Elhuyar Zientzia

Haurdunaldiaren bigarren herena bukatzen ari da. Fetuaren mugimenduei ez ezik, haren bihotz-taupadei ere antzematen zaie, eta haurdunaldia asko aurreratu da. Ginekologoak hainbat kontrol egiten dizkio amari garai honetan. Batetik, Rh faktoreak arazo eman ditzakeen kasuetan immunoglobulina jakin bat injektatu behar zaio, eta, bestetik, haurdunaldiko diabetea garatu duen aztertu behar da.

Direct download: NFXVI-31b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT