Thu, 20 June 2024
Hostoen arteko melodietan, Fleetwood Mac rock-talde klasikoa izan dugu gurean. 1973an The City kanta argitaratu zuten; protagonistak hiritik alde egin behar du, eta perspektiba horretatik begiratzen dio hiriari. Ez da inoiz bueltatuko. |
Thu, 20 June 2024
Landareak komunikatzen dira. Batzuetan, haien artean. Batzuetan, animaliekin edo beste bizidun batzuekin. Irati Diez Virtok komunikazio sistema horiei buruz hitz egin digu. Akazien adibide ezagunetatik hasita, beste komunikazio-mota batzuetara. |
Thu, 20 June 2024
|
Wed, 19 June 2024
IV. denboraldiaren 42. saioa: Fleetwood Mac eta landareen komunikazioa. |
Tue, 18 June 2024
|
Mon, 17 June 2024
EHUko kimikari batekin izan gara, Haritz Sardon. Ikerketa-ibilbide luzea egin du, eta gaur egun laborategi bat zuzentzen du Donostian. Esparru askotan izan da ikertzaile, baina haren ibilbide profesionalaren zati oparoena polimeroen kimikan izan da, besteak beste, plastikoen industria jasangarri bilakatzeko ahaleginetan. |
Mon, 17 June 2024
Neandertal oso zahar baten hezurrak topatu dituzte Karrantzako El Polvorín aztarnategiko Leize batean. Itxuraz, 150.000 urte edo gehiago dituzten aztarnak dira, 18 giza hezur, eta litekeena da emakume batena izatea. Andere izena jarri diote. Asier Gómez-Olivencia EHUko paleontologoa da aurkikuntza egin duen taldearen burua. Gaur, gurekin izan da. |
Mon, 17 June 2024
XXVIII. denborldiaren 41. saioa: neadertal zaharrena Bizkaian eta Haritz Sardon. |
Fri, 14 June 2024
1978an, Rush taldeak The Trees abestia argitaratu zuen. Hostoen arteko melodietan, kanta hori ekarri dugu kontatzen duen istorioarengatik. Astigar baten eta haritz baten arteko lehiaz hitz egiten du argia lortzeko, baina azkenean aizkora da benetako lehiakidea. |
Fri, 14 June 2024
Don Bosko institutuan hidrogenozko auto elektriko bat prestatu dute Euskelek lehiaketan parte hartzeko. Egoitz Odriozola irakaslea izan da gurekin azaltzeko nola inplikatzen den lanbide heziketa lan horretan, eta hidrogenozko auto elektrikoen panoramari gainbegirada emateko. |
Fri, 14 June 2024
IV. denboraldiaren 41. saioa: Hidrogenozko auto elektrikoa. |
Mon, 10 June 2024
Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia kalean da. Zenbaki berriari buruz Ana Galarraga kozuzendaiak hitz egin digu; besteak beste, Ekinean atalaren 10. urteurrena aipatu du. Gainera, Inhar Lopez naturako argazkilaria izan dugu gurekin, aldizkariak haren argazki batzuk erakusten dituelako. |
Mon, 10 June 2024
Lide Arana gurekin izan da bala magikoaren ideiaz hitz egiten, alegia, bakterio jakin baten kontra espezifikoki erasoa egiten duen antibiotiko baten ideia. Duela astebete lolamizina antibiotikoari buruz hitz egin genuen, eta albiste hori berreskuratu dugu 100 urte dituen ideia hau gogoratzeko. Ideia eta gaur egun praktikan erabiltzen den metodologia da. |
Mon, 10 June 2024
XXVIII. denboraldiaren 40. saioa: ON-Zientziako irabazleak, antibiotikoen sekretuak Lide Aranarekin eta Elhuyar aldizkaria eta Inhar Lopezen argazkiak. |
Wed, 5 June 2024
Edvard Grieg konpositore erromantikoaren obrarik ezagunena ekarri dugu Hostoen Arteko Melodietara. Berez, bi suitek osatzen dute obra hori. Horietako batean, ekaitz musikal bat dago. |
Wed, 5 June 2024
EHUko Arantza Aldezabal Roteta ikertzailearekin izan gara; belardietako biodibertsitatea ikertzen du. Berak kontatu digu Europak legez babestu dituela belardiak, eta azaldu digu nola. Gainera, haren ikerketa ezagutu dugu. Habitat konplexuak dira belardiak eta ez oso ezagunak, nahiz eta beste habitatetan ere eragiten duten. |
Wed, 5 June 2024
IV. denboraldiaren 40. saioa: Belardien babesa eta Peer Gynt. |
Mon, 3 June 2024
CFM zentroko Idoia Mujikak koordinatzen du FOTCIENCIA20 erakuketaren bisita Donostira. Zientziako argazkien lehiaketa batetik sortutakoerakusketa bat da, eta Tabakalerako eraikinean erakusgai dago, ekainaren 23ra arte. |
Mon, 3 June 2024
Amazabal Institutuko bi ikaslek, Isabela Apezetxeak eta Izadi Baldak, zigarroen hondakinen kutsadurari buruzko ikerketa bat egin dute aurtengo Zientzia Azokarako, eta bigarren saria eskuratu dute. Haien proiektuaz hitz egin digute, eta ikasturte osoan zeharreko lanari buruz ere bai, Ainhoa Illarramendi irakaslearekin batera. |
Mon, 3 June 2024
Bakterio gram-negatiboekin funtzionatzen duen antibiotiko berria ari dira saguetan probatzen, eta emaitza onak ematen ditu oraingoz. Emaitza onak, gainera, erresistentzia garatzen duten bakterio-kolonietan ere bai. |
Mon, 3 June 2024
XXVIII. denboraldiaren 39. saioa: Zigarroaren hondakinen kutsaketa eta FOTCIENCIA20 erakusketa. |
Mon, 3 June 2024
Hostoen Arteko melodietan Luar Na Lubre taldea ekarri dugu. O Son Do Ar. Airearen soinua. Mike Oldfield-ek kanta horren bertsio bat egin zuen eta Eguzkiari egin zion erreferentzia. Gaurko saioan Eguzkiaz hitz egiten ari garenez, hori nahi genuen, baina jatorrizko kanta nahi genuen, ordea, eta Luar Na Lubrek airea aipatzen zuen izenburuan. Bitxia. |
Mon, 3 June 2024
Aranzadiko Astronomia Saileko Virginia Garcia Pena izan da gurekin aurora borealei buruz hitz egiten. Eguzkiaren jardueraz ere aritu da. Oso zaila da hemen Euskal Herria dagoen latitude honetan aurora borealak ikustea; 100 urtean behin gertatzen den zerbait da, eta 2024ko maiatzean tokatu da. beharbada ez da ikuskizun hori errepikatuko urte honetan, nahiz eta Eguzkiaren jarduera txikia ez izan. |
Mon, 3 June 2024
IV. denboraldiaren 39. saioa: Aurorak, eguzkiaren jarduera eta Luar Na Lubre. |