Tue, 30 January 2024
Jokoen teoria aplikatzeko bi adibide. Batetik, hiru duelisten adibidea, eta, bestetik, gatibuaren dilema klasikoa txirrindularien munduan. |
Mon, 29 January 2024
Ikerketa honek istorio bitxia du, benetan. Annick Laruelle EHUko Ikerbasque ikertzaileak jokoen teoria ari da aplikatzen kartzinoma baten ikerketan. Harekin batera, onkologoek eta beste disziplina askoko adituek egiten dute lan, baina Laruellen lana, azkenean, matematikaren teoria batean oinarritzen da, eta ez biologian edo medikuntzan. Matematikak laguntzen du. Eta proiektua martxan jari zuen Biocruceseko onkologo batekin, irratian egindako elkarrizketa baten ondorioz. |
Mon, 29 January 2024
2+2=4 Hori da matematika. Baina ez hori bakarrik. Matematika askoz kontu zabalagoa da 2+2=4 baino. Espero ez ditugun arlo batzuk ere badaude zientzia horren barruan, grafoen edo jokoen teoriak, adibidez. |
Mon, 29 January 2024
XXVIII. denboraldiaren 21. saioa: Annick Laruelle eta jokoen teoria. |
Fri, 26 January 2024
1969an, DDTaren kontrako aktibismoa puri-purian zegoen Estatu Batuetan. Garai hartatik dator Malvina Reynolds kantariaren kanta hau, DDT in your brain (batzuetan izenburua DDT moduan ematen da). Gaurko Hostoen Arteko Melodietan, Mentxu Aiertzak emandako azalpenak ekarri ditugu, kanta eta kantari hauei buruz. |
Fri, 26 January 2024
Europatik datorren agindua da: 50.000 biztanle baino gehiagoko hirirguneetan emisio murriztuen guneak izango dira. Autoen trafikoa mugatu egingo da lekuen eta auto motaren arabera. Berez, iaz aplikatzen hasi behar zen araudia da, baina gauzak mantso doaz. Don Bosco ikastetxeko Javi Oskoz gure kolaboratzaileak kontatu digu zertan den kontu hau gure hirietan. |
Fri, 26 January 2024
IV. denboraldiaren 21. saioa: emisio murriztuen guneak autoentzat. |
Mon, 22 January 2024
Nabigazioko oinarrizko hitzak, ababor eta istribor. Jatorri etimologikoari buruz hitz egin dugu. Hipotesi bat baino gehiago daude jatorriari buruz, eta, hala ere, adostasun handia dago. Dirudienez, iparraldeko herrialdeetatik datoz terminoak, bikingoen hizkuntzetatik bai eta neerlanderatik ere. |
Mon, 22 January 2024
Pirinioetan sei hizkuntza hitz egiten dira: euskara, okzitaniera, katalana, aragoiera, gaztelania eta frantsesa. Haien digitalizazioa eta baliabide informatikoak oso egoera ezberdinetan daude, baina Linguatec proiektua haien arteko laguntza teknologikoa sustatzeko. Orain, adimen artifizialaren indarra gehitu diote kolaborazioari Linguatec-AI proiektuaren bitartez. Orai zentroko Josu Aztiria Urtaran izan da gurekin honetaz guztiaz hitz egiteko. |
Mon, 22 January 2024
Fisikari amerikar batzuen proposamena da muoien azeleragailu bat egitea. Oso bizitza laburra duten partikula subatomikoak dira, eta haien erabilera azeleragailu batera aurrerapen handiak ekar liezaioke fisikaren esparruari. Azeleragailua egiteko, ordea, hamarkada asko eta diru asko beharko da. |
Mon, 22 January 2024
XXVIII. denboraldiaren 20. saioa: muoien azeleragailua, Linguatec-AI eta ababor eta istribor. |
Thu, 18 January 2024
Hostoen Arteko Melodietan, gaur, euskal musikaren erreferente bat: Izarren hautsa. Xabier Letek egina eta Mikel Laboak zabaldua. Guk Laboaren bertsioa entzun dugu. Bitxia bada ere, kanta honen hitzek astronomiaren oinarri batzuk ditu. |
Thu, 18 January 2024
Ezinbestekoak dira guretzat. Lur arraroak deitzen ditugun metalak ezinbestekoak dira iman eta motore elektriko eraginkorrak egiteko, eta, besteak beste, energia berriztagarriak ustiatzeko behar ditugu. Baina, batetik, haien mehatzaritza kutsakorra da, eta, bestetik, geopolitikoki mendekotasun handia dugu beste herrialde batzuetatik ekarri behar ditugulako. Galdera da, birzikla daitezke? Tecnaliako Maider Garcia de Cortazar eta CEIT-eko IƱaki Diaz izan dira gurekin honetaz guztiaz hitz egiten. |
Thu, 18 January 2024
IV. denboraldiaren 20. saioa: lura arraroen birziklapena. |
Mon, 15 January 2024
Txipiroiaren tintarekin idatz daiteke. Eta marraztu. Melanina pigmentua du kontzentrazio handietan, eta horri esker kolore beltz urdinska dauka, nahiz eta agian ez da existitzen den tintarik onena. Bitxikeria bat: duela 160 milioi urte bizi ziren txipiroien tinta ere, gaurkoen tintaren berdina da. |
Mon, 15 January 2024
Glutenak zeliakoetan eragin dezakeen efektu bat hesteen hantura da. Baina EHUko talde batek topatu du efektu horri aurre egin liezaiokeen azido bat. Ikertzaileetako batekin izan gara, Ainara Castellanos Rubio biologoarekin eta kontatu digu nolakoa izaten ari den ikerketa hau. |
Mon, 15 January 2024
Egun hauetan asko hitz egiten ari da Portugalen itsasora isuri diren plastiko-aleei buruz. Baina ez dute argitu zer plastiko den, zer polimero, alegia. Horren arabera, eragin dezakeen kaltea modu batekoa edo bestekoa izan daiteke. |
Mon, 15 January 2024
XXVIII. denboraldiaren 19. saioa: Glutenak eragindako hanturaren kontrako borroka eta txipiroiaren tinta. |
Thu, 11 January 2024
1971n, John Prine kantautoreak disko arrakastatsu bat argitaratu zuen, John Prine izenburua zuena, eta guk Hostoen Arteko Melodietara bertako kanta bat ekarri dugu: Paradise. Kantak Kentuckyko mendebaldeko lurralde galdu baten berri ekartzen digu. Ikatzaren industriak txikitutako paradisu bat, hain zuzen. |
Thu, 11 January 2024
AZTI zentroko talde batek atunak ikertzen ditu, bai itsasoan bertan (mundu osoan), bai eta laborategietan ere. Gurekin, gaur, hango bi aditu izan dira Igaratza Fraile eta Maite Erauskin, atun gorriaren gaur egungo ikerketa zertan den azaltzeko. Ez da animalia ezagutzea bakarrik; gainera, haren bilakaera ulertu behar da, klima-aldaketarengatik eta beste faktore askorengatik etengabe aldatzen ari direlako atunak. |
Thu, 11 January 2024
IV. denboraldiaren 19. saioa: AZTI eta atunak. |
Wed, 10 January 2024
Inkesta bat egin dut. Robot bat eskuratu edo diseinatuko bazenu zure egunerokoan erabiltzeko, zertarako nahiko zenuke. Eta hainbat lankide eta kolaboratzailek erantzun didate!!!! Interesgarria!! |
Wed, 10 January 2024
Isaac Asimov idazleak erabili zuen lehen aldiz robotika hitza. Haren liburuetako pertsonai bat Susan Calvin izan zen, roboten psikologo bat. Ideia interesgarria da, Calvinek interpretatu egiten duelako robotek egiten dutena, haien funtzionamenduaren arauen testuinguru horretan. Alegia, androide batek robotikaren legeak hausten dituen ala ez ulertu behar du. Liar ipuina ezin hobea da horern adibide moduan. Gaur egun, ordea, oraindik ez da posible horrelako araurik aplikatzea gure makinetan. |
Tue, 9 January 2024
|
Mon, 8 January 2024
Xabier Monasteriok TZ argitaletxean egiten du lan. Interes handiko baina arrakasta txikiko testu zaharrak berreskuratzen dituzte eta argitaratu. Aurten Karel Capek idazlearen RUR antzelan ospetsua euskaratu dute. Ospetsua da robot hitzaren lehen aipamena egiten duelako. |
Mon, 8 January 2024
Zein da denborarekin eraginkortasuna galtzen duen robota, hondamen fisikorik jaso ez badu ere? Horrelako galderak plazaratzen ditu Lateral podcastak. Erantzunean robotekin izan dezakegun lotura afektiboa sartzen da. |
Mon, 8 January 2024
XXVIII. denboraldiaren 18. saioa: robotak eta testu zaharrak. |
Mon, 8 January 2024
Beethovenen seigarren sinfonia naturari egindako musika da. Musikariak maite zuen hiritik kanpora joatea, eta sinfonia honetan natura deskribatu nahi izan zuen. Tartean, laugarren mugimenduan, ekaitz bat deskribatu zuen musikaren bitartez. Ezin egokiagoa Hostoen Arteko Melodietarako. |
Mon, 8 January 2024
Irati Diez Virtok istorio bitxi bat kontatu digu. Ibis izeneko hegaztia migratzailea da, baina denborarekin galarazi diogu haien migrazioa. Baina biologo batzuek aritu dira ibisei irakasten nola migratu. Nola eta nora. Oso jarduera eta ikerketa berezia da. |
Mon, 8 January 2024
IV. denboraldiaren 18. saioa: Ibis hegaztiei migratzen irakatsi eta Beethoven. |
Mon, 8 January 2024
Bost hilabetez izan nintzen fisiskako irakasle bigarren hezkuntzan, eta Newtonen legeak irakatsi behar izan nituen... frustrazioa irakaslearentzat eta frustrazioa ikasleentzat. Hala ere, hezkuntzari buruzko gogoeta bat egin daiteke kasu honetan. |
Mon, 8 January 2024
Irakasgai gogorra da. Ikastea ere zaila da. Gaur, Txoni Matxin kimikari eta irakaslearekin izan gara galdera horri erantzuteko. Nola demontre ikasten da kuantika? Zer zailtasun daude bidean? |
Mon, 8 January 2024
Kuantika ikasten hasi nintzenean, dibulgazioko liburu baten bila ibili nintzen liburudendaz liburudenda. Ideia orokorra ulertu nahi nuen sakon ikasten hasi baino lehen. Eta anekdota bat izan nuen horrekin. |
Mon, 8 January 2024
XXVIII. denboraldiaren 17. saioa: hezkuntza eta kuantika. |
Mon, 8 January 2024
1986ra goaz. Kantautore baten abesti bat entzun dugu gaur, kitarra akustikoarentzat egindako kanta batekin. Kantautoreaz gain aktorea ere bada, Loudon Wainwright IIIa. Haren Hard day for the planet kanta ezagutu dugu. |
Mon, 8 January 2024
Egun hauetan, animaliak dituzten azoka asko izaten dira. Garai batean abeltzainen topagunea izan ziren, salerosketarako gune aproposak. Gaur egun, ordea, tradizioak aginduta, gehienbat abereen erakusleku bilakatu dira. Bain abeltzainentzat eta albaitarientzat lan gehigarri bat da. Asier Albite abeltzain eta albaitariak kontatu digu nola bizi dituen azoka hauek. |
Mon, 8 January 2024
IV. denboraldiaren 17. saioa: Abeltzaintza eta gabonetako azokak. |
Mon, 8 January 2024
Elhuyar aldizkariaren abenduko zenbakia aurkeztu digu Ana Galarraga kozuzendariak. Planetaren mugak gai nagusitik abiatuta, gainbegirada egingo diogu gai interesgarriz betetako zenbaki honi. |
Mon, 8 January 2024
Juan Ignacio Cirac fisikaria katalana da, Manresan jaioa, Madrilgo Complutensean ikasitakoa, eta Max Plank institutuan egiten du lan, Optika kuantikoko zentroan, Garching hirian, Alemanian. Irailean izan zen hemen, Donostian, DIPC zentroak antolatzen duen Passion for Knowledge zentroan, eta aukera izan genuen hura elkarrizketatzeko. Oso komunikatzaile ona, oso gertukoa, eta maila altuko zientzialaria. |
Mon, 8 January 2024
Bulkanologia modu okerrenean ari gara ikasten. Sumendi motak, agertu ahala aipatzen ditugu komunikabideetan. Oraingoan, Grindavik-eko erupzioa dugu, Islandian, eta duela gutxi, beste erupzio bat izan zen inguru berean, Reykjanes penintsulan. Fagradalsfjall sumendia zen. Erupzio-mota ezberdinak dira, baina inguru berean. Bulkanologia modu okerrenean ari gara ikasten. |
Mon, 8 January 2024
XXVIII. denboraldiaren 16. saioa: Juan Ignacio Cirac eta Elhuyar aldizkaria. |