Fri, 30 September 2022
2022ko iraila, eta dagoeneko dago Teknopolis saioa antenan, ETBn. Irudia aldatu diote eta ikuspuntu berra eman saioari. Nagore Rementeria Argote eta Iñaki Leturia Yurrita zuzendariek kontatu digute nolako izango den denboraldi hasi berri hau. |
Fri, 30 September 2022
Kuantikak modernitatearen irudi publikoa dauka. Gizartean, askotan erabiltzen da kuantiko hitza zerbait berria eta iraultzailea adierazteko, eta, neurri batean, horrek ezjakintasuna adierazten du. Baina lilura bat sortu du kontzeptu horrek. Bestalde, sasizientziek erabili dute hitza haien burua promozionatzeko. |
Fri, 30 September 2022
Asteroide baten kontrako talka eragin dute NASAkoek DART misioan. Ustez, asteroide horren orbita aldatu dute neurri txiki batean. |
Fri, 30 September 2022
XXVII. denboraldiaren 3. saioa: kuantikaren lilura eta Teknopolis. |
Wed, 28 September 2022
EHUko ikertzaile batzuek aztarna energetikoa kalkulatzeko metodologia berria proposatu dute, eta konparaketa bitxi bat egin dute: Autonomia Erkidegoaren aztarna energetikoa eta Gasteizko Errekaleor auzokoa. Estitxu Villamor ikertzaileak azaldu digu lan interesgarri hori. |
Wed, 28 September 2022
II. denboraldiaren 3. saioa: aztarna energetikoa eta Errekaleor auzoaren adibidea, eta Coimbrako liburutegi joaninoko saguzarrak. |
Mon, 26 September 2022
Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute ELhuyar aldizkariaren zuzendariak kontatu digu azken zenbakiak zer gai eskaintzen dizkigun. Artea eta adimen artifizialetik hasita, COVIDaren egoeraraino; aukera zabala zenbaki honetan. |
Mon, 26 September 2022
La Vie koadroa Picassoren garai urdinari dagokio. Maisulan hori X izpien bitartez aztertu zutenean, istorio interesgarri bat azalera zuten, Picassoren lagun batek bere buruaz beste egin zuenekoa. Oskar Gonzalez kolorezaleak kontatu digu istorioa. |
Mon, 26 September 2022
Aurten, 40 urte bete ditu Spectrum ordenagailu pertsonalak. 8-bit-eko ordenagailuen adibidea da, askorengan informatikaren lehen kontaktua izan zena. |
Mon, 26 September 2022
XXVII. denboraldiaren 2. saioa: Spectrum, Picasso eta Elhuyar aldizkaria. |
Wed, 21 September 2022
Bisitan izan gara Kardala institutuan, Mutrikun. Lanbide heziketako zentoa da, eta akuakultura irakasten du. Oso toki berezia da, oso jarduera bereziarekin. Imanol Garate zuzendariak gidatu gaitu bisitan, eta baita akuakultura bera aurkeztu ere. |
Wed, 21 September 2022
II. denboraldiko 2. saioa: Kardala Institutua eta akuakultura eta Asteklima 2022. |
Mon, 19 September 2022
Asturiasen, Ekulan izeneko paper-tailerrean, Juan Barbek bizitza osoko ikerketa batean sartuta dago, alegia, landare ezberdinetatik nolako paper ezberdinak egin daitekeen ikertzen du. Mentxu Aiertza Tolosako Paper Eskolako irakasleak haren hitzak ekarri dizkigu. |
Mon, 19 September 2022
XXVII. denboraldiaren lehen saioa; Eskualn papergintza-tailerrera bisita. |
Thu, 15 September 2022
Klima mediterraneakoa da dragoitxoa, gekoen taldeko espezie bat. Baina hamarkada batzuk dira Euskal Herrira iritsi zela, barrualdera. Orain, kostara ere iritsi da. Aranzadiko Iñaki Sanz-Azkue eta EHUko Kristina Zuza etorri zaizkigu kontatzera zergatik eta nola zabaldu den espezie hori guregana iristeko. |
Thu, 15 September 2022
III denboraldiaren lehen saioa: dragoitxoa Euskal Herrian. |