Sun, 26 October 2014
Belchite herria Zaragozan dago. Handik gertu izan zen Espainiako Gerra Zibilaren liskar luze bat. Orain, arkeologoen talde bat indusketa bat egiten ari da lurralde hartan, gertatutakoak eta gertatu ez zirenak aritzeko. Indusketa horri buruzko erreportaje bat egin du Teknopolis saioko BEÑAR KORTABARRIAk. Eta gurekin izan da Belchiteko ikerketaren berri ekartzeko. |
Sun, 26 October 2014
Iturgina edo elektrizista etxera dator, torloju bakarra estutzen du, eta diru asko kobratzen digu. Kasu horretan, badakigu, ez digula kobratu torlojua estutzeagatik, baizik eta zer torloju estutu behar den jakiteagatik. Horixe gertatu zitzaion Henry Ford automobilen fabrikatzaileari General Electric enpresako ingeniari batekin. |
Sun, 26 October 2014
1964an Kimikako Nobel saria Dorothy Crowfoot kimikariak jaso zuen. Aitzindaria izan zen X izpien difrakzioaren esparruan. Teknika horren bitartez, Crowfootek molekula ezagun askoren egiturak aurkitu zituen, penizilina, B-12 bitamina eta intsulina, besteak beste. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu Crowfooten istorioa. |
Sun, 26 October 2014
Duela 10 urte argitaratu zuten aurkikuntza harrigarri bat: tamaina txikiko hominido baten hezurrak aurkitu zituzten Flores uhartean, Indonesian. Aurkikuntza horrek, hankaz gora jarri zuen Asiako hegoekialdeko gizaki-espezieen eboluzioari buruzko hipotesiak. Kontua da, hamarkada bat pasatuta, arkeologoek oraindik ere ez dakitela zer toki hartu zuen Homo floresiensis aurkituberriak eboluzioan. |
Sun, 26 October 2014
XIX. denboraldiaren 7. saioa: Homo floresiensis 10 urte, Dorothy Crowfoot, 10.000 dolar eta Teknopolis Belchiten. |
Sun, 19 October 2014
Zarauzko tade bat da, irabazi asmorik gabekoa. Haien helburua, zientziaren ezagutza eta batez ere zientzialariak ezagutaraztea da. Udazken honetan, hitzaldi-ziklo erakargarri bat jarri dute martxan, eta dagoeneko Gurutz Linazasoro neurologoak hitz egin du. Abendura bitarte (eta aurrerantzean ere bai), hitzaldi eta ekitaldi asko antolatu dituzte. Hori dena aurkezteko, gurekin JOSE MARI LARRAMENDI eta NATALIA VALH izan dira. |
Sun, 19 October 2014
Gaurkotasun handiko gaia da ebola. Eta erpin asko dituen gaia da. ETBko Teknopolis saioan, erpin horietako bat hartu dute abiapuntutzat ebola aztertzeko: alderdi zientifikoa. Ordu-erdiko programa egin dute birusaren zientziaz hitz egiteko. IÑAKI LETURIAk egin digu aurrerapen txiki bat. |
Sun, 19 October 2014
ONINTZE SALAZAR bueltan da Norteko Ferrokarrilean meteorologiaz htz egiteko. Eta aurtengo lehen kolaborazio honetan, kaosaren teoriari buruz hitz egin digu. Meteorologiarekin zerikusi zuzena du, batez ere eguraldiaren iragarpenak dituen mugekin. Gainera, Onintzek kontatu digu meteorologo batek jarri zuela martxan teoria hau. |
Sun, 19 October 2014
Hau ez da beti gertatzen. Esperimentu bera bi tokitan eginda, normalean emaitza bera emango du. Bada, esperimentu bat egin dute Hegoafrikako lau uhartetan, binaka hartuta, bikoteka, eta uharte-pare batean emaitza bat lortu dute, eta beste bietan, beste emaitza bat. Eta ez da batere erraza erabakitzea zer egin behar den orain. |
Sun, 19 October 2014
XIX. denboraldiaren 6. saioa: pinguinoak, arrantza eta zalantzak, Kaosa eta meteorologia, Teknopolisen ebola eta Zarautz On |
Sat, 11 October 2014
Ausartu gara. TXONI MATXAIN kimikari teorikoa hasi da gurekin atal berri batekin: kuantikari buruzkoa. Gaur lehen saioa egin dugu. Eta lehen galdera egin diogu atal horreta. Zertarako balio du kuantika? Zergatik da garrantzitsua? Hilero izango da Txoni gurekin eta hark gidatuko gaitu mundu misteriotsu eta erakargarri horretan zehar. |
Sat, 11 October 2014
ETBko Teknopolis saioak 17. edizioa emititzen hasi da. Edizio berri honetan, berrikuntza batzuk daude; adibidez, aurkezlea eta zuzendaria aldatu dute, IÑAKI LETURIA eta NAGORE REMENTERIA, hurrenez hurren. Biak izan dira gurekin. Eta saioa aurkezteaz gain, erreportaje berriei buruz hitz egin digute, arrano arrantzalearena eta Rosetta zundari buruzkoa, hain zuzen. |
Sat, 11 October 2014
Automobilgintzaren esparruko sei enpresek beharra izan dute laneko terminoen hiztegi bat egiteko, eta Elhuyar Fundazioari eskatu diote lan hori. Automotivedictionary.net webgunea da emaitza. Terminoak sei hizkuntzatan daude hiztegian. Sekulako lana. Elhuyarko GARBIÑE ALKIZAk aurkeztu digu hiztegia, eta hari esker sei enpresa horien funtzionamenduaz hitz egin ahal izan dugu. |
Sat, 11 October 2014
Bederatzi Nobel saridun berri daude munduan, zientziaetako arloan behintzat. Horrek esan nahi du urrian gaudela. Medikuntzakoak inguru batean garunak posizionatzeko eta nabigatzeko duen ahalmena saritu du, fisikakoak LED urdinaren asmakuntza, eta kimikakoa mikroskopiaren bereizmena handitu duen trikimailu fluoreszentea. |
Sat, 11 October 2014
XIX. denboraldiaren 5. saioa: Nobel sariak, Automobilgintzako hiztegi bat, Teknopolis saioaren 17. edizioa eta zertarako kuantika? |
Mon, 6 October 2014
1582an, egutegi gregorianoa jaio zen, aurrez erabiltzen zen egutegi juliotarraren akatsak zuzentzeko. Baina herrialde guztiek ez zuten berehala onartu egutegi berria. Guk zerrenda bat osatu dugu 1693. urtean dagoeneko egutegia aldatu zuten herrialdeekin. |
Mon, 6 October 2014
Urtaro baten hasieran polita da astronomoekin hitz egitea. Haiek zeruari begiratzen diote berezko modu batekin. Guk ez dugu astronomo batekin hitz egin, baina bai astronomoekin gertutik lan egiten duen IDOIA MUGICA dibulgatzailearekin. Donostiako Eureka zientzia-museoan egiten du lan, eta horrek esan nahi du izarrak ikus ditzakeela zuzenean eta planetarium baten bitartez. |
Mon, 6 October 2014
Beharbada ez da bukatu eBook vs papera eztabaida. Paperezko liburua edo liburu elektronikoa? Norberaren aukera da. Baina ez dira aukera bakarrak. Liburu elektronikoak tablet batean nahiz eBook batean irakur daitezke. Abantaila eta desabantaila nabarmenak ditu aukera bakoitzak. Guk bi adituri galdetu diogu haien aukera, JABI ASURMENDI informatikariari eta XABI UNANUE esatari espezializatuari. |
Mon, 6 October 2014
Abuztuan banatu zituzten Fields dominak, matematikan dauden bi sari nagusietako bat. Lau urtean behin banatzen dira eta sarituak 40 urtetik beherako matematikariek izan behar dute. Aurten, lehen aldiz hegoamerikar batek jaso du domina. Eta aurten, lehen aldiz, emakume batek jaso du domina. Baina, zer egin dute sari handi hori jasotzeko? |
Mon, 6 October 2014
XIX. denboraldiaren 4. saioa: 2014ko Fields sariak, tablet vs. e-book, udazkeneko zerua eta egutegia 1693an. |