Wed, 28 December 2011
Haurdunaldiaren hamabigarren astea garrantzitsua da. Lehen hiru hilabeteen bukaera da, eta mugarri garrantzitsua da fetuarentzat, baita amarentzat ere. Aste honetarako, umearen gorputzaren sistema nagusiak bukatuak ez, baina garatzen eta kasu askotan funtzionatzen ari dira. |
Wed, 28 December 2011
Gaurko telefono mugikor aurreratuenak adimendunak dira. Hori da, behintzat, haien izenak esaten duena: smartphoneak (adimena duten telefonoak). Dena dela, zer behar du telefono batek adimendun izateko? Horri galdetu diegu Akting enpresako PAUL MINGUEZ eta IBAN AGIRRE ingenieriei. Eta haiekin smartphoneen teknologiari buruz luze hitz egin dugu. |
Wed, 28 December 2011
XVI. denboraldiko 17. saioa. Smartphone-ak eta haurdunaldiaren 12. astea. |
Wed, 21 December 2011
XVI. denboraldiko hamaseigarren saioa. Jose Migel Barandiaran, "Euler el matemático" liburua, suaren kontrako ateak eta Higgs bosoia. |
Wed, 21 December 2011
Duela 20 urte hil zela Jose Migel Barandiaran, Euskal Herian izan den antropologo handienetako bat. Telesforo Aranzadirekin eta Jose Migel Egurenekin batera, euskal kobazulo eta trikuharri asko ikertzeari ekin zion. Los Tristes Trogloditas deitzen zioten hirukoteari. Gero, Gerra Zibilean eta hurrengo urteetan erbesteratuta bizi izan zen iparralden, eta Hegoaldera itzuli zuenean oso garai oparo hasi zuen ikerketai dagokionez. Hark aurkitu zuen Lezetxki kobazuloan Euskal Herriko giza fosilik zaharrena, esate baterako. Hori den aztertu genuen Jose Mari Velez de Mendizabal Barandiaran Fundazioaren presidentearekin. |
Wed, 21 December 2011
Euler matematikariaren biografia bat umeentzat: Euler el matemático. Liburu hori bi lagunek idatzi dute; bata, Gorka Calzada, idazlea da, eta bestea, Gustavo Vargas, ingeniaria. Indarrak batu dituzte proiektu hau aurrera ateratzeko, eta Norteko Ferrokarrill irratsaiora etorri dira lan horren berri ematera. Gustavo, gainera, kolonbiarra da, eta ahalegin berezia egin du gurekin euskaraz hitz egiteko. |
Wed, 21 December 2011
Teknalia zentroak parte hartu du Europako NOFIRE proiektuan, eta sua pabilioi industrialetan isolatzen laguntzen duen ate bat garatu du. Azkar ixten da, 0,5 m/s-ko abiaduran, eta 113 minutuz irauten du suak hondatu gabe. Atea nola garatu duten kontatu digu basqueresearch.com webguneko Irati Kortabitartek. |
Wed, 21 December 2011
Joan den astea iragarri dute fiskariek aspalditik espero zuten zerbait: Higgs bosoia detektatu dutela uste dute. Albistea ez daziurra, eta oraindik baieztatu beharko dute 2012 urtean, baina behintzat LHC azleragailuan lan egiten duten bi taldek aurkitu dute bosoiaren zantzuak, eta masa antzekoa neurtu diote. Albiste handia da fisikaren munduarentzat. |
Mon, 19 December 2011
Ada Yonath |
Mon, 12 December 2011
Teknopolis |
Mon, 5 December 2011
Gizatximinoa |
Wed, 30 November 2011
XVI. denboraldiaren hamairugarren saioa. Arrano arrantzaleak. Txoriak eta hirietako zarata. Teknopolis. Eta haurdunaldiaren hamaikagarren astea. |
Wed, 30 November 2011
Urriaren 16an, arrano arrantzale bat hil zuten tiro batez, Zumarragako lurraldean, Pagotxeta izeneko ehiza-lerroan. Txirrindulari batek aurkitu zuen arranoa lurrean, argazkia egin eta Foru Aldundikoei tiroketaren berri eman. Rafa Saiz elkartearen presidentea gure ohiko kolaboratzailea denez, eskatu egin diogu gai horri buruz hitz egiteko. |
Wed, 30 November 2011
Neiker-Tecnalia zentrokoek Mexikoko Puebla-Cholula gune metropolitarrean egindako ikerketa batean txorien eta hiriko zarataren arteko lotura aztertu dute. Eta ikerketak baieztatu du hiriko zarata zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txori-espezie gutxiago dagoela. |
Wed, 30 November 2011
Fetua hasi da globulu gorriak sortzen. Eta mugitzen hasi da, amak mugimendu horiek nabaritzen ez dituen arren. Izan ere, amarentzat haurdunaldiaren garai lasaiena etorriko da laster. |
Mon, 28 November 2011
Ametsak |
Wed, 23 November 2011
EHUko matematikariekin zenbakiei buruzko atal bat abiatu dugu. Gaur oinarrizko galdera bati ernatzungo diogu: zer diren zenbakiak. |
Wed, 23 November 2011
Alvaro Aragon EHUko historialariarekin aztertu dugu garagardogintzaren historia galdera bati erantzuteko: Erdi Aroan monasterioetan egiten zuten garagardo tradizionala eta gaur egun edaten duguna berdinak al dira? Horretarako garagardoa egiteko prozeuan izan diren aldaketei buruz hitz egin dugu. |
Wed, 23 November 2011
Aparra sortzea ez da zaila, baina apar horri iraunaraztea ez da erraza. Horretarako, ahalegin handiak egiten dituzte garagardogileek. Ahalegin kimiko bat da, oreka bat. |
Wed, 23 November 2011
Hamargarren astean umea garatzen hasi da digestio-aparatuaren hainbat organo eta kanpoaldeko sexu-organoak garatzen. |
Wed, 23 November 2011
XVI. denboraldiko hamabigarrren saioa. Garagardoa; historia eta aparraren kimika. Teknopolis saioaren azaroak 27ko edukiak. Haurdunaldiaren hamargarren astea. Zenbakiak zer diren. |
Mon, 21 November 2011
Lau albiste |
Wed, 16 November 2011
Aranzadi Elkarteak odonatuei buruzko erakusketa bat eta jardunaldi bat antolatu du: "Odonatuak, uraren hegoak". Burruntziak eta sorgin-orratzak dira, eta adierazle onak dira putzuen eta aintziren osasun ekologikoa neurtzeko. Hain zuzen ere, jardunaldian, ideia horri buruz hausnartuko dute. Iñaki Mezquita adituak hitz egin digu jardunaldiari buruz. |
Wed, 16 November 2011
Gai asko genituen Oihana Jauregi Teknopolis saioaren aurkezlearekin hitz egiteko. Telenatura sariketan erreportaje onenaren saria irabazi dute. Gainera, Errusiarako bidaia bat egin dute Yuri Gagarin zentroa ikustera. Eta, jakina, hurrengo saioaren edukiez ere hitz egin dugu. |
Wed, 16 November 2011
Fetua mugitzen hasi da, nahiz eta amak oraindik ezin die mugimendu haiei antzeman. Gainera, gorputz-atal asko ari da garatzen; batzuk, aste honetan agertu dira. |
Wed, 16 November 2011
Kaleko argiztapena kudeatzeko tresna da LUIX sistema. Izen bereko enpresak eta Tecnaliak sortutako sistema da; faroletan gailu txikiak jarrita, sistemak detektatzen du zenbat jende eta trafiko dagoen kalean, eta argiaren intentsitatea egokitzen du parametro horietara. Irati Kortabitartek azaldu digu proiektua. |
Tue, 15 November 2011
XVI. denboraldiaren hamaikagarren saioa. Odonatuei buruzko jardunaldi bat, Teknopolisekoak Errusian, haurdunaldiaren bederatzigarren astea eta kaleko argiztapenaren kudeaketa. |
Mon, 14 November 2011
Kaleko argia |
Wed, 9 November 2011
XVI. denboraldiaren 10. saioa. Sumendiak eta haurdunaldiaren zazpigarren eta zortzigarren asteak. |
Wed, 9 November 2011
Haurdunaldiaren zazpigarren astean, txikitxoak enbrioia izateari utzi eta fetu izatera pasatzen da. Eta zortzigarren astean, gaur egun, odol-analisi bat egin daiteke fetua mutila edo neska den jakiteko. Horretaz hitz egingo digu Ainhoa Salegi gure ginekologoa. |
Wed, 9 November 2011
Bidaia bat sumendiz sumendi. El Hierron hasita, Islandiako sumendiak eta Santa Elena sumendia bisitatuko ditugu EHUko Miren Mendia geologoaren eskutik. Geologiako liburuetatik gure bizitza pribatura salto egin duten sumendiak dira. |
Mon, 7 November 2011
Espedizioak |
Mon, 31 October 2011
Evariste Galois |
Wed, 26 October 2011
Matematikaren historiako izen handi baten 200. jaioteguna ospatzen ari gara. Oso istorio erromantikoa du; duelu batean hil zen 20 urte zituela. Gustavo fernandez oraingo matematikariak kontatuko digu zein izan zen Galois. |
Wed, 26 October 2011
Haurdun Gaude eta dagoeneko seigarren astean sartu gara. Gure txikitxoari burua handitu zaio, eta organoak hasiak dira hazten. Enbrioia itxuratzen ari da. |
Wed, 26 October 2011
Nafarroako Unibertsitate Publikoan kristal fotonikoak eta haien aplikazioak ikertzen ari dira, batez ere, eguzki-panelen eraginkortasuna handitzeko eta leihoetan iragazki-moduan erabiltzeko. |
Wed, 26 October 2011
XVI. denboraldiko zortzigarren saioa. Evariste Galois matematikaria eta Kristal fotonikoak. |
Wed, 26 October 2011
Oihana Jauregik kontatuko dizkigu urriaren 29ko saioaren edukiak, eta Errusiako egonaldi bat Yuri Gagarin zentroan. |
Mon, 24 October 2011
Hiesa eta antisorgailuak |
Wed, 19 October 2011
Europako proiektua da SKINTREAT. Larruazalaren hainbat gaixotasunentzako botikak eta tratamenduak bilatzen duen proiektua da, eta GAIKER-IK4 zentroak parte hartzen ari da, nanopartikulen toxikotasuna aztertzeko metodologia bat prestatzen. |
Wed, 19 October 2011
Enbrioia hazten ari da; milimetro bat eguneko, gutxi gorabehera. Aste honetan bosgarrena da haurdunaldian, eta amatxo hasi da nabaritzen haurdunaldiaren efektuak. |
Wed, 19 October 2011
Oihana Jauregi Teknopolis programaren aurkezleak kontatu digu zein izango diren eduki nagusiak asteburu honetako saioan. |
Wed, 19 October 2011
NASAko Messenger zunda Merkurioren orbitan dago martxotik. Orbita horretan sartu zenean, datuak jasotzeko prest zegoenean, saio bat egin genuen kontatzeko zer genekien Merkuriori buruz, eta zein ziren haren misterio handienak. Orain, beste saio bat egin dugu Messengerrek datu harrigarriak bidaltzen hasi delako. |
Wed, 19 October 2011
Merkurioren orbitatik, NASAko Messenger zunda ari datuak jasotzen planeta ikertzeko; hori da gaurko saioaren gai nagusia. Eta horrez gain, azaleko gaixotasunak ikertzen dituen proiektu batez hitz egin dugu, SKINTREAT. |
Mon, 17 October 2011
Garagardoaren aparra |
Wed, 12 October 2011
Jabi Asurmendi informatikariak azaldu digu zenbateraino kolonizatu duen informatikak telefono mugikorren mundua. Informatika berezia da, egokia gailu txiki eta mugatu bat kontrolatzeko. |
Wed, 12 October 2011
Elhuyar Fundazioan garatutako bi aplikazio ezagutuko ditugu, telefono mugikorretan erabiltzeko. Biek dute euskararekin zerikusia. Batak, Moblangek, euskarako oinarrizko esaldiak ikasteko balio du, eta besteak bost hiztegiren aplikazioak dira. |
Wed, 12 October 2011
Oihana Jauregik kontatuko digu zer eduki emitituko duen Teknopolis telebista-saioak urriaren 15eko asteburuan. |
Wed, 12 October 2011
"Haurdun Gaude" atalean, haurdunaldi bati egiten diogun astez asteko jarraipenean, lehen aldiz joan gara ginekologoarengana. Egia esan, ginekologoa etorri zaigu irratira; Ainhoa Salegi du izena, eta haurdunaldiaren lehen asteei buruz hitz egin digu. |
Wed, 12 October 2011
XVI. denboraldiko seigarren saioa. Informatika mugikorretan. |
Mon, 10 October 2011
DNAri jarraitu |
Mon, 3 October 2011
Saguzarrak |
Mon, 14 February 2011
Saio klinikoak |
Mon, 7 February 2011
Adimen handiko haurrak |
Mon, 31 January 2011
Weigl-en zorriak |
Mon, 17 January 2011
Beldurrik ez |
Mon, 10 January 2011
Leeuwenhoek |
Mon, 3 January 2011
Ezinduentzako teknologia |