Elhuyar Zientzia

Gaur denboraldiko lehen kolaborazioa dugu kuantikaren atalean. Gure satelitea eta mekanika kuantikoa lotu ditugu EHUko eta DIPCko Txoni Matxain kimikariarekin, eta erregolitoari buruz hitz egin dugu, Ilargiaren gainazaleko hauts fina. Atmosferarik ez duenez, eta beste hainbat ezaugarrirengatik, oso jokabide berezia du hauts horrek, eta, besteak beste, fisika kuantikoak azaltzen du jokabide hori.  

Direct download: NFXXVIII-06b.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT