Elhuyar Zientzia

Txileko ALMA irrati-teleskopioak isobutironitrilo detektatu du Esne Bidearen Sagitarius B2 gunean. Espazioan topatzen duten lehen molekula organiko adarkatua da, eta guk jakin nahi izan dugu zein den aurkikuntza horren garrantzia. Horretarako, XABIER LOPEZ EHUko kimikaria gonbidatu dugu irratia.

Direct download: NFXIX-03c.mp3
Category:science -- posted at: 4:26am EDT

XVII. mendearen bukaeran izan gara ALVARO ARAGON historialariarekin. Denbora-makinaren bidezko turismoa egin dugu. Alvarok azaldu digu nolakoa zen donostiarren eguneroko bizimodua, nolakoa euskal kostako nabigazioa, nolakoa Europako hainbat herritako egoera, baita Amerikakoa eta Asiakoa ere eta beste kontu asko. Erlijioa, artea, politika eta soziologia. Dena, neurri batean edo bestean, zientziari eta teknologiari lotuta dago.

Direct download: NFXIX-03b.mp3
Category:science -- posted at: 4:21am EDT

2012ko eta 2013ko lurrikara bortitzak izan ziren Islandian, Richter eskalan 5 mailatik gorakoak. Geologiako albiste bilakatu dira, zientzialariek lortu zutelako lurrikara horiek iragartzen hilabetetako aurrerapenarekin. Horretarako, 100 metroko sakoneran dagoen ura aztertu zuten: hidrogenoaren isotopoen eta sodio-kopuruaren aldaketak izan ziren lurrikara baino lehen.

Direct download: NFXIX-03a.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EDT

XIX. denboraldiaren 3. saioa: 1693 hemen eta munduan eta isobutironitrilo espazioan.

Direct download: NFXIX-03.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EDT

Sir Isaac Newtonek 51 urte zituen 1693an. Ordurako bazen historiako zientzialaririk handiena. Eta ordurako beste gauza asko zituen eginak; adibidez, urte batzuk lehenago politikaria izan zen Londresko Parlamentuan. Baina 1693an, krisi paranoiko bat izan zuen. Krisiak urte eta erdi iraun zion, eta gero pasatu egin zitzaion. Inork ez daki zergatik, baina hipotesi batzuk daude.

Direct download: NFXIX-02c.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

Aste honetan tren baten barruan grabatu dugu irratsaioa!!!!!
Trenaren historiaz hitz egin dugu GOYO LEKUONA eta JOSE LUIS ETXEZARRETArekin. Aurten, 150 urte dira Beasain-Olazti trenbidea inauguratu zela. Norteko Ferrokarrillaren urteurrena!!!! Eta horregatik grabatu dugu trenaren barruan. Norteko Ferrokarrilla, Norteko Ferrokarrilletik egina.

Direct download: NFXIX-02b.mp3
Category:science -- posted at: 3:56am EDT

Eltxo batek 62.000 aldiz astintzen ditu hegoak minutuko. Hala esaten dute, eta datua harrigarria da. Baina nola demontre neurtzen dute hori? Azkenean, nola galdera zenbat galdera baino garrantzitsuagoa da.

Direct download: NFXIX-02a.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT

XIX. denboraldiaren 2. saioa: eltxoak 62.000, Norteko Ferrokarrillaren 150. urteurrena eta Newton paranoikoa

Direct download: NFXIX-02.mp3
Category:science -- posted at: 3:46am EDT

1693 urtea izango da aurtengo atal baten gunea. Urte jakin hura, eta, oro har, XVII. mendearen bukaera. Nolakoa izan zen 1693? Eta nolakoa garai hartako jendea? Zientziaren historiak lagunduko digu gizarte hari begiratzen. Historia zientziazaleei kontatzeko ahalegina izango da.

Direct download: NFXIX-01d.mp3
Category:science -- posted at: 6:23am EDT

Islandia alerta-egoeran egon da abuztuaren bukeran eta irailaren hasieran. Erupzio berriak izan ditu Bardarbunga sumendiak. Duela lau urte, ospetsu izan zen Eyjafjallajökull sumendiaren erupzioa, batez ere, kanporatu zuen hauts-zutabeak hegazkinen trafikoa eten zuelako Europan. MIREN MENDIA geologoak azaldu digu nolakoa den Islandia geologikoki, eta lagundu digu zentzua ematen entzun ditugu albiste sentsazionalistei.

Direct download: NFXIX-01c.mp3
Category:science -- posted at: 5:38am EDT

Begietako gaixotasun arraroa da koroideremia. Arraroa, genetikoa eta endekapenezkoa. Ez du atzera bueltarik. Koroideari eragiten dio, erretina eta esklerotikaren artean dagoen begi-globoaren geruza bat. Gaixoek denborarekin ikusmena galtzen dute ingururetatik. Pixkanaka estutzen den tunel batean egongo balira bezala. Guk gaixotasunak kaltetutako lau umeren gurasoak izan ditugu gaur irratian, AMAIA ELGEZABAL eta FRAN OLEA, hain zuen, Koroideremiak Kaltetutakoen Elkartea sortu duten pertsonak.

Direct download: NFXIX-01b.mp3
Category:science -- posted at: 5:17am EDT

Saturnoren eraztunak ez daude oso zikinak, ez zaie espazioko hauts asko iritsi. Horrek ustez, esan nahi du ez direla oso zaharrak. Hala ere, astronomoek aurkitu dute hautsa oso mantso iristen zaiela eraztunei, eta, eraztunak eta planeta adin berekoak direla.

Direct download: NFXIX-01a.mp3
Category:science -- posted at: 5:08am EDT

XIX. denboraldiaren 1. saioa: Saturnoren eraztunen adina, koroideremia, Islandiako azken erupzioak eta 1693 urtearen aurkezpena.

Direct download: NFXIX-01.mp3
Category:general -- posted at: 4:57am EDT

Eyjafjallajokull sumendiaren aipamena 2014ko irailaren 12ko irratsaioan

Direct download: Ejaf.mp3
Category:science -- posted at: 4:58pm EDT

1