Tue, 30 January 2018
Ekialde Hurbilean aurkitutako giza aztarna berri batzuek agerian jarri dute gizaki modernoak uste zena baino lehenago atera zirela Afrikatik.177.000 eta 194.000 urte bitartean dituzten giza hortzak aurkitu dituzte, gure espeziearen ezaugarri argiak dituztenak, Israeleko Misliya kobazuloan.
Direct download: Qk18-180131Afrikatik_kanpo_gizaki_modernoen_arrasto_zaharrenak.mp3
Category:science -- posted at: 1:18pm EDT |
Mon, 29 January 2018
Beronika Azpillagak Euskadiko eskolen diagnostiko bat egin du jakiteko zer ekarpen duten eskolek ikasleen hezkuntzan. Diagnostiko-metodo bera erabili du Mexikoko hainbat eskoletan, eta horrela bi kulturatako egoerak ikusteko aukera izan du. |
Mon, 29 January 2018
Joana Acha eta Beronika Azpillaga izan dira gurekin hezkuntzaz hitz egiteko. Otsailaren 2an hitzaldi bana emango dute. Joana Achak dislexiari buruz hitz egingo du, detekzioaz eta tratamenduaz. Baita tratamendu okerrez ere. |
Mon, 29 January 2018
XXII. denboraldiaren 21. programa: dislexia eta eskolaren eraginkortasuna. |
Mon, 22 January 2018
Teknopolis saioa itsasoko bi gai ditu aste honetan. Bata da AZTI-Tecnalia egiten ari den mikroplastikoen arrantza-kanpaina. Oinarrian, zenbat mikroplastiko dauden eta non pilatzen diren jakitea da helburua. Eta bigarrena zetazeoen nekropsiari buruzko erreportaje bat, AMBAR taldeko adituekin, eta PIE estazioarenlangileekin. |
Mon, 22 January 2018
Science aldizkarian argitaratu da ikerketa zabal bat naturaren onurari buruz. Ikertzaile-talde askok hartu dute parte, eta koordinatzailea BC3 zentroko Unai Pascual da. Ideia da naturaren onurak kalkulatzeko alde zintifikoaz gain beste ikuspuntu asko sartu behar direla. Unai gurekin izan da horretaz hitz egiten.
|
Mon, 22 January 2018
Gorka Azkunek adimen artifizialak eskatzen duen hardwareaz hitz egin digu. Ordenagailuan jolasteko erabiltzen diren txartel grafikoak eta GPUak beharrezkoak dira gaur egun neurona-sare sakonak trebatzeko eta ikerketa egiteko. Gorkak azaldu digu zergatik. |
Mon, 22 January 2018
Itsas belarra digeritzen duen marrazoa eta adimen artifiziala ikertzeko Txinako parke erraldoia. Bi albiste horiekin ireki dugu gaur saioa. |
Mon, 22 January 2018
XXII. denboraldiaren 20. saioa: adimen artifiziala, naturaren onura eta Teknopolis itsasoan. |
Tue, 16 January 2018
Aste osorako botikak pilula bakarrean hartzeko modua asmatu dute Harvard Medical Schooleko ingeniariek. Zehazki hiesaren aurkako tratamendua egunero hartu beharrean astean behin bakarrik hartzeko pilula eraginkor bat garatu dute.
Direct download: Qk16-180117_Aste_osorako_botikak_pilula_bakarrean.mp3
Category:science -- posted at: 12:35pm EDT |
Tue, 16 January 2018
Direct download: 20180115_19320202_0010951477_002_001_MZL_ZIENTZIA.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EDT |
Mon, 15 January 2018
Ana Hosteins eta Mentxu Aiertza Tolosako Paper Eskolan dira irakasleak, lanbide-heziketan. Haiekin hitz egin dugu luze paperari buruz: historia, fabrikatze-teknikak, papera zer den, eta haien eskolan zer irakasten den paperarekin lotuta. Paperak gordetzen dituen sekretuak ere aipatu ditugu, alegia, paperari buruz ez dakiguna. "Paperezko elkarrizketa" bat material berezi eta ohiko horri buruz. |
Mon, 15 January 2018
Laister erabili ahal izango dugu Galileo nabigzaio-sistema, GPSaren bertsio europarra. 2018ko udaberrian 22 satelite izango ditu orbitan (orain 18 ditu), eta hori nahikoa da sistema abiarazteko. GPS baino zehatzagoa da, eta smartphone berrietan erabiltzeko moduko teknologia dugu. |
Mon, 15 January 2018
XXII. denboraldiaren 19. saioa: Galileo sistema eta papera. |
Mon, 8 January 2018
Datorren urtean ospatuko da taula periodikoaren "jaiotza" guk ezagutzen dugun bezala, 150 urte egingo dituelako. Guk aurten begiratuko diogu. Txoni Matxainek kontatu digu zer den, zer abantaila dituen, eta nola hobetu dugu gaur egun mende eta erdi dituen kimikaren ikur hori. Horren atzean mekanika kuantikoa dago, noski. |
Mon, 8 January 2018
Urtarrillaren 1ean hasi da urtea. Baina XIV. mendean urtea ez zen nahitaez urtarrillean hasten. Martxoaren 25a ere aukera bat zen. Izan ere, toki eta garai berean, urte bat baino gehiago izan ziren indarrean ordungo egutegietan. Bidaia bat egin dugu urte batetik bestera saltoka horri esker. |
Mon, 8 January 2018
XXII. denboraldiaren 18. saioa: Erdi-aroko egutegia eta taula periodikoa. |
Thu, 4 January 2018
Iazkoari begira hasiko dugu urtea Quarken. 2017an Elhuyarren landu ditugun gaien artean, aipagarrienak errepasatuko ditugu. |
Tue, 2 January 2018
Naiara Barrado izan dugu gurekin eta hari galdetu diogu zehtaz-mehatz nolakoa den gure planetaren forma. Geoidea izango da? Azken batean, geoide hitzak Lurraren formakoa esan nahi du. Baina zientziaren munduan ñabardura batzuk baditu hitz horrek. Planetaz eta formez aritu gara gaurkoan. |
Tue, 2 January 2018
Zer forma du Lur planetak? Lurra laua dela onartu dugu hasieran, eta aztertu egin dugu nolakoa den. Ezusteko bat topatu dugu bidean. Lurra laua baldin bada, ez da guk ezagutzen dugun planeta bezalakoa. |
Tue, 2 January 2018
Ez dago argi nola eragiten dieten zetazeoei soinu bortitzek. Baina ikertzaile-talde batek aurkitu du gai direla belarrien sentikortasuna aldatzeko soinu bortitz baten aurrean. Lau espezietan aurkitu dute hori, orka batean, izurde batean, mazopa batean eta belugetan. |
Tue, 2 January 2018
XXII. denboraldiaren 17. saioa: zetazeoak eta burrunba, Lur laua eta geoidea. |