nahi izan ditugu: Science aldizkarikoek argitaratutakoa eta Nature aldizkarikoek argitaratutakoa. |
Mon, 4 April 2016
XX. denboraldiaren 27. saioa: Homo floresiensis noizkoa, Linus Pauling eta Teknopolis Bilboko zubietan |
Fri, 1 April 2016
Direct download: Info7_Irratia_-_Tay_xalo_jaio_eta_arrazista_eta_matxista_bil.mp3
Category:science -- posted at: 3:32am EDT |
Fri, 1 April 2016
Japoniako ikertzaile batzuek PET polimeroa degradatzen duten bakterioak aurkitu dituzte. PET material plastiko askoren oinarria da, eta gaur egungo polimero sintetiko erabilienetako bat. Bakterio horrek biodegradagarri bilakatzen du materiala, eta beraz, bide berri bat irekitzen du hondakinen tratamenduan. |
Tue, 29 March 2016
|
Tue, 22 March 2016
|
Mon, 21 March 2016
ETBko Teknopolis saioko IÑAKI LETURIAk erreportaje zabal bat egin du turismo eta teknologiari buruzkoa. Hoteletako gelak irekitzeko sistema biometrikoak, errealitate handitua XVI. mendeko Gasteizen murgiltzeko, jendetzaren informazioa ematen duten aplikazioak eta abar. |
Mon, 21 March 2016
Aste honetan, Itziarren elkartu dira Europako geoparkee sarearen koordinatzaileak. Gune geologikoak babesten duten erakundeen arduradunak elkartu egin dira. Gu ASIER HILARIO Deba-Zumaiako geoparkearen zuzendari zientifikoarekin izan gara, eta berarekin batera ARTUR SA ezagutu dugu, postu bera duena Portugalgo Arouca geoparkean. |
Mon, 21 March 2016
Elhuyarko EGOITZ ETXEBESTEk Hedy Lamarr aktoresa eta zientzialariari buruz hitz egingo digu. Holliwoodeko izarra izan zen, eta misilekin komunikatzeko sistema enkriptatu bat asmatu zuen. Neurri batean, bizitza bikoitza zeraman, eta ezkutatu behar zuen zientziarekiko zaletasuna haren irudi artistikoa eragin ez ziezaion. |
Mon, 21 March 2016
Japoniako ikertzaile batzuek plastikoa jaten ikasi duen bakterio bat aurkitu dute. Harrigarria da, eta aipagarria, horrelakoekin beharbada ez delako beharrik izango bioplastikoak garatzeko, ohiko plastikoak ere biodegradagarriak izan litezkeelako. |
Mon, 21 March 2016
XX. denborladiaren 26. saioa: bakterio plastikojalea, Hedy Lamarr zientzialari eta izarra, Europako geoparkeen sarea eta Teknopolis turismorako prest. |
Thu, 17 March 2016
Hezurren Osineko fosilen DNA nuklearra aztertuta, ondorioztatu dute duela 430.000 urteko gizaki haiek ahaidetasun handiagoa zutela neandertalekin, denisovarrekin baino.
Direct download: Qk24-160316_Osinen_Hezurreko_homininoak_neandertalen_lerroan.mp3
Category:science -- posted at: 7:10am EDT |
Mon, 14 March 2016
ANE WYSSENBACH neurozientzialaria gure garunaren barruan izan da berriz ere. Gaurkoan, hain zuzen, garunaren jarduera barrutik miatzeko teknikei buruz hitz egin digu. Teknika bakoitza zer den eta zer bilatzen duen kontatu digu. |
Mon, 14 March 2016
Martxoaren 11n bost urte bete dira Fukushimako istripua gertatu zenetik. Guk MAXI CASTRILLEJOrekin hitz egin dugu, hango itsasoa ikertzer duen BArtzelonako Unibertsiotate Autonomoko ozeanografo batekin. Berak kontatu digu askatutako isotopo erradioaktiboen aztarna nolakoa den eta non dagoen. Eta ozeanografoen ikuspuntua ekarri digu.
|
Mon, 14 March 2016
Go jokoa adimen artifizialaren mundua arrotzen ari da. Egun hauetan ari da AlphaGo programa maisu handi baten kontra jokatzen. Bost partida jokatu behar dituzte; oraingoz bi jokatu dituzte, eta bietatik bi irabazi du ordenagailuak. |
Mon, 14 March 2016
XX. denboraldiaren 25. saioa: Go jokoan bitik bi, duela 5 urte Fukushima eta zure garunean sartzeko bideak. |
Thu, 10 March 2016
|
Thu, 10 March 2016
|
Wed, 9 March 2016
|
Tue, 8 March 2016
|
Tue, 8 March 2016
|
Tue, 8 March 2016
Tim Bliss, Graham Collingridge eta Richard Morris dira aurtengo Brain sariaren irabazleak. Garuneko neuronetan memoria sortzeko prozesuaren kimika ikertu dute, sinapsietako konexioak indartzen duen kimika alegia. |
Sun, 6 March 2016
PBL ikasketa probatu dute Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoan. Project Based Learning d, proiektuetan oinarritutako ikasketa. Proiektu asko garatu dituzte ikasleek aste batzuetako epean, eta orain emaitza onenak saritu dituzte irakasleek. Gurekin haietako bat izan da, JAVIER OYARZUN. |
Sun, 6 March 2016
Genetikako laborategietako iraultza CRISPR teknika da. DNA "editatzeko" teknika bat da; berez, bakterioen sistema immunologikoaren teknika bat da, baina geneak kentzeko eta ordezkatzeko balio du edozein genomatan, baita gizakiarenean ere. Hiru esperimentu ospetsu egin ziren iaz CRISPR teknikarekin, arrakasta handiarekin. Baina kezka bioetikoak ere piztu du teknika berriak. KOLDO GARCIA genetistak hitz egin digu CRISPRari buruz. |
Sun, 6 March 2016
Brain Prize milioi bat euroko saria da. Danimarkako Grete Lundbeck fundazioak ematen du urtero, eta aurtengoa Tim Bliss, Graham Collingridge eta Richard Morris ikertzaile ingelesei emango diete, memoria sortzeko prozesuaren kimika ikertu dutelako. |
Sun, 6 March 2016
XX. denboraldiaren 24. saioa: Garun saria memoriaren ikerketari, CRISPR teknikaren onurak eta arriskuak, eta Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa MUn. |
Mon, 29 February 2016
Kaioak gertu ditugu, baina ez dira oso ezagunak. Zer espezie daude? Zer jaten dute? Nolakoak dira populazioen bilakaera? Non egiten dute lo? Horrelako galderak eta gehiago erantzuteko bildu ziren kaioak ikertzen dituzten adituak Zarauzko Arkamurka taldeak antolatutako jardunaldi batzuetan. Han zen gure gonbidatua, Aranzadi Elkarteko ASIER ALDALUR ornitologoa. Hark ekarri dizkigu erantzunak Norteko Ferrokarrillera, kaioak hobeto eagutzeko. |
Mon, 29 February 2016
Lehen aldiz, ordenagailu batek eta adimen artifizialezko software batek irabazi dio txapeldun bati Go jokoan. Asiako joko tradizional hori xakea bera baino askoz konplexuagoa da, eta ordenagailuak erabili behar izan du neurona-sare sakonen teknika irabazten ikasteko. GORKA AZKUNE informatikariak kontatu digu zer antza eta aldea dagoen Go eta xakearen artean,adimen artifizialaren ikuspuntutik. Eta hori aitzakia izan da neurona sareei buruz hitz egiteko. |
Mon, 29 February 2016
Mekanika kuantikoak partikula txikietan du eragina. Baina gure mundu erreal handian beste fisika mota bat da nagusi. Baina non dago bien arteko muga? Zer tamainan nahasten dira kuantika eta mundu erreala? Bada jendea horixe bera ikertzen. |
Mon, 29 February 2016
XX. denboraldiaren 23. saioa: kuantikaren muga, Go eta adimen artifiziala eta kaioez aritu gara. |
Fri, 26 February 2016
Direct download: naiz_hedabidea_zara_-_Emakume_zientzialariak_itzalean.mp3
Category:science -- posted at: 6:13am EDT |
Fri, 26 February 2016
Direct download: naiz_hedabidea_zara_-_Eraginkorra_al_da_homepopatia.mp3
Category:general -- posted at: 5:59am EDT |
Thu, 25 February 2016
3D inprimagailu batez giza hezur, kartilago eta giharrak sortu dituzte, horretarako zeuden zailtasun batzuk gaindituta. Horretaz hitz egin dugu Quark saioan.
Direct download: Qk21-160224_belarria_3D_inprimagailuarekin.mp3
Category:science -- posted at: 5:37am EDT |
Tue, 23 February 2016
|
Mon, 22 February 2016
Mondragon Unibertsitateak antolatu du haiek emanda lehen MOOC ikastaroa: internetez libre ematen diren ikastaroak dira. Segurtasun informatikoari buruzkoa izan da, eta arrakasta handia izan du. 300 ikasle inguru izatea espero zuten, eta 6.000k hartu dute parte, gutxi gorabehera. IÑAKI LAKARRA irakasleak kontatu dgu nolakoa izan den ikastaroa bai antolatzaileen ikuspuntutik, baita ikasleen eguneroko lanaren ikuspuntutik ere. |
Mon, 22 February 2016
Internet ez da mundu guztira iristen, hala publizitatzen bada ere. Toki askotara ez da iristen edo nekez iristen da. Egia esan, banda zabala eskura duten tokitara bakarrik iristen da. Baina Basic Internet fundazioak banda zabalera estuko kasuetarako ideia bat jartzen ari da martxan. Mondragon Unibertsitatearekin batera, Internet testuarekin eta argazkiekin bakarrik funtzionatzeko modua garatzen ari da. Teknopolis saioan, ALAITZ OCHOA DE ERIBEk egin du proiektu horri buruzko erreportaje bat. |
Mon, 22 February 2016
TXONI MATXAIN kimikariak RICHARD FEYNMAN-en figura ekarri digu. Einstein eta Bohr berak eskandalizatu zituen haren teoriekin, eta oso fisikari garrantzitsu bihurtu zen. Besteak beste 1965ko Nobel saria jaso zuen. Baina fisika bera baino harago iritsi zen Feynmanen ekarpena. Dibulgatzaile aparta izan zen, eta zientziaren esparrutik kanpo ere, umorez betetako oso pertsona interesgarria. |
Mon, 22 February 2016
Askotan eskatzen zaigu zientzialari zein dibulgatzaileak gai zailak azaltzeko "nire amonak ulertzeko moduan". Amona ikasketarik gabeko pertsonaren eredu gisa erabiltzen da, eta horrek ez du funtzionatzen: erlatibitatea (adibidez) ulertzearen gakoa ez datza ikasketa-mailan. Aldiz, jarrera irekia eta abstrakzio-maila handia izatea da gakoa. |
Mon, 22 February 2016
XX. denboraldiaren 22. saioa: Erlatibitatea eta amonak, Richard Feynman, fisika baino gehiago, Basic Internet Teknopolisen eta Lehen MOOC ikastaroa MUn. |
Wed, 17 February 2016
|
Mon, 15 February 2016
Direct download: 160215_ana-galarraga-grabitate-uhinak.mp3
Category:science -- posted at: 7:36am EDT |
Sun, 14 February 2016
Eureka museoko IDOIA MUJIKAk pertsonai bat ekarri digu: XIX. mendeko ingeniari bat. Asmatzaile bat. Leonardo Torres Quevedo. Gure Leonardo txikia. Berak asmatu zituen, beste gauza askoren artean, transbordadore zintzilikatuak. Eta horietako bat instalatu zuen Donostian, Uliara igotzeko. |
Sun, 14 February 2016
JON URRESTILLA EHUko kosmologoa gurekin izan da bi zulo beltzen arteko talkak sortutako uhin grabitazionalak gure estudiora iritsi direnean. Grabitateari buruz hitz egin dugu. Einsteini buruz. Erlatibitateari buruz. Eta, batez ere, LIGO esperimentuan lortu duten detekzioari buruz. |
Sun, 14 February 2016
Otsailak 12 zientziaren historiaren pertsonai handi baten eguna da, egun horretan jaio bat zen. Eboluzioaren aitatzat hartzen ugu, eta Erasmus Darwin-en biloba izan zen. Zein da? Joko bat gure irratsaioaren hasieran. |