Thu, 31 October 2024
Lagun bat izan dugu gaur Ekosferan. Inhar López. Berez, informatikaria da, baina haren pasioa faunari argazkiak ateratzea da. Eta horretarako bidaia luzeak egin eta abentura bereziak bizitzen ditu. Inharrek haren pasioaz hitz egin digu gaurkoan. |
Thu, 31 October 2024
Ikerketa zabal baten emaitza oso datu gogorra da. Naturan, zuhaitze-espezieen heren bat egon daitezkeela desagertzeko arriskuan. Adibidez, magnolia, guk parkeetan artifizialki erabiltzen dugun zuahitz eder hori. Eta hori, adibidez bat besterik ez da. |
Thu, 31 October 2024
V. denboraldiaren 8. saioa: arriskuan dauden zuehaitzak eta Inhar López García, faunaren argazkilaria. |
Wed, 30 October 2024
Aurtengo CAF-Elhuyar sarietako merezimendu saria eskuratu du EHUko Miren Basaras mikrobiologoak. Lan zientifizkoaz gain, dibulgazio-lan handia egin du euskaraz zientzia zabaltzeko. Teknopolis telebista programako ekipoak elkarrizketatu du, Iñaki Leturiaren bitartez, eta guk elkarrizketa hori ekarri dugu irratira. |
Wed, 30 October 2024
Ander Tobalina Novok aurtengo CAF-Elhuyar sarietan irabazle izan da, artikuu orokorren kategorian. Kuantikari buruzko artikulu batekin irabazi du, Arau berriak, jostailu berriak, non kuantikaren bigarren iraultza aztertzen duen hiru adibederen bitartez. |
Wed, 30 October 2024
1932ko abuztuaren 2an positroi bati egin zioten argazkia. Antipartikula bati, alegia. Egia esan, positroi batek laino-ganbera batean utzitako arrasto baten argazkia da, baina harrigarria da. Antimateriaren argazkia. Wikipedian bertan dago ikusgai. |
Wed, 30 October 2024
XIX. denboraldiaren 7. saioa: positroiaren argazkia, Ander Tobalina eta kuantika eta Miren Basaraz merezimenduz. |
Wed, 30 October 2024
Energetikoki eraginkorrak diren eraikinak nahi baditugu, ditugun horiek zaharberritu behar dira. Horretarako Klimatizazio planak egiten dira, eta gainera adituek simulazioak egiten dituzte eraikinen egoera aurrez aztertzeko. Aditu horietako bat izan da gurekin, EHUko Markal Arbulu arkitektoa. |
Wed, 30 October 2024
Bosgarren mailako urakanek etxeak botatzeko adina indar izaten dute. Baina ez kasu guztietan. Kupula edo esfera-itxura duten etxeak aerodinamikoagoak dira, eta hobeto eusten diote haizearen eta uraren indarrari. |
Wed, 30 October 2024
V. denboraldiaren 7. saioa: urakanen kontra etxe esferikoak eta klimatizazio planak. |
Mon, 21 October 2024
Umeen obesitatea tratatzeko programa da "Mangolsen bidaia". Gaurkoan, Iratxe Salcedo fundatzaileak kontatu digu bi bideojokoetan oinarrituta dago, bi pertsonaiarekin. Bideojoko bat umeak erabiltzen du, eta bestea, gurasoek , eta biak elkarri konektatuta daudela. Azken helburua umearen bizimodua aldatzea da. Oso helburu handia eta garrantzitsua. |
Mon, 21 October 2024
Metal asko behar ditugu, kantitate txikitan, bizirik irauteko. EHUko Lide Arana Urbieta biokimikariak gidatu gaitu metal horien munduan barrena ulertzeko zergatik. |
Mon, 21 October 2024
Material arrunta eta zaharra da aluminio oxidoa. Sortzen denean, aluminio puska bat aireak oxidatzen duelako, geruza babesle bat sortzen du. Ba orain Austriako fisikari batzuek atomo-mailan aztertu dute nolakoa den geruza babesle horren gainazala. |
Fri, 18 October 2024
Nazio Batuen aurtengo klimaren gailurra datorren astean hasiko da, urriaren 21ean. Aurten, Bakun izango da, Azerbaijango hiriburuan. Hiria, eta herrialdea, oso lotuta dago eta egon da petrolioaren industriarekin. Izan ere, COP honen presidentzia Mukhtar Babayevek hartuko du, petrolioaren konpainia publikoan lan egindakoak eta Azerbaijango Ekologia-ministroa izandakoak. |
Fri, 18 October 2024
Nekazaritza duela 9.000 urte hasi zen guretzat. Baina animalien munduan, lehenagoko kontu bat da. Irati Diez Virto dibulgatzailearekin, eta inurri hosto-ebakitzaileen adibidetik tiraka 66 milioi urte atzera egingo dugu, dinosauroen desagerpena eta geroko garaietara. |
Fri, 18 October 2024
V. denboraldiaren 6. saioa: inurri nekazariak eta COP29. |
Mon, 14 October 2024
Mangolsen bidaia umeen obesitatea tratatzeko programa zabal eta berritzailea da. Iratxe Salcedo Pachecoren hitzen bitartez, programa hau ezagutzen ari gara. Gaurkoan, Mangols pertsonaiaren beraren sorrera eta oinarrizko filosofia ezagutu ditugu. |
Mon, 14 October 2024
Irailean argiteratu zuten Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia. Gai nagusia, energia iluna. Ana Galarraga Aiestaran kozuzendariak zenbaki honen gainbegirada bat egiten lagundu digu. |
Mon, 14 October 2024
20 urte izan naiz esatari Norteko Ferrokarrillean. Une polita da atzera begiratzeko, baita aurrera ere. |
Mon, 14 October 2024
XIX. denboraldiaren 5. saioa: 20 urtez esatari, Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia eta Mangolsen bidaia. |
Mon, 14 October 2024
|
Fri, 11 October 2024
NEIKER zentroko Aitor Cevidanes ikertzailea izan da gurekin PyrTick proiektuaz hitz egiteko. Pirineoetan akainen egoera zein den aztertzen duen proiektua da, eta NEIKERen kasuan Euskadiko zatia ikertzen ari dira. Aitorrekin akainen biologia eta gure pertzpetzioa uztartu ditugu. Zein dira hemengo akainak, zenbat daude eta zer ondorio ditu guretzat dauden populazioak? Erantzun guztiak ez dtugu, baina batzuk bai. |
Fri, 11 October 2024
V. denboraldiaren 5. saioa: PyrTick akainen proiektua eta Hawaii. |
Mon, 7 October 2024
Umeen obesitatea tratatzeko programa berritzaile bat ezagutuko dugu hurrengo programetan: Mangolsen bidaia. Ez da berria, fundatzaileek 2015 inguruan jarri zutelako martxan. Medikuntzaren ikuspegi global batean, familiaren inplikazioan eta bideojokoetan oinarritutako metodologia bat da. Iratxe Salcedo fundatzaileetako baten ahotsak gidatuko gaitu metodologia hau ezagutzeko bidaian. Mangolsen bidaian. |
Mon, 7 October 2024
Leintz Gatzaga eta Dorleta. Bi izen horiek izan dira nagusi gure saioan, gaur. Gatzaren museoko Aitor Larrañagak kontatu digu nola hazi zen herria iturri gazi baten inguruan, eta nola funtzionatu zuen, alde batetik, teknikoki, dorlak erabilita gatza ekoizteko, eta, bestetik, sozialki, dorlak bertako emakumeek kudeatu dutelako luzaroan. |
Mon, 7 October 2024
Ideia okerra da Schrödingerren katua aldi berean bizirik eta hilda dagoela. Ulertzekoa da ideia sinple eta erakargarri hori zabalduta egotea, baina ez dator bat kuantikaren izaerarekin. |
Mon, 7 October 2024
XIX. denboraldiaren 4. saioa: Schrödingerren katua, Leintz Gatzaga eta Mangolsen bidaia. |
Mon, 7 October 2024
BRTA aliantzako Jon Kepa Gerrikagoitia Japonian izan da bertako industrian bisitan. Industria bera nola funtzionatzen duen ikusteaz gain, haien planteamendu energetikoaz jabetu da, besteak beste, hidrogenoaren aldeko apustua zenbateraino dagoen garatuta. |
Mon, 7 October 2024
V. denboraldiaren 4. saioa: Japonian txango bat. |