Tue, 26 December 2023
Gaurkoan, Louis Armstrongek abesten zuen abesti ezagun bat, What a Wonderful World. Grabaketak berak eta ondorengo promozioak historia bitxia dute. Nolanahi ere, ospetsua egin zen, Hostoen Arteko Melodietarako ezin aproposagoa den kanta hau. Naturaren edertasunak guregan duen eragina deskribatzen du. |
Tue, 26 December 2023
Ur-botilen gorputza PET plastikoz eginda daude, polietilen terftalatoz. Material hori birzikla daiteke eta produktu berriak sortu. Horretan hasi zen Ekomodo enpresa pandemia baino lehen, eta orain arte iraun du ordenagailu portatilen fundak eta bestelako produktuak egiten. Gaur, Aritz Gartzia zuzendariarekin izan gara eta lan horren zailtasunak eta arrakastak ezagutu ditugu. |
Tue, 26 December 2023
IV. denboraldiaren 16. saioa: Ekomodo eta PETaren birziklapena, eta "Hau mundu zoragarria". |
Mon, 18 December 2023
Idoia Mujika kimikariarekin izan gara haren ibilbide profesionalaz hitz egiten. CFMko komunikazio-bulegoan egiten du lan, baina beste hainbat tokita ere izan da, hainbat perspektibatatik izan du zientzia-dibulgazioarekin kontaktua. Gaur solasaldi luzea eta lasaia izan dugu harekin. |
Mon, 18 December 2023
Betelgeuse, Orion konstelazioko izar nagusia, eta gure planetatik ikusita oso distiratsua, 7 segundoz desagertu zen zerutik, zenbait tokitatik ikusita. |
Mon, 18 December 2023
XXVIII. denborldiaren 15. saioa: Betelgeuse eta Idoia Mujika. |
Fri, 15 December 2023
1988an, Talking Heads taldeak (Nothing but) flowers kanta argitaratu zuen. Erabat berdea bihurtu den etorkizun mundu batean dago abestiaren protagonista, oso egoera bitxian. Hostoen Arteko Melodia interesgarri bat. |
Fri, 15 December 2023
Kardala institutuko Mikel Mendizabal, Jon Loidi eta Jon Erkizia izan dira gurean, akuakultura kontserbaziorako nola erabil daitekeen kontatzeko. Ez dakigu asko itsas espezieen egoerari buruz; ur gezako espezieen arloan ezagunagoa da egoera. Nolanahi ere, aditu hauek hitz egin digute zer ikertzen den akuakulturaren bidez, eta nola erabil liteke, adibidez, espezieekin gure ekosistemak berpopulatzeko, behar den kasuetan. |
Fri, 15 December 2023
IV. denboraldiaren 15. saioa: Akuakultura eta kontserbazioa. |
Tue, 12 December 2023
|
Mon, 11 December 2023
Agatha Christie bueltan da gure saioan, pozoi-mota batekin. Eta harekin batera Mentxu Aiertza, noski. Gaurkoan, lasaigarrien munduan sartuko gaituzte. Lord Edgware dies eleberrian topatu du Mentxuk inspirazioa, eta pozoia berez beronal izenekoa da… barbituriko bat. |
Mon, 11 December 2023
Durangoko Azokan aldizkari espezializatu berri bat aurkeztu dute, InpAkta. Journal bat da, ikerketa zientifikoen emaitzak argitaratzeko aldizkari bat, eta lanak jasotzeko irizpidea da Euskal Herrian inpaktu soziala duten ikerketak argitaratuko direla. Ugo Mayor biokimikaria da erredakzio-buruen taldekoa, eta gurekin izan da irratian ere aldizkaria aurkezteko. |
Mon, 11 December 2023
XXVIII. denboraldiaren 14. saioa: Agatha Christie eta beronala eta Inpakta aldizkariaren aurkezpena. |
Thu, 7 December 2023
Vivaldiren Lau urtaroak bibolin kontzertu deskriptiboak dira. Natura islatzen du musikaren bitartez, artelan ezin aproposagoak Hostoen Arteko Melodietara ekartzeko. Gaur "Uda" deitzen diugun kontzertua ekarri dugu, batez ere hirugarren mugimendua. Ekaitza baten deskribapen musikala da. |
Thu, 7 December 2023
EHUko Asier Herrero biologoa zuhaitzen eta klima-aldaketa ikertzen ditu. Pasio handiz hitz egin digu zuhaitzei buruz. Orain, Alcalako unibertsitatearekin eta Madrilgo unibertsitate konplutentsearekin ari da zuhaitzen zaurgarritasuna ikertzen lehorteak daudenean. Nola hiltzen diren zuhaitzak ur eskasia dutenean, eta batez ere, ba ote dagoen modurik arazoari antzemateko, egoera larrira iritsi baino lehen. |
Thu, 7 December 2023
IV. denboraldiaren 14. saioa: zuhaitzen zaurgarritasuna lehorteetan eta Vivaldiren uda. |
Mon, 4 December 2023
Ume baten galderatik tiraka, kontu honetara iritsi gara: espazioan bidaiatzen duen espazio-ontzi batek nahitaez biraka joan behar du, errotatzen. Gaur kontatu dugu zergatik den hori, oilasko errearen adibide baten bitartez. |
Mon, 4 December 2023
ORAI teknologia-zentroko Muitze Zulaika ikertzaileak lan egin du euskarazko zuzentzaile gramatikal bat trebatzen adimen artifizialaren bitartez. Lan horren zailatasuna da datu asko behar direla sistemak ondo ikas dezan, eta euskararen kasuan ez dago hainbeste datu lan egiteko. Zulaikak kontatu digu nolako trikimailuak erabiltzen ari diren zailtasun horiek gainditzeko. |
Mon, 4 December 2023
Astronomoek eguzki-sistema "perfektua" topatu dute, ustez, sorrera lasai bat izan zuena, eta planeten orbitak sonkronizatuak dituenak. |
Mon, 4 December 2023
XXVIII. denboraldiaren 13. saioa: eguzki-sistema perfektua, zuzentzaile gramatikala eta espazio-ontziak eta oilasko errea. |
Fri, 1 December 2023
Pablo Tejero eta Anaïs Mitxelena Aranzadiko botanikariak izan dira gurekin. Hastear daude Phylopir proiektuan lan egiten, Piriniotako landare loredun guztien azterketa genetikoa egiteko proiektu handia. Haiek kontatuko digute nolako proiektua den, eta nolako aberastasun botanikoa dagoen Pirinioetan. |
Fri, 1 December 2023
John Denverren kanta bat oraingoan Hostoen Arteko Melodietan. Hark esaten du egunero ospatu behar dela Lurrren eguna. Eta hala kantatzen zuen Earth Day Every Day kantan, gure gaurko melodia. |
Fri, 1 December 2023
IV. denboraldiaren 13. saioa: Phylopir, Piriniotako loredun landareak. |