Elhuyar Zientzia

100 urte bete dira erlatibitatearen lehen froga lortu genuenetik, Eguzki-eklipse batean. 1919ko maiatzaren 29an baieztatu zen erlatibitate Orokorrak iragarritako fenomeno bat: masa handiek argi izpien ibilbidea okertu egiten dutela.

Direct download: Qk35-190530_Erlatibitatea.mp3
Category:science -- posted at: 6:00am EDT

Astelehenean hasiko da Ikergazte kongresua Baionan. 104 ikerketren berri, bost hitzaldi nagusi, tailerrak eta beste ekitaldi asko prest hiru egunetako kongresu oparo bat osatzeko. Jorge Aramburu ingeniari izan da gurekin kongresuaren berri emateko.

Direct download: NFXXIII-37c.mp3
Category:science -- posted at: 6:42am EDT

Oso ohikoa da behelainoa Euskal Herriko bailara batzuetan. Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak azaldu digu non eta nola sortzen den, nola desegiten den eta nola baliatzen dute behelainoa Atacamako basamortuan ura eskuratzeko, han ez baitu euririk egiten urtetan.

Direct download: NFXXIII-37b.mp3
Category:science -- posted at: 6:41am EDT

Nature aldizkariaren albisteen zerbitzuan, pobreziarekin zerikusi duten bi albiste. oso ezberdinak biak, gainera. Bata, Estatu Batuetako programa bat etxerik gabeko jendearen osasuna ikertzeko maila mediku eta neurologikoan, eta bestea sugeen pozoien kontrako antidotoak berritzeko programa bat, Afrikako herrialde pobreetan.

Direct download: NFXXIII-37a.mp3
Category:science -- posted at: 6:40am EDT

XXIII. denboraldiaren 37. saioa: pobrezia eta bi ikerketa, behelainoa eta ikergazte.

Direct download: NFXXIII-37.mp3
Category:science -- posted at: 6:38am EDT

Urteroko ospakizun dibulgatiboa tabernetan: Pint of Science. Hiri askotan ospatuko da maiatzaren 20tik aurrera. Guk Ondarroako, Donostiako eta Bilboko programazioak ezagutu ditugu. Horretarako, gurekin izan dira Josu Ceberio, Ander Egimendia eta Oskar Gonzalez, hurrenez hurren.

Direct download: NFXXIII-36c.mp3
Category:science -- posted at: 4:27pm EDT

Bareak ikertzen dituen Jesus Mari Txurruka biologoak jaso du aurtengo CAF-ELhuyar merezimendu saria, animalia horien fisiologian lan egiteaz gain, bizitza oso bat eman duelako zientziaren dibulgazioaz euskaraz. Harekin izan gara eta bareez eta dibulgazioaz aritu gara.

Direct download: NFXXIII-36b.mp3
Category:science -- posted at: 4:05pm EDT

Nature aldizkarian argitaratutako ikerket batek dio ibai handi gutxi direla munduan isuri librekoak. Alegia, presa asko eraikita daude haien ibilbidean, eta ekologoek ohartarazi gaituzte kalte ekologiko handiak eragiten duela egoera horrek.

Direct download: NFXXIII-36a.mp3
Category:science -- posted at: 4:00pm EDT

XXIII. denboraldiaren 37. saioa: isuri libreko ibai gutxi, Txurruka eta Pint of Science.

Direct download: NFXXIII-36.mp3
Category:science -- posted at: 10:54am EDT

Banatu dira 2019ko CAF-Elhuyar sariak. Aurten 25 urte bete ditu sariketa, eta ekitaldi berezia egin zuten CAFen egoitza nagusian, Beasainen.

Direct download: Qk34-190522_CAF-Elhuyar_sariak_2019.mp3
Category:science -- posted at: 12:25pm EDT

Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokaren bukaerako ekitaldia da egun hauetan: azoka bat hain zuzen. Bilboko Plaza Barrian antolatu dute, urtero bezala, gazteen zientzia-proiektuen erakustaldi bat. Danel Solabarrietak aurkeztu digu.

Direct download: NFXXIII-35c.mp3
Category:science -- posted at: 6:17am EDT

EHUk ilustrazio zientifikoari buruzko graduondo bat antolatzen du urtero, karrera bukatuta arlo horretan profesional bihurtu nahi duen edozeinentzat aproposa. Gu antolatzaileekin izan gara, Vega Asensio ilustratzailearekin eta Maren Ortiz biologoarekin. Graduondoa aurkeztu digute eta azaldu digute zer egin behar den hurrengo urteko edizioan parte hartzeko.

Direct download: NFXXIII-35b.mp3
Category:science -- posted at: 6:16am EDT

Hiru sari eman dituzte, baina lehen edizio bat besterik ez da izan: Ikerbasque erakundeak hiru emakume ikertzaileren lanak saritu ditu aste honetan. Maria Isabel Arriortua, Aitziber Lopez-Cortajarena eta Maia Garcia Vegniory izan dira saridunak.

Direct download: NFXXIII-35a.mp3
Category:science -- posted at: 6:14am EDT

XXIII. denboraldiaren 35. saioa: Ikerbasqueren errekonozimendua, ilustrazio zientifikoa eta Zientzia azoka.

Direct download: NFXXIII-35.mp3
Category:science -- posted at: 6:13am EDT

Tibeteko lautadan 3.280 metroko garaiaeran topatutako masailezur bat Denisova haitzulotik kanpo topatutako lehen denisovarra dela ondorioztatu dute ikertzaileek. 160.000 urte ditu, eta, haren bidez, baieztatu dute hango biztanleak gizaki modernoa iritsi baino askoz lehenagotik zeudela egokituta garaiera handietara.

Direct download: Qk32-190508_Denisovatik_kanpoko_lehen_denisovarra.mp3
Category:science -- posted at: 1:33pm EDT

Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktoreak dietei buruz hitz egin digu, jaten duguna oso lotuta dagoelako osasunarekin. Zer ikertu den dieten arloan, zer ez, eta zein diren ondorio nagusiak.

Direct download: NFXXIII-34c.mp3
Category:science -- posted at: 7:11am EDT

Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktorea izan da gurekin. Poppy Northcutt ingeniariaren istorioa ekarri digu, NASAko Apollo programako ingeniarien taldeko lehen emakumea.

Direct download: NFXXIII-34b.mp3
Category:science -- posted at: 7:09am EDT

Aste honetako albistea da: kokaina-aztarnak aurkitu dituzte Ingalaterrako Suffolk konterriko kostako ganbetan; albistea da aztertu diren ganba guzti-guztietan topatu dutela kokaina. Emaitza harrigarria da hiritarra ez den inguru bateko estuarioetarako.

Direct download: NFXXIII-34a.mp3
Category:science -- posted at: 7:07am EDT

XXIII. denboraldiaren 34. saioa: ganbak eta kokaina, Poppy Northcutt eta dieten mundua.

Direct download: NFXXIII-34.mp3
Category:science -- posted at: 7:06am EDT

1