Elhuyar Zientzia

Distantzia-unitate bat da angstroma. Atomoen arteko distantzia adierazteko erabiltzen da. Izena Suediako astronomo eta fisikari baten omenez jarri zioten. Txoni Matxainek kontatu digu zergatik.

Direct download: NFXXIII-11c.mp3
Category:science -- posted at: 7:10pm EDT

Donostiako Axular lizeoko ikasle batzuek ESAk antolatzen duen CanSat lehiaketan hartu dute parte. Lata baten tamainako satelite bat diseinatu dute, eta kilometro bateko altueran jarri dute suziri baten bitartez segundo gutxi batzuetan. Europako lehiaketan hirugarren postuan geratu dira. Irratian, Mikel Eguren, June irurtzun, Mara Ibarburu eta Ane eguren izan dira, eta haien istorioa kontatu digute. 14 urteko ingeniari finak.

Direct download: NFXXIII-11b.mp3
Category:science -- posted at: 7:06pm EDT

Zeta material harrigarria da; orain ikertzaile batzuek argitu dute zergatik. Baina hori kontatzen dugunean kontuz ibili behar dugu dimentsioekin. Konparaketak ez dira beti baliagarriak azalpenak emateko.

Direct download: NFXXIII-11a.mp3
Category:science -- posted at: 7:01pm EDT

XXIII. denboraldiaren 11. saioa: amaraunaren zeta, CanSat eta Angstrom.

Direct download: NFXXIII-11.mp3
Category:science -- posted at: 6:57pm EDT

Twitter bidez norberaren tesiaren ikergaia azaltzea, hori da erronka. 6 txiotan, besterik ez. UEUk antolatuta eta Unibertsitatea.net weborriaren partaidetzarekin, bi urtean behin antolatzen da erronka berezi hori. Aurtengo edizio, laugarrena, azaroaren 20an izango da; ZuriƱe Etxanobek azaldu digu nola.

Direct download: NFXXIII-10cc.mp3
Category:science -- posted at: 4:20pm EDT

Duela 200 urte argitaratu zen Frankenstein eleberria. Mary Shelleyren liburu handiaz hitz egin digute Hondarribiko liburutegiko Leire Canok eta Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak. Liburua, haren egilea eta garaiko zientzia eta gizartea izan ditugu hizpide urteurren honetan.

Direct download: NFXXIII-10bb.mp3
Category:science -- posted at: 4:14pm EDT

Gorputzak gardenak bilakatzeko ideia ez da berria, baina vDISCO izenekoa bai, Municheko Unibertsitateko adituek aurkeztu berri dute. Hildako sagu baten nerbio-sistema modu ikusgarrian erakustea lortu dute gardentasuna eta fluoreszentzia konbinatuta.

Direct download: NFXXIII-10aa.mp3
Category:science -- posted at: 4:05pm EDT

XXIII. denboraldiaren 10. saioa: vDISCO, Frankenstein eta tesia 6 txiotan.

Direct download: NFXXIII-10-Txikia.mp3
Category:science -- posted at: 4:00pm EDT

Armintxe haitzuloko (Lekeitio) grabatuak egiteko ohikoa ez zen teknika erabili zuten.

Direct download: Qk08-181121_Armintxeko_grabatuen_teknika.mp3
Category:science -- posted at: 1:51pm EDT

Interneten bada istorio mundial bat grabitate gabe funtzionatzen duten bolalumeei buruzkoa. NASAkoek sekulako inbertsioa egin zutela hori garatzeko, eta errusiarrek , aldiz, arkatza erabiltzen dutela. Istorio polita, baina faltsua da.

Direct download: NFXXIII-10c.mp3
Category:science -- posted at: 3:32am EDT

Oskar Gonzalez gure kolorezaleak fluoreszentziako kontuak ekarri dizkigu irratira. Eguneroko bizimoduaren material asko dira fluoreszenteak; argi ultramorearekin ikusiko genituzke. Eta fluoreszentziarekin batera, beste luminiszentzia batzuen berri ere ekarri digu, ipurtargiekin hasita.

Direct download: NFXXIII-10b.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EDT

2019an sartuko indarrean kilogramoaren definizio teoriko bat. Horrekin, fisikaren oinarrizko zazpi unitateen definizio teorikoak emanda egongo dira. Orain arte, kilogramoa definitzeko, Parisen gordeta dagoen metal-puska bat erabili da erreferentzia moduan. Baina azkenean lortu da sistema metrikoaren unitate guzti-guztiek definizio teorikoa izatea. 
Direct download: NFXXIII-10a.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

XXIII. denboraldiaren 9. saioa: kilogramoa, fluoreszentzia eta mikrograbitatearen bolaluma.

Direct download: NFXXIII-10.mp3
Category:science -- posted at: 3:28am EDT

2019an sartuko da indarrean kilogramo unitatearen definizioa. Orain arte kilogramoa Parisen dagoen objektu baten bitartez definitzen da, metalezko kilogramo fisiko bat, baina objektu erreal batek arazo handiak ematen ditu. Definizio teoriko baten beharra zegoen.

Direct download: Qk07-181115Kilogramoa.mp3
Category:science -- posted at: 3:12am EDT

ON-zientzia bideoen lehiaketaren azken edizioa martxan da. Bost minutuko bideoen lehiaketa da, Elhuyar Fundazioak eta DIPC zentroak antolatuta. Elhuyarko Manex Urruzolak kontatu digu zer berrikuntza izango dituen edizio honek eta noiz eta nola aurkeztu daitezkeen lanak.

Direct download: NFXXIII-08d.mp3
Category:science -- posted at: 3:48pm EDT

Ricardo Arregi sarien 30.urteurrenean, euskal kazetaritzan erreferente izan diren 10 komunikabideren aipamen berezi egin dituzte. Tartean, Elhuyar aldizkaria izan da, eta aipamen horretaz hitz egin dugu Aitziber Agirre aldizkariaren zuzendariarekin.

Direct download: NFXXIII-08c.mp3
Category:science -- posted at: 3:40pm EDT

Hirurogei urte zituela, Berenice Abbott argazkilaria MIT institutuan sartu zen eta zientzialariei honako hau esan zien: "Zuek argazkilari txarrak zarete. Ni behar nauzue". Haren istorio osoa Elhuyarko Egoitz Etxebestek kontatu digu gaur.

Direct download: NFXXIII-08b.mp3
Category:science -- posted at: 3:36pm EDT

Itsaso Beltzean, Bulgariako kostatik 80 kilometrora, duela 2.400 urteko itsasontzi bat topatu dute, hondoratuta. Oso ur sakonetan dago, eta horregatik iraun du kalterik gabe. Hain zuzen ere, osorik iraun duen hondoratutako itsasontzi zaharrena da.

Direct download: NFXXIII-08a.mp3
Category:science -- posted at: 3:19pm EDT

XXIII. denboraldiaren 8. saioa: hondoratutako itsasontzi greko bat, Berenice Abbott, Elhuyar aldizkaria eta Rikardo Arregi saria eta ON-zientzia 2019.

Direct download: NFXXIII-08.mp3
Category:science -- posted at: 3:13pm EDT

Lehenengo aldiz, eta ugalketa sexualaren arauak hautsita, sexu bereko bi gurasoren kumeak sortzea lortu dute, saguetan.

Direct download: Qk06-181107_Sexu_bereko_saguen_kumeak.mp3
Category:science -- posted at: 1:34pm EDT

1