Elhuyar Zientzia (science)

XXIV. denboraldiaren 23. saioa: Felipe Aizpuru, supereroankortasuna eta monoxido eta dioxido.

Direct download: NFXXIV-23.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EDT

Suziri bat espaziora botatzeko desioa du EH Aerospace elkarteak. 100 kilometroko altuerara. Gu Mikel Malagonekin hitz egin dugu, sortzailetako batekin, eta luze hitz egin dugu proiektuak dituen zailtasunei buruz. Zientzia asko dago suziri txiki bat hain gora bidaltzeko artean. Eta hori da elkarte honen helburuetako bat: zientzia hori ikasten joan eta bidean aurrera egin.

Direct download: NFXXIV-24b.mp3
Category:science -- posted at: 2:44am EDT

ESAk rover bat jarri nahi du Marten 2021ko martxoan, ibilgailu bat. Rosalind Franklinen izena jarri dio, DNAren egitura ikertu zuen zientzialariarena. Roverraren helburua da biziaren aztarnak bilatzea Marteko atmosferan, gainazalean eta lurpean.

Direct download: NFXXIV-24a.mp3
Category:science -- posted at: 2:43am EDT

XXIV. denboraldiaren 24. saioa: Rosalind Franklin roverra eta EH Aerospace.

Direct download: NFXXIV-24.mp3
Category:science -- posted at: 2:41am EDT

Plotina proiektu europarra bukatu da. 4 urtez aritu dira 9 erakunde zientzia-zentroetan berdintasun-diagnostikoak eta planak lantzen, Lur Etxeberria Elhuyarko berdinatasuneko koordinatzaileak kontatu digu zer egin duten.

Direct download: NFXXIV-22c.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EDT

Australia is burning. Hala esaten zuen Australiako jendeak, sute erraldoi eta iraunkorrak ikusita. Australia erretzen ari da. Euskalmeteko Onintze Salazarri galdetuko diogu zer gertatu den.
 
Direct download: NFXXIV-22b.mp3
Category:science -- posted at: 4:14am EDT

Txekiar Errepublikan, 7.000 urte dituen putzu bateko egur-egitura bat aurkitu dute. Egur landua da, eta orain arteko adibide zaharrena da. Kontua da milaka urte iraun dituela, egitura uretan sartuta egon delako, eta orain lehortzen badute hondatu egingo da.

Direct download: NFXXIV-22a.mp3
Category:science -- posted at: 4:05am EDT

XXIV. denboraldiaren 22. saioa: 7.000 urteko egur landua, Australia eta Plotina.

Direct download: NFXXIV-22.mp3
Category:science -- posted at: 4:03am EDT

IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan izeneko liburua aurkeztu berri dute. 32 egilek sakon tratatutako gaia da; teknologia digitala eta hezkuntza nola uztartu hausnartu egin dute, eta testu luze eta interesgarri bat osatu dute. Gurekin bi egile izan dira: Montse Maritxalar eta Mikel Iruskieta.

Direct download: NFXXIV-21c.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EDT

Orain erraza da. Margoen denda batera joan, eta pigmentu berde egonkor eta seguro bat eros daiteke. Baina hori da kimika sintetikoaren onura bat. Hura baino lehen, ordea, nola lortzen zuten pigmentu berdeak? EHUko Oskar Gonzalezek erantzun digu galdera horri.

Direct download: NFXXIV-21b.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EDT

Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologoek onddo espezie berri bat aurkitu dute Pagoeta Parke Naturalean, Aian, Gipuzkoan. Eta ez da bakarrik espezie berria; gainera, genero berria ere bada. Izen zientifikoa, Pseudosclerococcum golindoi, Aranzadiko mikologo baten omenez.

Direct download: NFXXIV-21a.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EDT

XXIV. denboraldiaren 21. saioa: Onddo berri bat Pagoetan, pigmentu berdea eta IKTak eta hezkuntza, liburu bat.

Direct download: NFXXIV-21.mp3
Category:science -- posted at: 4:39am EDT

Aste honetan antibiotikoak dira ETBko Teknopolis saioko gai nagusia. Haien erresistentzia arazo handi bat da, ez bakarrik gizakion tratamendu medikuetan erabiltzenko moduarengatik, baizik eta beste esparru askotan erabiltzen direlako.

Direct download: NFXXIV-20c.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EDT

BC3 zentroko ekonomialaria eta zientzialaria, eta naturaren balioa zein den ikertzen du Nazio Batuetarako. Izan ere, Unai Pascualek IPBES txostena egiten ari den lantaldearen burua da, eta erreferente bat da mundu mailan. Harekin hitz egin dugu natura eta ekonomiari buruz.

Direct download: NFXXIV-20b.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EDT

Ingalaterrako zientzialari batzuek arratoien bibrisak ikertu dituzte, haien "biboteak", matematikoki deskribatu ahal izateko, eta aurkitu dute Eulerren espiral baten bitartez egin daitekeela.

Direct download: NFXXIV-20a.mp3
Category:science -- posted at: 3:17am EDT

XXIV. denboraldiaren 20. saioa: bibrisak eta matematika, Unai Pascual eta Teknopolisen antibiotikoak.

Direct download: NFXXIV-20.mp3
Category:science -- posted at: 3:11am EDT

Hiriretan garraio elektrikoa gero eta ohikoagoa da. Hala ere, asko dago hitz egiteko aukera horrek sortzen duen garraio-ereduari buruz. Urtarrillaren 23an gaiari buruz hausnartzeko aukera izango da Donostiako San Telmo museoan, Elhuyarrek antolatu duen jardunaldi batean. Gonbidatuta zaudete.

Direct download: NFXXIV-19c.mp3
Category:science -- posted at: 4:11pm EDT

Koltana ezinbestekoa zaigu gaur egun elektronikan, tantaloaren iturri delako eta kondentsadoreak egiteko material ona delako. Baina Kongon eta inguruko herrialdeetan, arazo-iturri handia da koltanaren erauzketa. EHUko Txelo Ruizek kontatu digu zergatik den hain baliagarria elektronikan, eta ALBOAN gobernuz kanpoko erakundeko Alicia Alemanek kontatu digu nolakoa den egoera Kongon erauzketaren ondorioz. Nolanahi ere, orain material hobeak ezagutzen ditugu kondentsadoreak egiteko.

Direct download: NFXXIV-19b.mp3
Category:science -- posted at: 4:08pm EDT

Okapia Kongon bizi da, eta espeziea egoera larrian dago. Oso zaila da, gainera, haren segimendua egitea; okapiaren bizilekua gatazka armatu batean dago, eta beraz, biologoek zailtasun handiak dituzte animalia ikertzeko. Hain zuzen ere, 50 urtez ez zuten okapi basatirik ikusi. 2006an, ordea, ezustekoa izan zen.

Direct download: NFXXIV-19a.mp3
Category:science -- posted at: 4:00pm EDT

XXIV. denboraldiaren 19. saioa: okapiak, koltana eta gonbidapena.

Direct download: NFXXIV-19.mp3
Category:science -- posted at: 3:57pm EDT

Gaur egun, exoeskeleto artifizialak erabiltzen ditugu industrian, langileari laguntzeko eta babesteko. ETBko Teknopolis saioan erreportaje bat egin dute exoeskeleto horiek diseinatu eta saltzen dituen Cyber Human Systems enpresari buruz. Jon Larrañaga egilea izan da gurekin gai azaltzeko.

Direct download: NFXXIV-18c.mp3
Category:science -- posted at: 7:07am EDT

Medikuntzako azken Nobel sarian oxigenoa eta giza gorputza izan ziren protagonistak. Sarituek aztertu zuten gorputzak zer mekanismo dituen molekula horren gorabeherak kudeatzeko. Orain, Txoni Matxainek gai hura berreskuratu du, kimika kuantikoak ere zeresan handia duelako gai horretan.

Direct download: NFXXIV-18b.mp3
Category:science -- posted at: 7:06am EDT

2018ko Nobel saridun batek azken artikulua erretiratu du, aurkezten zituen emaitzak ez baitira errepikagarriak. Frances Arnold kimikariak artikulua erretiratu du, eta barkamen publikoa eskatu du. Eta komunitate zientifikoak ondo hartu du Arnoldek egindakoa.

Direct download: NFXXIV-18a.mp3
Category:science -- posted at: 7:04am EDT

XXIV. denboraldiaren 18. saioa: Nobel saridun baten artikulu bat atzera, oxigenoaren kuantika Nobeletan eta Teknopolisen exoeskeletoak.

Direct download: NFXXIV-18.mp3
Category:science -- posted at: 7:00am EDT

EHUko Gotzone Barandika kimikaria izan da gurekin, eta gai delikatu bat ekarri digu. Estatistikek diote tesia egiten ari diren ikertzaileen osasun mentala ez dela ona, eta aztertu beharreko kontu bat dela. EHUtik kezka handiarekin begiratzen diote gai honi.

 

Direct download: NFXXIV-17c.mp3
Category:science -- posted at: 6:58am EDT

Duela 100 urte jaio zela Isaac Asimov idazlea. Zientzia fikzioan erreferente bat izan zen eta, batez ere, zientziaren dibulgazioan. Haren bizitza gogoratuta egin nahi izan diogu omenaldi txiki bat.

Direct download: NFXXIV17b.mp3
Category:science -- posted at: 6:51am EDT

Iñaki Sanz biologoak azaldu du twitterren Jaizkibelgo paradore zaharraren horma batean bi sugandilla-espezie bizi direla. Biak klima ezberdinekoak, gainera. Adibide xelebrea, baina ez da bakarra.

Direct download: NFXXIV17a.mp3
Category:science -- posted at: 6:49am EDT

XXIV. denboraldiaren 17. saioa: horma batean bi espezie, Asimov 100 urte eta tesia egiten dutenen osasun mentala. 

Direct download: NFXXIV17.mp3
Category:science -- posted at: 6:47am EDT

XVII. mendean landarezale garrantzitsu bat bizi izan zen: Nicholas Culpeper. Bizitza  intentsua izan zen eta, batez ere, liburu bat utzi zigun, 200 urtez erreferentzia nagusia izango zen landareen katalogo zabal bat.

Direct download: NFXXIV-16c.mp3
Category:science -- posted at: 5:35pm EDT

EHUko Ainara Otamendi biokimikaria tesia egiten ari da onddo mikroskopiko baten ikerketan oinarrituta, Aspergillus nidulans. Urteak eman ditu onddo horren hazkuntzarekin zerikusia duen proteina jakin bat ikertzen. Guk eskatu diogu kontatzeko nolakoa den bere lana bai egunerokoan, bai eta zientziaren ikuspuntutik ere.

Direct download: NFXXIV-16b.mp3
Category:science -- posted at: 5:31pm EDT

New York estatuan topatu dituzte orain arteko zuhaitz fosil zaharrenak. Fosil horiek eboluzioari buruzko informazioa izateaz gain, garaiko klimari buruzko informazioa ere dute.

Direct download: NFXXIV-16a.mp3
Category:science -- posted at: 5:27pm EDT

XXIV. denboraldiaren 16. saioa: zuhaitz fosil zaharrenak, Ainara Otamendi eta Nicholas Culpeper.

Direct download: NFXXIV-16.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EDT

XIX. mendean sartu zen filoxera Europan, eta mahasti guztiak txikitu zituen. Horri aurre egiteko irtenbidea mahatsondo amerikarrak eta europarrak nahastea zen, txertaketa bat landareetan eginda. Mende bat baino gehiago egiten dugula hori, baina ingeniari agronomoek eta mahastizainek etengabe hobetzen ari dira teknika. Nafarroako Unibertsitate publikoko Gonzaga Santesteban ari da ikertzen nola hobetu txertaketa hori. 

Direct download: NFXXIV-15b.mp3
Category:science -- posted at: 4:35pm EDT

Ikerketa batek argitu du susmatzen genuen ideia bat: txakurrak gai direla kopuru baten pertzepzio bat izateko. Beharbada ez da zenbaki baten kontzeptua, baina bada kopuru baten pertzepzioa. Azken batean, modu batean edo bestean, ugaztunak zenbakiak manipulatzeko jaio dira.

Direct download: NFXXIV-15a.mp3
Category:science -- posted at: 4:30pm EDT

XXIV. denboraldiaren 15. saioa: ugaztunak eta matematika eta filoxera.

Direct download: NFXXIV-15.mp3
Category:science -- posted at: 4:16pm EDT

Arazo larria dugu itsasoan plastikoekin. Gero eta plastiko gehiago dago, bai zikinkeria moduan, bai eta mikroplastikoen forman ere, alegia, ikusten ez diren plastikozko partikulen forman. Ez dakigu zenbaterainoko inpaktua izango duen plastiko horrek guztiak, baina jende asko ari da ikertzen gaia, egunen batean soluzio bat proposatu ahal izateko. Horretaz hitz egin digute EHUko Amaia Orbeak, AZTI-Tecnaliako Oihane Cabezasek eta Greenpeace-ko Lorea Floresek. Plastikoa itsasoan, arazo larria.

Direct download: NFXXIV-14b.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EDT

Plastikoa ez da txarra. Behar beharrezkoa dugu aplikazio askotan. Adibide argi bat da ospitaletan odola gordetzeko edukiontziak. PVCz egindako poltsak dira. Oso zaila da ordezko material bat topatzea horretarako. Plastikoa ez baita txarra. Hori bai, eragiten dizkigun arazoei aurre egin behar diegu, eta, esate baterako, itsasoan dauden plastikoen kaltea larria da.

Direct download: NFXXIV-14a.mp3
Category:science -- posted at: 4:50am EDT

XXIV. denboraldiaren 14. saioa: Plastikoaren esloganak eta Itsasoa eta plastikoa.

Direct download: NFXXIV-14.mp3
Category:science -- posted at: 4:49am EDT

200 urte dira Moby Dick eleberriaren idazlea jaio zela, Herman Melville. Erreferentziazko literatura eta XIX. mendeko zientziaren lekukotza. Ereiteneko Leire Cano eta Nekane Barandiaran izan dira gurekin klasikoaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXIV-13b.mp3
Category:science -- posted at: 5:34pm EDT

Arthur C. Clarke-n The sentinel ipuina abiapùntua izan zen 2001 espazioko odisea bat eleberria idazteko. Ipuinaren ideia oso interesgarria da: gizaki aurreratuak suntsitu egingo du topatzen duena, aztertzeko ahaleginetan. Estralurtarrek horixe baliatuko dute.

Direct download: NFXXIV-13a.mp3
Category:science -- posted at: 5:33pm EDT

XXIV. denboraldiaren 13. saioa: The sentinel eta Moby Dick.

Direct download: NFXXIV-13.mp3
Category:science -- posted at: 5:23pm EDT

Itziar Cortes Elhuyarko itzulpengintzarako teknologien arduradunak itzultzaile automatiko bat aurkeztu digu. Euskaratik eta euskarara itzultzen ditu lau hizkuntza. Itzultzailea sare neuronaletan oinarrituta dago. Orain, eskuragarri gadgo itzultzailea.eus web orrian, bai eta mugikorrarentzako aplikazio batean.

Direct download: NFXXIV-12d.mp3
Category:science -- posted at: 7:13am EDT

Elhuyar aldizkariaren 336. zenbakia kalean da, 2019ko abenduko zenbakia. Gai nagusia, trantsizio energetikoa. Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer gai argitaratu dituzten.

Direct download: NFXXIV-12c.mp3
Category:science -- posted at: 7:09am EDT

Aurtengo kimikako Nobel sariaren protagonistak izan dira: litio-ioizko bateriak. Nobel saridunen ikerketek egingarriak egin zituzten, eta Txoni Matxinek azaldu digu, kuantika erabilita, zergatik diren hain arrakastatsuak.

Direct download: NFXXIV-12b.mp3
Category:science -- posted at: 7:03am EDT

Fugu arraina jangarria, daukan pozoin baten eragina saihesten denean. Pozoin hori tetradotoxina da. Orain ikerketa batek aztertu du zergatik ale batzuek duten  tetradotoxina gehiago beste batzuek baino. Horretarako haztegiko fuguak eta basatiak konparatu dituzte.

Direct download: NFXXIV-12a.mp3
Category:science -- posted at: 7:01am EDT

XXIV. denboraldiaren 12. saioa: fugua, lioi-ioizko bateriak, Elhuyar aldizkaria eta Elhuyarko itzultzaile automatikoa.

Direct download: NFXXIV-12.mp3
Category:science -- posted at: 6:00am EDT

Lo gutxiegi egiteak hezurren mineral-dentsitatea txikitzen eta osteoporosia izateko arriskua handitzen duela ondorioztatu dute, menopausia pasa duten emakumeekin egindako ikerketa batean.

Direct download: Qk06-191120_Lo_faltak_hezurrak_ahultzen_ditu.mp3
Category:science -- posted at: 7:52am EDT

1977an jaurti zutenetik, 18.000 milioi km-ko bidaia egin du jada Voyager 2 espazio-ontziak. Datuek erakutsi dute duela urtebete atera zela heliosferatik, Eguzkiaren eremu magnetikoak eratzen duen babes-burbuila horretatik (eguzki-sistemaren planetak biltzen dituena), eta izarrarteko espazio misteriotsuan barneratu zela. Heliosferaren muga zeharkatu zueneko datuak aztertu dituzte, eta lehenengo emaitzak argitaratu dituzte.

Direct download: Qk04-191106_Voyager_2_izarrarteko_espazioan.mp3
Category:science -- posted at: 7:44am EDT

Saturnoko hainbat ekaitz polar aztertu ditu EHUko planetologiako lantaldeak, Agustín Sánchez Lavega irakasleak zuzenduta. 2018an gertatu ziren ekaitz handiak dira, iraupen luzekoak. 

Direct download: Qk02-191023_Saturnoko_ekaitz-sistemak.mp3
Category:science -- posted at: 7:38am EDT

Espeleologoekin izan gara, Larran dagoen BU56 leizeari buruz hitz egiten eta udararo hara egiten duten espedizioei buruz. Josu Ceberio, Idoia Bazterretxea, Eneko Garitaonaindia eta Martin Arriolabengoa izan ziren han, eta orain gurekin izan dira estudioan. Larrako leixeaz gain, lurpeko Euskal Herriari buruz, eta haien jardueraz hitz egin digute. Esplorazio zientifikoa egiten dute, eta aldi berean haien pasioa gozatu.

Direct download: NFXXIV-11b.mp3
Category:science -- posted at: 3:21pm EDT

Bat-batean, GPSaren sistema itzaliko balitz, kalte handiak izango genituzke, bidaietan mapak irakurri behar izatea baino askoz ere kalte handiagoak. Tim Harford ekonomilariak zutabe bat idatzi du BBCrako premisa horretatik abiatuta.

Direct download: NFXXIV-11a.mp3
Category:science -- posted at: 3:20pm EDT

XXIV. denboraldiaren 11. saioa: GPS itzaliko balitz eta espeleologoak.

Direct download: NFXXIV-11.mp3
Category:science -- posted at: 3:18pm EDT

Direct download: 20191118_19131506_0012420937_002_001_MZL_ELHUYAR_.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EDT

Jose Luis Etxezarreta Lemniskatako kidea izan da gurekin, azaroan egingo duten programazioa aurkezten. Hiru hitzaldi dira, Igartza Jauregian, ikertzaile gazteekin topaketa bat eta argazki lehiaketa bat.

Direct download: NFXXIV-10c.mp3
Category:science -- posted at: 2:57am EDT

CICenergiGUNE zentroko Oier Lakuntza ikertzailea izan da gurekin. Kimikari teorikoa da, eta azken bolada honetan energiaren ikerketan hasi da. Aldaketa handia berarentzat. Sodio-ioizko bateriei buruz hitz egin digu, beharbada auto elektrikoen baterien etorkizuna izan daitekeena. Eta hori CICenergiGUNE zentroan ikertzen dituzten gaietako bat besterik ez da.

 

Direct download: NFXXIV-10b.mp3
Category:science -- posted at: 2:56am EDT

Lurraren orbitan kilogramo bat jartzeak 10.000 dolar kostatzen ditu, gutxi gorabehera. Baina ideia eta proiektu berriak daude diru-kantitate hori murrizteko. Hiru gutxienez daude gaur egun martxan.

Direct download: NFXXIV-10a.mp3
Category:science -- posted at: 2:56am EDT

XXIV. denboraldiaren 10. saioa: espazio garestia, Oier Lakuntza eta Lemniskata.

Direct download: NFXXIV-10.mp3
Category:science -- posted at: 2:55am EDT

CFM zentroko fisikariek Science aldizkarian argitaratu dute artikulu bat: tunel efektuzko mikroskopio bat egokitu dute atomoaren mailan magnetismoa detektatzeko. Idoia Mujikak kontatu digu nolakoa izan den lan hori.

Direct download: NFXXIV-09d.mp3
Category:science -- posted at: 2:27am EDT

Margarita Salas biokimikaria hil egin da, eta haren lana gogoratu nahi izan dugu. Erreferente bat izan da genetikaren arloan, batez ere, Phi29 bakteriofagoarekin egindako ikerketa luze eta oparo baten ondorioz.

Direct download: NFXXIV-09c.mp3
Category:science -- posted at: 2:27am EDT

Argiak karta-joko bat atera du, Xapoketan, euskal ekosistemak eta espezieak ezagutzera ematen laguntzeko. Jokoa egin duten Iñaki Sanz biologoa eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilaria izan dira gurekin kartak aurkezten, eta, bide batez, euskal biodibertsitateaz hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIV-09b.mp3
Category:science -- posted at: 2:24am EDT

Voyager 2 zundaren berri dugu. Iaz irten zen Eguzki-sistematik, eta jarraitu du datu interesgarriak bidaltzen espaziotik. Orain, sei artikulu argitaratu dituzte adituek zunda historikoak eta bere bikiak, Voyager 1ek, bidalitako informazioarekin.

Direct download: NFXXIV-09a.mp3
Category:science -- posted at: 2:22am EDT

XXIV. denboraldiaren 9. saioa: Voyager2, hemengo dibertsitatea, Margarita Salas eta magnetismo atomoaren eskalan.

Direct download: NFXXIV-09.mp3
Category:science -- posted at: 2:21am EDT

ON zientzia lehiaketaren 10. edizioa ospatuko dute aurten. DIPCk eta Elhuyarrek antolatzen duten bideo labur zientifikoen lehiaketa da. Elhuyarko Manex Urruzolak kontatu digu nolakoa izango den aurtengo edizio hori.

Direct download: NFXXIV-08c.mp3
Category:science -- posted at: 6:37am EDT

Arkaitz Carracedo CICbioGUNE zentroko ikertzailea izan da gurekin. Minbizia ikertzen du, tumorearen zelulen bizi-irauteko mekanismoak ulertu nahian. Haren ibilbide profesionalari jarraipena egin diogu, eta aurkitu dugu minbiziaren ulertze-estrategiek eraman duten Carracedo ikerketa-zentro batetik bestera.

Direct download: NFXXIV-08b.mp3
Category:science -- posted at: 6:35am EDT

Charles Darwinen bidaia ospetsuena Beagle itsasontzian egin zuen, munduari bira bat. Baina garaian Beagle-k ez zuen garrantzirik eta 1870ean desmuntatu zuten. Orain, haren aztarnak bilatzen dituzte, eta erreplika bat egin dute.

Direct download: NFXXIV-08a.mp3
Category:science -- posted at: 6:33am EDT

XXIV. denboraldiaren 8. saioa: Beagle, Arkaitz Carracedo eta ONzientzia.

Direct download: NFXXIV-08.mp3
Category:science -- posted at: 6:27am EDT

Urtero biltzen ditu ZarautzOn taldeak zientzialari gazteak eta nerabeak ekitaldi batean. Baina aurten formatu berritzaile bat probatuko dute horretarako. Ane Bustindui ZarautzOn-eko kideak aurkeztu digu Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldiaren aurtengo edizioa.

Direct download: NFXXIV-07c.mp3
Category:science -- posted at: 5:13am EDT

Informatikarien erronketako bat da hizkuntza eta irudiak uztartzea adimen artifizialaren bitartez. EHUko Gorka Azkune gure adituak azaldu digu zertan den ikerketa hori gaur egun.

Direct download: NFXXIV-07b.mp3
Category:science -- posted at: 5:12am EDT

Geneen edizio egiteko Prime editing teknika sortu dute, CRISPR teknikaren bertsio zehatz bat. Galdera da: ez al zen zehatza aurreko teknika, ia mirari bat bezala saldu genuena? Erantzuna da ezezkoa: ez zen zehatza eta arazo larriak ekarri ditu. Pentsarazten duen kontua da.

Direct download: NFXXIV-07a.mp3
Category:science -- posted at: 5:11am EDT

XXIV. denboraldiaren 7. saioa: CRISPR zehatza, Adimen artifiziala hizkuntza eta irudiak uztartzen eta Zarautzen Zientziaz Blai.

Direct download: NFXXIV-07.mp3
Category:science -- posted at: 5:09am EDT

Direct download: Ur_hondakinek_gutaz_dena_esaten_dute._Horiek_dira_gure_sina.mp3
Category:science -- posted at: 4:44am EDT

Zientzia Astea prestatzen joateko, Bilboko Bizkaia Aretoan erakusketa bat zabaldu dute EHUko langileek. Ilusio optikoen erakusketa bat da. Miren Bego Urrutiak eta Hector Hernandok aurkeztu dizkigute biak, ilusioaren erakusketa eta zientziaren astea bera.

Direct download: NFXXIV-06c.mp3
Category:science -- posted at: 3:03am EDT

Mentxu Aiertza gure kolaboratzaileak eta Lorena Arrastua Don Boscoko kimikako irakasleak xanpuaren mundura eraman gaituzte. Xanpu eta gelaren arteko aldea zein den azaldu digute, eta gero xanpua bera kimikoki aurkeztu digute, molekulen mundu zabal bat. Gainera, historia ere ekarri digute, hitzaren jatorri indiarretik abiatuta.

Direct download: NFXXIV-06b.mp3
Category:science -- posted at: 3:02am EDT

Erresuma Batuko agintariek diru asko inbertitu behar dute fusio nuklearraren STEP proiektuan. Ez da fisio nuklearra bezalakoa, energia garbia ekoiztuko duen egitasmo handia da, baina oraindik ez dugu ahalmenik martxan jartzeko. STEPekoen ustez, 2040 urtean erabilgarri izango da. Nazioarteko ITER proiektukoek, ordea, ez dute datarik eman ekoizpena noiz hasiko den.

Direct download: NFXXIV-06a.mp3
Category:science -- posted at: 3:00am EDT

XIV. denboraldiaren 6. saioa: Fusio nuklearraren egoera, xanpua eta zientziaren astea.

Direct download: NFXXIV-06.mp3
Category:science -- posted at: 2:55am EDT

EKAIA aldizkariak zenbaki berezi bat argitaratzen du urtero. 2020an itsasoarekin zerikusia duten artikuluak izango dira, eta hain zuzen ere, Plentziako Itsas Estazioko langileak ari dira zenbakia kudeatzen. Oihane Diaz de Cerio, Eider Bilbao eta Asier Vallejo EKAIAko zuzendaria izan dira gurekin zenbakia aurkezten.

 

Direct download: NFXXIV-05a.mp3
Category:science -- posted at: 2:38am EDT

XXIV. denboraldiaren 5. saioa: PIE, EKAIA eta Nobel sariak.

Direct download: NFXXIV-05.mp3
Category:science -- posted at: 2:33am EDT

EHUko Oskar Gonzalez kimikariak istorio politak ekarri dizkigu berunarekin eta artearekin lotuta. Perdigoien fabrikaziotik, katedraletara, eta, noski, historiako pigmentu zuri erabiliena. Mila kontu toxikoa den elementu batetik abiatuta.

Direct download: NFXXIV-04c.mp3
Category:science -- posted at: 4:20pm EDT

Itsasoak eguraldian eragiten du. Asko, gainera. Kostako herriek eta barrualdekoak eguraldi ezberdina dute, ur-masa handi horren presentzia eta faltarengatik, hurrenez hurren. Euskalmeteko Onintze Salazar meteorologoak kontatu digu noalkoa den eragin hori eta noraino iristen den.

Direct download: NFXXIV-04b.mp3
Category:science -- posted at: 4:13pm EDT

Danimarkako ikertzaile batzuek droneak erabiltzen dituzte baleen pisua kalkulatu ahal izateko. Eta horrek gogoeta piztu digu: askotan jasotzen ditugun datuak hurbilketak besterik ez dira, ezin baitira zenbaki zehatzak neurtu. Hau da kasu bat.

Direct download: NFXXIV-04a.mp3
Category:science -- posted at: 4:09pm EDT

XXIV. denboraldiaren 4. saioa: bale bat pisatu, itsasoa eta meteorologia eta beruna.

Direct download: NFXXIV-04.mp3
Category:science -- posted at: 4:07pm EDT

Aste honetan hasi da ETBko Teknopolis zientzia-saioaren denboraldi berria, garagardoaren zientziari buruzko programa batekin. Iñaki Leturia eta Nagore Rementeria, programaren aurkezlea eta zuzendaria, hurrenez hurren, gurekin izan dira denboraldi berriaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXIV-03c.mp3
Category:science -- posted at: 6:56am EDT

Iñaki San Vicente Elhuyar Fundazioko informatikariak eta ikertzaileak tesia egin du, hain zuzen ere, sare sozialetan sentimenduen analisia egingo duen tresna informatikoak garatzeko. Adimen artifizialeko teknikak, sare sozialetako mezuen azken esanahia bilatzeko. Iñaki gurekin izan da gaur.

Direct download: NFXXIV-03b.mp3
Category:science -- posted at: 6:55am EDT

Cavendish banana, merkatuan saltzen den gehiena, arriskuan dago onddo batek eragindako gaixotasun baten ondorioz. Agian, desagertzeko arriskua gainditzeko azken aukera CRISPR teknika genetikoa da.

Direct download: NFXXIV-03a.mp3
Category:science -- posted at: 6:54am EDT

XXIV. denboraldiaren 3. saioa: bananak eta CRISPR, sentimentuak twitterren eta Teknopolis hasiera.

Direct download: NFXXIV-03.mp3
Category:science -- posted at: 6:53am EDT

FOTCIENCIA16 argazkien erakusketa ibiltaria Donostian dago, Cristina Enea parkean. CFMko Idoia Mujikak kontatu digu nolakoa den erakusketa eta zer toki berezian antolatu duten. Horrez gain, Gustavo Schwartzek antolatutako Creativium erakusketaz ere hitz egin digu.

Direct download: NFXXIV-02c.mp3
Category:science -- posted at: 2:28am EDT

Isotopo erradiaktiboek erradiazioa emititzen dute kuantikako efektu ezagun batek kontrolatuta: tunel efektuak. Txoni Matxain kimikariak horren azalpenak eman dizkigu eta horrekin aurtengo kuantikako atalari ekin diogu. Erradiaktibitatearen jokabidea azaldu digu, eta gainera denon gorputzetan gertatzen diren erreakzio kimikoena ere bai.

Direct download: NFXXIV-02b.mp3
Category:science -- posted at: 2:27am EDT

Norteko Ferrokarrillaren emisioa futbolak eragiten dio, euskal talde batek gure ordutegian jokatzen duenean ez baita emitizen gure saioa antenan. Aurten, talde asko dago lehen mailan eta, beraz, eragina handia da. Zer dio matematikak honi buruz?

Direct download: NFXXIV-02a.mp3
Category:science -- posted at: 2:26am EDT

XXIV. denboraldiaren 02. saioa: futbola, Kuantika eta FOTCIENCIA.

Direct download: NFXXIV-02.mp3
Category:science -- posted at: 2:22am EDT

Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakiaren gai nagusia nerabezaroaren zientzia da. Bi ikuspututatik aztertu dute gaia adituek: bata biologikoa eta bestea psikologikoa. Ana Galarraga artikuluaren egileak kontatu digu zer ondorioztatu duten. 
 
Direct download: NFXXIV-01c.mp3
Category:science -- posted at: 6:42am EDT

Ume txikiek matematika ikasteko moduez hitz egin dugu Gure kooperatibako Lorena Egidazu, Naiara Garro eta Lorea Duñabeitiarekin. Haiek irakasleen irakasleak dira, eta UEUk antolatuta eskaintzen dute matematika erregeleten bidez irakasteko ikastaro bat. Matematikaren didaktika, umearen abstrakzio-mailari egokituta.

Direct download: NFXXIV-01b.mp3
Category:science -- posted at: 6:41am EDT

Badira arrazoi asko Orkada uharteak bisitatzeko. Batetik, ekaitz batek azaleratutako herri neolitikoa, Skara Brae, eta bestetik, erradiazioak kutsatu gabeko altzairuaren iturri garrantzitsuena dagoelako han Lehen Mundu Gerratik.

Direct download: NFXXIV-01a.mp3
Category:science -- posted at: 6:40am EDT

XXIV. denboraldiaren 1. saioa: Orkadak, kolorezko zenbakiak eta Elhuyar aldizkaria irailean.

Direct download: NFXXIV-01.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EDT

Zientzia dibulgazioa egiten duen ZarautzON taldeak 5 urte bete ditu datu harrigarriekin. Horregatik zoriondu ditugu, eta galdetu diegu zer asmo berriak dituzten aurrera begiratzeko. Jose Mari Larramendi eta Natalia Vahl izan dira gurekin hori dena kontatzen.

Direct download: NFXXIII-42c.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EDT

Oso zientzia gaztea da adimen artifiziala; oraindik, asko falta du mende bat izateko. Eta, nahiz eta iraultza teknologiko bat eragiten ari den, ez dira ezagunak horretan lan egin duten zientzialari handien izenak. Gorka Azkune informatikariak kontatu digu zein izan diren izen horiek eta zer egin duten.

Direct download: NFXXIII-42b.mp3
Category:science -- posted at: 3:18am EDT

Aspaldiko asmakizuna da arkatza, eta oso arrakastatsua. Denok erabiltzen dugu, eta gertutik ikusita sofistikazio-puntu bat dauka. Baina ez dago oso baloratuta. Horregatik, BBCko zientzia-albisteetan artikulu bat idatzi dute galdezka ez ote dugun gutxiesten arkatzaren teknologia.

Direct download: NFXXIII-42a.mp3
Category:science -- posted at: 3:17am EDT

XXIII. denboraldiaren 42. saioa: arkatza, adimen artifiziala eta ZarautzON.

Direct download: NFXXIII-42.mp3
Category:science -- posted at: 3:14am EDT

Asteburu honetan emititzen du ETBk Teknopolis zientzia-programaren azken saioa denboraldi honetan. Guk aprobetxatu dugu denboraldiko hainbat programa berezi gogoratzeko, Iñaki Leturiak egindako aurkezpenen audioak baliatuta.

Direct download: NFXXIII-41c.mp3
Category:science -- posted at: 3:05am EDT

2019 taula periodikoaren nazioarteko urtea da, et Donostiako Kimika Fakultatean ospatu nahi dute. Hainbat hitzaldi eta bestelako ekitaldi batzuk antolatu dituzte, eta horren berri ematera etorri dira Norteko Ferrokarrillera. Marian Iriarte dekanoa izan da gurekin estudioan eta taula periodikoari buruz luze hitz egin dugu.

Direct download: NFXXIII-41b.mp3
Category:science -- posted at: 3:04am EDT

Urpeko ontzi robotiko bat erabilita ari dira NERC erkundekoak Orkney pasabidea ikertzen. Antartikatik gertuko itsas hondoan dagoen itsaspeko mendilerroen arteko pasabide bat da. hango mapa egiteaz gain, ur-lasterrak ari dira ikertzen, eta dagoeneko aurkitu dute bertako zurrunbiloek ur hotza eta bero anahasten dituela, eta horrek eragiten duela kliman.

Direct download: NFXXIII-41a.mp3
Category:science -- posted at: 3:02am EDT