Elhuyar Zientzia
Direct download: Plant_Sounds_CREDIT_Khait_et_al..mp3
Category:science -- posted at: 8:05am EDT

Kardala LHI institutuko lagunak etorri zaizkigu, Nadia Conlledo eta Ruben Sudupe, eta akuakulturako arrainen ongizateari buruz hitz egin digute. Haiek sufrimendua eta estresa detektatzeko bideetatik hasita, arrainak hiltzeko moduraino. Gainera, azaldu digute zergatik  den sasiegi bat arrainen oroimen laburraren ideia. 

Direct download: EKOIII-29a.mp3
Category:science -- posted at: 7:42am EDT

III. denboraldiaren 29. saioa: akuakulturako arrainen ongizatea. 

Direct download: EKOIII-29.mp3
Category:science -- posted at: 7:37am EDT

Donostiako Cristina Enean Botanika emakume ilustratzaileak erakusketa inauguratu dute. XVII. mendeko lanetatik gaur egungo ilustratzaileetako lanak biltzen dituen erakusketa handia da: 200 ilustrazio baino gehiago. Toya Legido erakusketaren komisario nagusiarekin izan gara, bai eta Cristina Eneako Eneko Calvorekin eta hemengo hiru egilerekin ere, Vega Asensio, Izaskun Alberdi eta Amaia Torres. 

Direct download: NFXXVII-28c.mp3
Category:science -- posted at: 4:17am EDT

EHUko Eli Alberdi matematikaria izan da gurekin kriptografiaz hitz egiten. Mezuak enkriptatzeko metodo zaharrak eta berriak azaldu dizkigu, haietan nolako matematika dagoen aipatuta. Eszitalaren historiatik gako publiko eta pribatuak konbinatzen dituen metodoetaraino, gaur gurean. 

Direct download: NFXXVII-28b.mp3
Category:science -- posted at: 4:12am EDT

Drosophila melanogaster frutaren euliak materia oso alkalinoa bereiz dezake janarian. Hori jakitea ezusteko aurkikuntza bat izan da. Ezustekoa janaria oso alkalinoa antzemateko hartzaile berezirik ez zelako ezagutzen, eta ezustekoa Drosophila hori oso espezie ikertua delako. 

Direct download: NFXXVII-28a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EDT

XXVII. denboraldiaren 28. saioa: Zapore alkalinoa eulietan, matematika kriptografian eta botanikako emakume-ilustratzaileak. 

Direct download: NFXXVII-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

EHUko Gluten 3S taldeko ikertzaileak izan dira gurekin, Jonatan Miranda Gomez eta Olaia Martinez Gonzalez. Erreferenteak dira glutenik gabeko produktuen ikerketan, eta, hain zuzen ere, bi lan argitaratu dituzte hamarkada bateko aldearekin, analisi nutrizionala aztertzeko. Hamar urte hauetan, glutenik gabeko produktuak hobetu dira, baina oraindik ez dira glutena dutenen baliokideak. 

Direct download: EKOIII-28a.mp3
Category:science -- posted at: 5:04am EDT

III. denboraldiaren 28. saioa: Glutenik gabeko produktuen analisi nutrizionala eta eguzki energia basamortuan sortu planeta osorako. 

Direct download: EKOIII-28.mp3
Category:science -- posted at: 4:53am EDT

Matematikarien eguna duela gutxi izan denez, tartetxo bat egin diogu zero zenbakiaren historiari. 1.500 urtez "debekatuta" egon zen. Historia hori Up and Atom kanalean entzun dugu, eta, bide batez, kanal horri buruz hitz egiteko aprobetxatu dugu. 

Direct download: NFXXVII-27c.mp3
Category:science -- posted at: 4:54am EDT

Fisika kuantikoak mundu mikroskopikoa gobernatzen badu, zergatik ez dugu begi bistan ikusten? Esaldi horrekin egin digu Txoni Matxain kimikari teorikoak proposamen bat solasaldi bat izateko irratian. Ideia sinple horretatik tiraka, efektu kuantikoen mugak esploratu ditugu harekin, eta Boltzmann-en tragedia aipatzeraino iritsi gara. 

Direct download: NFXXVII-27b.mp3
Category:science -- posted at: 4:45am EDT

Raman hitza askotan entzuten da zientziaren munduan; eta gutxi, zientziaren mundutik kanpo. Baina zientzialari indiar horren lana oso errotuta dago gaurko zientzian. Raman efektua esploratzen duen Raman espektroskopia oso teknika oparoa eta fina da. Zientzia isila da, baina sekulako ondare ez-materiala utzi diguna. 

Direct download: NFXXVII-27a.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EDT

XXVII. denboraldiaren 27. saioa: Raman, kuantikaren mugetan eta zeroaren historia. 

Direct download: NFXXVII-27.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

Erlauntza bateko osasuna bertan dauden mikrobioetan irakur daiteke. Lan horretan ari dira EHUko Applied Genomics and Bioinformatics taldeko ikertzaileak. Gaur haietako bat izan da gurekin, June Gorrotxategi Ortega, eta Kroaziako uharte batean egiten ari diren ikerketa aurkeztu digu. Gizakiak eraldatutako inguruen eragina ari dira neurtzen erlauntzetan. 

Direct download: EKOIII-27a.mp3
Category:science -- posted at: 4:52am EDT

III. denboraldiaren 27. saioa: erlauntzak eta gizakiak eraldatutako inguruak eta nola kuantifikatzen den biodibertsitatea. 

Direct download: EKOIII-27.mp3
Category:science -- posted at: 4:48am EDT

Direct download: EHU-Ekinean-Amaia_Iparragirre.mp3
Category:science -- posted at: 9:40am EDT

1973ko apirilaren 3an egin zuten lehen deia telefono muikor baten bitartez. Prototipo bat zen, ez zen telefono komertzial bat. Baina interesgarria da zeinek deitu zion zeini eta zergatik. 

Direct download: NFXXVII-26c.mp3
Category:science -- posted at: 8:33am EDT

Hamaika Telesbistak eta Orai adimen artifizialeko languneak aurkeztu berri dute Hamaika telebistaren web gunean azpidatzi automatikoak sortzeko sistema bat. Sistema horri buruz hitz egin dugu Hamaika telebistako Maddi Mochales Zumelagarekin eta Orai taldeko Igor Leturia Azkaraterekin. 

Direct download: NFXXVII-26b.mp3
Category:science -- posted at: 8:29am EDT

Luzetiozko material bat superoalea da giro tenperaturan. Hori bai, presio handitan bakarrik funtzionatzen du oraindik. Baina aspaldiko amets bat gauzatzetik gertu gaude. 

Direct download: NFXXVII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 8:06am EDT

XXVII. denboraldiaren 26. saioa: supereroankortasuna giro tenperaturan, Hamaika Telebistako azpidatziak eta lehen deia telefono mugikor batetik. 

Direct download: NFXXVII-26.mp3
Category:science -- posted at: 8:03am EDT

NEIKERek eta Elhuyarrek elkarrekin antolatuta, jardunaldi bat izan zen nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erronkak aztertzeko. Bertan, aditu asko izan ziren. Haietako bi, Izaro Zubiria eta Asier Albite, izan dira gurekin. BIak albaitariak dira, eta biek egiten dute lan zuzenean sektoreko llangileekin. Ederki ezagutzen dute gaur egungo errealitatea Euskal Herrian. 

Direct download: EKOIII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EDT

III. denboraldiaren 26. saioa: nekazal munduaren erronkak. 

Direct download: EKOIII-26.mp3
Category:science -- posted at: 4:22am EDT

Marten izan gara. Hain zuzen ere, aste honetan aurkeztu dute EHUko ikertzaileak Marten egiten ari diren lana Marte 2020 misioan, Perserverance ibilgailuaren ekipamendu zientifikoaren bitartez. Marteko meteorologia sofistikatua. 

Direct download: NFXXVII-25c.mp3
Category:science -- posted at: 4:21am EDT

Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakia dagoeneko kalean da. Gaur, gure asmoa zen zenbaki berriari gainbegirada bat egitea eta gai nagusiei buruz ere hitz egitea, psikofarmakoak gazteetan batez ere. Hala ere, zenbaki honek ohiko eskaintzaz gain, zerbait berria dakar: zuzendari berriak ditu aldizkariak. Haietako bat izango da gurekin, Ana Galarraga Aiestaran. 

Direct download: NFXXVII-25b.mp3
Category:science -- posted at: 3:38am EDT

Oinarrizko ingeniaritzaren ikerketa ohikoa da. Izenburu handietan ez da islatzen, baina jendea asko ari da horrelako lana egiten. Adibidez, espazio libreko komunikazioan interferentziak saihesteko ikerketa laborategietan dago. 

Direct download: NFXXVII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 3:34am EDT

XXVII. denboraldiaren 25. saioa: espazio libreko komunikazioa, Elhuyar martxoko zenbakia eta Marte eta EHU. 

Direct download: NFXXVII-25.mp3
Category:science -- posted at: 3:30am EDT

Javi Oskoz Don Bosko ikastetxeko automobilgaintzako irakaslea izan da gurekin. Eskatu nahi izan diogu auto elektrikoaz hitz egiteko: gaur egungo egoera zein den, orain, 2023ko hasiera honetan, eta nolako eragina izan dezakeen auto elektrikoaren garitzeak tailerretan. 

Direct download: EKOIII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

III. denboraldiaren 25. saioa: auto elektrikoa eta Ipar Amerika eta Afrikaren arteko distantziaz. 

Direct download: EKOIII-25.mp3
Category:science -- posted at: 4:22am EDT

1