Mon, 25 September 2017
Larraitz Etxeberria etorri zaigu Donostiako Eureka museotik. Berri onak ekarri ditu, planetarioaren emanaldi baten berri hiru dmentsiotan, ikastaroak, jarduera berriak, eta abar.
|
Mon, 25 September 2017
Pitagorasen teorema oso ezaguna da; ez zuen Pitagorasek asmatu, baina bere taldekoek frogatu zuten zuzena dela. Gerora, XVII. mendean, Fermatek beste teorema bat planteatu zuen harekin lotuta, eta XX. mendean Wiles matematikaria dirua eta ospea eskuratu zuen hari esker. |
Mon, 25 September 2017
Matematikaren bila arituko da denboraldi hoentan Josu Donce matematikari. Gure zerbitzu sekretuko kidea da, kide bakarra, eta espero ez dugun tokietan zer matematika dagoen aurkitzeko helburua eman diogu. Gaur, kirkilei, inurriei, eta erleei buruz hitz egin digu, intsektuetan ere badagoelako matematika. |
Mon, 25 September 2017
Zientzia guztietan interpretatu behar dira esperimentuetako datuak. Eta datu-multzo bat zehatza eta egokia den jakiteko, askotan erabiltzen da P balioa, estatistikaren barruko probabilitatearen neurketa bat. Baina aditu askok diote p balioa ez dela egokia. Beste aditu batzuk, aldiz, uste dute baietz. Gai garrantzitsua da, zientzialari guztiei eragiten dielako. |
Mon, 25 September 2017
XXII. denboraldiaren 3. saioa: p balioa, Josu Doncel eta intsektuak, Pitagorasen teorema eta Eureka museoa. |
Mon, 18 September 2017
Divertimento Kromatikoa atala berreskuratu dugu aurten Oskar Gonzalez kimikariaren eskutik. Gaur atalaren aurkezpena egin dugu, eta Oskarrek parte hartuko duen "Jakinduriek mundue erreko dau" ekitaldiaz ere hitz egin dugu. |
Mon, 18 September 2017
Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia kalean da. Gai nagusia, Cassini-huygens misioa. 20 urtez izan da Saturno inguruan datuak bidaltzen, eta orain bukatu du lana. Egoitz Etxebestek kontatu digu haren istorioa, bai eta aldizkariaren berri. |
Mon, 18 September 2017
Irailaren 7an lurrikara izugarria izan da Mexikon, batez ere Oaxaka, Txiapas eta Tabasko estatuetan. Han bada bi plaka tekntonikoren arteko muga, eta lurrikara ugari izaten dira. Baina oraingo lurrikararen jatorria ez dago muga horretan. |
Mon, 18 September 2017
XXII. denboraldiaren 2. saioa: Mexikoko lurrikara, CAssini zunda Elhuyar aldizkarian eta Oskar Gonzalez kolorezalea. |
Mon, 11 September 2017
Aurten, Eibarko udalak eta UEUk ematen duten Juan San Martin beka arkeologiako proiektu bati esleituko zaio. Bekaren XIII. edizioa da, eta JUNKAL TXURRUKA euskara arloaren arduraduna eta PATXI LEJARDI zinegotzia eta euskara batzordearen presidentea izan dira gurekin aurtengo beka aurkezten. Aukera bat guretzat Juan San Martin berari buruz hitz egiteko. |
Mon, 11 September 2017
Atal berria dugu: formula zientifikoei buruko atala, edozein ikerketak atzean duen lanaren oinarria. Batzuk ospetsuak dira, eta askok dute istorio interesgarri bat atzean. Horri buruzko atalaren estreinaldia gaur. |
Mon, 11 September 2017
Denboraldia estreinatu dugu LUIS ELCORO EHUko fisikariarekin. Udan, berak, lankideek eta atzerriko kolaboratzaile askok Nature aldizkarian argitaratu dute ikerketa baten emaitza. Material topologikoen kuantikari buruzko artikulua. Hitz handiak. |
Mon, 11 September 2017
Norteko Ferrokarrilleko filosofia esklusa batzuetan aurkitu nuen, neska txiki baten erreakzioan. Ongietorri 22. denboraldira. |
Mon, 11 September 2017
XX. denboraldiaren lehen saioa: NF filosofia, Nature aldizkariaren azala eta material topologikoak, formula zientifikoak eta Juan San Martin beka 2017. |