Thu, 30 March 2017
Maiatzaren 10ean hasiera emango diote Ikergazte kongresuaren 2. edizioari. UEUk antolatu du Iruñean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren laguntzaz. AINHOA LATATU koordinatzaile akademikoa gurekin izan da kongresua aurkezteko. |
Thu, 30 March 2017
Aurten, ON Zientzia lehiaketaren zazpigarren edizioa dago martxan. Zientziako bideo laburren lehiaketa da, eta hilabete bat geratzen da bideoak aurkezteko epea ixteko. Manex Urruzolak ko0ntatu digu nolakoa den lehiaketa eta zer egin behar den parte hartzeko. |
Thu, 30 March 2017
Ingalaterrako Karlos Printzea askotan sartzen da osasun publikoaren arloan, baina ez da aditu bat. Pertsona ospetsua da oihartzun handiarekin komunikabideetan, eta, beraz, arduratsu jokatu beharko luke. Horretaz hitz egin dugu Mentxu Aiertzarekin. |
Thu, 30 March 2017
Zabalduta dago hodeiak ur lurrunezkoak direlako ustea. Baina ez da hala. Ur likidoa da. Tantatxo txiki-txikiak, aireak eta korronteek flotarazten dituztenak. Oinarrizko ezagutza hori argi eta garbi irakatsi beharko litzateke, adibidez, umeen eskola liburuetan. |
Thu, 30 March 2017
XXI. denboraldiaren 29. saioa: hodei likidoak, Karlos Printzea, ON-Zientzia eta Ikergazte. |
Mon, 27 March 2017
Indian, mikroorganismo batzuen fosilak aurkitu dituzte duela 1.600 milioi urtekoak. Alga gorriak dirudite; hala bada, fotosintesia egiten zuten lehen organismoen fosilak izan litezke. Baina ez daude ziur alga gorriak ziren. |
Thu, 23 March 2017
|
Mon, 20 March 2017
Ez da oso ezaguna Marie Tharp. XX. mendeko zientzialaria da kartografia lanetan ibilia itsasoaren hondoaren mapak egiteko. Atlantikoaren hondoaren mapa egin zuenean, hango dortsalean rift-a zegoela aurkitu zuen, kontinenteen jitoaren hipotesiaren aldeko froga bat. Eta bere aurkikuntza Jaques Cousteauk baieztatu zuen, kontra egiteko asmoz egindako argazki batzuei esker. |
Mon, 20 March 2017
Adimen artifizialean, modan daude GAN sistemak, alegia, elkarren artean lehiatzen duten bi neurona-sare zerbait ikasteko. Batez ere, irudiekin erabiltzen dira. Deustuko Unibertsitateko Gorka Azkunek azaldu digu nola funtzionatzen duten. |
Mon, 20 March 2017
Duela 1.600 milioi urteko fosil batzuk aurkitu dituzte Indian. Izan daitezke alga gorrien arbasoak, alegia fotosintesia egiten zuten lehen bizidunen fosilak. Baina agian ez dira. Zalantza handiak daude, eta ez dago adostasunik adituen artean. Nolanahi ere, aurkikuntza interesgarria da. |
Mon, 20 March 2017
XXI. denboraldiaren 28. saioa: alga gorrien fosilak, GAN sareak eta Marie Tharp. |
Mon, 13 March 2017
Norarte estudioetako Vega Asensiorekin izan gara ilustrazio zientifikoari buruz hitz egiten. Arkatzaren aldeko apologia txiki bat egin dugu, ilustrazioa bhar-beharrezkoa baita ikerketa eta dibulgazioan. Gainera, Maren Ortiz biologoa izan da gurekin, EHUn ilustrazio zientifikoari buruzko master bat jarri nahi dutelako martxan. |
Mon, 13 March 2017
Lab Girl eta Oveja Mansa liburuei buruz hitz egin dugu, Hope Jahren eta Connie Willis idazleenak, hurrenez hurren. Lehenengoa modan dagoen liburua da, eta bigarrena modak ikertzen duen pertsonai bati buruzkoa. |
Mon, 13 March 2017
XXI. denboraldiaren 27. saioa: bi liburu eta zientzia ilustratua |
Mon, 13 March 2017
Gutxienez 3.770 milioi urteko mikroorganismoen arrasto fosilak aurkitu dituzte, itsas hondoko iturri hidrotermal izandako arroketan. Ezagutzen diren biziaren arrastorik zaharrenetakoak lirateke.
Direct download: Qk21-170308_Biziaren_arrasto_zaharrenak_iturri_hidrotermaletan.mp3
Category:science -- posted at: 8:47am EDT |
Fri, 10 March 2017
|
Thu, 9 March 2017
Lurraren antza duten 7 exoplanetako sistema bat detektatu dute Eguzkitik 39 argi-urtera dagoen izar baten inguruan. Izarra M motakoa da, ez da Eguzkia bezalakoa, baina astronomoek kalkulatu dute litekeena da haren exoplanetek ur ikidoa izan dezaketela. |
Mon, 6 March 2017
Zientziateka hitzaldi zikloan Itziar Alkorta Biofisikako Institutuaren zuzendariak superbakterioei buruz hitz egingo du. Guri kontatu digu zer diren eta zergatik kezkatzen gaituzten. Azken batean, antibiotikoei erresistenteak dira, eta erresistentzia hori beste bakterio batzuei transmititu diezaieke. Baina baita ere esan digu bakterio gehienak onuragarriak direla. |
Mon, 6 March 2017
Txantxangorri europarrak fenomeno kuantiko bat erabiltzen du begiko erretinan: korapilatze kuantikoa. Txoni Matxainek kontatu digu zientzialariek uste dute migrazioetan oraientatzeko erabilzen dutela, baina oraindik ez dute horrelakorik frogatu. |
Mon, 6 March 2017
GPSaren ordezkoa izateko, europarrak Galileo sistema montatzen ari dira. Satelite batzuk espazioratu dira, baina beste asko falta dira oraindik. Eta orain, satelite horien seinalea hackerretatik babesteko sistemak garatzen ari dira. |
Mon, 6 March 2017
XXI. denboraldiaren 26. saioa: Galileo nabigatzailea orain, txantxangorriaren fisika kuantikoa eta Zientziatekan superbakterioak. |