Wed, 8 March 2023
NEIKERek eta Elhuyarrek elkarrekin antolatuta, jardunaldi bat izan zen nekazaritzaren eta abeltzaintzaren erronkak aztertzeko. Bertan, aditu asko izan ziren. Haietako bi, Izaro Zubiria eta Asier Albite, izan dira gurekin. BIak albaitariak dira, eta biek egiten dute lan zuzenean sektoreko llangileekin. Ederki ezagutzen dute gaur egungo errealitatea Euskal Herrian. |
Wed, 8 March 2023
III. denboraldiaren 26. saioa: nekazal munduaren erronkak. |
Mon, 6 March 2023
Marten izan gara. Hain zuzen ere, aste honetan aurkeztu dute EHUko ikertzaileak Marten egiten ari diren lana Marte 2020 misioan, Perserverance ibilgailuaren ekipamendu zientifikoaren bitartez. Marteko meteorologia sofistikatua. |
Mon, 6 March 2023
Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakia dagoeneko kalean da. Gaur, gure asmoa zen zenbaki berriari gainbegirada bat egitea eta gai nagusiei buruz ere hitz egitea, psikofarmakoak gazteetan batez ere. Hala ere, zenbaki honek ohiko eskaintzaz gain, zerbait berria dakar: zuzendari berriak ditu aldizkariak. Haietako bat izango da gurekin, Ana Galarraga Aiestaran. |
Mon, 6 March 2023
Oinarrizko ingeniaritzaren ikerketa ohikoa da. Izenburu handietan ez da islatzen, baina jendea asko ari da horrelako lana egiten. Adibidez, espazio libreko komunikazioan interferentziak saihesteko ikerketa laborategietan dago. |
Mon, 6 March 2023
XXVII. denboraldiaren 25. saioa: espazio libreko komunikazioa, Elhuyar martxoko zenbakia eta Marte eta EHU. |
Fri, 3 March 2023
Javi Oskoz Don Bosko ikastetxeko automobilgaintzako irakaslea izan da gurekin. Eskatu nahi izan diogu auto elektrikoaz hitz egiteko: gaur egungo egoera zein den, orain, 2023ko hasiera honetan, eta nolako eragina izan dezakeen auto elektrikoaren garitzeak tailerretan. |
Fri, 3 March 2023
III. denboraldiaren 25. saioa: auto elektrikoa eta Ipar Amerika eta Afrikaren arteko distantziaz. |
Mon, 27 February 2023
Mentxu Aiertza eta Agatha Christie berriz ere gurean. Pozoiei buruzko atala egin dugu. Oraingoan, artsenikoa aztertu dugu, Murder is easy eleberritik abiatuta, nahiz eta Agatha Christieren beste zazpi liburutan agertzen den artsenikoa. Pozoi ezagunenetako bat izan dugu hizpide oraingoan. |
Mon, 27 February 2023
Europan Homo sapiens-aren aztarna zaharrenak Frantziako mediterraneoan daude, la Grotte de Mandrin kobazuloan. Orain aztertu dituzte han agertutako ehunka harrizko punta , eta arkeologoen ustez gezi-puntak dira. Beraz, ondorioztatu dute lehen sapiensa Europan arku eta geziekin egiten zuela ehiza. |
Mon, 27 February 2023
XXVII. denboraldiaren 24. saioa: Grotte de Mandrineko geziak eta artsenikoa. |
Fri, 24 February 2023
SmartLiving EPC izeneko proiektua martxan da Europan, eraikinen eraginkortasun energetikoa ebaluatzeko metodologia baten bila. Europan hainbat tokitan ari dira aldi berean. Euskal Herrian, Goienerrek proiektu pilotu bat jarri du martxan Leitzan; Eider Iribar arkitektoak horretaz hitz egin digu gaur. |
Fri, 24 February 2023
III. denboraldiaren 24. saioa: kastoreak Britainia Handian eta eraikinen eraginkortasun energetikoa. |
Mon, 20 February 2023
Gorria beroarentzat eta urdina hotzarentzat: gure ohiko ikurrak dira Hala erabiltzen ditugu. Baina izarren koloreei dagoekienez, alderantzizkoa da. Eta ez hori bakarrik. Izar baten bolumena aldatzen denean, kolorea ere aldatzen du. |
Mon, 20 February 2023
Problema baten soluzioa eskuratzea zaila denean, edo soluziorik gabeko problema bat denean, matematikariek hurbilketak erabiltzen dituzte. Trikimailu teknikoak. EHUko Eli Alberdi matematikariak horri buruz hitz egin digu, eta kontatu digu haren ikasleekin egindako proiektu bitxi bat, soluzio baten bilaketa aukerak izugarri mugatzeko. |
Mon, 20 February 2023
Astronomoek aurkitu dute Andromeda galaxia bi galaxia txikiagoren arteko talkaren ondorioa dela. Duela 2.000 milioi urte fusionatu ziren. Eta hori aurkitu dute bi metodo ezberdinen bitartez: izarren mugimendua eta izarren argia aztertuta. |
Mon, 20 February 2023
XXVII. denboraldiaren 23. saioa: galaxien talkak, bilaketa matematikoa eta izarren koloreen kontuak. |
Fri, 17 February 2023
III. denboraldiaren 23. saioa: PIErako bisita gidatua. |
Sun, 12 February 2023
Gomendio txiki bat: emakume idazleak, zientzia-fikzioa idazten dutenak batez ere. Connie Willis, Elizabeth Moon eta Ursula K. Leguin hiru izen handi dira. Gainera, Catherine Poulain eta Agatha Christie bera aipatzeak merezi zuen. |
Sun, 12 February 2023
Mahai-inguru bat antolatu dugu emakume eta neska zientzialarien nazioarteko eguna ospatzeko. Kristina Zuza fisikaria, Nadia Conlledo biologoa eta Eli Alberdi matematikaria izan dira gurekin irratian, eta Verónica González fisikariaren hitzak ere izan ditugu. Laurak, emakume zientzialariak. |
Sun, 12 February 2023
Turkiako hegoaldean eta Siriako iparraldean lurrikara bortitzak izan dira. Aurrez iragartzeko ezinezkoak; gerora, azalpenak emateko, bai, egin daitezke, eta egin behar dira. Baina bide luzea du zientziak horrelakoen efektua saihesteko. |
Sun, 12 February 2023
XXVII. denboraldiaren 22. saioa: Turkiako lurrikara, emakumea eta zientzia eta zientzia fikziozko emakume idazleak. |
Fri, 10 February 2023
Tkniker institutuko Mari Jose Barriola Baraibarrek koordinatzen duen Gastronomia Zirkular Solidarioari buruzko proiektu batek Innobasqueren proiektu berritzaile onenaren saria irabazi du. Harekin izan gara gaur. |
Fri, 10 February 2023
III. denboraldiaren 22. saioa: Gastronomia Zirkular Solidarioa eta munduko airerik garbiena. |
Mon, 6 February 2023
Antonio Meucci, telefonoarn historiako aintzindarietako bat konturatu zen kable batek transmititu zitzakeela soinuak. Eta efektu hori baliatuta, telefono bat instalatu zuen etxean, lanean ari zen bitartean emaztearekin hitz egin ahal izateko. Baina efektua bera, deskarga elektrikoak emateko sistema bat erabiltzen ari zela identifikatu zuen lehen aldiz. |
Mon, 6 February 2023
CICbiomaGUNE ikerketa zentroan, 3D inprimagailu bat erabili dute arteriak in vitro sortzeko. Arteria funtzionalak dira, eta ikerketarako erabiliko dituzte. Dorleta Jimenez de Aberasturi ikertzaile nagusia eta Uxue Aizarna doktoretzako ikertzailea izan dira gurekin, eta kontatu digute zertan den lan hau, eta zer aukera ematen duen teknikak beste ikerketa asko egiteko. |
Mon, 6 February 2023
Duela 5.000 urteko tailer bat aurkitu zuten 2016an, Kairon, aintzinako Egiptoko nekropoli baten ondoan. Bertan, ontzi asko, momifikatze-prozesua prestatzeko erabiltzen ziren substantziekin. Garaiko kimikaren lagin adierazgarria. Besteak beste, urrutitik ekarritako produktuak ere bazeuden. |
Mon, 6 February 2023
XXVII. denboraldiaren 21. saioa: momiak prestatzeko tailerra, 3d-n inprimatutako arteriak eta soinuak kable elektriko batean. |
Wed, 1 February 2023
|
Wed, 1 February 2023
Ion Garin Aranzadiko Herpetologia Saileko zuzendaria etorri zaigu eguberrietako beroaldiari buruz hitz egiteko. Beroaldiak igelei, apoei, arrabioei, uhandreei, muskerrei, sugeei, sugandilei eta beste animalia askori eragin die. Aranzadiko adituak eta haien kolaboratzaileen sarea adi egon da eragin horiek baloratzeko. |
Wed, 1 February 2023
III. denboraldiaren 21. saioa: Anfibioak neguko beroaldian eta berotegi-efektuaren errudun handiena. |
Tue, 31 January 2023
Lide Arana EHUko biokimikaria da. Ikertzailea eta dibulgatzailea. Harekin hitz egin dugu Alphafold sistemari buruz, proteinen 3d egitura iragartzen duen adimen artifizialari buruz. Gainera, haren ibilbidea ezagutu dugu. Gaur egun, antibiotikoekiko erresistentzia esparruan ari da ikertzen. |
Tue, 31 January 2023
Albistea asko zabaldu da: planetaren nukleoaren errotazioa mantsotu egin da, geratu agian. Nolanahi ere, jakin behar da nola neurtu duten hori, zer ondorio dituen eta zenbateraino ziur gauden horretaz. Aditu guztiak ez daude ados gauza horietan. |
Tue, 31 January 2023
XXVII. denboraldiaren 20. saioa: Nukleoaren biraketa abiadura eta Lide Arana. |
Fri, 27 January 2023
Belar Txarrak ikertzen ditu Ana Zabalzak NUPen. Batez ere, haren elkarrekintza glifosatoarekin eta beste herbizida batzuekin. Orain, Zabalza EspainiakoMalherbologia Elkartearen presidente izendatu dute. Guk haren lana ezagutu nahi izan dugu. |
Fri, 27 January 2023
III. denboraldiaren 20. saioa: Ana Zabalaza eta belar txarrak, eta atmosfera ez da berotegi bat. |
Mon, 23 January 2023
Urte gutxian, asko aldatu da telefonoaren teknologia. Dei bat martxan jartzeko behar diren urratsak, adibidez, murriztu eta aldatu dira telefono finko klasikotik mugikorrerako jauzian. |
Mon, 23 January 2023
Gaur egun, industriak adimenduna izan behar du, ezinbestean. Hori da adituen iritzia. Batetik, digitalizatuta egon behar du, eta bestetik, adimen artifizialeko sistemak integratuta izan behar ditu. BRTAko Jon Kepa Gerrikagoitia eta Teknikerreko Eneko Ugalde izan dira gurekin horretaz hitz egiteko. Euskal industriaren errealitateaz hitz egin digute, eta azaldu digute nola eragiten dion adimentsu izate horrek enpresa handiei ez ezik, enpresa ertain eta txikiei ere. |
Mon, 23 January 2023
Bi ikertzailek, bakoitzak bere bidetik, egileen erkatu ilegal bat azaleratu dute. Diruaren truke zientifikoen egileen zerrendan izena sartzea eskaintzen duten iragarkiak izaten dira Facebooken, Telegram-en eta beste hainbat tokitan. Kontu larria da iruzurra, eta, horren ondorioz, hainbat aldizkari espezializatuk atzera bota dituzte artikulu zientzifiko sorta bat. Baina ez dirudi merkatu ilegal hori eteterik dagoenik. |
Mon, 23 January 2023
XXVII. denboraldiaren 19. saioa: egiletzaren merkatu ilegala, industria adimenduna eta telefono-dei bat aktibatzearen teknologia. |
Thu, 19 January 2023
Kristina Zuza EHUko fisikaria zientziaren irakaskuntzaren arloan egiten du lan. STEAM-Active proiektuaren parte dira, ingeniaritzarekin zerikusia duen hezkuntza proiektua. Batetik, irakasteko metodologiaz arduratzen den proiektua da, eta bestetik, beste hainbat ikuspuntutatik, generoaren ikuspuntutik adibidez. Zuza gurekin izan da proiektuaz hitz egiten. |
Thu, 19 January 2023
III. denboraldiaren 19. saioa: STEAM Active proiektua eta Suedia eta metalak. |
Mon, 16 January 2023
Urtarrillaren 16a Kroketaren Nazioarteko Eguna da. Hori ospatzeko, kroketaren zientziari eta historiari begiratu diegu. Oso janari sofistikatua da (biguna barrutik, kurruskaria kanpotik) eta, aldi berean, oso etxekoa, oso kaletarra eta janariaren soberakinak aprobetxatzeko asmatua. Kimika interesgarria du, bai eta historia konplexua ere. |
Mon, 16 January 2023
Oskar Gonzalez EHUkimikariak koloredun beirari buruz hitz egin digu. Garrantzi handiko materiala da, eta kimika asko gordetzen du fabrikazioan. Bereziki zaila izan zen beira gorria lortzea. Eta, gezurra badirudi ere, zailena izan da koloregabekoa sortzea. |
Mon, 16 January 2023
XXVII. denboraldiaren 18. saioa: beira koloreduna eta kroketaren zientzia. |
Fri, 13 January 2023
Alvaro Aragon EHUko historialariak Gipuzkoako basogintzaren historia aztertu du. XIII. mendetik hasita eta zazpi mendetako kudeaketan, basoen jasangarritasuna beharrezkoa izan da. Gaurko saioan azaldu digu nola egin zuten eta zer eredu-aldaketak izan diren eta zergatik. |
Fri, 13 January 2023
III. denboraldiaren 18. saioa: jasangarritasuna zazpi mendeetan Gizpuzkoako basoetan eta Klimametraje lehiaketa. |
Tue, 10 January 2023
Urtarrilero izaten da matematikarako tartea Lemniskata taldean, Goierrin dibulgazioa sustatzen uen taldean. Jose Luis Etxezarreta Lemniskatako arduraduna gurekin izan da aurteno hitzaldi zikloa aurkezten. Raul Ibañez, Luz Roncal, Irantzu Barrio eta Carlos Gorria izango dira Igartza Jauregian, Beasainen, hitzaldi bana ematen. |
Tue, 10 January 2023
Koklearen inplantea pertsona batzuetan ez da oso eraginkorra izaten. Nahiz eta soinua seinale elektriko bihuartzen laguntzeko lana oso ona egin, garuneko neuronei aktibatu behar zaie batzuetan, seinale hori tratatzen ikas dezaten. Bitxiena da aktibatu behar den neuronen-gunea ez dela garuneko entzumenaren gunea. |
Tue, 10 January 2023
XXVII. denboraldiaren 17. saioa: Koklearen inplantearen eraginkortasuna eta Lemniskata matematikaren bila. |
Mon, 9 January 2023
Txatboten garaia da. Solasaldia egiteko adimen artifizialeko sistemak ugaritzen ari dira, eta geroz eta emaitza hobeak ari dira lortzen elkarrizketak sortzeko garaian. EHUko Gorka Azkunek, gure adimen artifizialeko adituak, txaboten funtzionamenduaz eta emaitzez aritu zaigu gaurkoan. |
Mon, 9 January 2023
Aspaldi honetan, adimen artifizialeko sistemak trebatzen ari dira artelanak sor ditzaten. Baina trebakuntza hori egiten da datu askotan oinarrituta; kasu honetan, irudi asko ematen zaio makinari trebatu dadin. Orain, zenbait artistak aldarrikatu dute haien lana erabili dela haien baimenarik gabe. |
Mon, 9 January 2023
XXVII. denboraldiaren 16. saioa: Artisten kexua eta txatbotak. |
Mon, 9 January 2023
III. denboraldiaren 16. saioa: Ekosfera barrutik, Eguberritako berezia |