Elhuyar Zientzia

Elhuyar aldizkarian, Gertrude Belle Elion zientzialariaren biografiari buruz idatzi du Egoitz Etxebestek. Minbizia tratatzeko lehenen botikak garatu zituen, eta medikuntzako nobel saria irabazi zuen. Bizitza interesgarria izan zuen Belle Elionek.

Direct download: NFXXII-08c.mp3
Category:science -- posted at: 7:24pm EDT

Estatu Batuetako CERT ekipoak Wifiaren ohiko protokoloaren segurtasun-arazo baten berri eman du. Beraz, WPA2 protokoloa ez da uste bezain segurua. Horrek kezka sortu du, gure etxeetako ohiko sistema baita Wifiaren bitartez bidaiatzen duen informazioa kodetzeko. Codesyntax enpresako Aitzol Naberan informatikariak azaldu digu nola eragiten digun arazo horrek.

Direct download: NFXXII-08b.mp3
Category:science -- posted at: 7:22pm EDT

Indiarrek Ilargira joan nahi dute. Aspalditik. Hain zuzen ere, Indiako ISRO espazio agentzia Chandrayaan-2 misioa ari da prestatzen, 2008an arrakastaz abiatutako programaren bigarren misioa. Haien helburuetako bat Ilargiaren gainazaleko hautsaren dinamika ikertzea da.

Direct download: NFXXII-08a.mp3
Category:science -- posted at: 7:18pm EDT

XXII. denboraldiaren 8. saioa: Indiarrak Ilargira, Wifiaren segurtasun-arazoak eta Gertrude Belle Elion.

Direct download: NFXXII-08.mp3
Category:science -- posted at: 7:12pm EDT

2017ko abuztuaren 17an, grabitazio-uhinak detektatzeko LIGO eta Virgo behatokietan orain arte jasotakoetatik bereizten zen seinale bat jaso zuten. Izan ere, grabitazio-uhinen seinalearekin batera, erradiazio elektromagnetikoa ere jaso zuten. Azkenean, bi neutroi-izarren arteko topaketa izan dela ondorioztatu dute. Lehen aldia da halako fenomeno baten seinalea jasotzen dela.

Direct download: Qk04-171025_Neutroi-izarren_talka.mp3
Category:science -- posted at: 7:27am EDT

Ig Nobel sari bat merezi izateko bi baldintza bete behar dituzte ikerketek nahitaez: batetik, barrea eragiteko gai behar dute, eta, bestetik, pentsarazi egin behar dute. Ikerketa gehienek betetzen dute bigarren baldintza; beraz, lehenengoan dago koska.

Direct download: Qk02-171011_Ig_Nobel_sariak.mp3
Category:science -- posted at: 7:23am EDT

ON zientzia bideo lehiaketaren zortzigarren edizioa martxan da. Aste honetatik hasita, zientziari buruzko bost minutuko bideoak aurkez daitezke. Lehiaketa Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak antolatzen dute. Guri Manex Urruzolak kontatu digu zer berrikuntzak dauden aurtengo edizioan.

Direct download: NFXXII-07d.mp3
Category:science -- posted at: 2:11pm EDT

Beharbada, zientziaren formula matematikorik ezagunena da. Albert Einsteinek proposatu zuen 1905ean, lau artikulu harrigarri idatzi zituen urtean. Artikulu horietako batean azaldu zuen energia eta masa gauza bera zirela, eta haien arteko erlazioa formula ospetsu hori dela.

Direct download: NFXXII-07c.mp3
Category:science -- posted at: 2:08pm EDT

Kolore gorria ekarri dugu irratira. Oskar Gonzalez kolorzaleak gorriari buruzko zientzia-kontuak ekarri dizkigu, konposatu kimiko batetik abiatuta, burdin oxidotik. Hematitatik, hain zuzen ere, beste burdin oxido batzuk daudelako. Konposatu horretatik, pigmentuen munduan sartu gara historian zeharreko ibilbide batean.

Direct download: NFXXII-07b.mp3
Category:science -- posted at: 2:06pm EDT

Bosgarren aldiz historian detektatu dituzte uhin grabitazionalak. Baina hau da lehen aldia erradiazioarekin batera detektatu dela.

Direct download: NFXXII-07a.mp3
Category:science -- posted at: 2:02pm EDT

XXII. denboraldiaren 7. saioa: uhin grabitazionalak berriz ere, burdin-oxidoa: gorriaren ataria, e=mc2, 2017 urria eta ON zientzia martxan.

Direct download: NFXXII-07.mp3
Category:science -- posted at: 2:01pm EDT

Nature aldizkariaren albisteen zerbitzukoek Hany Faid elkarrizketatu dute, bideo faltsuak detekatzeko tekniketan aditua. Ohiko teknikak aurkezteaz gain, adituak kezka bat plazaratu du, adimen artifizialeko GAN sistemek bideo faltsu detektaezinak sor ditzaketeelako.

Direct download: Qk03-171019BideoFaltsuak.mp3
Category:science -- posted at: 8:51am EDT

2017ko Nobel sariak dagoeneko iragarri dira. Guk zientziakoei begiratzen diegu: medikuntza edo fisiologia, fisika eta kimika. Aurten saritutako ikerketen gaiak erritmo zirkadianoa, uhin grabitazionalak eta mikroskopio krioelektronikoa izan dira.

Direct download: Qk01-171005NobelSariak.mp3
Category:science -- posted at: 8:47am EDT

Gorka Azkunek, gure adimen arfizialeko adituak, pasahitzak hackeatzeko ahaleginez hitz egin digu. Azken bolada honetan, adimen artifiziala erabiltzen hasi da horretarako: GAN sareen bitartez askoz errazago hackea daitezke pasahitzak. Baina zenbateraino?

Direct download: NFXXII-06b.mp3
Category:science -- posted at: 4:06pm EDT

Zergatik esaten dute o'clock ingelesek ordu puntuak adierazteko? Erantzuna Erdi Aroko zientzian dago. XIV. mendean, denbora neurtzeko modua aldatu egin zen.

Direct download: NFXXII-06c.mp3
Category:science -- posted at: 4:01pm EDT

Hany Farid ikertzailea bideo faltsuak detektatzen aditua da. Nature aldizkariari emandako elkarrizketa batean, erabiltzen dituen ohiko teknikei buruz hitz egiten du. Oso ahaltsuak dira. Hala ere, GAN sareetan oinarritutako faltukeriek ia edozein teknika gainditzen dute, esaten du.

Direct download: NFXXII-06a.mp3
Category:science -- posted at: 3:50pm EDT

XXII. denboraldiaren 6. saioa: bideo faltsuak detektatu, PassGAN eta o'clock.

Direct download: NFXXII-06.mp3
Category:science -- posted at: 3:44pm EDT

2017-2018 denboraldia hasi da ETBko Teknopolis zientzia-saioan. Berrikuntza askorekin dator, programa klasikoa da, baina atal berriekin eta hainbat hobekuntzarekin. Nagore Rementeria zuzendariak eta IƱaki Leturia aurkezleak aurkeztu digute denboraldi berria.

Direct download: NFXXII-05c.mp3
Category:science -- posted at: 5:28pm EDT

Eli Alberdi matematikaria da. Soluzio zehatzik gabeko problemak ebazten egiten du lan. Gaur egungo matematika apikatuaren ohiko ikerketa da. Sistema askoren aldagaiak ezin dira zehaztasunez kalkulatu, eta beraz, matematikariek soluzioari hurbiltzen zaizkion metodoak asmatzen dituzte . Ei Alberdik adibide asko jarri dizkigu eta haren lana ezagutu dugu. 

Direct download: NFXXII-05b.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EDT

Urtero bezala, urriaren hasieran Nobel saridunak iragarri dituzte, eta guk, urtero bezala zuentziako sarien laburpena egin dugu. Medikuntza edo fisiologiakoa, fisikakoa eta kimikakoa erritmo zirkadianoa, uhin grabitazionalak eta mikroskopio krioelektronikoa ikertu dutenei emango diete, hurrenez hurren.

Direct download: NFXXII-05a.mp3
Category:science -- posted at: 5:19pm EDT

XXII. denboraldiaren 5. saioa: Nobel sariak, Eli Aberdiren soluziorik gabeko problemak eta Teknopolis antenan.

Direct download: NFXXII-05.mp3
Category:science -- posted at: 5:16pm EDT

Direct download: medikuntzakoa.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

CFM, DIPC eta EHUko fisikariak, Alemaniako lankide batzuekin batera, efektu fotoelektrikoa ikertu dute attosegundoen eskalan. Aztertu dute, argiak material batean jotzen duenean, zer elektroi eta nola igortzen diren material horretatik. Idoia Mujika CFMko komunikazio arduradunak kontatu digu nola egin dute ikerketa eta zer esan nahi duen emaitzak.

Direct download: NFXXII-04d.mp3
Category:science -- posted at: 11:27am EDT

Pistatxoak, kantitate handitan garraiatzen direnean, solido sukoiak dira, eta horrela daude sailkatuta nazioarteko itsas garraioen substantzia arriskutsuen kodean. Konbustio espontaneoa jasan dezakete.

Direct download: NFXXII-04c.mp3
Category:science -- posted at: 11:22am EDT

Atomoak, molekulak eta partikula txikiak ikertzeko, fisika kuantika da beharrezkoa. Planetak, zuhaitzak edo pertsonak ikertzeko, aldiz, fisika klasikoa. Baina zer tamainako gauzekin aldatzen da batetik bestera? Txoni Matxaini galdetu diogu hori.

Direct download: NFXXII-04b.mp3
Category:science -- posted at: 4:37am EDT

CICnanoGUNE zentroko Luis Huesok eta lankideek eguzki-panelen materialetan lan egin dute. Panelaren eraginkortasuna % 14 handitzen duen egitura bat sortu dute. Emaitzak Science aldizkarian argitaratu zituzten.

Direct download: NFXXII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:34am EDT

XXII. denboraldiaren 4. saioa: Fisika eguzki-panel hobeak lortzeko, kuantikaren mugak, pistatxo lehergarriak eta efektu fotoelektrikoaren lehen attosegundoak.

Direct download: NFXXII-04.mp3
Category:science -- posted at: 4:31am EDT

1