Elhuyar Zientzia

Euskaraz funtzionatzen duen Mycroft bozgorailu adimenduna aurkeztu digute Elhuyarko Igor Leturiak, Skurako Jaione Martinezek eta Talaioseko BeƱat Irasuegik. Adimen artifiziala hizketaren ezagutza eta sintesia lantzeko, eta etzeetan sartzen ari zaigun teknologia bat euskaraz izateko.

Direct download: NFXXV-15c.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

Txinako Hefei hiriko Zientzia eta Teknologia Unibertsitatean, argian oinarritutako ordenagailu bat egin eta erabili dute. Eta lortu dute frogatzea konputazio kuantikoak etorkizunean ekarriko duela kalkuluan azkartasun oso handia. Txoni Matxainek kontatu digu zer diren ordenagailu kuantikoak eta nolako sekretuak dituen funtzionamenduak.

Direct download: NFXXV-15b.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EDT

Hiri bat bada Electric City izenekoa Estatu Batuetan. Eta Electric City ezizena duten hiri asko daude Etstau Batuetan, Kanadan eta Eskozian. Izena eta ezizenaren arrazoiak biltu ditugu.

Direct download: NFXXV-15a.mp3
Category:science -- posted at: 4:15am EDT

XXV. denboraldiaren 15. saioa: Electric City, ordenagailu kuantikoa eta Mycroft.

Direct download: NFXXV-15.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

Hemisferio bat txuria eta bestea beltza ditu Japetok, Saturnoko hirugarren sateliterik handienak. Oraindik ez dakigu zehatz-mehatz zergatik, baina badateoria sendo bat hori azaltzeko. Guk proposatu dugu Japeto argazkien bidez behatzea.  
Direct download: NFXXV-14c.mp3
Category:science -- posted at: 9:38am EDT

Areciboko irrati-teleskopioa zaharra zegoen, eta gainera, bi istripu gertatu dira eta instalazioa suntsitu egin da. Irrati-astronomiaren ikonoa izan da, eta orain, 57 urte lanean egon ondoren, desagertu da. Itziar Aretxaga Mexikoko INAOE institutuko astrofisikariarekin gainbegiratu diogu Areciboko historiari.

Direct download: NFXXV-14b.mp3
Category:science -- posted at: 9:38am EDT

Antibiralen ikerketa ez da geratu, nahiz eta COVIDaren kontrako txertoak azkar garatzen ari diren. Ivermektina, bizkarroien kontrako botika bat, antibiralen ikerketan sartu da, eta egindako ikerketa guztietan oso emaitza onak eman ditu koronabirusaren kontra. Dena den, oraindik ez daude ikerketa nahikoak egin agentzia kontrolatzaileek ivermektina onar dezan. Auskalo aurrera egingo duen ala ez.

Direct download: NFXXV-14a.mp3
Category:science -- posted at: 9:36am EDT

XXV. denboraldiaren 14. saioa: ivermektina, Areciboko teleskopioa eta Japeto.

Direct download: NFXXV-14.mp3
Category:science -- posted at: 9:35am EDT

Abenduko zenbaki kalean da. Aitziber Agirre aldizkariaren zuzendariak aurkeztu digu zenbaki berria. Gai nagusiak, COVIDari buruzko gogoeta luzera begira eta Agustin Arrieta filosofoaren elkarrizketa.

Direct download: NFXXV-13c.mp3
Category:science -- posted at: 9:38am EDT

EHUk gradu berri bat jarri du martxan. Karrera berri bat. Orain arte, informatikaren barruko ikasgai multzo bat zen adimen artifizialaren ikasketa. Aurten hasita, berriz, gradu osoa egin daiteke adimen artifizialaren inguruan. Itziar Irigoien Donostiako Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetarako Dekanordeak aurkeztu digu gradu berria, eta adimen artifizialari buruz hitz egin digu.

Direct download: NFXXV-13b.mp3
Category:science -- posted at: 9:37am EDT

Adimen artifizialak ekarri du hamarkada askotan bilatutakoa: aminoazidoen sekuentzia batetik proteinaren 3d egitura iragartzeko metodoa. Biologiaren erronka nagusietako bat izan da azken hamarkadetan, eta DeepMind proiektuko AlphaFold programak lortu du. Sekulako aurrerapausoa proteinen biologian, medikuntzan, biokimikan eta adimen artifizialean.

Direct download: NFXXV-13a.mp3
Category:science -- posted at: 9:36am EDT

XXV. denboraldiaren 13. saioa: proteinen tolesteko modua iragartzen, adimen artifizialaren gradu berria EHUn eta Elhuyar aldizkaria abenduko zenbakia.

Direct download: NFXXV-13.mp3
Category:science -- posted at: 9:32am EDT

1