Mon, 26 October 2020
Goierriko Lemniskata taldeak udazkeneko programazioari ekin dio. Ordizian ari dira dibulgazioko hitzaldiak antolatzen Ordizientzia programaren barruan, eta beste hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte azarorako. Jose Luis Etxezarreta izan da gurekin programazioa aurkezteko. |
Mon, 26 October 2020
EAEko kobazuloetan labar-artea bilatzeko eredu matematiko bat garatu dute Diego Garate, Iñaki Intxaurbe eta heikin lan egiten duten arkeologoek. Ezagutzen diren kasuetatik abiatuta, eta estatistikako erramintak erabilita, eredu matematikoak artea topatzeko probabilitate bat ematen die kobazulo bakoitzarentzat, hainbat aldagai kontuan hartuta. Bi arkeologoek arrakasta izan dute eredua erabili dutenean Bizkaiko kobazuloetan. |
Mon, 26 October 2020
XXV. denboraldiaren 7. saioa: paeolitikoaren artea bilatzen eta Lemniskata eta Ordizientzia. |
Mon, 19 October 2020
Elhuyarko Josu Aztiriak EHUko ikastaro bat aurkeztu digu hizkuntza eta adimen artifizialaren egoera uztartzen dituena. Iraultza batean murgilduta gaude euskararen kasuan, bai eta beste hizkuntzen kasuetan ere. Eta horretaz jardungo dira ikastaroan. |
Mon, 19 October 2020
Materiaren oinarriak hutsean daude. Orduan, zenbateraino gaude hutsa kuantikoz osatuta? Twitter bidezko kontsulta batek ireki digu kuantikari buruzko gogoeta baten atea. |
Mon, 19 October 2020
COVID-19aren kontrako txertoa balego, zer egingo genuke? Jakin behar da nolakoa den eta noiz, non eta zeinekin erabil genezakeen, baina gogoeta luze bat beharko luke egoera berriak. Aitziber Agirre Elhuyar aldizkariaren zuzendariak artikulu bat egin du gogoeta horretaz hitz egiteko. Gurekin izan da irratian. |
Mon, 19 October 2020
Zer da meme bat? Eta kalean dabilen ideiari helduta, esan daiteke meme bat dela internetez zabaltzen den txorakeria bat dela. Baina meme hitza zientzia-dibulgazio liburu batetik dator. Pertsona batek beste bati transmititzen dion informazioaren oinarrizko unitatea da. Richard Dawkins dibulgatzaile ospetsuak asmatu zuen hitza. |
Mon, 19 October 2020
XXV. denboraldiaren 6. saioa: meme, COVIDen txertoaren aurrean zer?, huts kuantikoa eta euskara eta adimen artifizialean. |
Wed, 14 October 2020
Nobel sariak iritsi dira. Medikuntzakoak C hepatitisaren ikerketa,sarituko du; fisikakoak zulo beltzena eta kimikakoak geneak editatzeko CRISPR teknika. Hiru gai horien ikerketak protagonista aurten. |
Wed, 14 October 2020
Birusak oso txikiak dira. Oso-oso txikiak; bakterioak baino 1.000 aldiz txikiagoak izan daitezke. Horregatik, fisika kuantikoaren legeen arabera funtzionatzen dute. Horregatik, Txoni Matxain gure adituak, birusen kuantikari buruz hitz egin digu. |
Wed, 14 October 2020
Urriaren 4tik 10era, urtero Munduko Espazioaren Astea ospatzen da. Aurtengo leloa "Sateliteak bizimodua hobetzen dute” izan da, eta sateliteen onurei buruzko ekitaldiak proposatzen dituzte. |
Wed, 14 October 2020
XXV. denboraldiaren 6. saioa: Munduko Espazioaren Astea, birusen kuantika eta Nobel sariak. |
Mon, 5 October 2020
Elhuyarreko I+G taldeko ikertzaileek bilatzaile bat garatu dute literatura zientifikoan COVID-19ari buruzko artikulu espezializatuak bilatzeko. Adimen artifizialaren bitartez egiten du lan, sare neuronalekin, eta arrakasta handia lortu du, Estatu Batuetako NISTinstitutuko lehiaketa batean bigarren geratu delako. Xabier Saralegi eta Iñaki San Vicente etorri zaizkigu bilatzaileaz hitz egitera. |
Mon, 5 October 2020
2020ko urria iritsi da, eta ETBko Teknopolis zientzia-programa antenan da. Erronka handia da COVID-19aren garaian programa ondo egitea eta informazio egokia zabaltzea. Horretaz aritu da Nagore Rementeria programaren zuzendaria. |
Mon, 5 October 2020
Asfixia perinatala arazo handia da jaiotzeetan. Arriskua dagoenean irtenbidea zesarea bat egitea da, baina ez da erraza erabakitzea noiz behar den zesarea eta noiz ez. Horri laguntzeko metodologia bat garatu du CICnanoGUNE zentroko talde batek, Raman espektroskopia (analisi metodo bat) eta adimen artifiziala konbinatuta. Ion Olaetxeak kontatu digu zertan datzan metodologia hori. |
Mon, 5 October 2020
CICbiomaGUNE zentroan, aurrerapauso handia eman dute bizkarrezurraren lesioak tratatzeko tekniketan. Karbonozko nanohodiak eta polimeroak erabilita lortu dute neuronak elkarri konektatzea, lesioak etena eragin dituen puntuetan. Oso albiste ona da. |
Mon, 5 October 2020
XXV. denboraldiaren 4. saioa: bizkarrezur muinaren lesioak, asfixia perinatala saihesteko teknika, Teknopolis eta COVID-19aren bilatzailea. |