Elhuyar Zientzia

CICnanoGUNEko Itziar Otegui izan da gurekin, datorren otsailaren 11n, emakume eta neska zientzialariaren nazioarteko egunean, astebeteko ospakizunak egingo dituztelako. 17 erakundek hartuko dute parte, eta oso programazio anitza eta interesgarria da.

Direct download: NFXXVI-21c.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EST

Gaixotasun digestiboek osagai genetiko bat izaten dituzte. Baina ez denek eta ez beti. Eta ez da erraza jakitea nola eragiten duen aldakortasun hori. Koldo Garcia Biodonostia institutuko ikertzaileak korapilo hori desegiteko egiten du lan. Gurekin izan da irratian.

Direct download: NFXXVI-21b.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EST

Hilabeteko bidaia egin ondoren, James Webb telskopioa bere helmugara iritsi da, Eguzkia-Lurra sistemaren Lagrange-ren bigarren puntura. Puntua berezia da, hainbat indar elkarrekin orekatzen direlako, eta oso toki egokia da espazioan egon behar duen teleskopio bat egoteko. 

Direct download: NFXXVI-21a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08am EST

XXVI. denboraldiaren 21. saioa: James Webb bere tokian, gaixotasun digestiboak eta otsailaren 11ko aurrerapena.

Direct download: NFXXVI-21.mp3
Category:science -- posted at: 4:01am EST

Marrazoen eboluzioa fosilen bitartez aztertzen dute paleontologoek. 400 milioi urte baino gehiagoko historia da. Baina marrazoen hezurdura gehienbat kartilagoz osatuta dago, eta oso zaila da kartilagoa fosiltzea.

Direct download: NFXXVI-20c.mp3
Category:science -- posted at: 4:41pm EST

Donostiako International Physics Center-en neutrinoen detektagailu bat diseinatu eta egin nahi dute ESS proiektuan instalatzeko, Europako Neutroien Espalazio Zentroan alegia. Leire Larizgoitia fisikariak azaldu digu nola egingo duten eta zergatik den interesgarria.

Direct download: NFXXVI-20b.mp3
Category:science -- posted at: 4:38pm EST

Lehen aldiz, izar erraldoi gorri baten leherketa ikusi dute zuzenean astronomoek. Supernoba bat izan da, urrutiko galaxia batean, baina datuak jaso dituzte leherketa behar bezala aztertzeko.

Direct download: NFXXVI-20a.mp3
Category:science -- posted at: 4:33pm EST

XXVI. denboraldiaren 20. saioa: supernoba bat zuzenean, neutrinoak DIPCn eta marrazo fosilen mundua.

Direct download: NFXXVI-20.mp3
Category:science -- posted at: 4:24pm EST

Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokak 10 urte beteko ditu aurten. Hori ospatzeko, edizio berezi bat prestatzen ari dira koordinatzaileak. Elhuyarko Danel Solabarrieta izan da gurekin, eta aurtengo edizioaren berri eman digu.

Direct download: NFXXVI-19c.mp3
Category:general -- posted at: 4:19pm EST

Txoni Matxain gure kuantikako adituak LED argiaren inguruko ikerketaz aritu zaigu. LED organikoak eta LED kuantikoa daude modan merkatuan (OLED eta QLED, hurrenez hurren). Baina merkatuan ez ezik, laborategian ere jasotzen dute arreta LED horiek.

Direct download: NFXXVI-19b.mp3
Category:science -- posted at: 4:13pm EST

Azaroan 13 milioi dolar ordaindu zuten enkante batean Einsteinen lan-dokumentu batengatik. Erlatibitate Orokorraren teoriaren aurre kalkuluak ziren, 1914 ingurukoak.

Direct download: NFXXVI-19a.mp3
Category:science -- posted at: 4:06pm EST

XXVI. denboraldiaren 19. saioa: EInsteinen dokumentu bat, LED, OLED eta QLED eta Zientzia Azoka 2022.

Direct download: NFXXVI-19.mp3
Category:science -- posted at: 4:01pm EST

Elhuyar aldizkarian anhedonia musikalari buruzko artikulu bat argitaratu dute, alegia, musika entzutean plazera sentitzeko ezintasunari buruzkoa. Ana Galarraga erredaktorea izan da gurekin gaiaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXVI-18b.mp3
Category:general -- posted at: 4:54am EST

Urte aldaketan, aurrera begiratzen dute adituek urte berrian etor litekeena iragartzeko. COVID-19a, LHC azeleragailua, astronautika, ingurumena eta dibertsitatea aipatu dituzte adituek.

Direct download: NFXXVI-18a.mp3
Category:science -- posted at: 4:49am EST

XXVI. denboraldiaren 18. saioa: 2022ko zientzia, anhedonia eta Salemgo sorginak.

Direct download: NFXXVI-18.mp3
Category:science -- posted at: 4:45am EST

Ideia bat teleskopio erraldoi bat Ilargian instalatzeko: teleskopio likidoa. Ez da ideia egingarri bat, baina oso ideia ona da, agian egunen batean erabiltzeko: Merkurio likidoarekin egindako ispilu paraboliko bat.

Direct download: NFXXVI-17c.mp3
Category:science -- posted at: 4:43am EST

Bi hamarkada dir lehen proiektua egin zutenetik, baina dagoeneko espaziora jaurti dute James Webb teleskopioa. Lurretik kanpora dagoen teleskopiorik handiena da. Hilabete batzuk barru, funtzionatzen hasiko da.

Direct download: NFXXVI-17b.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EST

Gizakiari eragiten dioten zazpi koronabirus ezagutzen dira. Horietako lauk katarro arin bat bsterik ez dute eragiten. Beste hirurak SARS, MERS eta COVID-19aren SARS-Cov2 dira. Azken hirurak oso kaltegarriak dira, baina galdera da denborarekin motelduko ote duten haien eragina. Litekeena da, baina inork ez daki hori gertatuko den ala ez.

 

Direct download: NFXXVI-17a.mp3
Category:science -- posted at: 4:37am EST

XXVI. denboraldiaren 17. saioa: koronabirusen bilakaera, James Webb teleskopioa, teleskopio likidoa eta Munch-en Oihua.

Direct download: NFXXVI-17.mp3
Category:science -- posted at: 4:32am EST

1