Mon, 8 January 2024
Irati Diez Virtok istorio bitxi bat kontatu digu. Ibis izeneko hegaztia migratzailea da, baina denborarekin galarazi diogu haien migrazioa. Baina biologo batzuek aritu dira ibisei irakasten nola migratu. Nola eta nora. Oso jarduera eta ikerketa berezia da. |
Mon, 8 January 2024
IV. denboraldiaren 18. saioa: Ibis hegaztiei migratzen irakatsi eta Beethoven. |
Mon, 8 January 2024
Bost hilabetez izan nintzen fisiskako irakasle bigarren hezkuntzan, eta Newtonen legeak irakatsi behar izan nituen... frustrazioa irakaslearentzat eta frustrazioa ikasleentzat. Hala ere, hezkuntzari buruzko gogoeta bat egin daiteke kasu honetan. |
Mon, 8 January 2024
Irakasgai gogorra da. Ikastea ere zaila da. Gaur, Txoni Matxin kimikari eta irakaslearekin izan gara galdera horri erantzuteko. Nola demontre ikasten da kuantika? Zer zailtasun daude bidean? |
Mon, 8 January 2024
Kuantika ikasten hasi nintzenean, dibulgazioko liburu baten bila ibili nintzen liburudendaz liburudenda. Ideia orokorra ulertu nahi nuen sakon ikasten hasi baino lehen. Eta anekdota bat izan nuen horrekin. |
Mon, 8 January 2024
XXVIII. denboraldiaren 17. saioa: hezkuntza eta kuantika. |
Mon, 8 January 2024
1986ra goaz. Kantautore baten abesti bat entzun dugu gaur, kitarra akustikoarentzat egindako kanta batekin. Kantautoreaz gain aktorea ere bada, Loudon Wainwright IIIa. Haren Hard day for the planet kanta ezagutu dugu. |
Mon, 8 January 2024
Egun hauetan, animaliak dituzten azoka asko izaten dira. Garai batean abeltzainen topagunea izan ziren, salerosketarako gune aproposak. Gaur egun, ordea, tradizioak aginduta, gehienbat abereen erakusleku bilakatu dira. Bain abeltzainentzat eta albaitarientzat lan gehigarri bat da. Asier Albite abeltzain eta albaitariak kontatu digu nola bizi dituen azoka hauek. |
Mon, 8 January 2024
IV. denboraldiaren 17. saioa: Abeltzaintza eta gabonetako azokak. |
Mon, 8 January 2024
Elhuyar aldizkariaren abenduko zenbakia aurkeztu digu Ana Galarraga kozuzendariak. Planetaren mugak gai nagusitik abiatuta, gainbegirada egingo diogu gai interesgarriz betetako zenbaki honi. |
Mon, 8 January 2024
Juan Ignacio Cirac fisikaria katalana da, Manresan jaioa, Madrilgo Complutensean ikasitakoa, eta Max Plank institutuan egiten du lan, Optika kuantikoko zentroan, Garching hirian, Alemanian. Irailean izan zen hemen, Donostian, DIPC zentroak antolatzen duen Passion for Knowledge zentroan, eta aukera izan genuen hura elkarrizketatzeko. Oso komunikatzaile ona, oso gertukoa, eta maila altuko zientzialaria. |
Mon, 8 January 2024
Bulkanologia modu okerrenean ari gara ikasten. Sumendi motak, agertu ahala aipatzen ditugu komunikabideetan. Oraingoan, Grindavik-eko erupzioa dugu, Islandian, eta duela gutxi, beste erupzio bat izan zen inguru berean, Reykjanes penintsulan. Fagradalsfjall sumendia zen. Erupzio-mota ezberdinak dira, baina inguru berean. Bulkanologia modu okerrenean ari gara ikasten. |
Mon, 8 January 2024
XXVIII. denboraldiaren 16. saioa: Juan Ignacio Cirac eta Elhuyar aldizkaria. |