Sun, 14 February 2016
XX. denboraldiaren 21. saioa: zein da eboluzioaren aita?, Uhin grabitazionalak eta Leonardo Torres Quevedo. |
Fri, 12 February 2016
Uhin grabitazionalak detektatu egin dituzte LIGO esperimentuan, eta aurkikuntza aurkeztu dute prentsaurreko batean. |
Wed, 10 February 2016
|
Tue, 9 February 2016
|
Sun, 7 February 2016
Harrigarria da nola funtzionatzen duen naturak. Inurritegi bat adibide polita da. Inongo bururik gabe, antolatzailerik gabe (jeferik gabe) ekiten diote eraginkortasun handiz jana bilatzeko eta etxera ekartzeko lana. Jeferik gabeko lan-modu horrek beste sistema askotan funtzionatzen du: neuronetan, sistema immunologikoan, elkarrekin hegan egiten duten txori-taldeetan eta abar. |
Sun, 7 February 2016
Ekaia aldizkaia EHUk argitaratzen du. Zientzia eta dibulgazioa plazaratzen du euskaraz, eta gaur ASIER VALLEJO koordinatzailea izan dugu gurekin. Deialdi bat zabaldu dute aldizkarian, hurrengo zenbakirako artikuluak eskatzeko. Maiatzaren 31a arteko epea dago nahi duenak lanak Ekaia aldizkarira bidaltzeko. |
Sun, 7 February 2016
JOAN ANDER ARREGI fisikariak CIC-nanoGUNE zentroan egiten du ikerketa. Gainera, nanoKONIK proiektuaren koordinatzaile zientifikoa da. Bi gauza horiei buruz hitz egitera etorri da Norteko Ferrokarrillera. Nano zientziei buruz hitz egin dugu, eta nanobotereak dituzten heroien komikiak egiteko tailerrak aipatu dizkigu. Tour batean daude proiektuarekin: gazteekin batera komikiak eta nanozientziak uztartzeko asmoarekin. |
Sun, 7 February 2016
Datu gehiago behar dira Zika birusari buruz. Klinikoak eta epidemiologikoak. Hoixe da Nature aldizkariaren azken asteko zenbakian argitaratutako editorial bateko mezua. Ez dago argi birusak Brasilgo mikrozefalia-kasuen jatorria den. Alarma handiegia izan da komunikabideetan, eta ondorioak atera baino lehen, gehiago ikertu behar da Zika birusa. |
Sun, 7 February 2016
XX. denboraldiaren 20. saioa: Zika birusa editorial batean, Jon Ander Arregi eta nanomundua, Ekaiaren deia eta inurriak janari bila. |
Thu, 4 February 2016
Konposatu kimikoen toxikotasun-maila iragartzeko ez da animalietan probatu beharrik, nahikoa zelulak erabiltzea. Ondorio horretara iritsi dira Estatu Batuetako NIH (National Institutes of Health) erakundeko ikertzaileak
Direct download: Qk18-160203_Toxikotasun-azterketak_animaliarik_gabe.mp3
Category:science -- posted at: 2:59am EDT |
Sun, 31 January 2016
STING programa martxan dago. Europako proiektu bat da, 8 herrialdek hartzen dute parte, eta generoaren ikuspuntutik zientzia-hezkuntza hobetzea du helburu. Elhuyar Fundazioak koordinatzen du programa; gurekin, Elhuyar DANEL SOLABARRIETA izan da lehen saioen berri ekartzeko. |
Sun, 31 January 2016
ETBko Teknopolis saioaren EIDER CARTON erreportaria izan da gurekin. Odolari buruzko saio berezia egin dute aste honetarako. Odola transfusioen mundua aurkeztu digu Eiderrek, oso mundu arrunta gaur egungo medikuntzan, baina oraindik ere ezusteko asko dituena. |
Sun, 31 January 2016
Achucarro zentroko ANE WYSSENBACHek kontatu digu zer onak garen argia prozesatzen begiaren atzealdera iristen denetik. Argia seinale elektriko bihurtzen da eta nerbio optikoaren bideari ekin egiten dio neurona-sare berezi batetik, garuneraino iritsi arte. Bid ehori egin dugu Anerekin, neurozientzialarien ikuspuntua ezagutzeko. |
Sun, 31 January 2016
Aardman animazio-estudioak, Wallace-eta-Gromit eta Shawn arditxoaren egileak, Stephen Hawking fisikariaren hitz batzuen gaineko animazio bat egin du. Zulo beltzei buruzko azalpena da, eta esaten du badagoela zulo beltz batetik ihes egiteko modu bat. Interesgarria. |
Sun, 31 January 2016
XX. denboraldiaren 19. saioa: Aardman eta Hakingen zulo beltzak, begia eta garunaren arteko neurona-bidea, Teknopolisen odola eta STING, generoa zientziaren irakaskuntzan. |
Wed, 27 January 2016
|
Mon, 25 January 2016
Aste honetan, Hondarribiako udaletxean, CardioOK programa aurkeztu dute. Gaixotasun kardiobaskular bat dutenentzako programa da; aztertu nahi du ariketa fisikoaren eraginez, pazienteak hartu beharreko medikamentu kopurua murriztu dezakeen. JOSE ARAMENDI kirol-medikuak aurkeztu digu prorama gure irratsaioan. |
Mon, 25 January 2016
ETBko Teknopolis saioan, lanbide heziketako aurrerapen bati buruzko erreportaje bat egin du ALAITZ OCHOA DE ERIBEk. Autoak margotzen ikasteko teknika berritzailea da: errealitate birtualeko makina bat. Benetako pieza bat eta pintura erabili gabe ikasten da simulatzaile baten bitartez. Alaitz gurekin izan da, eta kontatu digu. |
Mon, 25 January 2016
RAFA SAIZ ornitologoak azaldu digu zergatik dioen tradizioak petrelak ekaitzen zaleak direla. Hori ez da egia, baina badago arrazoi bat ondorio horretara iristeko. Petrelak, eta albatrosak, gabaiak eta abar, itsas hegazti pelagikoak dira; itsaso zabalean bizi dira. Eta oso zailak dira ikertzeko. |
Mon, 25 January 2016
Caltech institutuko astronomo batzuek X planeta aurkitu dute, paperaren gainean. Pluton baino haragoko sei gorputzen orbitak aztertuta, ondorioztatu dute gorputz horiek Neptunoren tamainako planeta baten inguruan ari direla orbitatzen. Baietatzen bada hori, Eguzki-sistemaren X planeta aurkitu dutela esan daiteke. Baina oraingoz, aurkitu gabeko aurkikuntza da. |
Mon, 25 January 2016
XX. denboraldiaren 18. saioa: X planeta, petrel ekaitz-zaleak, Teknopolisen autoa margotzen ikasteko errealitate birtuala eta CardioOK programa. |
Thu, 21 January 2016
Gorputzean zelulak baino hamar aldiz bakterio gehiago ditugun ustea ezeztatu dute. Israelgo eta Kanadako ikertzaile batzuek BioRxiv atarian argitaratu dituzte kalkuluak.
Direct download: Qk15-160113Gorputzeko_zelula_eta_bakterio_kopurua.mp3
Category:science -- posted at: 7:47am EDT |
Thu, 21 January 2016
LIGO interferometroan grabitazio-uhinak detektatu dituztelako zurrumurrua dabil. Duela 100 urteko iragarpen bat da, Einsteinek egina, eta zurrumurrua egia baldin bada, Fisikako Nobel saria eskuratzeko moduko aurkikuntza da. |
Sun, 17 January 2016
ALAITZ OCHOA DE ERIBE Teknopolis erredaktorea izan da gurekin. Ikusmen artifialaren aplikazio interesgarri bati buruzko erreportaje bat egin du. Trenbideen pasaguneak behatzeko instalazio bat ezagutu du, ikusmen artifiazialean oinarrituta. Pasagunean egoera arrarorik sortzen denean aktibatzen du alarma bat sistemak, eta izan zitekeenak saihesten ditu. |
Sun, 17 January 2016
Kimikan doktorea. Dibulgatzailea. Eta, agian, etorkizunean bakarhizketalari arrakastatsua. JOSU LOPEZ GAZPIO izan da gure mikroan, eta kimikaz eta dibulgazioaz hitz egin dugu harekin. Kosmetikoen munduaren ikertzailea da, eta Zientzia Kaieran, Elhuyarren, Ekaian eta beste argitalpen batzuetarako idatzi ditu dibulgazio-artikuluak. Solasaldi atsegina, Josurekin. |
Sun, 17 January 2016
Fisikako albisteen artean zurrumurru bat argitaratu da: LIGO erakundeak uhin grabitazionalak detektatu dute. Egia baldin bada, Einsteinen teorien iragarpen bat frogatuta geratuko da, alegia, grabitatea espazioaren deformazio-uhinen bitartez hedatzen dela. Eta egia baladin bada, ia ziur, detekzioa egin duten zientzialariek Nobel saria eskuratuko dute. |
Sun, 17 January 2016
XX. denboraldiaren 17. saioa: uhin grabitazionalen zurrumurrua, Josu Lopez Gazpio eta Teknopolisen ikusmen artifiziala. |
Fri, 15 January 2016
|
Fri, 15 January 2016
|
Sun, 10 January 2016
Elhuyar aldizkariaren azken zenbakian EGOITZ ETXEBESTEk Lakoizketako Eruaren istorioa kontatu digu. Landarezale amorratua. Bilatzaile handia, nekaezina eta langile aparta. Batez ere, likenetan aditua izan zen. Nafarroako landare eta liken espezie asko jaso zituen bere lanetan, eta ez bakarrik espezieak berak; gainera, espezie horiek euskarazko izenak ere. |
Sun, 10 January 2016
ETBko Teknopolis saiokoak Gipuzkoako Ondare Higigarrian izan dira. Han gordetzen dira agiri historikoak, aztarna arkeologikoak eta beste mota askotako materialak. Teknopolisekoen interesa izan da jakitea nolako teknologia erabiltzen duten gordailu horretan edukia behar bezala mantentzeko. Denboran ondo irautea erronka handia da. |
Sun, 10 January 2016
Medikuntzan asko erabiltzen da erresonantzia. Eta ez bakarrik medikuntzan. Kimikan eta neurozientzietan ere bai. Teknologiaren izen osoa erresonantzia magnetiko nuklearra da, eta nukleoetan eragiten duen teknika ulertzeko, fisika kuantikoa aplikatu behar da. Eta saio honetan, TXONI MATXAIN egoten da prest kuantikari buruz hitz egiteko. Horregatik deitu diogu: erresonantziaz hitz egiteko. |
Sun, 10 January 2016
Urtea Jules Verneren liburu batekin hasi dugu: Uharte Misteriotsua. Bertan Vernek petrelak aipatzen ditu eta esaten du itsas hegazti horiek ekaitzen zaleak direla. Eta haien familia biologikoa Prozelaridoak dira, eta "procella" hitz latinez ekaitz esan nahi du. Gaur prozelaridoei buruz hitz egin dugu saioaren hasieran. |
Sun, 10 January 2016
XX. denboraldiaren 16. saioa: Jules Verne eta petrelen familia, RMN handia eta kuantika txikia, Trasteleku bat Teknopolisen eta Lakoizketako erua. |
Sun, 10 January 2016
Egokituz laborategia Donostiako Informatika falkultatean dago, EHUn. 30 urte bete dituzte sistema informatikoak pertsona ezinduentzat egokitzeko ikerketa egiten. Urtebetetze hori gogoz ospatu dute, eta guk ere bai. Horretarako, iratira gonbidatu ditugu laborategiko bi kide: JULIO ABASCAL eta MIRIAN ARRUE. |
Sun, 10 January 2016
ETBko Teknopolis saiokoak Mugaritz jatetxean izan dira. Han, zaporeekin egin dituzte esperimentuak eta dastamena nola funtzionatzen duen hobeto ulertu dute. IÑAKI LETURIA izan da gurekin eta azaldu egin digu zer egin duten. |
Sun, 10 January 2016
Elkarrizketa berezia egin dugu NAHIKARI BLANCO, AMAIA ZUGASTI eta MIREN ZUBELDIArekin, hiru urtez Nortteko Ferrokarrillean matematikako gaiak kontatu dituzten matematikariak. Eguberriei ongietorria emateko elkarrizketa nostalgikoa izan da. |
Sun, 10 January 2016
Groenlandia Lurralde Berdea esan nahi du. Gezurra da. Groenlandia ez da berdea. Baina ikertzaile batzuek aurkitu dute Groenlandiak ez zuela izotzik izan denbora tarte batez, duela 120.000 urte. Glaziazioarteko Riss-Würm garaian izan zen, eta denbora tarte horretaz, Groenlandia ez zen izotzaren lurraldea. Horrek ez du esan nahi berdea izan zenik. |
Sun, 10 January 2016
XX. denboraldiaren 15. saioa: Groenlandia izotzik gabe, Hiru matematikari berriz elkarrekin, Teknopolis Mugaritz jatetxean eta Egokituz laborategiak 30 urte. |