Elhuyar Zientzia

Oskar Gonzalez kimikariak liburu bat argitaratu du elementu kimikoak artearen barruan duten presentziari buruz. Por qué los girasoles se marchitan liburua historiaz beteta dago, eta Oskar bera etorri da liburua aurkeztera.

Direct download: NFXXV-03c.mp3
Category:science -- posted at: 3:27am EST

COVIDaren kontrako txertorik ez dago, oraingoz behintzat. Gripearen kontrakoa bai, urtero sortzen dugu bat. Bioaraba institutuko ikertzaile-talde batek aztertuko du ea griparen txertoak eraginik ote duen COVIDaren infekzioan. Talde horretako burua, Naiara Parraza, gurekin izan da taldearen lana azaltzeko.

Direct download: NFXXV-03b.mp3
Category:science -- posted at: 3:23am EST

Ikerketa batzuek diote nikotina molekulak babesten duela COVIDaren infekzioaren kontra. Beste batzuek, hain zuzen kotrakoa esaten dute. Bada informazio asko gai honi buruz, baina dena ez da fidagarria eta kontua ez da batere argia. 
 
Direct download: NFXXV-03a.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EST

XXV. denboraldiaren 3. saioa: COVID eta nikotina, COVID eta gripea eta Oskar Gonzalezen liburua.

Direct download: NFXXV-03.mp3
Category:science -- posted at: 3:21am EST

EHUk argitaratzen duen Ekaia dibulgazio-aldizkariak itsasoari buruzko zenbaki berezia argitaratu berri du. Itsasoarekin zerikusia duten ikerketa asko, eta baita bestelako artikulu historikoak ere. Oihane Diaz de Cerio eta Eider Bilbao izan dira gurekin zenbaki berria aurkezteko.

Direct download: NFXXV-02c.mp3
Category:science -- posted at: 2:54am EST

Ohiko eguzki-panelek gehienez % 30ko eraginkortasuna dute. Baina fisikariak material eta fenomeno fisiko berriak probatzen ari dira hori hobetzeko. Adibide bat da CFMko Julen Ibañez fisikaria. Beka bat jaso du ikerketa talde oso bat antolatzeko. Helburua efektu fotoboltaiko masiboa ikertzea da, eguzki-panelak hobetzeko balio lezakeen fenomeno fisiko bat.

Direct download: NFXXV-02b.mp3
Category:science -- posted at: 2:52am EST

DNAren ikerketa erraldoi batek erakutsi du bikingo asko ez zutela Eskandinaviako jatorririk. Horrek indartzen du historialariek zabaldutako ideia bat, alegia, bikingo hitzak ez duela etnia bat adierazten, baizik eta ogibide bat. Bikingoak ziren itsasontzietan espedizioak egiten zituztenak. Lehorrean geratzen zirenak, ordea, ez ziren bikingoak. 
Direct download: NFXXV-02a.mp3
Category:science -- posted at: 2:51am EST

XXV. denboraldiaren 2. saioa: bikingoen DNA, Julen Ibañez eta eguzki-panelen fisika eta EKAIA itsasoan

Direct download: NFXXV-02.mp3
Category:science -- posted at: 2:49am EST

EHUko udako ikastaroetan Donostia Sustainability Forum plataforma aurkeztu dute, ingurumenari, klima-aldaketari eta beste hainbat gairi buruzko topaketak, ikastaroak eta hitzaldiak biltzen dituen topagune bat. Koro de la Caba idazkari akademikoak aurkeztu digu plataforma berria.

Direct download: NFXXV-01c.mp3
Category:science -- posted at: 5:01pm EST

Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia kalean da. Aurtengoan, COVID-19ari buruzko eduki asko ditu, tartean txertoei buruzko kontuak. Ana Galarraga erredaktorearekin hitz egin dugu zenbaki berria aurkezteko, eta, bide batez, gaixotasunari buruz hainbat kontu aipatzeko.

Direct download: NFXXV-01b.mp3
Category:science -- posted at: 4:54pm EST

Jende asko kutsatu da SARS-CoV-2 birusarekin. Eta kasu gutxi batzuetan bi aldiz infektatu direnen kasuak ere baieztatu dira. Baina zientzialariek zalantza handiak dituzte bigarren infekzioari buruz. Artikulu batek 3 galdera garrantzitsu plazaratu ditu; erantzunik gabeko galderak, oraingoz.

Direct download: NFXXV-01a.mp3
Category:science -- posted at: 4:48pm EST

XXV. denboraldiaren lehen saioa: bigarren aldiz infektatzeari buruzko galderak, Elhuyar aldizkaria eta COVID-19 eta Donostia Sustainability Forum.

Direct download: NFXXV-01.mp3
Category:science -- posted at: 4:46pm EST

Direct download: 200909_ana_galarraga_covid.mp3
Category:general -- posted at: 6:30am EST

1