Mon, 11 September 2023
XXVIII. denboraldiaren lehen saioa: Elhuyar aldizkaria eta UEUk argitaratutako liburu bat adimen artifiziala eta filosofia uztartzen dituena. |
Fri, 8 September 2023
1974an, Johnny Cash musikariak, country estiloaren ikonoak, ekologiari heldu zion Don't go near the water kantaren letran. Berez, ez zen oso kanta arrakastatsua izan, baina Cash musikaren izen handietako bat zenez, bultzada eman zion ingurumenaren aldeko kezka musikan islatzeari. Kanta honekin abiatu dugu Hostoen Arteko Melodiak atala, gure atal musikal berria. |
Fri, 8 September 2023
Aitor Marcos Diez ekonomialaria da USC unibertsitatean. Haren ibilbideaz hitz egin digu; ekonomia estandar batetik abiatu, baina pixkanaka arlo ekologikoak harrapatu zuen, eta alderdi hori garatu egin du ekonomiaren barruan. Marcosek hitz egin digu haren ikuspuntuaren aldaketa nola gertatu zen, besteak beste,Naomi Klein kazetari kanadiarraren liburua bat irakurri ondoren: This Changes Everything: Capitalism vs the Climate. |
Fri, 8 September 2023
IV. denboraldiaren 1. saioa: Aito Marcos eta Johnny Cash-en Don't Go near the Water. |
Fri, 30 June 2023
Mitologia eta zientzia ez dira gauza bera, baina haien arteko konexio bat badago. Juan Inazio Hartsuaga antropologoa izan da gurekin konexio hori aztertzeko. Hark mitologiari buruzko tesia egin zuen, eta ederki ezagutzen ditu, Euskal Herrikoa zein beste toki bateko batzuk ere. Xehetasunez betetako konexioa dute zientziarekin. |
Fri, 30 June 2023
BCAM zentroan sistema kaotikoen matematika ikertzen da. Artikulu bat argitaratu dute eta Japoniako Hokkaidoko eta Kiotoko Unibertsitateekin batera; bertan, sistema kaotiko ez itzulgarriak denborarekin nola aldatzen diren aztertzen dute. Adibidez, neurona-sareen jokabidea ulertzeko balio dezake, bai naturalak bai eta artifizialak ere. |
Fri, 30 June 2023
XXVII. denboraldiaren 42. saioa: mitologia eta zientzia. |
Fri, 30 June 2023
Inazio Martinez de Arano adituak European Forest Institute zentroan egiten du lan. Gurekin izan da basoen eta megasuteen gaiaz hitz egiteko. Basoan pizten diren sute gehienak lehen minutuetan itzaltzen dira, baina gutxi batzuek hedatu egiten dira, eta megasute bilakatzen dira. Horiek, geroz eta ugariagoak dira. Sute horien kudeaketa arazo tekniko bat izateaz gain, arazo sozial eta politikoa ere izan behar du. |
Fri, 30 June 2023
III. denboraldiaren 42. saioa, azken saioa: basoak eta megasuteak. |
Tue, 27 June 2023
CFMko Javi Aizpurua Iriazabal fisikaria aurtengo Euskadi Ikerketa sariduna da. Harekin izan gara haren ibilbide profesionala ezagutzeko, zientziari buruz hitz egiteko eta, oro har, bizitza aztertzeko. |
Tue, 27 June 2023
Pantailetan, izkin batean, bateria zenbateraino kargatuta dagoen adierazten duen portzentaje bat ikusten da. Baina nola neurtzen da hori? Nola daki makinak bateriaren karga zenbatekoa den une honetan? Albiste txarra da estimazio bat dela; albiste ona, berriz, estimazio ona izaten dela. |
Tue, 27 June 2023
XXVII. denboraldiaren 41. saioa: Javi Aizpurua, Euskadi ikerketa saria. |
Mon, 26 June 2023
Eli Pagola Apezetxea ingeniaria eta Ainhoa Gutierrez del Pozo zinemagilea Urumeako zentral hidroelektrikoetan izan dira. "Ta argiya iñ zan" proiektua da, zentralak ingeniaritzaren ikuspuntutik eta patrimonioaren ikuspuntutik aztertzen dituen proiektua. |
Mon, 26 June 2023
III. denboraldiaren 41. saioa: Urumeako zentral hidroelektrikoak eta "Ta argiya iñ zan" proiektua. |
Mon, 19 June 2023
Pozoiak ez dira gizakion kontu bat bakarrik. Sugeen % 10ak, gutxi gorabehera, pozoia erabiltzen dute erasorako eta defentsarako. Baina Agatha Christieren pozoiekin konparatuta oso bestelakoak dira. Txistu eraldatua da, proiteina toxikoz jositakoa. |
Mon, 19 June 2023
Agatha Christieren pozoiak harrigarriak dira. 1937an argitaratutako Dumb Whitness eleberrian fosforoa proposatzen du pozoi moduan. Eta pozoi fosforeszentea da; iluntasunean distira egiten du. Mentxu Aiertza kimikariak azaldu digu nolako pozoia den, eta itxuraz Christieren eleberriak inspirazioa ekarri ziola gerora hiltzaile bati hau erabiltzeko. Pozoiei buruzko hurrengo sekzioa, sugeen pozoiari buruzkoa da. |
Mon, 19 June 2023
Estasia, LSD, psilozibina eta beste droga terapeutiko batzuek neuronen arteko konexio berriak egiteko egoeran jartzen dute garuna. Baina ez beti eta bez edozein kondiziotan. Saguetan ikusi da ez dela bakarrik zer droga den, baizik eta nola ematen den eta nolako ingurunea duten saguek droga hartzen dutenean. |
Mon, 19 June 2023
XXVII. denboraldiaren 40. saioa: pozoiak, batetik fosforoa eta bestetik sugeen pozoia. |
Mon, 19 June 2023
Ikerketa asko egin dituzte adituek uholdeen arriskua non eta nola sortzen den azaltzeko. Batetik ulertu behar da zergatik izaten dira euri-jasa handiak kostako hainbat puntuetan, eta zein den orografiaren eragina euri-ur hori guztiaren nondik norakoan. Gero, gizakiak sortutako azpiegituren eragina ere aztertu behar da, oso paper garrantzitsua jokatzen baitu. |
Mon, 19 June 2023
Gaurko saioan Euskelec aurkeztu dugu, lanbide heziketako auto elektrikoen lehiaketa. Javi Oskoz Don Boscoko automobilgaintzako irakasleak horri buruz hitz egin digu, bai eta komisaldegietan utzitako autoei buruz ere. |
Mon, 19 June 2023
III. denboraldiaren 40. saioa: Euskelec eta uholdeen arriskua. |
Tue, 13 June 2023
|
Mon, 12 June 2023
DIPC zentroak eta Elhuyarrek antolatzen dute urtero ON-zientzia bideo lehiaketa. Aurten, euskaraz egindako bideo onenaren saria Ane Ibargoyen Alvarezek irabazi du kapsaizinari buruzko animazio batekin: "Mina edo pikantea?" |
Mon, 12 June 2023
Fisika kuantikoa da gauza txikien fisika. Elektroiena, protoiena, fotoiena, neutroiena, bai eta oinarrizko partikulena ere. Txoni Matxain kimikari teorikoak aurkeztu digu mundu hori, eta horrekin batera fisikariek bateratu nahi dituzten lau oinarrizko indarren mundua. |
Mon, 12 June 2023
Kuantikaren feomeno arraro bat, korapilatze kuantikoa, ingelesezko entanglement, erabil daiteke mikroskopiko optikoen bereizmen ahalmena handitzeko. Biologian, adibidez, frekuentzia altuko argia erabili gabe, zehaztasun handiz behatu daitezke zelulak, haiek hiltzeko arriskurik gabe.
|
Mon, 12 June 2023
XXVII. denboraldiaren 39. saioa: korapilatze kuantikoa mikroskopioetan, oinarrizko partikulen sekretu kuantikoak eta ON-zientzia lehiaketa 2023. |
Mon, 12 June 2023
Gaur egun, mendietan iratzea ez da modu tradizionalean kudeatzen, eta metatzen ari da. Hori ikusita, Baztango Malerreka Commos Zerbitzukoek proiektu bat abiatu dute iratze hori jaso eta papera egiteko. Proiektu horretan, erakunde askok hartu dute parte; adibidez, Tolosako Paper Eskolako adituek. Proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu dizkigute Malerrekako Isabel Elizaldek eta Tolosako Paper Eskolako Mentxu Aiertzak. |
Mon, 12 June 2023
III. denboraldiaren 39. saioa: Iratzetik paperera. |
Mon, 5 June 2023
Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azokaren azken ospakizuna izan da asteburuan. Hiru egun Bilboko Areatzan, gazteek ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza aurkezteko. Ehunka postu, ehunka proiektu erakusteko. Danel Solabarrieta Zientzia Azokaren antolatzaileetako batekin izan gara, eta eskatu diogu irratiaren bidezko bisita birtual batean gida izateko. |
Mon, 5 June 2023
Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia. Ekaineko zenbakia da eta esparru askotako edukiak ditu: adimen artifiziala, menopausia, ibaietako urtegi txikien etorkizuna eta abar luze bat. Aldizkariaren zuzendarietako bat, Ana Galarraga, izan da gurekin eta edukiei gainbegirada bat ematen lagundu digu. |
Mon, 5 June 2023
Garunean zimurrak izateak berak eragiten duen haren jardueran. Alegia, garunaren forma, itxura fisikoa bera, garrantzitsua da seinale elektrikoaren hedatzearen moduan. Melbourneko Monash unibertsitateko fisikari batzuek aztertu dute nola. Neurri batean, garunaren jarduera ingeniaritzaren ikuspuntutik azter daiteke. Beste neurii handi batean, noski, neurozientzien bitartez aztertu behar da. |
Mon, 5 June 2023
XXVII. denboraldiaren 38. saioa: garunaren zimurrak, Elhuyar aldizkaria eta Zientrzia Azoka. |
Thu, 1 June 2023
Iñaki Sanz-Azkue biologoa izan da gurekin. Aurten, CAF-Elhuyar sariketan irabazi du kazetaritzaren kategorian saria dragoitxoari buruzko artikulu batekin. Ekosferan, gai horri buruz egin genuen Sanz-Azkuerekin elkarrizketa luzea. Gaur, hari hitz egin dugu. Gertutik ezagutu nahi izan dugu ibilbide profesional oparoa duen pertsona. |
Thu, 1 June 2023
III. denboraldiaren 38. saioa: Iñaki Sanz-Azkue eta Bioterra azoka. |
Mon, 29 May 2023
EHUko argitalpen zerbitzuetan ederki ospatu zuten liburuaren nazioarteko eguna. Eli Alberdi zerbitzuaren arduraduna izan da gurekin, eta ospakizun horretaz hitz egin digu. Argitalpen asko izan dituzte. Besteak beste, G.H. Hardy matematikariak idatzitako liburu baten itzulpena argitaratu dute: Matematikari baten apologia. Liburu interesgarria eta egile interesgarria ere bai. |
Mon, 29 May 2023
Mattin Urbieta izan da gurekin, CAF-Elhuyarreko saridunetako bat. Fisikari teorikoa da EHUn, eta haren tesian oinarritutako artikulu batekin eskuratu du saria. Nanopartikula ieroaleetan elektroiak dantzan nola jarri ikertzen du, argiarentzat tranpa ñimiño bat sortzeko helburuarekin. Kuriosoa! |
Mon, 29 May 2023
XXVII. denboraldiaren 37. saioa: elektroiak dantzan argia harrapatzeko eta matematikari baten apologia. |
Thu, 25 May 2023
Arantzazu Luzarraga Iturrioz arkitektoak iaz CAF-Elhuyar sarietan sorkuntza-beka bat eskuratu zuen Bizkaiko labe garaien hondakinen eraginaren mapa pertsonal bat egiteko. Proiektuari Ostutako paisaiak izena jarri dio. Gurekin izan da proiektua azaltzeko, erabat lotuta dagoen antropozenoaren kontzeptuaz hitz egiteko. |
Thu, 25 May 2023
III. denboraldiaren 37. saioa: Ostutako paisaiak eta antropozenoa eta UGASS proiektua. |
Mon, 22 May 2023
Urteroko jaialdia da Pint of Science. Ikertzaileek haien proiektuez hitz egiten dte taberna batean, garagardo bat eskuan duen edozeinen aurrean. Datorren astean ospatuko dute aurtengo edizioa. Guk Ondarroako egitaraua ezagutu dugu Josu Ceberioren eskutik, eta Donostiakoa eta Errenteriakoa Uxue Aizarnaren eskutik. |
Mon, 22 May 2023
UEUk antolatzen duen Ikergazte kongresuan izan gara. Bi urtean behin egiten dute, eta aurtengo edizioa Donostian izan da. Han izan gara, batetik, antolatzaileetako batekin, Olatz Arbelaitz informatikariarekin, eta bestetik, banatzen dituzten lan onenen sarien irabazle birekin, Eneko Sotomayor eta Irati Mendia. |
Mon, 22 May 2023
XXVII. denboraldiaren 36. saioa: UEUren Ikergazte kongresua eta Pint of Science jaialdia. |
Thu, 18 May 2023
San Isidro egunean grabatu genuen elkarrizketa hau, nekazarien eta abeltzainen egunean. Hizlariak, Asier Albite albaitaria eta Izaro Zubiria albaitari eta abeltzaina. Biek gertutik ezagutzen dute sektorea, eta oso ondo dakite zer den eta zer ez den abeltzaintza ekologikoa. Solasaldi luze eta atsegina izan genuen haiekin. |
Thu, 18 May 2023
III. denboraldiaren 36. saioa: abeltzaitzan ekologikoa. |
Mon, 15 May 2023
Telefonoaren historian sartu gara azken aldiz "Bai, esan!" ataean. Buruhauste bat izan zen telefonoak ahotsa nola jasoko zuen asmatzea, mikrofonoa alegia. Baina ikatzezko mikrofonoa garatu zutenean, mende oso batez erabiliko genuen tresna estandar bat lortu zuten. Tartean, Edison. |
Mon, 15 May 2023
BCBL zentroko ikertzailee aztertzen ari dira nolako ondorioak utzi dituen irakurtzeak berak giza burmuinean eta haren genetikan. Orain, ikerketaren lehen emaitzak argitaratu dituzte Nature Human Behaviour aldizkarian. Amaia Carrión ikertzaile nagusia gurekin izan da ikerketaz hitz egiteko. |
Mon, 15 May 2023
Giza Genoma proiektuan genoma oso bat deskodetu zutenean, jatorrizko laginak dibertsitate oso txikia zuen. Orain, 47 pertsonaren genomak deskodetu dira, jatorri etniko ezberdinak duten pertsonen laginak erabilita. Nolanahi ere, hau pangenoma bat (genomaren mapa global bat) izateko bidean lehen urrats bat da. |
Mon, 15 May 2023
XXVII. denboraldiaren 35. saioa: pangenoma, irakurketaren ondorio genetikoak eta telefonoetako mikrofonoak. |
Fri, 12 May 2023
Aranzadiko Mari Azpiroz Murua botanikariak herbarioei buruz hitz egin digu. Herbario ospetsuak, botanikari ospetsuak, bai eta gaur egungo herbarioei buruz ere hitz egin digu, Aranzadiko herbarioa barne. Gainera, Ana Garcia del Bao botanikariak proposamen interesgarri bat egin digu: orkidea bila izeneko kanpainan parte hartzea. |
Fri, 12 May 2023
III. denboraldiaren 35. saioa: Aranzadiko botanikariekin herbarioak eta orkidea bila. |
Mon, 8 May 2023
|
Mon, 8 May 2023
Urtero etortzen da Donostiara Fotciencia argazki-lehiaketaren erakusketa. Zientziarekin zerikusia duten argazkien lehiaketa ibiltaria da, eta Donostian CFM zentroa arduratzen da antolaketaz. 2023ko maiatzaren 31ra arte egongo da Tabakaleran ikusgai. Gu bertara joan gara CFMko Idoia Mujikarekin erakusketa bertatik bertara aurkez diezagula. |
Mon, 8 May 2023
Ikerketa-zentro asko daude hegazkingintzari begira. Hegazkin seguroak, eraginkorrak eta, gainera, jasangarriagoak behar ditugu, eta horretarako, ikerketa handia dago materialen esparruan. Teknikerreko Jon Mabe, Tecnaliako Usoa Izagirre eta Cideteceko Jaime Ochoa izan da gurean. Haien zentroek dituzten hainbat ikerketaren berri ekarri dizkigute, eta ondorio bat atera dugu: hezgazkingintzaren ikerketa oso-oso sofistikatua da. |
Mon, 8 May 2023
XXVII. denboraldiaren 34. saioa: Estaldurak hegazkingintzan eta Fotciencia18 erakusketa. |
Wed, 3 May 2023
CAF-Elhuyar saietako kategoria bat Neiker saria da, lehen sektoreari buruzko lanak saritzen dituena. Aurtengo edizioan Aitor Garmendia kazetariak irabazi du, Aralarri buruzko erreportaje luze bati esker. Harekin izan gara. |
Wed, 3 May 2023
III. denboraldiaren 34. saioa: CAF-Elhuyarreko Neiker sariaren irabazlea, Aitor Garmendia, eta Aralar. |
Tue, 2 May 2023
CAF-Elhuyar sarietan Jazinto Iturberen lan aitzindaria saritu dute. Zientzia euskaraz egin zitekeen defendatu zutenetako bat da. Lan handia egin du zientziaren terminologian bai eta zientzia euskaraz komunikatzeko ahaleginetan. Aurtengo merezimendu saria, egindako lan garrantzitsuarengatik. |
Tue, 2 May 2023
CAF-Elhuyar sarietan, aurtengo edizioan, artikuu orokorren kategorian Judith Zubia ingeniari biomedikuak irabazi du. Haren artikuluak esploratu du DNA molekula bera izan ote daitekeen datuak gordetzeko tresna egokia. |
Tue, 2 May 2023
1953an aurkitu zuten DNAren egitura helize bikoitz bat zela, fosfatoak kanpoaldean eta base nitrogenatuak barruan. Aurkikuntza horretan, Watsonek eta Crickek ez ezik, beste ikertzaile asko ere ahrtu zuten parte. Baina oraindik ez da erabat argitu zer gertatu zen, istorioa oso distortsionatuta iritsi zaigulako. |
Tue, 2 May 2023
XXVII. denboraldiko 33. saioa: DNAren egiturak 70 urte, eta CAF-Elhuyar sariak, Judith Zubia eta Jazinto Iturbe. |
Wed, 26 April 2023
Aste honetan bisitan joan gara,nekazaritza ekologikoaren ideia bultzatzen duen Ekolurra erakundea ezagutzera. Xabier Lejarzegi eta Amaia Esnaolarekin izan gara, han, Jauregibarria baserrian duten egoitzean, Amorebietan. Haien lanari buruz hitz egiteaz gain, umeekin egiten duten hezkuntza lana erakutsi digute.
|
Wed, 26 April 2023
III. denboraldiaren 33. saioa: 1903ko ekaitza eta Ekolurra. |
Mon, 24 April 2023
Olio-pintura teknika arrakastatsuenetako bat izan da XV. mendetik margolarientzat. EHUko Oskar Gonzalez kimikariak teknika honen kimikaz hitz egin digu, eta paradoxa bat azaldu digu: denborarekin xaboi metalikoak sortzen dira... koadroak zikintzen dituen xaboia. |
Mon, 24 April 2023
Tiranosauro baten hezurdura erosi du enkantean erosle pribatu batek Zurich-en. Berez, 293 hezur dira, hainbat aletatik jasota, eta hezurdura bakar batean bilduta. Horregatik, 293 Trinity izena eman diote. Zientzialariak kezkatuta daude ekonomikoki ezin dutelako lehiatu erosle pribatuekin, eta tiranosauro gutxiren fosilak daudelako munduan. Saltzen den hezur bakoitzeko, ikerketa egiteko aukera handia gatzen dute. |
Mon, 24 April 2023
XXVII. denboraldiaren 32. saioa: tiranosauro bat diruak eramanda eta olio-pinturaren xaboiak. |
Thu, 20 April 2023
Elhuyarrek urtero antolatzen duen Zientzia Azokan, iaz, eguzki-energia harrapatzeko asmakizun bat aurkeztu zuten Ane Garcia eta Leire Culla ikasleek. Handik Italiara joan ziren, bertako zientzia-azoka batera asmakizuna aurkeztera eta sarituak izan ziren han. Haiekin izan gara haien ibilbideaz eta haien lanaz hitz egiten. Gaur egun, biak dira ingeniaritzako ikasleak unibertsitatean. |
Thu, 20 April 2023
III. denboraldiaren 32. saioa: Zientzia Azokako iazko irabazleak, garraio publikoa eta Arantxa Txintxurreta eta zelulak. |
Mon, 17 April 2023
Mentxu Aiertza etorri zaigu Agatha Christieren beste pozio batekin: nikotina. Nahiz eta tabakoan duen eraginarengatik ezagutzen dugun, nikotina kontzentratua pozoia izan daiteke. Hain zuzen ere, Three Act Tragedy eleberriaren pozoia da. Luze hitz egin dugu nikotinari buruz, eta pozoien artean duen posizioari buruz. Hurrengoan, fosfora bera izango da gure hurrengo pozoia. |
Mon, 17 April 2023
Olagarroak garroekin ukituta dastatzen du janaria. Orain, bi ikerketari esker, ulertu dute nola. Horren aitzakiarekin, olagarroaren fisionomia arrotza aztertu dugu. |
Mon, 17 April 2023
XXVII. denboraldiaren 31. saioa: olagarroen ukimen-dastamena eta pozoiak: nikotina. |
Thu, 13 April 2023
Aitor Cevidanes albaitariak Txilen egin zuen tesia, Andres Bello unibertsitatean. Azerien eta txakurren arteko gaixotasunen transmisioa aztertu zuen, zoonosia alegia. Haren bizitza profesionalari buruz hitz egin digu, eta zoonosiaren kontzeptua azaldu. |
Thu, 13 April 2023
III. denboraldiaren 31. saioa: Aitor Cevidanes eta zoonosia Txilen, eta Bioterra 2023. |
Tue, 11 April 2023
|
Tue, 11 April 2023
Txanponei buruzko saio berezia egin dugu: mateterialak, balioa, historia, anekdotak eta abar. Esate baterako, azaldu dugu euro bateko txanponak urrezkoak balira, zergatik ez liratekeen erabilgarriak izango. Eta zergatik eskatu duten hainbat herrialdeek euro bateko billeteak egiteko. Eta 500 lirako txanponen istorio xelebrea, nabigazioaren zientziari lotua. Txanponak eta zientzia gaurkoan. |
Tue, 11 April 2023
Hiriguneek eragin handia dute ibaietan, bai daramaten uretan bai eta ibaietako ekologian ere. Eta gaia ez dago nahi beste ikertuta. EHUko Arturo Elosegi eta Aitor Larrañaga ekologoak izan dira gurekin, CityPoll izeneko proiektu bateko ikertzaileakdirelako. Ibaien ekologiari buruzko ikerketa hori bi urtez egingo dute. |
Wed, 5 April 2023
III. denboraldiaren 30. saioa: hirien inpaktua ibaietan. |
Wed, 5 April 2023
Murphyren legea ez zuen Murphyk izendatu, baizik eta bera bezala deitzen zen beste batek. Txantxa horren atzean, istorio bat dago. |
Wed, 5 April 2023
EHUko Gorka Azkune izan da gurekin gaur, adimen artifizialean erabiltzen diren difusio-ereduei buruz hitz egiten. Irudien tratamendu eta sorrera egiteko metodologia da; sistemak irudi bati zarata gehituta egiten du ikasketa, gero alderantzizko bidea egiteko, baina bigarren urrats horretan irudiak hobetzen ditu edo berriak sortu. |
Wed, 5 April 2023
Alargun beltza armiarma ospetsua arriskuan dago genero bereko beste espzie batek eraso egiten diolako: alargun arrea. Adituek esperimentuak egin dituzte eta baieztatu dute alargun arreak bereziki egiten diola eraso beltzari, beste armiarma-espezieen aurrean. |
Mon, 3 April 2023
XXVII. dendoraldiaren 29. saioa: alargun arrea, adimen artifizialeko difusio-ereduak eta Murphyren legea. |
Thu, 30 March 2023
|
Wed, 29 March 2023
Kardala LHI institutuko lagunak etorri zaizkigu, Nadia Conlledo eta Ruben Sudupe, eta akuakulturako arrainen ongizateari buruz hitz egin digute. Haiek sufrimendua eta estresa detektatzeko bideetatik hasita, arrainak hiltzeko moduraino. Gainera, azaldu digute zergatik den sasiegi bat arrainen oroimen laburraren ideia. |
Wed, 29 March 2023
III. denboraldiaren 29. saioa: akuakulturako arrainen ongizatea. |
Mon, 27 March 2023
Donostiako Cristina Enean Botanika emakume ilustratzaileak erakusketa inauguratu dute. XVII. mendeko lanetatik gaur egungo ilustratzaileetako lanak biltzen dituen erakusketa handia da: 200 ilustrazio baino gehiago. Toya Legido erakusketaren komisario nagusiarekin izan gara, bai eta Cristina Eneako Eneko Calvorekin eta hemengo hiru egilerekin ere, Vega Asensio, Izaskun Alberdi eta Amaia Torres. |
Mon, 27 March 2023
EHUko Eli Alberdi matematikaria izan da gurekin kriptografiaz hitz egiten. Mezuak enkriptatzeko metodo zaharrak eta berriak azaldu dizkigu, haietan nolako matematika dagoen aipatuta. Eszitalaren historiatik gako publiko eta pribatuak konbinatzen dituen metodoetaraino, gaur gurean. |
Mon, 27 March 2023
Drosophila melanogaster frutaren euliak materia oso alkalinoa bereiz dezake janarian. Hori jakitea ezusteko aurkikuntza bat izan da. Ezustekoa janaria oso alkalinoa antzemateko hartzaile berezirik ez zelako ezagutzen, eta ezustekoa Drosophila hori oso espezie ikertua delako. |
Mon, 27 March 2023
XXVII. denboraldiaren 28. saioa: Zapore alkalinoa eulietan, matematika kriptografian eta botanikako emakume-ilustratzaileak. |
Wed, 22 March 2023
EHUko Gluten 3S taldeko ikertzaileak izan dira gurekin, Jonatan Miranda Gomez eta Olaia Martinez Gonzalez. Erreferenteak dira glutenik gabeko produktuen ikerketan, eta, hain zuzen ere, bi lan argitaratu dituzte hamarkada bateko aldearekin, analisi nutrizionala aztertzeko. Hamar urte hauetan, glutenik gabeko produktuak hobetu dira, baina oraindik ez dira glutena dutenen baliokideak. |
Wed, 22 March 2023
III. denboraldiaren 28. saioa: Glutenik gabeko produktuen analisi nutrizionala eta eguzki energia basamortuan sortu planeta osorako. |
Mon, 20 March 2023
Matematikarien eguna duela gutxi izan denez, tartetxo bat egin diogu zero zenbakiaren historiari. 1.500 urtez "debekatuta" egon zen. Historia hori Up and Atom kanalean entzun dugu, eta, bide batez, kanal horri buruz hitz egiteko aprobetxatu dugu. |
Mon, 20 March 2023
Fisika kuantikoak mundu mikroskopikoa gobernatzen badu, zergatik ez dugu begi bistan ikusten? Esaldi horrekin egin digu Txoni Matxain kimikari teorikoak proposamen bat solasaldi bat izateko irratian. Ideia sinple horretatik tiraka, efektu kuantikoen mugak esploratu ditugu harekin, eta Boltzmann-en tragedia aipatzeraino iritsi gara. |
Mon, 20 March 2023
Raman hitza askotan entzuten da zientziaren munduan; eta gutxi, zientziaren mundutik kanpo. Baina zientzialari indiar horren lana oso errotuta dago gaurko zientzian. Raman efektua esploratzen duen Raman espektroskopia oso teknika oparoa eta fina da. Zientzia isila da, baina sekulako ondare ez-materiala utzi diguna. |
Mon, 20 March 2023
XXVII. denboraldiaren 27. saioa: Raman, kuantikaren mugetan eta zeroaren historia. |
Fri, 17 March 2023
Erlauntza bateko osasuna bertan dauden mikrobioetan irakur daiteke. Lan horretan ari dira EHUko Applied Genomics and Bioinformatics taldeko ikertzaileak. Gaur haietako bat izan da gurekin, June Gorrotxategi Ortega, eta Kroaziako uharte batean egiten ari diren ikerketa aurkeztu digu. Gizakiak eraldatutako inguruen eragina ari dira neurtzen erlauntzetan. |
Fri, 17 March 2023
III. denboraldiaren 27. saioa: erlauntzak eta gizakiak eraldatutako inguruak eta nola kuantifikatzen den biodibertsitatea. |
Fri, 10 March 2023
|
Fri, 10 March 2023
1973ko apirilaren 3an egin zuten lehen deia telefono muikor baten bitartez. Prototipo bat zen, ez zen telefono komertzial bat. Baina interesgarria da zeinek deitu zion zeini eta zergatik. |
Fri, 10 March 2023
Hamaika Telesbistak eta Orai adimen artifizialeko languneak aurkeztu berri dute Hamaika telebistaren web gunean azpidatzi automatikoak sortzeko sistema bat. Sistema horri buruz hitz egin dugu Hamaika telebistako Maddi Mochales Zumelagarekin eta Orai taldeko Igor Leturia Azkaraterekin. |
Fri, 10 March 2023
Luzetiozko material bat superoalea da giro tenperaturan. Hori bai, presio handitan bakarrik funtzionatzen du oraindik. Baina aspaldiko amets bat gauzatzetik gertu gaude. |
Fri, 10 March 2023
XXVII. denboraldiaren 26. saioa: supereroankortasuna giro tenperaturan, Hamaika Telebistako azpidatziak eta lehen deia telefono mugikor batetik. |