Mon, 29 April 2019
Oskar Gonzalezekin zorionak esan diogu Leioako kanpuseko Zientzia eta Teknologia fakultateari, EHUn. 50 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizunen artean, Oskarren hitzaldi bat dago, "Artelanetan aurkitu diren gauzarik bitxienak" izenekoa. |
Mon, 29 April 2019
Txoni Matxainek kiralitatearen gaia ekarri digu, molekulen asimetria-forma bat, biziaren osagaietan eta medikamentuetan izugarri garrantzitsua den gai bat. Talidomidaren adibide tristetik abiatuta, zientzialariek ikasi dute nola jokatu gai honekin. |
Mon, 29 April 2019
Nairobiko Museo Nazionalean, fosil askoren artean, "lehoi" erraldoi baten barailezur fosil bat topatu dute gordeta. 35 urte lehenago jaso zuten, baina orain arte aztertu gabe zegoena. Kontua da ustezko lehoi erraldoi fosila hienen taldeko animalia bat izan zela, ez lehoiena. |
Mon, 29 April 2019
XXIII. denboraldiaren 33. saioa: lehoi erraldoi fosila, kiralitatea eta fakultate baten urteurrena. |
Thu, 25 April 2019
Tim Birkhead ornitologoak idatzitako liburu batek kontatzen du istorioa. Erdi Arotik XVI. mendera arte, branta musuzuriaren kumeen sorrera ezezaguna zen, Artikoan ugaltzen zelako. Hortaz, mito batek zioen antzar hura egurretan sortzen zela, eta ideia hori egokia zen garizumako ostiraletan hegazti hori jateko. |
Thu, 25 April 2019
Itsas Lamiaren txokoan, Ionan Marigomez ezagutuko dugu: EHUko biologoa, toxikologoa, histologoa eta itsasoko zientzian ere aditua. Eta, batez ere, Plentzian itsas estazio bat erikitzeko ametsa izan zuen, eta amets hori betetzea lortu zuen.
|
Thu, 25 April 2019
Katedral gotiko ezaguna erre da: Parisko Notre Dame. Garai bateko istorio bat dirudi, beste katedral batzuek suteak, erorketak eta egitura erortzeko arriskua izan dituztelako garai batean. Baina hau ez da garai batekoa.
|
Thu, 25 April 2019
XXIII. denboraldiaren 32. saioa: Notre Dame, Ionan Marigomez eta antzarrak garizuman jateko. |
Wed, 17 April 2019
Mentxu Aiertzak lau testigantza jaso ditu Ingalaterran lan egin duten zientzialari batzuen artean. Brexitak eragiten dituen arazoak, beldurrak eta perspektibak ulertu nahi izan ditugu laborategietan sartuta dauden langileen ikuspuntuetatik. |
Wed, 17 April 2019
Gaur, itsas estazioen historia kontatu digu Ibon Cancio itsas biologoak. Nola eta zergatik sortu ziren eta nola aldatu diren historian zehar. Ibonek Plentziako Itsas Estazioan egiten du lan (PIEn), eta zentro horren parekoak diren estazioen historia aztertzen ari da. |
Wed, 17 April 2019
NASAk esperimentu bat egin du urtebetez berdinak diren bi anai bikirekin. Batak ia urtebete eman du ISS estazioan, eta bestea Lurrean geratu da. Eta horri esker, espazioko egonaldi luzeak eragindako aldaketa fisiologikoak eta genetikoak ikertu ahal izan du. |
Wed, 17 April 2019
XXIII. denboraldiko 31. saioa: bikien esperimentua, itsas estazioen historia eta brexita. |
Wed, 17 April 2019
Pirinioetan airez iritsitako mikroplastikoak atzeman dituzte |
Wed, 10 April 2019
Zulo beltz baten irudia erakutsi du, lehen aldiz, EHT teleskopioko lantaldeak; M87 galaxiaren zulo beltza, hain zuzen. Orain arte zeharka baino ez dira detektatu zulo beltzak. Lehenego aldia da zulo beltz bat zuzenean behatzen dela. |
Mon, 8 April 2019
ETBko Teknopolis programan galdera horri erantzunnahi izan diote: diesel edo gasolina? Kontua da erantzuna ez dela batere erraza. Erregai bakoitzak ditu bere arazoak, eta gaur egun gainera dieselaren teknologia eta gasolinarena elkarrengana hurbiltzen ari dira. IƱaki Leturia Teknopoliseko aurkezleak aurkeztu digu erreportajea eta autoen erregaien testuingurua. |
Mon, 8 April 2019
Interneteko web ospetsua oso zentralizatua da gaur egun: gehienok erabiltzen ditugun zerbitzuak esku gutxi batzuetan daude. Baina bada zentralizazioa arazotzat jotzen duenik, eta kontrako bideari ateak ireki dizkionik. Igor Leturia informatikariak artikulu bat idatzi du horri buruz Elhuyar aldizkarian. |
Mon, 8 April 2019
Lur planeta elur-bola baten itxura izan zuen garai batean, agian behin baino gehiagotan. Orain, paleoklimatologoek aurkitu dute oso azkar desizoztu zela, milioi bat urtean baino azkarrago. Eta arrazoiaren hipotesi nagusia da sumendien eragina izan zela. |
Mon, 8 April 2019
XXIII. denboraldiaren 30. saioa: elurrezko bola bat-batean urtu zen, Weba eta zentralizazioa eta diesel edo gasolina. |
Mon, 1 April 2019
ETBko Teknopolis saioan dislexiari buruzko erreportaje bat egin dute. Dislexikoekin izan dira, haien familiakoekin ere bai, eta hainbat aditu elkarrizketatu dituzte, besteak beste, Manuel Carreiras BCBL zentroko zuzendari zientifikoa. Gurean, Inma Alvarez erreportajearen egilea izan da. |
Mon, 1 April 2019
Euskalmetek zerbitzu berri bat eskaintzen du orain: abisuak eta alertak daudenean, norberak bere posta elektronikoan jasotzeko aukera. Onintze Salazar meteorologoak aurkeztu digu zerbitzua, eta abisu horiak, alerta laranjak eta alarma gorriak zer diren eta nola kudeatzen dituzten azaldu digu. |
Mon, 1 April 2019
Ikerketa batek aztertu du zer neurona berriak sortzen ditugun helduak garenean, eta ezaugarri hori lotu du Alzheimerrarekin, gaixotasun horretan galdu egiten baita pixkanaka ahalmen hori. Neurona berri gutxiago sortzea eragiten du. |
Mon, 1 April 2019
XXIII. denboraldiaren 29. saioa: neurona berriak, abisu meteorologikoak postan eta dislexia. |