Elhuyar Zientzia
Eguberritako programa berezia egin dugu: umorea eta zientzia. Bi mundu ezberdin eta , hala ere, etengabeko kolapso batean daudenak. Elkarren arteko talka horren adibide asko ekarri ditugu gaur gabon gauari umopre puntu bat ekartzeko. 
Direct download: NFXXVI-16.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

Wasabia zapore mina du, baina ez da horrelako substantzia bakarra. Kontua da piperren familiako beste elikagai minek ez dutela kimikoki efektua substantzia beretik sortzen. Piper minek kapsaizina dute; wasabiak, aldiz, isotiozianatoak.

Direct download: NFXXVI-15c.mp3
Category:science -- posted at: 6:33am EDT

Agatha Christie berriz ere etorri zaigu Norteko Ferrokarrillera. Agatha Christie eta haren pozoiak. Irakurri al duzue Apointment with death? Hitzordua heriotzarekin, euskaraz. Irakurri al duzue? Heriotza horren hildakoa digitalinarekin hiltzen da. Mentxu Aiertza kimikariak azaldu digu zer den pozoi hori, eta nola erabili duen Agatha Christiek.

 

Direct download: NFXXVI-15b.mp3
Category:science -- posted at: 6:31am EDT

Gailu elektroniko malguak, pantailak edo bestelakoak, ez dira berriak. Besteak beste, polimero eroale malguekin egindako zirkuituak erabiltzen dira horretarako. Falta dira, ordea, kablerik gabeko konexioa egin dezaketenak, wireless gailuak egiteko. Hori da laborategi-mailan garatzen ari direna orain.

Direct download: NFXXVI-15a.mp3
Category:science -- posted at: 6:28am EDT

XXVI. denboraldiaren 15. saioa: elektronika malgua, digitalina eta wasabia.

Direct download: NFXXVI-15.mp3
Category:science -- posted at: 6:22am EDT

Donostiako Eureka museoan ikusgai dago Fotciencia17 argazkien erakusketa. Zientziarekin lotutako 49 argazkiak dira, erakusketa ibiltari bat osatzen dutena. Baina ez dira nahitaez zientzialariek egindako argazkiak. Javi Aizpurua, Idoia Mujika eta Larraitz Etxeberria izan ziren gurekin inaugurazioan Fotciencia17 honen azalpenak emateko.

Direct download: NFXXVI-14c.mp3
Category:science -- posted at: 5:41am EDT

Margolariek historian erabili izan dituzten pigmentu asko toxikoak dira, metal astunetan oianrritutako substantziak direlako. Oskar Gonzalez gure kolorezalearekin haietako batzuei buruz hitz egin dugu gaur. Goya, Vermeer edo Napoleon izan dira gurekin elkarrizketan.

Direct download: NFXXVI-14b.mp3
Category:science -- posted at: 5:41am EDT

COVID-19aren koronabirusaren azken aldaera arrakastatsua laborategietan da. Zientzialariak saiatzen dira hura ikertzen, besteak beste, gure txertoek haren kontra eraginkorrak ote diren argitzeko. Baina birusa, zientzialarien lana baino azkarrago zabaltzen da mundutik.

Direct download: NFXXVI-14a.mp3
Category:science -- posted at: 5:40am EDT

XXVI. denboraldiaren 14. saioa: Omicron aldaera, pigmentu toxikoak eta Fotciencia17.

Direct download: NFXXVI-14.mp3
Category:science -- posted at: 5:39am EDT

Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, 2021eko abendukoa. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu kioskoetan gure zain dagoen zenbaki hori. 

Direct download: NFXXVI-13c.mp3
Category:general -- posted at: 7:14am EDT

Pandemian egindako lanarengatik saritu dute Miren Basaras Ibarzabalmikrobiologoa. Dibulgazio-lanarengatik, eta ikerketa lanarengatik. Guk, hori aitzakia hartuta, solasaldi lasai bat izan dugu harekin.

Direct download: NFXXVI-13b.mp3
Category:science -- posted at: 7:12am EDT

Adimen artifiziala eta korapiloen teoria uztartuta, DeepMind enpresakoek aurkitu dute modu bat ikusmen artifiziala hobetzeko. Irudi batean arreta non jarri automatikoki detektatuko lukeen modu bat bilatzen ari dira, eta korapiloen teoria aplikatuta izan daiteke bidea.

Direct download: NFXXVI-13a.mp3
Category:science -- posted at: 7:08am EDT

XXVI. denboraldiaren 13. saioa: adimen artifiziala eta korapiloak, Miren Basaras eta Elhuyar aldizkaria. 

Direct download: NFXXVI-13.mp3
Category:science -- posted at: 7:05am EDT

1