Mon, 27 December 2021
Eguberritako programa berezia egin dugu: umorea eta zientzia. Bi mundu ezberdin eta , hala ere, etengabeko kolapso batean daudenak. Elkarren arteko talka horren adibide asko ekarri ditugu gaur gabon gauari umopre puntu bat ekartzeko. |
Wed, 22 December 2021
Wasabia zapore mina du, baina ez da horrelako substantzia bakarra. Kontua da piperren familiako beste elikagai minek ez dutela kimikoki efektua substantzia beretik sortzen. Piper minek kapsaizina dute; wasabiak, aldiz, isotiozianatoak. |
Wed, 22 December 2021
Agatha Christie berriz ere etorri zaigu Norteko Ferrokarrillera. Agatha Christie eta haren pozoiak. Irakurri al duzue Apointment with death? Hitzordua heriotzarekin, euskaraz. Irakurri al duzue? Heriotza horren hildakoa digitalinarekin hiltzen da. Mentxu Aiertza kimikariak azaldu digu zer den pozoi hori, eta nola erabili duen Agatha Christiek.
|
Wed, 22 December 2021
Gailu elektroniko malguak, pantailak edo bestelakoak, ez dira berriak. Besteak beste, polimero eroale malguekin egindako zirkuituak erabiltzen dira horretarako. Falta dira, ordea, kablerik gabeko konexioa egin dezaketenak, wireless gailuak egiteko. Hori da laborategi-mailan garatzen ari direna orain. |
Wed, 22 December 2021
XXVI. denboraldiaren 15. saioa: elektronika malgua, digitalina eta wasabia. |
Mon, 13 December 2021
Donostiako Eureka museoan ikusgai dago Fotciencia17 argazkien erakusketa. Zientziarekin lotutako 49 argazkiak dira, erakusketa ibiltari bat osatzen dutena. Baina ez dira nahitaez zientzialariek egindako argazkiak. Javi Aizpurua, Idoia Mujika eta Larraitz Etxeberria izan ziren gurekin inaugurazioan Fotciencia17 honen azalpenak emateko. |
Mon, 13 December 2021
Margolariek historian erabili izan dituzten pigmentu asko toxikoak dira, metal astunetan oianrritutako substantziak direlako. Oskar Gonzalez gure kolorezalearekin haietako batzuei buruz hitz egin dugu gaur. Goya, Vermeer edo Napoleon izan dira gurekin elkarrizketan. |
Mon, 13 December 2021
COVID-19aren koronabirusaren azken aldaera arrakastatsua laborategietan da. Zientzialariak saiatzen dira hura ikertzen, besteak beste, gure txertoek haren kontra eraginkorrak ote diren argitzeko. Baina birusa, zientzialarien lana baino azkarrago zabaltzen da mundutik. |
Mon, 13 December 2021
XXVI. denboraldiaren 14. saioa: Omicron aldaera, pigmentu toxikoak eta Fotciencia17. |
Fri, 10 December 2021
Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, 2021eko abendukoa. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu kioskoetan gure zain dagoen zenbaki hori. |
Fri, 10 December 2021
Pandemian egindako lanarengatik saritu dute Miren Basaras Ibarzabalmikrobiologoa. Dibulgazio-lanarengatik, eta ikerketa lanarengatik. Guk, hori aitzakia hartuta, solasaldi lasai bat izan dugu harekin. |
Fri, 10 December 2021
Adimen artifiziala eta korapiloen teoria uztartuta, DeepMind enpresakoek aurkitu dute modu bat ikusmen artifiziala hobetzeko. Irudi batean arreta non jarri automatikoki detektatuko lukeen modu bat bilatzen ari dira, eta korapiloen teoria aplikatuta izan daiteke bidea. |
Fri, 10 December 2021
XXVI. denboraldiaren 13. saioa: adimen artifiziala eta korapiloak, Miren Basaras eta Elhuyar aldizkaria. |
Mon, 29 November 2021
Ilargirako bidaia lehen aldiz Luciano de Samosata idazle siriarrak idatzi zuen kristo ondorengo II. mendean: Benetako historia izeneko liburuan, batzuen ustez, historiako lehen zientzia-fikziozko liburua. Eta askoz geroago, VIII. mendean, Beda agurgarriak Ilargiaren eta mareen arteko lotura aipatu zuen Erdi Aroko historia-liburu batean: Historia ecclesiastica gentis Anglorum. |
Mon, 29 November 2021
Zientzia fikzioaren munduko erreferente bat hil da aste honetan: Miquel Barceló. NOVA bildumako sortzaile eta editorea izan da. Gurekin elkarrizketa bat egin zuen behin, zientzia fikzioari buruzko artikulu batean parte hartzeko, Elhuyar aldizkarian. Erreferente handi bat. |
Mon, 29 November 2021
Humanitate digitaletako informazioa oso sakabanatuta dago sarean. Ez da erraza behar diren baliabideak eskuratzea. Hori konpontzeko, badira hainbat ideia martxan, tartean CLARIAH izeneko azpiegitura. IXA taldeko Mikel Iruskieta, EHUkoa, gurekin izan da, CLARIAH euskararen kasuan nola tratatzen ari diren azaltzeko. |
Mon, 29 November 2021
XXVI. denboraldiaren 12. saioa: Miquel Barceló hil da, humanitate digitalak eta CLARIAH eta bi liburu zahar. |
Mon, 22 November 2021
Kanpotik zatarra dirudien arren, elefantearen oinak sekretu interesgarri batzuk gordetzen ditu. Horri buruz hitz egin dugu, baita gure eta tetrapodo guztien hankei buruz. |
Mon, 22 November 2021
Adimen artifizialeko esparruan gero eta baliabide gehiago behar dira emaitza onak lortzeko. Ondorioz, ikerketa hori pixkanaka ari da enpresa handien eskuan geratzen. Hori orekatzeko asmoa duen proiektu bat ezagutu dugu, Big Science. Ikerketa-talde txiki askoren baliabideen partekatzean oinarritutako ideia da. IXA taldeko Gorka Azkunek, EHUkoak, kontatu digu zer den ideia hori. Hain zuzen ere, bere ikerketa taldea sartuta dago Big Science egitasmoan euskararen ikerketa batekin. |
Mon, 22 November 2021
IBMk iragarri du 127 qubiteko ordenagailu kuantiko baten prozesagailua egin duela. Pixkanaka, aurrera doa konputazio kuantikoaren esparrua. Baina horrek zer esan nahi du guretzat, kaleko kontsumitzaileentzat? |
Mon, 22 November 2021
XXVI. denboraldiaren 11. saioa: IBMko ordenagailu kuantikoa, BigScience eta elefantearen oina. |
Mon, 15 November 2021
25. urteurrenaren ospakizuna Ekoetxea Txingudin grabatu dugu. Hortaz, aprobetxatu dugu Ekoetxeen sarearen berri izateko IHOBEko Ane Dorronsoro arduradunarekin, eta bertako hezkuntza lana ezagutzeko Mikel Etxaniz hezitzaileen koordinatzailarekin. |
Mon, 15 November 2021
25. urteurren honetan, atzera begira jarri gara, bi gonbidatu bereziekin. Batetik, kirol mundutik, Xubane Uribarrena arraunlaria etorri zaigu, Donostiako Arraun Lagunak taldekoa eta aurtengo Kontxako banderaren irabazlea. Eta antzelanen mundutik, Andoni Agirregomezkorta aktorea, pelikula eta telesail askotan parte hartutakoa. Biekin izan dugu solasaldi lasai bat. |
Mon, 15 November 2021
Glasgowko klima-gailurra azaroaren 12an bukatzeoa zen, baina azken eguneko egoera ez da itxaropen handia izateko modukoa. |
Mon, 15 November 2021
XXVI. denboraldiaren 10. saioa: Porgrama berezia: Norteko Ferrokarrillaren 25. urteurrena. |
Wed, 3 November 2021
Aurtengo edizioa martxan da. CAF-Elhuyar sariketan parte hartu nahi dutenentzat, lanak bidaltzeko epea irekita dago. Elhuyarko Garazi Andonegik azaldu dizkigu euskarazko zientzia-dibulgazioko sariketa honen azken berriak. |
Wed, 3 November 2021
DIPC zentroak eta Columbiako Unibertsitateak lankidetza bat abiarazi dute nanopartikulen bitartez garuna ikertzeko. Aitzol Garcia Etxarri proiektuaren buruetako bat izan da gurekin, eta aurkeztu dizkigu ikerketa-taldea eta proiektu osoa. |
Wed, 3 November 2021
Glasgow hirian ospatuko den COP26 klimaren-bileraren bezperan gaude, eta itxaropen handiak daude. Dena den, zalantzak ere ez dira falta. Onena, orain, itxarotea eta ikustea zer ematen duen gailurrak. |
Wed, 3 November 2021
XXVI. denboraldiaren 8. saioa: Glasgow, nanopartikulak garunean eta CAF-ELhuyar sariak. |
Thu, 28 October 2021
|
Mon, 25 October 2021
Donostiako Sustapenak eta Elhuyarrek erakusketa bat inauguratu dute aste honetan: Atzoko Kimerak. Garai batean arrakasta izan ez duten ideia zientifiko batzuek gerora hartu dute zentzua. Horrelakoen adibideak hartu, eta Alderdi Ederren instalatu dute poster handien erakusketa bat. Ainhoa Aldasoro Donostia Sustapeneko teknikaria eta erakusketaren komisarioa Manex Urruzola Elhuyarrekoa izan dira gurekin erakusketaz hitz egiteko. |
Mon, 25 October 2021
Mitridates VIa, Pontoko erregea, pozoituta hiltzeko beldur zen. Kondairak dio egunero hartzen zituela 54 pozoiren dosi txikiak eta lortu zuela immunizatzea. |
Mon, 25 October 2021
Beste edozein arlotan bezala, dirua ezinbestekoa da ikerketa-proiektuak egin ahal izateko. Beraz, neurri handi batean, diru banatzaileek erabakitzen dute zer ikertuko den. Gaur, EHUko eta DIPCko Txoni Matxain kimikari kuantikoak azaldu du zein diren azkenaldian sustatzen diren kuantikako proiektu-motak. |
Mon, 25 October 2021
Ustez, teknologiak laster emango du aukera mamutak eta desagertutako beste espezie batzuk berpizteko, manipulazio genetikoa erabilita. Baina ez dago hain argi etikoki nola hartu behar den ideia hori. Victoria Herridge biologo ebolutiboak eta proiektuan parte hartzeko aukerari uko egin dionak, gogoeta bat argitaratu du gaiari buruz, Nature aldizkarian. |
Mon, 25 October 2021
XXVI. denboraldiaren 7. saioa: mamutak berpiztu, kuantikaren joerak, Mitridates eta pozoiak eta Atzoko Kimerak. |
Mon, 18 October 2021
Datorren asteartean, Donostiako Ernest Lluch kultur-etxean, programazio berri bat jarriko da martxan. “Emakume zientzialarien argitan” izango du izena. Elhuyarko Ana Galarragak gidatuko du programazio berria.
|
Mon, 18 October 2021
Zer dago gorriaren azpian? Infragorria. Ez da kolore bat, berez, baizik eta kolorea ez den lehen uhin elektromagnetikoa, energiaren eskalan behera. Ez da kolore bat, eta hortaz, ez luke egon behar koloreei buruzko atal batean. Baina Oskar Gonzalez gure kolorezaleak topatu du arrazoi oso on bat infragorria koloreen atalera ekartzeko. Artean duen erabileraz hitz egin digu. |
Mon, 18 October 2021
Joan den astean Osasunaren Mundu Erakundeak onartu duen malariaren kontrako lehen txertoaz hitz egin genuen. Baina beste txerto bat dago 1987tik, Manuel Patarroyo kolonbiarraren taldeak garatutakoa.
|
Mon, 18 October 2021
XXVI. denboraldiaren 6. saioa: Patarroyo eta malaria, infragorria eta "Emakume zientzialarien argitan" zikloa. |
Fri, 15 October 2021
Aukeratu zure pozoiak. Atal berria jarri dugu martxan Mentxu Aiertzarekin. Agatha Christieren liburuetatik abiatuta, pozoiak aztertuko ditugu. Lehen saio honetan, estrikninaz hitz egin dugu. |
Fri, 15 October 2021
Dagoeneko iragarri dituzte aurtengo Nobel sariak jasoko dituztenen izenak. Medikuntzan, fisikan eta kimikan eman dituzte azaleko errezeptoreei, klimaren modelizazioari eta molekula organikoen sintesi asimetrikoari. |
Fri, 15 October 2021
Lehen aldiz onartu du OMEk malariaren kontrako txerto bat erabiltzea. RTS,S izena du, eta milioika kagun babestu ditzake gaixotasunekin. Albiste ona da. |
Fri, 15 October 2021
XXVI. denboraldiaren 5. saioa: malariaren txertoa, Nobel sariak eta estriknina. |
Mon, 4 October 2021
Antenarik gabeko saioa udazkenaren hasieran egin dugu. Hostoak, asko behintzat eroriko dira zuhaitzetatik. Bada, hostoak antenak dira, fotosintesia egiteko argia harrapatzen duten antenatxoak. Eta gainera, argi hori harrapatzeko erabiltzen duten molekula bera ere, klorofila, antena ñimiño bat da. |
Mon, 4 October 2021
Antenarik gabeko saioan, telefono mugikorrei begiratu diegu. Garai batekoek antena bat zuten, gaur egungoek, aldiz, ez. Ala bai? Egia esan, mugikorrek antena asko dituzte, baina ezkutatuta. Dena den, irratia uhinetatik entzuteko antenarik ez dute, ezta telefonoaren barruan ere... zergatik? |
Mon, 4 October 2021
Antenarik gabeko saio honetan, Puerto Ricora ere joan gara. Han, Arecibon antena paraboliko erraldoi bat zegoen, 305 metroko diametroa zuen irrati-teleskopio bat. Denborarekin arazoak izaten hasi zen, eta 2020ko abenduan, kable bat puskatu eta istripu larria izan zen Arecibon. Geroztik, Arecibo gabeko garaian gaude. |
Mon, 4 October 2021
Antenarik gabeko saioan, Alaskara joan gara, St. Matthew uhartera. Han instalatu zuten estatubatuarrek antena bat Bigarren Mundu Gerran. Elur-oreinak eraman zituzten han geratu zirenentzat, eta antena kendu zutenean, elur-oreinak han geratu ziren. Nahigabe, populazioen biologiari buruzko esperimentu harrigarri bat jarri zuten martxan. |
Mon, 4 October 2021
Antenarik gabeko saioan, zientzia fikziozko ideia batekin abiatu gara, hain zuzen ere, antena baten suntsipen bat. Arthur C. Clarke idazlearen The Sentinnel ipuina da, 2001 eleberrian garatu eta moldatu zuen testu bat. Ilargian jarritako monolito bat, gizakiaren garapen teknologikoaren lekukoa da, oso modu berezian. |
Mon, 4 October 2021
XXVI. denboraldiaren 4. saioa: antenarik gabeko saioa . |
Mon, 27 September 2021
Denboraldi berria du Teknopolis saioak, ETBko telbistako zientzia-programa. Nagore Rementeria eta Iñaki Leturia gurekin izan dira, zuzendaria eta aurkezlea hurrenenez hurren, denboraldi berriaz hitz egiteko. |
Mon, 27 September 2021
Adimen artifizialaren erreferente bat, Isabelle Guyon, Paris-Saclay-ko unibertsitatekoa. Gurekin izan da eta azaldu zigun nolakoa izan den bere ibilbidea, eta nola ikusten duen ikasketa automatikoaren iraultza hau. |
Mon, 27 September 2021
Aspalditik dago mundua La Palmako sumendiari begira. Dokumental katastrofistetan hitz egin izan da Cumbre Viejako sumendiari buruz. Eta 2000an, adibidez, BBCko programa batean sumendiaren ustezko erupzio bati buruz aritu ziren. |
Mon, 27 September 2021
XXVI. denboraldiaren 3. saioa: La Palmako sumendia hemerotekan, Isabelle Guyon eta Teknopoliseko denboraldi berria. |
Tue, 21 September 2021
Elhuyar STEAM hezkuntza taldekoek ideia on bat izan zuten iaz. STEAM hezkuntzari buruzko liburuxka batzuk argitaratu zituzten, komiki-itxurako formatu batean. Eta haien edukia hobeto zabaltzeko, twitter bidez hasi ziren edukia zatika zabaltzen bi astean behin. Ideiak harrera oso ona izan zuen, eta beraz, aurten ere hasi dira horretan. Leire Ferro Leturiak eman dizkigu xehetasunak.
|
Tue, 21 September 2021
Iker Badiola minbizia ikertzen du EHUn. Pandemia sortu zenean, minbiziaren eta COVIDaren arteko lotura bat aurkitu zuten furina proteinarekin. Eta horri esker, COVIDaren kontra erabil litekeen medikamentu bat topatu zuten. Gurekin izan da Badiola ikerketaren berri ekartzeko.
|
Tue, 21 September 2021
Metrajearen ordaina ingelesez footage da, metroaren partez haiek oina erabiltzen dutelako luzerak neurtzeko unitate moduan. Eta euskaraz? Bada, euskaraz ere metraje hitza bera erabiltzen da. 25 urte bete berri duen Elhuyar hiztegian, oso argi azaltzen da.
|
Tue, 21 September 2021
XXVI. denboraldiaren 2. saioa: metraje, iker badiola eta sulkonazola eta STEAM hezkuntzako komikiak. |
Mon, 13 September 2021
Aitziber Agirre Elhuyar aldizkariaren zuzendariak kontatu digu azken zenbakia argitaratu berri dutela. Zenbaki honetako gaien artean, ekonomia ekologikoa eta dendrokronologia. |
Mon, 13 September 2021
Animalia bioluminiszenteen proteinak baliatu izan dira zientzian aplikazio askotarako. LEDak ere egin daitezke, baina arazo bat dute: degradatzen dira. Degradazio hori saihesteko ahalegin batez hitz egin digu CFM zentroko Idoia Mujika kimikariak. CFMko adituek, CIC-biomaGUNEkoek eta kanpoko beste zentro batzuetakoek Nuevo Horizonte saria jaso dute esparru horretan egindako ikerketarengatik. |
Mon, 13 September 2021
EHUko udako ikastaro batean, Aitor Arregi sukaldariak azaldu zuen Getariako tradizio gastronomikoa dela itsasontzietako ohiturak lehorrera eramatearen adibide bat. Parrilla barkuetan erabiltzen zen arrainak prestatzeko, bidaia luzeetan. Eta Xabier Alberdi historialariaren lanari esker badakigu Elkanoren bigarren bidaia handian parrilla eramaten zutela.
|
Mon, 13 September 2021
XXVI. denboraldiaren 1go saioa: Elkano parrilleroa, LED bioluminiszenteak eta Elhuyar aldizkaria. |
Mon, 28 June 2021
Denboraldiaren azken saioa. Ugo Mayor EHUko Ikerbasque ikertzailearekin izan gara eta atzera begiratu dugu COVID-19aren pandemia perspektibarekin ikusteko. Zer gertatu zen hasieran, nola hartu genuen, nola hartu zuten zientzialariek eta abar. Gogoeta bat pandemiari oso gertutik jarraitu dion ikertzaile batekin. |
Mon, 28 June 2021
Txoni Matxainek hausnarketa bat egin du artikulu zientifikoak argitaratzeari buruz. Giza jarduera bat da, eta, jakina, pertsonek egiten dute, horrek duen guztiarekin. Artikulu zientzialariaren ikuspuntutik ikusita. |
Mon, 28 June 2021
Dom Perignon eta Clicquot alarguna. Ezagunak izenak? Txanpainaren munduko izen ospetsu handiak. MENTXU AIERTZAk gaur bien historiak kontatuko dizkigu. Txanpaina eta zientzia zuekin. |
Mon, 28 June 2021
Aste honetan banatu dira ON zientzia sariketaren sariak. Aurten, bi sari nagusi izan dira bakarra izan beharrean. Irabazleak: "Deep Fake" eta "¿Por qué no podemos tomar un ibuprofeno cada 4 horas pero sí alternarlo con paracetamol?". |
Mon, 28 June 2021
XXV. denboraldiaren 41. saioa: On-zientzia, txanpaina eta artikulu zientifikoak. |
Wed, 16 June 2021
Egurladiarekin zerikusia duten hainbat mitoz hitz egin dugu Onintze Salazar Perez meteorologoarekin. Elurra egin dezake hotza egiten duenean? Eta ilargiaren eragina nolakoa da meteorologian? Edo itsasgoraren eta uholde-arriskuaren arteko lotura. Gai luzea da mitoena meteorologian.
|
Wed, 16 June 2021
Oskar Gonzalez Mendiak, gure kolorezaleak, animalien koloreei buruz hitz egin digu. Intsektuak eta argi ultramorea, iridiszentzia, kolore aldaketak edo argi polarizatua bliatzen duten karramarroak.... mundu bat koloreei lotuta animalien esparruan. |
Wed, 16 June 2021
XXV. denboraldiaren 40. saioa: koloreak animalietan eta meteorologiaren mitoak. |
Mon, 7 June 2021
Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia kioskoetan dago dagoeneko. Gai nagusia, Elkanoren espedizioaren zientzia. Eta beste gai interesgarri batzuk ere daude zenbaki honetan, Itziar Lakari egindako elkarrizketa edo COVID-19aren jatorriari buruz, adibidez. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu zenbaki berria. |
Mon, 7 June 2021
Asier Albite Agirrek CAF-Elhuyar sariketan Neiker saria irabazi du betizuaren egoerari buruzko artikulu batekin. Gurekin izan da behi-arraza horri buruz hitz egiten. Gainera, gaiari buruzko Suharra dokumentala aurkeztu digu. |
Mon, 7 June 2021
Elkanoren espedizioaren zientzia,berriz ere aste honetan. Xabier Alberdi Lonbidea Itsas Museoko zuzendaria da, eta historialaria da, eta garai hartan zientzia eta teknologien kontuak nola aztertzen ziren kontatu digu. Hori, eta mito historikoen sorrera nola gertatzen den ere kontatu du Alberdik, Elkanoren espedizioari buruzko mito asko baitago. |
Mon, 7 June 2021
NASAk bi misio berri iragarri ditu Artizarrera, gutzi orabehera 2028-2030 urteetan jaurtitzeko. Planetaren gainazalera jaisteko zundak dira, eta horrek eskatzen du diseinu berezia izatea, Artizarreko kondizioak oso bortitzak direlako. |
Mon, 7 June 2021
XXV. denboraldiaren 39. saioa: Artizarrerako misioak, Xabier Alberdi eta Elkano, betizua eta Elhuyar aldizkaria. |
Mon, 31 May 2021
500 urte dira Elkanoren espedizioak lehen mundubira osatu zuela. Abentura horren zientziari buruzko monografiko bat egin dugu lau aditurekin: Alvaro Aragon eta Lourdes Odriozola historialariak, Xabier Agote ontzigilea eta Naiara Barrado astronomoarekin. |
Mon, 24 May 2021
Laster izango da Elhuyar Zientzia Azokaren aurtengo urte-bukaerako ekitaldia. 12 eta 18 urte arteko gazteek ikasturte osoan landutako zientzia-proiektuekin egindako azoka bat. Pandemiak hala behartuta, aurten azoka birtualaren formatua hartuko du, baina hala ere, Bilbon, 20 talde saridunak aurkeztuko dituzte haien lanak. Gainera, ohikoa ez den bezala, aurtengoa Areatzan egingo dute, Arenalean. Leire Ferro eta Danel Solabarrieta Elhuyarko koordinatzaileek kontatuko digute nola egingo duten.
|
Mon, 24 May 2021
Ardoa egiteko modua aldatu edo egokitu behar dugu klima-aldaketaren eraginez. Besteak beste, mahatsondoak ondo hazi behar dira klimaren egoera berrian. Eta zientzialariek badakite. Helene Sanchez Zelaia bioteknologian adituak artikulu bat idatzi du gaiari buruz, eta CAF-Elhuyar sarietan aipamen berezi bat eskuratu du artikulu horrengatik Neiker sariaren kategorian.
|
Mon, 24 May 2021
Gorputzaren parte ditugu isotopo erradioaktiboak. Karbono-atomoz eginda gaude, eta karbono horietan, 10.000 milioitik bat karbono-14 isotopoa da, beraz erradioaktiboa. Baina nola demontre iristen da berez desintegratzen den atomo bat gure gorputzaren parte izatera? Bada, izpi kosmikoen errua da. |
Mon, 24 May 2021
XXV. denboraldiaren 37. saioa: erradioaktibitatea gorputzean, ardoa eta mahastiak eta elhuyar Zientzia Azoka. |
Mon, 17 May 2021
Natura behatzeari buruzko mahai-inguru bat egin dugu CAF-Elhuyar sarietako bi irabazlerekin. Nahia Seijas Garzónek museo naturalei buruzko artikulu batekin irabazi zuen artikulu orokorren kategoria. Eta Iñaki Sanz Azkuek, konfinamenduan ginenean, natura lehiotik behatzeari buruzko gogoeta bat argitaratu zuyen, eta kazetaritzako lanen kategorain irabazle izan zen horrekin. Biak egon dira gurekin natura behatzen irrati-estudioaren barrutik.
|
Mon, 17 May 2021
Ibermektina erabili behar da COVID-19a tratatzeko? Galdera horrek oraindik ez du erantzunik. Aldeko jende asko dago, eta kontrako jende asko ere bai. Eztabaida sutsua da. Adibidez, Osasunaren Mundu Erakundeak ez du onartu tratamendua, baina orain aditu talde batek arteko ikerketen azterketa sakon bat argitaratu dute, eta haien ustez, ibermektinak eten egin lezake pandemia.
|
Mon, 17 May 2021
XXV. denboraldiaren 36. saioa: ibermektinaren zurrunbiloa eta natura behatu etxe barrutik. |
Mon, 10 May 2021
Disziplina askoko aditu-talde batek COVID-19aren liburu zuria aurkeztu du. Liburuak pandemia aztertzen du ikuspuntu askotatik. Talde horretako Miren Berasategi Zeberio Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak hitz egin digu liburuari buruz.
|
Mon, 10 May 2021
Ainara Sangroniz kimikariak irabazi du CAF-Elhuyar saria norberaren tesian oinarritutako artikuluen kategorian. Polimero jasangarriei buruzko ikerketa egin du tesian. Gurekin izan da hori guztia kontatzeko.
|
Mon, 10 May 2021
Laboratorium museoan, Bergaran, lurrun-lokomotora bat dago eskalan eginda, eta funtzionatzen duena. Mikado 141 modeloaren erreplika bat da eta bi metro luze da. Grabagailua hartu eta bertara joan gara egileetako batekin egotera, Jose Mari Rubiorekin, eta Rosa Errazkin museoko zuzendariarekin ere izan gara.
|
Mon, 10 May 2021
Aste honetan, ehun urte bete dira Chanel 5 zenbakia, perfume ospetsua, merkaturatu zenetik. Usain pilo baten nahaste sofistikatu batez osatutako lehen perfumea izan zen. Kimikaren ikuspuntutik ere, sekulakoa da perfume horren historia. |
Mon, 10 May 2021
XXV. denboraldiaren 35. saioa: Chanel 5 perfumea 100 urte, Mikado 151 ferrokarrilla, Ainara Sangroniz eta polimero jasangarriak eta COVID-19aren liburu zuria. |
Mon, 3 May 2021
Aurtengo CAF-Elhuyar sariak eman dituzte aste honetan. Merezimendu saria Jabier Agirre medikuak jaso du, urteetan medikuntzaren dibulgazioan egin duen lanarengatik. UZEIn urteak eman ditu, OEEko kidea da, Elhuyar aldizkarian kolaboratu du 200tik gorako artikuluekin eta eta adibidez Euskadi Irratian ere aritu da dibulgazioan. Berak ikusi du nola aldatu den medikuntza, dibulgazioa eta euskararen erabilera bera.
|
Mon, 3 May 2021
Fisikariak kezkatuta daude muoiekin. Partikula horiek ez dute orain arteko teoriak iragartzen duen jokabidea eremu magnetikoen aurrean. Lehendik susmo hori bazegoen, baina Fermilab laborategian egindako esperimentu batek ziurtatu du hori, eta aztertu behar da zergatik gertatzen den. Hipotesietako baten arabera, ezagutzen ez dugun oinarrizko indar bat egon liteke, baina horiek hitz handiak dira.
|
Mon, 3 May 2021
XXV. denboraldiaren 34. saioa: muoiak eta Jabier Agirre. |
Tue, 27 April 2021
1693ra joan gara Salem hirian izan zen sorginkeria kasuak aztertzera. Linnda Caporael New York estatuko Rensselaer Insitutuko psikologoak plazaratu zuen hipotesi bat kasu horren jatorria azaltzeko: zekaleak infektatzen duen ainoa onddoak LSDaren antzeko substantzia bat ekoizten duenez, litekeena da ume batzuek zekale horrekin egindako ogia janda hasi izana gertaera hura.
|
Tue, 27 April 2021
Bi urtean behin antolatzen du UEUk Ikergazte kongresua. 2021ko edizioa, laugarrena, Gasteizen izango da ekainaren 9tik 11ra, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Gu Olatz Arbelaitz Gallegorekin izan gara, kongresuaren koordinatzaileetako bat, aurtengo edizioaren berri izateko.
|
Tue, 27 April 2021
Joe Biden presidenteak klimari buruzko gailur bat antolatu du munduko 40 agintarirekin klima-larrialdiaren kontrako borrokari astindu bat emateko. Neurri berriak komunikatu dira, eta, batez ere, beste herrialdeko agintariekin negoziatzeko erabili du Bidenek, klimaren gaian lidergoa eskuratuko duelakoan.
|
Tue, 27 April 2021
XXV. denboraldiaren 33. saioa: Joe Bidenen klima-gailurra, Ikergazte eta Salem-eko sorginkeria. |
Mon, 19 April 2021
Laster itxiko da epea On Zientzia bideo-lehiaketan parte hartu nahi dutenek lanak aurkezteko. Elhuyarko Manex Urruzola korrdinatzailearekin izan gara aurtengo edizioaren xehetasunez hitz egiteko.
|
Mon, 19 April 2021
"Ahots sintetiko pertsonalizatuak, ahotsa galdu dutenei hitza emateko". Hori da Inma Hernaez Aholab laborategiko zuzendariak datorren astean emango duen hitzaldi baten izenburua. Horri buruz hitz egin duguberarekin. Adimen artifiziala, ahotsa galdu dutenek nolabait berreskura dezaten.
|
Mon, 19 April 2021
Teknopolis saioak, ETBko zientzia-saioak, Elhuyar Fundazioak ekoizten duen programak, aipamen berezi bat jaso du Foro Transfiere sarietan. Gainera, ibilbide osoari emandako saria da. Zorionak!
|
Mon, 19 April 2021
XXV. denboraldiaren 32. saioa: Transfiere Foro saria, ahots sintetiko pertsonalizatuak eta On-zientzia 2021. |
Mon, 12 April 2021
Usurbilgo udalak eta Elhuyar Fundazioak antolatu dute "Elhuyar solasaldiak" izeneko hitzaldi-zikloa. Apirilaren 14an hasiko da. COVID-19a, ekologia eta beste gai batzuk jorratuko dituzte hizlariek hitzaldi haietan. Berez, hitzaldiak presentzialak izateko prestatu dira, baina streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira. |
Mon, 12 April 2021
CICbiomaGUNEko adituek lortu dute nanoboten mugimendua jarraitzea sistema biologiko baten barruan. Etorkizunean nanobot horiek, adibidez, medikamentuak eraman ahal izango dituzte gorputzaren toki jakinetara erresoluzio altuko medikuntza egin ahal izateko. Unai Cossio ikertzailea izan da gurekin eta kontatu digu nola lortzen duten robot nanoskopikoen mugimenduari jarraitzea. |