Elhuyar Zientzia

Akusfera deituko diogun atalaren lehen saioa egin dugu gaur Kardala Institutuko Nadia Conlledo Gorrotxategi eta Ruben Sudupe Unanue adituekin. Akuakulturaren testuinguru orokorraz hitz egin dugu, adar asko dituen gai zabal bat.

Direct download: EKOIII-07a.mp3
Category:science -- posted at: 3:51am EDT

III. denboraldiaren 7. saioa: Akuasfera. Akuakultura zer eta zertarako.

Direct download: EKOIII-07.mp3
Category:science -- posted at: 3:46am EDT

Berrikuntzaren Astearen barruan, Donostiako Sustapenak antolatuta, erakusketa bat instalatu da Alderdi Ederren. ERkusketaren helburua Donostian egin eta egiten den zientziari buruzko gogoeta bat egitea da, Europan biztanleko ikertzaile-kopuru handiena duen hiria. Elhuyarko Manex Urruzola eta Donostia Sustapeneko Ainhoa Aldasoro dira erakusketaren komisarioak. Gurekin egon dira.

Direct download: NFXXVII-06c.mp3
Category:science -- posted at: 3:48am EDT

Hiru urtez gertatu da La Niña fenomenoa Ozeano Barean. Urruti, baina fenomeno globala da planeta osoan, eta guri ere eragiten digu. Hain zuzen ere, Euskalmeteko Maialen Martija meteorologoak La Niñak eta El Niñok Europako mendeabaldean duten eraginari buruzko tesi bat egin du.

Direct download: NFXXVII-06b.mp3
Category:science -- posted at: 3:42am EDT

Hezkuntzan lehentasuna motibazioa izan beharko luke. Ez dirudi estrategia ona izen teknikoen ikasketa kontzeptuen aurretik jartzea.

Direct download: NFXXVII-06a.mp3
Category:science -- posted at: 3:37am EDT

XXVII. denboraldiaren 6. saioa: biologia ikasten, La Niña eta Berrikuntzaren Astean Donostian erakusketa.

Direct download: NFXXVII-06.mp3
Category:general -- posted at: 3:33am EDT

Don Bosco institutuko Javi Oskoz eta Egoitz Odriozola etorri dira gurera hidrogenoarekin funtzionatzen duten autoei buruz hitz egitera. Haiek, eskolan, horrelako bi auto dituzte eta probak egiten hasi dira. Irakaskuntzaren arloan ere integratu dute aukera teknologiko hori. Haiekin hidrogenoaren abantailei eta mugei buruz hitz egin dugu, automobilgintzaren testuinguruan aplikatuta.

Direct download: EKOIII-06a.mp3
Category:general -- posted at: 4:31am EDT

III. denboraldiaren 6. saioa: hidrogenozko autoak, siringea eta alboka eta ekologia-zipriztinetan neuronak.

Direct download: EKOIII-06.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

Australian, 800.000 neuronako garun bat sortu dute, minigarun bat, eta PONG bideojoko zaharra jokatzen ikasi du. Lorpen handia da, eta atzean duen zientzia harrigarria da.

Direct download: NFXXVII-05c.mp3
Category:science -- posted at: 9:32am EDT

Fisikaria da. DIPC zentroan egiten du lan. Baina Aran Garcia-Lekue beste toki batzuetan ikertu du. Liverpooleko Unibertsitatean izan da, bai eta Berkeleyko Unibertsitatean ere, erreferente bat mundu mailan. Garcia-Lekueren ibilbidea ezagutu dugu.

Direct download: NFXXVII-05b.mp3
Category:science -- posted at: 9:25am EDT

DART misioaren bitartez, NASAk orbita aldatu dio asteroide bati. Arrakasta bat izan da hori era, baina kontu hori nola saldu duten izan da, beharbada, arrakasta handiena

Direct download: NFXXVII-05a.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

XXVII. denboraldiaren 5. saioa: DART misioaren arrakasta, Aran Garcia Lekue eta minigarun bat eta PONG jokoa.

Direct download: NFXXVII-05.mp3
Category:science -- posted at: 4:21am EDT

Duela bi urte markatutako hegaluze bat harrapatu dute, eta marka horretan zeraman bi urteko migrazioen informazioa. AZTIko Haritz Arrizabalagak kontatu digu, horri esker, lehen aldiz jakin dugula hegaluze batek non eman duen negua. Informazio berria, adituentzat. 

Direct download: EKOIII-05a.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

III. denboraldiaren 5. saioa: hegaluze baten migrazioa.

Direct download: EKOIII-05.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

Neandertalen DNA nuklearra, korapilatze kuantikoa eta klik kimika. Hori da, hiru terminotan botata, aurtengo zientziako Nobel sarietako laburpena. Aurtengo saridunei buruz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXVII-04b.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EDT

Ikerketa bat, garapen bat, berrikuntza bat... arrakastaz burutu direnean, emaitza balioan jarri behar da. Horretarako, aukera asko dago. BRTAko Garbiñe Manterola, Ikerlaneko Gorka Artola eta Tecnaliako Aitziber Aranburu izan dira gurekin, eta mundu zabal horri buruz hitz egin digute.

Direct download: NFXXVII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 3:26am EDT

XXVII. denboraldiaren 4. saioa: BRTA eta balorizazioa eta Nobel sariak 2022.

Direct download: NFXXVII-04.mp3
Category:science -- posted at: 3:23am EDT

2015ean, plazaratutako hitzarmen bat sinatu zuten 193 herrialdek berretsi zuten Agenda 2030, Nazio Batuetako ebazpen bat. 17 helburu nagusi ditu, asko jasangarritasunari lotuta. Baketik fundazioko Maider Marañak azaldu digu zer den Agenda 2030, nondik datorren eta zer alde onak eta mugak dituen.

Direct download: EKOIII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 5:38am EDT

III. denboraldiaren 4. saioa: Agenda 2030 eta amilotsak eta esnea.

Direct download: EKOIII-04.mp3
Category:science -- posted at: 5:33am EDT

1