Elhuyar Zientzia

Elhuyarko Garazi Andonegik aurtengo CAF-Elhuyar sariketaren aurtengo edizioaz hitz egin digu gaurkoan. Irekita dago lanak bidaltzelko aukera; otsailaren 12ra bitarte onartuko dituzte. Aurtengo berrikuntzak, batetik, COVIDaren egoerak uzten badu, berreskuratuko dutela udaberriko sari-banaketa, eta bestetik, aurten bi beka emango dituztela zientzia gizarterako proiektuei laguntzeko.

Direct download: NFXXV-20c.mp3
Category:science -- posted at: 3:53am EDT

Ordenagailu bati testu baten bitartez eskatzen badiogu marrazki bat egiteko, Text to Image teknologia erabil dezake horretarako. Adimen artifizialaren teknologia horrek oraindik irudi hiper errealistak ez ditu sortzen, eta, hala ere, emaitzak harrigarriak dira. Gorka Azkune gure kolaboratzailearen ekipoak teknologia horretako urrats bat ikertzen du EHUn. 

Direct download: NFXXV-20b.mp3
Category:science -- posted at: 3:51am EDT

Nazioarteko Unitateen Sisteman, litroaren ikurra l da, baina geroz eta gehiago erabiltzen da L ikurra zientzialarien artean, baita Euskal Herrian ere. Eta badago arrazoi sendo bat horretarako.

Direct download: NFXXV-20a.mp3
Category:science -- posted at: 3:49am EDT

XXV. denboraldiko 20. saioa: litroa, Text to Image adimen artifizialean eta CAF-Elhuyar sariak.

Direct download: NFXXV-20.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EDT

Nesken bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzeko INSPIRA STEAM proiektuak martxan jarri du bosgarren edizioa. Deustoko unibertsitateko Mari Luz Guenagarekin izan gara proiektuari buruz eta STEAM ideiari berari buruz hitz egiten.

 

Direct download: NFXXV-19c.mp3
Category:science -- posted at: 3:41am EDT

Zientzialari harrigarri bat ezagutu dugu: Maitane Alonso Monasterio. IAM izeneko enpresa sortu zuen, elikagaien kontserbaziorako teknologiakoa, eta, aldi berean, medikuntza ikasten ari da. Gainera, NASAk asteroide bati haren izena jarri dio. Ikertzaile gaztea da, eta, hala ere, oso ibilbide oparoa egin duena. Harekin batera Elhuyarko Zientzia Azoka proiektuaren aurtengo edizioaz hitz egin dugu Aitziber Lasa eta Danel Solabarrietarekin, eta INSPIRA STEAM proiektuaz ere hitz egin dugu Deustoko Unibertsitateko Mari Luz Guenagarekin.

 

Direct download: NFXXV-19b.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EDT

Enbrioiak zelula gutxi dituen egitura biribil bat da, baina hazi ahala, simetria puskatzen da, eta organismoa izango duen formara bideratzen da. Horretarako, indar eragile batzuek egin behar dute haien lana. Orain arte ez dira asko ikertu indar horiek, baina Parisko talde batek ikergai hartu du kontua; adibidez, nola hartzen duen zaldi batek zaldi baten forma.

Direct download: NFXXV-19a.mp3
Category:science -- posted at: 3:38am EDT

XXV. denboraldiaren 19. saioa: gorputza itxuratzeko metodoak, Maitane Alonso Monasterio eta Zientzia Azoka eta INSPIRA STEAM.

Direct download: NFXXV-19.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EDT

Neurri batean esan daiteke astaperrexilaren toxizitatea ardoaren bitartez tratatzen zutela zibilizazio klasikoetan. Plutarkok kontatzen zituenak jasota daude Eva Cantarellaren liburu batean; landare toxiko bat eta ardoa nola erabili lapurretan egitean, gerta litekeenari aurre egiteko moduan.

Direct download: NFXXV-18c.mp3
Category:science -- posted at: 3:16am EDT

ZarautzOn taldeko kideak izan dira gurekin, Natalia Vahl eta Jose Mari Larramendi. Abendua bukatu dute bi hitzaldi oso interesgarrirekin, interneteko kanaletan ikusgai daudenak, eta dagoeneko ari dira 2021era begira. Gaur eman digute haien asmoen berri gure irratsaioan. Oso COVIDak behartutako programazioa egingo dute, baina bestelako gaiak ere jorratuko dituzte.

Direct download: NFXXV-18b.mp3
Category:science -- posted at: 3:15am EDT

COVID-19aren kontrako borrokan, kerketaren munduan, ez da dena txertoa. Bi adibideri buruz hitz egin dugu. Batetik, antibiralen ikerketan ibermektina, 20 herrialde inguruk onartu duten tratamendu profilaktikoa. Eta bestetik, gaixotasunaren eta D bitaminaren arteko lotura, korrelazio bat susmatzen dutelako adituek COVIDaren larritasuna eta bitamina horren faltaren artean.

Direct download: NFXXV-18a.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

XXV. denboraldiaren 18. saioa: ez da dena txertoa, ZarautzOn 2021ean eta astaperrexila, estatyko pozoia.

Direct download: NFXXV-18.mp3
Category:science -- posted at: 3:07am EDT

Direct download: anagalarraga210113.mp3
Category:science -- posted at: 2:34am EDT

XXV. denboraldiaren 17. saioa: Agustin Arrieta filosofoarekin hitz egin dugu zientziaren filosofiari buruz eta pentsamendu kritikoari buruz.

Direct download: NFXXV-17.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EDT

XXV. denboraldiko 16. saioa: zeharkako flauta metalez egiten dugu, baina egurrezko instrumentuen taldean sailkatuta dago. Zergatik? Arrazoi teknologikoak eta musikalak tarteko, material-aldaketa egin zuen instrumentu horrek. Gaurko saio musikal honetan, gaia tratatu dugu. 

Direct download: NFXXV-16.mp3
Category:science -- posted at: 3:37am EDT

1