Elhuyar Zientzia

Aste honetan hasi da ETBko Teknopolis zientzia-saioaren denboraldi berria, garagardoaren zientziari buruzko programa batekin. Iñaki Leturia eta Nagore Rementeria, programaren aurkezlea eta zuzendaria, hurrenez hurren, gurekin izan dira denboraldi berriaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXIV-03c.mp3
Category:science -- posted at: 6:56am EDT

Iñaki San Vicente Elhuyar Fundazioko informatikariak eta ikertzaileak tesia egin du, hain zuzen ere, sare sozialetan sentimenduen analisia egingo duen tresna informatikoak garatzeko. Adimen artifizialeko teknikak, sare sozialetako mezuen azken esanahia bilatzeko. Iñaki gurekin izan da gaur.

Direct download: NFXXIV-03b.mp3
Category:science -- posted at: 6:55am EDT

Cavendish banana, merkatuan saltzen den gehiena, arriskuan dago onddo batek eragindako gaixotasun baten ondorioz. Agian, desagertzeko arriskua gainditzeko azken aukera CRISPR teknika genetikoa da.

Direct download: NFXXIV-03a.mp3
Category:science -- posted at: 6:54am EDT

XXIV. denboraldiaren 3. saioa: bananak eta CRISPR, sentimentuak twitterren eta Teknopolis hasiera.

Direct download: NFXXIV-03.mp3
Category:science -- posted at: 6:53am EDT

FOTCIENCIA16 argazkien erakusketa ibiltaria Donostian dago, Cristina Enea parkean. CFMko Idoia Mujikak kontatu digu nolakoa den erakusketa eta zer toki berezian antolatu duten. Horrez gain, Gustavo Schwartzek antolatutako Creativium erakusketaz ere hitz egin digu.

Direct download: NFXXIV-02c.mp3
Category:science -- posted at: 2:28am EDT

Isotopo erradiaktiboek erradiazioa emititzen dute kuantikako efektu ezagun batek kontrolatuta: tunel efektuak. Txoni Matxain kimikariak horren azalpenak eman dizkigu eta horrekin aurtengo kuantikako atalari ekin diogu. Erradiaktibitatearen jokabidea azaldu digu, eta gainera denon gorputzetan gertatzen diren erreakzio kimikoena ere bai.

Direct download: NFXXIV-02b.mp3
Category:science -- posted at: 2:27am EDT

Norteko Ferrokarrillaren emisioa futbolak eragiten dio, euskal talde batek gure ordutegian jokatzen duenean ez baita emitizen gure saioa antenan. Aurten, talde asko dago lehen mailan eta, beraz, eragina handia da. Zer dio matematikak honi buruz?

Direct download: NFXXIV-02a.mp3
Category:science -- posted at: 2:26am EDT

XXIV. denboraldiaren 02. saioa: futbola, Kuantika eta FOTCIENCIA.

Direct download: NFXXIV-02.mp3
Category:science -- posted at: 2:22am EDT

Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakiaren gai nagusia nerabezaroaren zientzia da. Bi ikuspututatik aztertu dute gaia adituek: bata biologikoa eta bestea psikologikoa. Ana Galarraga artikuluaren egileak kontatu digu zer ondorioztatu duten. 
 
Direct download: NFXXIV-01c.mp3
Category:science -- posted at: 6:42am EDT

Ume txikiek matematika ikasteko moduez hitz egin dugu Gure kooperatibako Lorena Egidazu, Naiara Garro eta Lorea Duñabeitiarekin. Haiek irakasleen irakasleak dira, eta UEUk antolatuta eskaintzen dute matematika erregeleten bidez irakasteko ikastaro bat. Matematikaren didaktika, umearen abstrakzio-mailari egokituta.

Direct download: NFXXIV-01b.mp3
Category:science -- posted at: 6:41am EDT

Badira arrazoi asko Orkada uharteak bisitatzeko. Batetik, ekaitz batek azaleratutako herri neolitikoa, Skara Brae, eta bestetik, erradiazioak kutsatu gabeko altzairuaren iturri garrantzitsuena dagoelako han Lehen Mundu Gerratik.

Direct download: NFXXIV-01a.mp3
Category:science -- posted at: 6:40am EDT

XXIV. denboraldiaren 1. saioa: Orkadak, kolorezko zenbakiak eta Elhuyar aldizkaria irailean.

Direct download: NFXXIV-01.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EDT

1