Mon, 29 March 2021
Elhuyar Fundazioak aste honetan aurkeztu du elia.eus web orria. Itzultzaile automatiko bat da. Gu Amaia Jaurekirekin izan gara, Elhuyarko Itzulpengintzako Teknologiaren arduradunarekin eta elia-ren alderdi teknikoa ezagutu dugu.
|
Mon, 29 March 2021
XIX. mendearen bukaera. Espresionismoa. Existitzen den koadro ezagunenetako bat Munch margolariaren "Oihua" da. Baina benetan ez da koadro bakarra. Lau bertsio egin zituen. Eta haietako bi lapurtu zituzten. Oskar Gonzalezek kontatu digu koadro horien istorioak, eta haien kimikan ere murgildu gara. |
Mon, 29 March 2021
Adituen ustez, 2020an aurkeztu zen Bluetooth bertsioak ekarri zuen azken 20 urtetan saltorik handiena teknologia horretan. Audioa zaindu dute bereziki estandar horretan. Teknologia berria eta berritzailea da, eta merezi zuen aipatzea.
|
Mon, 29 March 2021
XXV. denboraldiaren 29. saioa: Bluetooth berria, Munch-en Oihua eta Elia.eus. |
Wed, 24 March 2021
Fotosintesi naturala imitatu nahian edo, ikerketa asko egiten ari dira gaur egun. Kontu konplexua da, eta oso urruti gaude lortzetik. Gainera, esparru askoko adituak behar dira, biokimikariekin hasita adimen artifizialeko adituetara. Txoni Matxainek ekarri digu bide horretako ikerketa baten berri. |
Wed, 24 March 2021
Egun hauetan, Astrazenecaren txertoa erabiltzeari utzi diote, nahiz eta berriz ere martxan jarriko dute. Horren atzean arrazoi ekonomikoak eta politikoak daude, baina baita zalantza zientifikoak ere. Guk azken horiei buruz hitz egin nahi genuen. |
Wed, 24 March 2021
XXV. denboraldiaren 28. saioa: Astrazeneca eta fotosintesi artifiziala. |
Tue, 16 March 2021
Martxoaren 14an "PI" eguna ospatzen da. Matematikaz hitz egiteko aitzakia bat da, baina guk ere aitzaki horri heldu diogu. Batetik, Ainhoa Iñiguez matematikariaren ibilbidea ezagutu dugu,eta, bestetik, Euskal Herrian egiten den ikerketa matematikoa.
|
Tue, 16 March 2021
2019an hamar urte bete zituen CICnanoGUNE fisikako ikerketaren zentroak. Elixabete Garmendia kazetariak hamar urte horiek eta zentroaren sorrerako lanak bildu ditu "NanoGUNE, txiakiaren xarma" liburuan. Harekin hitz egin dugu. |
Tue, 16 March 2021
Erronka klasiko bat da matematikan: zenbaki aleatorioak sortzea. Ez da kontu erraza, baina badu garrantzi handia. Orain, Yale Unibertsitateko fisikari batzuek asmatu dute modu bat laser kaskar baten fluktuazio kuantikoak aprobetxatuta. |
Tue, 16 March 2021
XXV. denboraldiaren 28. saioa: zenbaki aleatorioak, nanoGUNEren liburua eta Ainhoa Iñiguez. |
Mon, 8 March 2021
Zenbaki berria kaleratu dute Elhuyar aldizkarikoek. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu dizkigu zenbakiak dituen edukiak. Gai nagusia 5G teknologia da. |
Mon, 8 March 2021
Elhuyarko Itziar Cortes informatikariak hitz egin digu adimen artifizialari buruz generoaren ikuspuntutik. Elhuyarren azterketa bat egin dute gaiari buruz. Adimen artifizialeko sistemak datu asko erabilita trebatzen dira, eta datu horietan berdintasunaren kontrako ideiarik baldin badago, sistemak anplifikatu ditzake ideia horiek. |
Mon, 8 March 2021
OpenAI enpresak GPT-3 transformerra egin du, literaltura idatz dezakeen adimen artifizialeko tresna bat. Haren onurak begi bistakoak dira, baina badu hain onuragarria ez den alde bat. |
Mon, 8 March 2021
XXV. denboraldiaren 26. saioa: GPT-3ren alde iluna, adimen artifiziala eta generoa eta Elhuyar aldizkaria 2021eko martxoko zenbakia. |
Mon, 1 March 2021
Elhuyarko EGOITZ ETXEBESTEk argitaratu berri du Zientziaren Izarrak liburua, Elhuyar aldizkarian argitaratutako artikuluen bilduma da. Emakume zientzialarien bizitzak eta lanei buruzko artikuluak. |
Mon, 1 March 2021
CICbiomaGUNE ikerketa-zentroan tumoreak hazten dituzte laborategian, haien funtzionamendua ikertzeko. Hiru dimentsioko egitura adimendutan hazten dituzte tumoreak monitorizatzeko, eta hazkuntza kontrolatzen dute gorputz baten barruan egongo balira bezala. Melanomaren eta bular minbiziaren tumoreak dira. Dorleta Jimenez de Aberasturi eta Malou Henriksen azaldu digute nola lortu duten eta nolako lana egingo duten sistema horrekin aurrerantzean. |
Mon, 1 March 2021
Kubako egoera ez da erraza. Baliabide gutxi dituzte COVID-19ari aurre egiteko, eta abendutik aurrera kasu asko dituzte. Baina lau txerto garatzen ari dira. Haietako bat, Soberana 2 izenekoa, azken fase klinikoan dago eta ustez laster ekoizpen industrialean sartzeko moduan. |
Mon, 1 March 2021
XXV. denboraldiaren 25. saioa: Kubako txertoa, tumoreak laborategian eta Zientziaren izarrak liburua. |