Sun, 25 January 2015
Teknopolis saioan, Bilbo Handiaren ura jasotzen duen instalazio handi bat bisitatu dute. Etxebarrin dago, eta euri-ura eta hondakin-ura jaostzen ditu, eta beharraren arabera ura kudeatzeko balio du (meteorologiaren arabera, adibidez). BEÑAR KORTABARRIAk erreportaje bat egin du bisita horrekin, eta gaur gurekin izan da irratian. |
Sun, 25 January 2015
Zeres eta Pluton. Asteroidea eta planeta izandakoak, hurrenez hurren, baina orain biak planeta nanoak dira. Eta, laster, gertutik ikusiko ditugu haiengana doazen misio banari esker. JESUS ARREGI astronomoak hitz egingo digu haietaz. |
Sun, 25 January 2015
Oxford Unibertsitateko fisikari batzuek zelulen hazkuntzaren dinamika aztertu dute haien baliabideak erabilita: simulazio teoriko baten bitartez. Ikerketak datu asko eman ditu zelulak elkarrekin irauteko edo elkarrengandik aldentzeko joerei buruz. Ikerketaren arabera, joera guztien gakoa zelulen jaiotze eta hiltze abiaduran datza, batez ere. |
Sun, 25 January 2015
XIX. denboraldiaren 20. saioa: Zelulen hazkuntzaren dinamika, Zeres eta Pluton gertu eta Teknopolis Bilbo Handiaren azpian. |
Mon, 19 January 2015
LISA RANDALL kosmologo estatubatuarrarekin egoteko aukera izan dugu. Erreferentzia da kosmologiaren arloan, eta gainera dibulgazioa ere egiten du. Harekin, dimentsioez, grabitatez, dibulgazioaz eta zientzialaria izateko bokazioaz hitz egin dugu. |
Mon, 19 January 2015
Zientzia-aurkikuntzak artikuluen bitartez elkarbanatzen dira. Kalkulatzen da dagoeneko 58 milioi artikulu zientifiko argitaratu direla. Baina galdera da: zein dira oihartzun handiena izan duten artikluak historian? Zein dira 100 artikulu aipatuenak? Zerrenda horretan espero dugu erlatibitatearen artikuluak egotea, edo unibertsoaren hedatze-abiadura handitzen ari dela aurkitu zutenekoa, edo DNAren egituraren aurkikuntza... Baina horrelako artikuluak ez daude! |
Mon, 19 January 2015
Eureka museoko Idoia Mujikak hormonei buruz hitz egin digu. Odolean bidaiatzen duten seinale kimikoak. Kontatu digu zer diren, eta top-5 zerrenda bat osatu du guretzat. Gainera, pilularen 50 urteurrena iaz izan zela gogoratu du. |
Mon, 19 January 2015
Gran Sasso mendiaren azpiko laborategi batean, Italian, esan dute materia iluna detektatzen ari direla Lurraren mugimenduaren arabera. Albiste kritikatua izan da, baina orain, kalkulu teorikoek diote baietz; Italian dagoen taldeak neurtu dutena zuzena izan daitekeela. |
Mon, 19 January 2015
XIX. denboraldiaren 19. saioa: Materia iluna Gran Sasson, hormonak, 100 artikulu aipatuenak eta Lisa Randall. |
Sun, 11 January 2015
Teknopolis saioan bueltan da, ETBko emisioan. Aurtengo lehen saioan iazko gaien laburpen zabal bat eskaini digute. Gainera, Kalenjin tribuko korrikalariei buruz hitz egin dute JORDAN SANTOS-CONCEJERO biologo eta korrikalariarekin. Gaur, NAGORE REMENTERIA izan dugu irratian horren guztiaren berri ekartzeko. |
Sun, 11 January 2015
Kultura zentzifikoaren hirugarren jaia martxan dago, KZJaia3. Urtarrillaren 7an hasi da, eta martxoaren bukaerara arte izango da martxan. Aurtengo edizioa Edonola.net web orriko KOLDO GARTZIAk antolatu du. Koldo gurekin izan da kutura zientifikoaren jaia aurkezteko. |
Sun, 11 January 2015
Schrodingerren katua bizirik dago eta, aldi berean, hilda, kaxa baten barruan. Mekanika kuantikoaren historian dagoen kontu ezagunenetako bat da, eta TXONI MATXAIN kimikari kuantikoak azaldu digu nondik datorren istorioa eta zer ondorio dituen. |
Sun, 11 January 2015
Antibiotiko-mota berri berri bat aurkitu dute Maineko lurzoruan, Estatu Batuetan. Adituek uste dute ez duela antibiotikoen ohiko mekanismoa, eta MRSA beldurgarriaren aurka eraginkorra da, saguekin egin dituzten probetan behintzat. Tuberkulosia eragiten duen bakterioa ere hiltzen du. Teixobaktina deitzen zaio, eta itxaropena ekarri du antibiotikoen mundura. Baina oraindik ez dakigu gizakiontzat egokia den. |
Sun, 11 January 2015
XIX. denboraldaren 18. saioa: Teixobaktina, Schrödingerren katua, KZJaia3 eta Kalenjin tribua Teknopolisen |
Mon, 5 January 2015
Duela urtebete kontatu genuen zergatik den haririk gabeko teknologia batek Bluetooth. Bikingo baten izena dago horren jatorrian. |
Mon, 5 January 2015
Hil zaitezke dantza gehiegi eginez gero? Bai, noski, eta badugu horrelako kasu baten erregistroa. 1923an, Estatu Batuetan, New York estatuko hiri batean, Homer Morehouse gaztea hil zen 87 orduz atsedenik gabe dantza egin ondoren. Eta litekeena da arrazoia lo faltarekin zerikusia izatea.
|
Mon, 5 January 2015
DIPC zentroak antolatuta, zientzialarien eta ikasleen arteko topaketa batean izan ginen. Zientzialariak Albert Fert Nobel sariduna eta Elena Cattaneo biokimikaria ziren, eta haiek labur elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Hemen haien hitzak. |
Mon, 5 January 2015
Mendetan, oso klima hotza izan da Euopan. Klimatologoek Izotz Aro Txikia deitzen diote garai horri; XIV. mendean hasi zen eta XIX. mendera arte iraun zuen. ONINTZE SALAZAR meteorologoak kontatuko digu nola dakigun hori hala izan zela. |
Mon, 5 January 2015
2015 zenbakiak jolasteko aukera eman die matematikariei. Jolasa bat da, urte baten izenarekin, besterik ez. Baina matematikariek kontu serioetan ere sartzen dituzte haien joalasak zenbakiekin. Horren adibide bat dugu egun hauetan, minbizi-kasuen zenbakiak aztertu baizituen matematikari batek. |
Mon, 5 January 2015
XIX. denboraldiaren 17. saioa: zenbakiak eta minbizia, Izotz Aro Txikia, Fert eta Cattaneo, Dantzari baten autopsia eta Bluetooth |