Mon, 25 April 2022
Agatha Christieren pozoien tartea izan dugu. Kasu honetan, eserinaz hitz egin digu Mentxu Aiertzak. Fisostigmina ere deitzen da, Physostigma venenosum landaretik datorrelako. Afrikako pozoia da, Europara XIX. mendean ekarritakoa, eta Christiek bi eleberritan erabili duena. |
Mon, 25 April 2022
Udaberria eta 2022ko liga bukatzetik gertu gaude. Kalkuluak hasi dira, jakiteko zer taldek sailkatuko den nola. Orain da matematikaren garaia, baina entzule askoko komunikazio horek ez dute ondo tratatzen matematika. Ancelottiren aipamen publikoak dira horren adibide bat.
|
Mon, 25 April 2022
XXVI. denboraldiaren 33. saioa: futbola eta matematika, pozoiak: eserina. |
Thu, 21 April 2022
Joseba Rios arkeologoarekin hitz egin dugu. Aranbaltza aztarnategiaren zuzendaria da, neandertalen hainbat egonaldiak izan dituen aztarnategi ireki berezi bat. Hango ikerketaren datuek laguntzen dute aztertzen neandertalak kosta horretatik nola desagertu ziren. |
Wed, 20 April 2022
Ikerketa batzuen arabera, SARS-CoV2 birusak monozitoak eta makrofago batzuk infektatzen ditu. Informazio horrek tratamendu berrietarako bidea irekitzen du. |
Wed, 20 April 2022
XXVI. denboraldiaren 32. saioa: koronabirusa sistema immunologikoan eta Neandetalak Aranbaltzan. |
Wed, 13 April 2022
Manex Urruzola ONzientzia bideo-lehiaketaren koordinatzailea gurekin izan da. Lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko aukera badago oraindik. Oinarriak onzientzia.tv webgunean. |
Wed, 13 April 2022
Herrialde batzuetan onartuta daude mitokondrioen bidezko terapia, hiru guraso genetikoen haurren terapia. CICbiomaGUNE zentroko talde batek terapia horren arriskuak ikertu ditu. Irati Aiestaran ikertzailea izan da gurekin. |
Wed, 13 April 2022
Giza genoma osoa deskodetu dute. Berez, 2003an egin zuten iragarpena, baina garai hartan ez zegoen teknologia guztiz-guztiz deskodetzeko. Orain, Telomere to Telomere proiektuan, erabat bukatu dute. |
Wed, 13 April 2022
XXVI. denboraldiaren 31. saioa: giza genoma osoa, mitokondrien bidezko terapiaren arriskua eta ONzientzia. |
Mon, 4 April 2022
BRTA aliantzako adituak izan ditugu zibersegurtasunaren unibertsoan gidari. Aitor Urbieta (Ikerlan), Lander Segurola (Vicomtech) eta Joseba Laka (Tecnalia) gurekin izan dira haien lana aurkezten eta zibersegurtasunak dituen adar ugari horiek aztertzen.
|
Mon, 4 April 2022
Adimen artifizialeko teknika bat da. Makina batek, ikasketa prozesuan, bere buruari gainbegiratu diezaioke. Self supervised learning deitzen diote. Gorka Azkune informatikariak azaldu digu nola. |
Mon, 4 April 2022
XXVI. denboraldiaren 30. saioa: self supervised learning adimen artifizialean eta zibersegurtasuna. |