Wed, 31 October 2018
Martxan dira aurtengo CAF-Elhuyar sariak. Ireki da lanak aurkezteko epea. Euskarazko zientziaren dibulgazioaren sariketak beste edizio bat abiarazi du, eta Elhuyarko Ana Galarragak kontatu digu nolakoa izango den edizio berria eta zer egin behar den parte hartzeko. |
Tue, 30 October 2018
Ikerketa baten arabera, gizakiak ogia nekazaritza sortu baino askoz lehenago egin zuen. Ikerketa horren egile bat Amaia Arranz arkeobotanikaria da, eta gaur gurekin izan da irratian. Harekin ogiaz, botanikaz, arkeologiaz, historiaz eta Ekialde Hurbilez hitz egin dugu. |
Tue, 30 October 2018
Nature aldizkariak aztertu du zein diren astronomo profesionalen planeta gogokoenak misioak antolatzeko, eta zergatik. Misio gehien dituen planeta Marte da, ez badugu Lurra bera estatistikan sartzen, noski. |
Tue, 30 October 2018
XXIII. denboraldiaren 7. saioa: planeta gogokoenak eta Amaia Arranz eta antzinako ogia. |
Tue, 30 October 2018
Nature aldizkariekoek aztertu dute zenbat misio izan diren edo prest dauden planetak ikertzeko. Eta planeta guztietan Marte da irabazlea 55 misiorekin. Kanpoko planetek misio bana izan dute. Kopuru horietatik hainbat ondorio atera litezke. |
Wed, 24 October 2018
Izaskun Elezgarai izan dugu irratian datorren asteko topaketa bat aurkezten: Eibarren, Osasun-zientziatako Ikertzaileen III. Topaketa izango dute urriaren 25ean. Ikertzaile euskaldun asko egun bateko topaketa intentsu batean. |
Wed, 24 October 2018
Gorka Azkunek mundu-ereduei buruz hitz egin digu adimen artifizialari buruzko atalean. Ingurunearen eredu bat egiteari buruz. Hortik, neurona-sareak erabilita, azaldu digu nola lortzen duten makina batek haren "ametsetatik" ikasten. |
Wed, 24 October 2018
Matematika ez da formuletan islatzen dena bakarrik. Etxeko armairuetan topologia konpexuaren adibide asko daude. Horietako bat alkondara da, gorputzari egokitzen den oihalezko "egitura" bat, oihal-puska bakarretik egin ezin dena. |
Wed, 24 October 2018
XXIII. denboraldiaren 6. saioa: alkondarak, ingurunearen eredu adimenduna eta osasun zientzietako ikertzaileen topaketa. |
Wed, 24 October 2018
Gero eta ikerketa gehiagok erakusten du herpes birusa alzheimerraren arrisku-faktorea dela
Direct download: Qk04-181024_Herpes_birusa_eta_alzheimerra.mp3
Category:science -- posted at: 7:35am EDT |
Thu, 18 October 2018
Hasi dira jadanik ZarautzOn taldeko lagunak ekitaldiak, bisitak eta hitzaldiak prestatzen 2018-19 ikasturterako. Gaur gurekin Jose Mari Larramendi eta Anabel Juaristi izan dira horren berri ekartzeko. |
Thu, 18 October 2018
Txoni Matxainen estreinua dugu aurtengo denboraldian, kuantikaren atalarekin. Orbita kontzeptutik abiatu, eta orbital kontzeptura egin dugu salto. Planetak orbitetan mugitzen dira; elektroiak, berriz, orbitaletan, eta ahal ere, orbital bat ez da elektroiaren mugimendua adierazten duen ideia bat. Beste zerbait da. |
Thu, 18 October 2018
Ikerketa baten arabera, pertsona batek batezbeste 5.000 aurpegi gogoratzen ditu. Datu deigarria da, baina nola lortu dute datu hori? Beharbada ez da datu zuzena. Nolanahi ere, interesgarriena da ikustea nola lortu duten datua, eta metodo fidagarria dena ala ez. |
Thu, 18 October 2018
XXIII. denboraldiaren 5. saioa: 5.000 aurpegi, orbitalak eta ZarautzOn. |
Thu, 18 October 2018
York-eko Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, pertsona batek, batezbeste, 5.000 aurpegi gogoratzen ditu. Baina ikerketa egiteko modua ez da oso egokia datu jakin hori ontzat emateko. Ikertzaileek berek autokritika egin dute. Nolanahi ere, ikerketak beste ikerketen oinarria izateko balio du. |
Wed, 10 October 2018
Azken urteotan gero eta ozenagoa da Nobel sarien aurkako iritzia, besteak beste, emakumezkoak baztertzeagatik |
Mon, 8 October 2018
Proteinen eboluzioa azkartu daiteke eta azkartzearekin batera, bideratu nahi den helburuetara. Hori izan da aurtengo kimikako Nobel saria jasoko dutenen lanaren muina. Natura, nolabait, gure esanetara jarri digute, neurri batean. |
Mon, 8 October 2018
Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberria beroari buruz hitz egin digu, urtaroen azalpenetik hasita eta sentsazio termikoaren zergatietaraino. Ez da zer tenperatura dagoen toki batean, baizik eta giza gorputzak nola sentitzen duen. |
Mon, 8 October 2018
Zientzia fikzioa dirudi: argiarekin objektuak hartu eta mugitu daitezke. Argia laser bat da, behar bezala manipulatua, eta objektuak oso gauza txikiak, batzuetan birus baten tamainakoak. Aurtengo saridunek teknologia hori garatu dute eta gaur egun haien asmakuntzak estandarrak dira laserren teknologiaren esparruan. |
Mon, 8 October 2018
Oskar Gonzalez gure kimikari kolorezaleak kontatu digu zenbat koloreko odolak existitzen diren. Esan daiteke, espezie gehienen odola ez dela gorria. Askok odol urdina edo berdea dute; kimikak azaltzen digu zergatik. |
Mon, 8 October 2018
Sarrera orokor bat egin dugu Nobel sariei buruzkoa. Gainera, medikuntzakoa gainetik azaldu dugu: minbizia norberaren sistema immunologikoa erabilita trata daiteke, bain ahorretarako sistemak dituen eragozpenak gainditu behar dira. |
Mon, 8 October 2018
XXIII. denboraldiaren 4. saioa: Nobel sariak, odolaren koloreak eta beroa. |
Mon, 1 October 2018
ETBko Teknopolis programa, zientzia-programa, bueltan da aste honetan. Denboraldi berria du, eta gainera otsailean 20 urte egingo ditu emtitzen hasi zenetik. Gu Iñaki Leturia eta Nagore Rementeriarekin izan gara, aurkezlea eta zuzendariarekin, hurrenez hurren. |
Mon, 1 October 2018
Idoia Mujika CFM zentroko komunikatzaileak aurkeztu digu orain Donostian ikusgai dagoen Fotciencia15 argazki-erakusketa. |
Mon, 1 October 2018
Hernio eta Gazume mendien ingurua Kontserbazio Bereziko Gune izendatu zuten duela 5 urte. Orain, urteurrena ospatu dute Fagus Alkiza interpretazio-zentroan eta Donostiako Aquariumean. Guk gunea eta 5 urteko lan hori ezagutu dugu Naturtzaindia taldeko Iñaki Aizpuru biologoaren eskutik. |
Mon, 1 October 2018
Zientzia vs. eliza eredua ez du ondo azaltzen Galileo Galileiren historiaren gatazka. Elizan bazen Galileoren aldekorik, eta Inkisizioaren aurrean salatu zutenak Pisako Unibertsitateko kideak ziren. Orain topatutako eskutitz batek laguntzen du gatazka ulertzen. |
Mon, 1 October 2018
XXIII. denboraldiaren 3. saioa: Galileoren eskutitza, Hernio eta Gazume, Fotciencia15 eta Teknopolis. |