Elhuyar Zientzia (science)

Aurrera jarraitzen ari gara haurdunaldiarekin. Hogeita laugarren astean, txikitxoaren esploratzeko grina ikusten da. Oraindik tripa barruan dago, eta, gure ikuspuntutik, haren unibertsoa txikia da. Bere amatxoren tripabarrua besterik ez da, soinuak, usainak eta zaporeak barne. Baina harentzat unibertos oso bat da, eta esploratzeko eta ikasteko aukera handia ematen dio.

Direct download: NFXVI-28b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zenbakien kontuak kontatzen dizkigute EHUko matematikariek. Zenbakiaren kontzeptuaren kontuaz hitz egin digute, zenbakiak eta unitateen kontuaz eta orain zenbaki arrazionalen eta irrazionalen kontuaz.

Direct download: NFXVI-28d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Monopoloa

Direct download: Qk23-120312Monopoloa.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 27. saioa: Robotika eta haurdunaldiaren 23. astea.

Direct download: NFXVI-27.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

"Robot mugikorrak" izeneko testu-liburua argitaratu berri du UEUk. Aitzol Astigarraga eta Elena Lazkano informatikariek idatzi dute, eta haiekin egon gara robotikaz hitz egiten. Robotikaren historiaz, ikerketaz eta etxeko robotikaz. Haiek azaldu digute gaur egun badagoela aukera robotak etxean garatzeko, oso mailoa sinplean bada ere. Gainbegiradaederra egin digute robotikaren munduan zehar.

Direct download: NFXVI-27a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren 23. astean fetuaren azala hasten da azal-kolorea hazten. Gainera, haurdunaldiko gingibitisaren arazoa aipatu behar da.

Direct download: NFXVI-27b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fukushima urtebete

Direct download: Qk22-120305FukushimaUrtebete.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 26. saioa. Glifosatoaren eragina anfibioetan; errepideen ertzetako kutsadura; haurdunaldiaren 22. astea: lanugo eta vermix.

Direct download: NFXVI-26.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa sakon bat egin du glifosato herbizidak anfibioetan duen eragina argitzeko. Ikerketa Euskal Herriko 10 anfibio-espezierekin egin dute, eta emaitza da glifosatoaren erabilera oso kaltegarria dela espezie horientzat. Aranzadiko herpetologoek gomendatzen dute glifosatoaren erabilera murriztea, zenbait tokitan eta garaitan behintzat.

Direct download: NFXVI-26a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aste honetan, Haurdun Gaude atalean, esperimentu txiki bat egingo dugu. Imajinatu behar dugu fetua eskuetan hartzen dugula, eta esperimentu horrekin aurkituko dugu umearen azala ilez eta gantz batez estalita dagoela. Ilea oso fina da, eta lanugo deritzo. Gantza gazta bigunaren antza du, eta vermix du izena. Biak desagerturatuko dira pixkanaka jaiotza hurbildu ahala. 

Direct download: NFXVI-26b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Jose Antonio Carrero EHUko kimikariak errepide-bazterretako kutsadura aztertu du doktoretza tesian. Metalen presentzia aztertu ditu, berunetik hasita. Auoten aztarna ez dago gasetan bakarrik, baizik eta asfaltoaren ondoko lurzorura eta landaredira ere iristen da. Carrerok metalak aztertu ditu, eta baita metal horien konposatuen eboluzioa ere bai. 

Direct download: NFXVI-26c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aingirak

Direct download: Qk21-120227Aingirak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 25. saioa. Webgintzarako tresnak, aro geologiko baten definizioa Getxoko hondartzetan eta haurdunaldiaren 21. astea.

Direct download: NFXVI-25.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Internet sekulako baliabidea da. Sare globalean dagoen guztia kuxkuxeatu daiteke. Eta ez bakarrik hori: besteek zure berri izan dezakete sarean. Baina horretarako, zerbait igo behar duzu sarera. Sarean web orriak, blogak, foroak eta beste mila kontu sortzeko aukera handiak dituzu, noski. Erraz erabiltzen diren baliabideak. Baina baliabide horiek, azpitik, hainbat lengoaia eta baliabide informatiko daude. Eta betikoa. Horiek ere ezagutzen badituzu, aukera handiagoak izango dituzu.

Direct download: NFXVI-25a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Getxora joango gara, itsaslabarren berri izatera. Geologoak pozik daude: hango Gorrondatxe-Azkorri hondartzaren labarrak aro geologiko bat definitzeko tokia izendatu dute. Aro Lutetiarra (duela 48 milioi urte hasi eta duela 40 milioi urte bukatu zuena, gutxi gorabehera) estratuetan non hasten den eta non bukatu, hantxe, Getxon irakur daiteke. Eta geologoek urrezko iltze bat jarri dute han izendapenaren oroigarri. Basqueresearch webguneko Irati Kortabitartek kontatuko digu albistea. 

Direct download: NFXVI-25b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren hogeita batgarren astean, ume asko mugitzen da. Ahalmen du mugitzeko eta lekua badu horretarako. Horregatik, aste honetan, Haurdun Gaude atalean mugimenduari buruz hitz egin dugu.

Direct download: NFXVI-25c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gorrondatxe

Direct download: Qk20-120220Gorrondatxe.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 24. saioa: Animalien aferak eta haurdunaldiaren hogeigarren astea.

Direct download: NFXVI-24.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Liburu berria argitaratu du EHUko Euskara Zerbitzuak ZIO bildumaren barruan. Hamalaugarren liburua da, eta ez da itzulpen bat, baizik eta bildumarako idatzitako liburu bat. Jose Ignacio Perez eta Miren Bego Urrutia biologoek idatzi dute blog batean argitaratutako testuak aukeratuta, ordenatuta eta hobetuta. Animalien fisiologiari buruzko liburu honi buruz hitz egin digute egileek.

Direct download: NFXVI-24a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren hogeigarren astea prozesu osoaren ekuatorea da. Eta garai aproposa da ekografia bat egiteko, umea handia delako organoen garapena aztertu ahal izateko eta txikia oraindik uteroan mugikortasun handia izateko. Ainhoa Salegi ginekologoarekin hitz egin dugu aste honetan egiten den ekografia eta segimenduari buruz.

Direct download: NFXVI-24b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Irisina

Direct download: Qk19-120213Irisina.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 23. saioa. Berbatek proiektua, haurdunaldiaren 19. astea eta Soka Iberikoak kongresua.

Direct download: NFXVI-23.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Euskararako dagoen hizkuntz-teknologiak aurrerapauso handia eman du: Berbatek proiektua aurkeztu dute. Bost erakundetako ikertzailee hartu dute parte proektuan:Elhuyar Fundazioak, EHUko IXA taldeak eta AHOLAB laborategiak eta Tecnalia eta Vicomtech-IK4 teknologia-zentroak. Eta demo interesgarri batzuk aurkeztu dituzte irakaskuntza, itzulpena eta eduki multimedien sektoreetan erabiltzeko. Bestak beste, hizkuntzak irakasteko laguntzaile birtual bat, dokumentalen bikoizketa automatikoa egiteko sistema bat eta bilatzaile semantiko muoltimedia bat aurkeztu dituzte. Eta irratira Igor Leturia informatikaria ere etorri da, demo horiek aurkeztera.


Direct download: NFXVI-23a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fetua mugitzen da, eta antzeman dakioke mugimenduengatik esna edo lo dagoen. Dagoeneko 15 zentimetro luze da, eta aurrera doa abiada handian.

Direct download: NFXVI-23b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fisikako soken teoriari buruzko Soka Iberikoak 2012 kongresua egin dute Bilbon. Teoria horrek aldeko eta kontrako asko ditu, eta bide zailoa du aurrera egiteko, baina pixkanaka ari dira gauza berriak ateratzen. Kongresuari buruz eta soken teoriari buruz Iñigo Egusquiza fisikariak hitz egin digu, kongresuaren antolatzaileetako batek.

Direct download: NFXVI-23c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 22. saioa. Albatrosen ikerketa. Haurdunaldiaren hemezortzigarren astea eta Mary Anning-en historia.

Direct download: NFXVI-22.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Maite Louzao gipuzkoarrak Indiako Ozeanora eramango gaitu albatrosen sekretuak ezagutzera. Itsas zientziak ikasi du, eta hilabeteak eman ditu Kerguelen, Indiako Ozeanoko uharte txiki batean, hegazti horiek ikertzen. Albatrosak bereziak dira munduko itsas hegazti handienak direlako, eta baita beste ezaugarri batzuengatik ere, adibidez, klima-aldaketak onura ekarri dielako. Horixe da, hain zuzen, Maiteren taldearen ikerketak ondorioztatzen duena. Ikerketari buruz hitz egingo dugu eta, horretaz gain, Maiteren ibilbide profesionalari buruz.

Direct download: NFXVI-22a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Amatxo, sentitzen al duzu dagoeneko umea mugitzen zure barruan? Hori da aste honetako berrikuntza bat; agian sentitu egingo duzula. Eta beste kontu batzuk ere badira.

Direct download: NFXVI-22b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ingalaterrako hegoaldeko kostaldea. Lyme Regis herria. XIX. mendaren hasiera. Anning familia pobrearen kideek fosilak bilatzen zituzten itsas labarretan, gero fosil haiek saldu ahal izateko. Halako batean, Anningdarrek fosil liluragarri bat aurkitu zuten, krokodilo errladoi baten itxura duena. Dinosauro bat zen, ictiosauro bat; kontuan hartu behar da garai hartan ez zirela ezagutzen dinosauroak. Handik aurrera, Mary Anningek ibilbide profesional harrigarria izan zuen fosilak aurkitzen, eta haiei buruzko informazioa jasotzen.

Direct download: NFXVI-22c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Alpher-Bethe-Gamow

Direct download: Qk18-120130AlpherBetheGamow.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 21. saioa. Luis Calçada ilustratzailea, CFM zentroko ikerketa hidrogeno-atomoen lasterketa eginda eta haurdunaldiaren hamaseigarren eta hamazazpigarren asteak.

Direct download: NFXVI-21.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zulo beltz bati buruzko albiste bat ilustratu behar denean, adibidez, ez da aukerarik izaten hara joateko eta argazki bat egiteko. Horren partez, ilustratzaile bati eskatzen zaio irudi ikusgarri bat egiteko. Hain zuzen ere, espazio agentziek eta erakunde handienek badituzte adituak horrelako material grafikoa sortzeko. Askotan, fisika eta astronomia ikasitako artistak dira; haien jakintza jartzen dute zientziaren komunikazioaren munduaren eskura ba horixe: bestela ilustratu ezin dena ilustratzeko. Gaur haietako batekin izango gara.

Direct download: NFXVI-21a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Materialen Fisika Zentroaren ikertzaileek hidrogeno-atomoekin egindako esperimentu bitxi batean hartu dute parte. Tunel efektuzko mikroskopioarekin lortu dute atomoak mugiaraztea erreakzio-kate baten barruan OH ioiez osatutako sistema batean. Euskal ikerketaren txokoan, Nora Gonzalez fisikaria etorri zaigu esperimentu bitxi hori zer den azaltzeko.

Direct download: NFXVI-21b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Azkar-azkar begiratu diogu haurdunaldiaren garai honi. Umea gorputzaren kontrola hartzen ari da; esate baterako, dagoeneko eskuak erabiltzen ari da inguruan duenari heltzeko. 13 zentimetro luze da, eta dagoeneko ehun gramoren muga gainditu du pisuan.

Direct download: NFXVI-21c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hondakin nuklearren biltegia

Direct download: Qk17-120123HondakinNuklearrenBiltegia.mp3
Category:science -- posted at: 3:32am EDT

XVI. denboraldiko hogeigarren saioa. "Haurdun gaude" atalean screening hirukoitza eta amniozentesia, eta Antropozenoaren ideia. 

Direct download: NFXVI-20.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren hamabigarren astetik hamaseigarrenera hainbat proba egiten dira haurdunaldian. Helburua da fetuaren garapenaz jabetzea, noski, baina baita izan litezkeen arazo batzuk detektatzea. Adibidez, Down sindromea edo beste trisomia batzuk ote dauden detektatzea. Proba horiei buruz hitz egin digu AINHOA SALEGI ginekologoak. 

Direct download: NFXVI-20a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aditu batzuen ustez, gizakiaren eragina Lurrean, eskalan geologikoan ere hasi da nabaritzen. Eta ideia horretatik abiatuta, proposamen handi bat egin dute, alegia, aro geologiko berri bat definitzea: Antropozenoa. Horretarako, oso ondo aztertu behar da badagoen ala ez aro berria Holozenotik bereizten dituen ezaugarriak. Eta, gero, erkunde askok eztabaidatu eta onartu beharko dute (ala ez) Antropozenoa ofizialki definitzen den.

Direct download: NFXVI-20b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Biomaterialak

Direct download: Qk16-120116Biomaterialak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko hamazazpigarren saioa. Galaxia espiralen errotazioa. Haurdunaldiaren hamahirugarren astea. Zenbaki-sistemen deskribapena.

Direct download: NFXVI-18.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Miguel Querejeta astronomo gazteak hilabete batzuk egin ditu Instituto Astronómico de Canarias erakundean (La Lagunan, Tenerifen) galaxia espiralen errotazioa ikertzen. Eta hemen irratian horretaz hitz egiteko eskatu diogu. Oso bitxia da nola dakigun Esne Bidea galaxia espirala dela, eta nola dakigun zer abiaduratan mugitzen den. Galaxiaren barruan gaude, eta ez dugu perspektibarik neurketak kanpotik egiteko. Hala ere, astronomoek lortu dute hori dena jakitea. Miguelek kontatu digu zer baliabide erabili dituzten horretarako.

Direct download: NFXVI-18a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aste honetan abiatu gara haurdunaldiaren bigarren herena hasteko. Fetua azkarrago ari da hazten lehen baino eta hainbat egitura konplexu osatu ditu. Amak barrutik ez ezik, kanpotik ere nabaritzen ditu aldaketak.

Direct download: NFXVI-18b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Historian atzera begiratuko dugu Nahikari Blanco matematikariaren laguntzaz, aztertzeko nola moldatzen ziren aintzinako zenbait zibilizaziotan zenbakiak adierazteko. Sistem haietan dago, hain zuzen gaurko zenbaki-sistemaren jatorri eta azalpena. Bukatuko dugu zenbaki-sistema moderno bat gainbegiratzen, informatikak ekarritako sistema hamaseitarra.

Direct download: NFXVI-18c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

2011 urtea

Direct download: Qk14-1201092011urtea.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Mary Anning

Direct download: Qk13-120102MaryAnning.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko 17. saioa. Smartphone-ak eta haurdunaldiaren 12. astea.

Direct download: NFXVI-17.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gaurko telefono mugikor aurreratuenak adimendunak dira. Hori da, behintzat, haien izenak esaten duena: smartphoneak (adimena duten telefonoak). Dena dela, zer behar du telefono batek adimendun izateko? Horri galdetu diegu Akting enpresako PAUL MINGUEZ eta IBAN AGIRRE ingenieriei. Eta haiekin smartphoneen teknologiari buruz luze hitz egin dugu.

Direct download: NFXVI-17a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren hamabigarren astea garrantzitsua da. Lehen hiru hilabeteen bukaera da, eta mugarri garrantzitsua da fetuarentzat, baita amarentzat ere. Aste honetarako, umearen gorputzaren sistema nagusiak bukatuak ez, baina garatzen eta kasu askotan funtzionatzen ari dira.

Direct download: NFXVI-17b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko hamaseigarren saioa. Jose Migel Barandiaran, "Euler el matemático" liburua, suaren kontrako ateak eta Higgs bosoia.

Direct download: NFXVI-16.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Duela 20 urte hil zela Jose Migel Barandiaran, Euskal Herian izan den antropologo handienetako bat. Telesforo Aranzadirekin eta Jose Migel Egurenekin batera, euskal kobazulo eta trikuharri asko ikertzeari ekin zion. Los Tristes Trogloditas deitzen zioten hirukoteari. Gero, Gerra Zibilean eta hurrengo urteetan erbesteratuta bizi izan zen iparralden, eta Hegoaldera itzuli zuenean oso garai oparo hasi zuen ikerketai dagokionez. Hark aurkitu zuen Lezetxki kobazuloan Euskal Herriko giza fosilik zaharrena, esate baterako. Hori den aztertu genuen Jose Mari Velez de Mendizabal Barandiaran Fundazioaren presidentearekin.

Direct download: NFXVI-16a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Euler matematikariaren biografia bat umeentzat: Euler el matemático. Liburu hori bi lagunek idatzi dute; bata, Gorka Calzada, idazlea da, eta bestea, Gustavo Vargas, ingeniaria. Indarrak batu dituzte proiektu hau aurrera ateratzeko, eta Norteko Ferrokarrill irratsaiora etorri dira lan horren berri ematera. Gustavo, gainera, kolonbiarra da, eta ahalegin berezia egin du gurekin euskaraz hitz egiteko.

Direct download: NFXVI-16b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Teknalia zentroak parte hartu du Europako NOFIRE proiektuan, eta sua pabilioi industrialetan isolatzen laguntzen duen ate bat garatu du. Azkar ixten da, 0,5 m/s-ko abiaduran, eta 113 minutuz irauten du suak hondatu gabe. Atea nola garatu duten kontatu digu basqueresearch.com webguneko Irati Kortabitartek.

Direct download: NFXVI-16c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Joan den astea iragarri dute fiskariek aspalditik espero zuten zerbait: Higgs bosoia detektatu dutela uste dute. Albistea ez daziurra, eta oraindik baieztatu beharko dute 2012 urtean, baina behintzat LHC azleragailuan lan egiten duten bi taldek aurkitu dute bosoiaren zantzuak, eta masa antzekoa neurtu diote. Albiste handia da fisikaren munduarentzat.

Direct download: NFXVI-16d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ada Yonath

Direct download: Qk12-111219AdaYonath.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Teknopolis

Direct download: Qk11-111212Teknopolis.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gizatximinoa

Direct download: Qk10-111205Gizatximinoa.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiaren hamairugarren saioa. Arrano arrantzaleak. Txoriak eta hirietako zarata. Teknopolis. Eta haurdunaldiaren hamaikagarren astea.

Direct download: NFXVI-13.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Urriaren 16an, arrano arrantzale bat hil zuten tiro batez, Zumarragako lurraldean, Pagotxeta izeneko ehiza-lerroan. Txirrindulari batek aurkitu zuen arranoa lurrean, argazkia egin eta Foru Aldundikoei tiroketaren berri eman. Rafa Saiz elkartearen presidentea gure ohiko kolaboratzailea denez, eskatu egin diogu gai horri buruz hitz egiteko.

Direct download: NFXVI-13a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Neiker-Tecnalia zentrokoek Mexikoko Puebla-Cholula gune metropolitarrean egindako ikerketa batean txorien eta hiriko zarataren arteko lotura aztertu dute. Eta ikerketak baieztatu du hiriko zarata zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txori-espezie gutxiago dagoela.

Direct download: NFXVI-13b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fetua hasi da globulu gorriak sortzen. Eta mugitzen hasi da, amak mugimendu horiek nabaritzen ez dituen arren. Izan ere, amarentzat haurdunaldiaren garai lasaiena etorriko da laster.

Direct download: NFXVI-13c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ametsak

Direct download: Qk09-111128Ametsak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko hamabigarrren saioa. Garagardoa; historia eta aparraren kimika. Teknopolis saioaren azaroak 27ko edukiak. Haurdunaldiaren hamargarren astea. Zenbakiak zer diren.

Direct download: NFXVI-12.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Alvaro Aragon EHUko historialariarekin aztertu dugu garagardogintzaren historia galdera bati erantzuteko: Erdi Aroan monasterioetan egiten zuten garagardo tradizionala eta gaur egun edaten duguna berdinak al dira? Horretarako garagardoa egiteko prozeuan izan diren aldaketei buruz hitz egin dugu.

Direct download: NFXVI-12a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aparra sortzea ez da zaila, baina apar horri iraunaraztea ez da erraza. Horretarako, ahalegin handiak egiten dituzte garagardogileek. Ahalegin kimiko bat da, oreka bat.

Direct download: NFXVI-12b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hamargarren astean umea garatzen hasi da digestio-aparatuaren hainbat organo eta kanpoaldeko sexu-organoak garatzen.

Direct download: NFXVI-12c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Lau albiste

Direct download: Qk08-111121LauAlbiste.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aranzadi Elkarteak odonatuei buruzko erakusketa bat eta jardunaldi bat antolatu du: "Odonatuak, uraren hegoak". Burruntziak eta sorgin-orratzak dira, eta adierazle onak dira putzuen eta aintziren osasun ekologikoa neurtzeko. Hain zuzen ere, jardunaldian, ideia horri buruz hausnartuko dute. Iñaki Mezquita adituak hitz egin digu jardunaldiari buruz.

Direct download: NFXVI-11a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gai asko genituen Oihana Jauregi Teknopolis saioaren aurkezlearekin hitz egiteko. Telenatura sariketan erreportaje onenaren saria irabazi dute. Gainera, Errusiarako bidaia bat egin dute Yuri Gagarin zentroa ikustera. Eta, jakina, hurrengo saioaren edukiez ere hitz egin dugu. 

Direct download: NFXVI-11b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fetua mugitzen hasi da, nahiz eta amak oraindik ezin die mugimendu haiei antzeman. Gainera, gorputz-atal asko ari da garatzen; batzuk, aste honetan agertu dira.

Direct download: NFXVI-11c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Kaleko argiztapena kudeatzeko tresna da LUIX sistema. Izen bereko enpresak eta Tecnaliak sortutako sistema da; faroletan gailu txikiak jarrita, sistemak detektatzen du zenbat jende eta trafiko dagoen kalean, eta argiaren intentsitatea egokitzen du parametro horietara. Irati Kortabitartek azaldu digu proiektua.

Direct download: NFXVI-11d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiaren hamaikagarren saioa. Odonatuei buruzko jardunaldi bat, Teknopolisekoak Errusian, haurdunaldiaren bederatzigarren astea eta kaleko argiztapenaren kudeaketa.

Direct download: NFXVI-11.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Kaleko argia

Direct download: Qk07-111114KalekoArgia.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiaren 10. saioa. Sumendiak eta haurdunaldiaren zazpigarren eta zortzigarren asteak.

Direct download: NFXVI-10.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Bidaia bat sumendiz sumendi. El Hierron hasita, Islandiako sumendiak eta Santa Elena sumendia bisitatuko ditugu EHUko Miren Mendia geologoaren eskutik. Geologiako liburuetatik gure bizitza pribatura salto egin duten sumendiak dira.

Direct download: NFXVI-10a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdunaldiaren zazpigarren astean, txikitxoak enbrioia izateari utzi eta fetu izatera pasatzen da. Eta zortzigarren astean, gaur egun, odol-analisi bat egin daiteke fetua mutila edo neska den jakiteko. Horretaz hitz egingo digu Ainhoa Salegi gure ginekologoa.

Direct download: NFXVI-10b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Espedizioak

Direct download: Qk06-111107Espedizioak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Evariste Galois

Direct download: Qk05-111031Galois.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Matematikaren historiako izen handi baten 200. jaioteguna ospatzen ari gara. Oso istorio erromantikoa du; duelu batean hil zen 20 urte zituela. Gustavo fernandez oraingo matematikariak kontatuko digu zein izan zen Galois.

Direct download: NFXVI-08a.mp3
Category:science -- posted at: 8:34am EDT

XVI. denboraldiko zortzigarren saioa. Evariste Galois matematikaria eta Kristal fotonikoak.

Direct download: NFXVI-08.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Oihana Jauregik kontatuko dizkigu urriaren 29ko saioaren edukiak, eta Errusiako egonaldi bat Yuri Gagarin zentroan.

Direct download: NFXVI-08b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Haurdun Gaude eta dagoeneko seigarren astean sartu gara. Gure txikitxoari burua handitu zaio, eta organoak hasiak dira hazten. Enbrioia itxuratzen ari da.

Direct download: NFXVI-08c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Nafarroako Unibertsitate Publikoan kristal fotonikoak eta haien aplikazioak ikertzen ari dira, batez ere, eguzki-panelen eraginkortasuna handitzeko eta leihoetan iragazki-moduan erabiltzeko.

Direct download: NFXVI-08d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hiesa eta antisorgailuak

Direct download: Qk04-111024HiesaEtaAntisorgailuak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Merkurioren orbitatik, NASAko Messenger zunda ari datuak jasotzen planeta ikertzeko; hori da gaurko saioaren gai nagusia. Eta horrez gain, azaleko gaixotasunak ikertzen dituen proiektu batez hitz egin dugu, SKINTREAT.

Direct download: NFXVI-07.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

NASAko Messenger zunda Merkurioren orbitan dago martxotik. Orbita horretan sartu zenean, datuak jasotzeko prest zegoenean, saio bat egin genuen kontatzeko zer genekien Merkuriori buruz, eta zein ziren haren misterio handienak. Orain, beste saio bat egin dugu Messengerrek datu harrigarriak bidaltzen hasi delako.

Direct download: NFXVI-07a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Oihana Jauregi Teknopolis programaren aurkezleak kontatu digu zein izango diren eduki nagusiak asteburu honetako saioan.

Direct download: NFXVI-07b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Enbrioia hazten ari da; milimetro bat eguneko, gutxi gorabehera. Aste honetan bosgarrena da haurdunaldian, eta amatxo hasi da nabaritzen haurdunaldiaren efektuak.

Direct download: NFXVI-07c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Europako proiektua da SKINTREAT. Larruazalaren hainbat gaixotasunentzako botikak eta tratamenduak bilatzen duen proiektua da, eta GAIKER-IK4 zentroak parte hartzen ari da, nanopartikulen toxikotasuna aztertzeko metodologia bat prestatzen.

Direct download: NFXVI-07d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Garagardoaren aparra

Direct download: Qk03-111017GaragardoarenAparra.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiko seigarren saioa. Informatika mugikorretan.

Direct download: NFXVI-06.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Jabi Asurmendi informatikariak azaldu digu zenbateraino kolonizatu duen informatikak telefono mugikorren mundua. Informatika berezia da, egokia gailu txiki eta mugatu bat kontrolatzeko.

Direct download: NFXVI-06a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elhuyar Fundazioan garatutako bi aplikazio ezagutuko ditugu, telefono mugikorretan erabiltzeko. Biek dute euskararekin zerikusia. Batak, Moblangek, euskarako oinarrizko esaldiak ikasteko balio du, eta besteak bost hiztegiren aplikazioak dira.

Direct download: NFXVI-06b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Oihana Jauregik kontatuko digu zer eduki emitituko duen Teknopolis telebista-saioak urriaren 15eko asteburuan.

Direct download: NFXVI-06c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

"Haurdun Gaude" atalean, haurdunaldi bati egiten diogun astez asteko jarraipenean, lehen aldiz joan gara ginekologoarengana. Egia esan, ginekologoa etorri zaigu irratira; Ainhoa Salegi du izena, eta haurdunaldiaren lehen asteei buruz hitz egin digu.

Direct download: NFXVI-06d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

DNAri jarraitu

Direct download: Qk02-111010DNAriJarraiu.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Saguzarrak

Direct download: Qk01-111003Saguzarrak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Saio klinikoak

Direct download: Qk20-110214SaioKlinikoak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Adimen handiko haurrak

Direct download: Qk19-110207AdimenHandikoHaurrak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Weigl-en zorriak

Direct download: Qk18-110131WeiglZorriak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Beldurrik ez

Direct download: Qk16-110117BeldurrikEz.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT