Elhuyar Zientzia

42.000 urte atzerantz joan gara. Nolakoa zen garai hartan Iberiar Penintsulan bizi zen gizakia? Cromagnona eta neanderthala dira nagusi mendebaldeko Europan, baita penintsulan ere. Nolakoa zen haien mundua? ALVARO ARRIZABALAGA EHUko arkeologoak argitaratu dituzten azken ikerketen berri ekarri digu. Radiokarbonoaren bitarteko azken datazioak hiru aztarnategitan eszenatoki berri bat aurkeztu digute garai hartako gizakiarentzat.

Direct download: NFXVIII-34b.mp3
Category:science -- posted at: 1:44pm EDT

Amebek trogozitosia erabiltzen dute koloneko zelulei eraso egiteko. Zelulak bizirik daudela, amebek kanpoko mintzaren zatitxo txikiak kentzen dizkiete, kosk egiten diete, eta pixkanakan hil egiten dituzte. Hori gertatzen denean, amebiosia sortzen da, disenteria-mota bortitz bat. Medikuak harrituta geratu dira mekanismoarekin.

Direct download: NFXVIII-34a.mp3
Category:science -- posted at: 1:31pm EDT

XVIII. denboraldiko 34. saioa: ameben hozkada txikiak eta duela 42.000 urte.

Direct download: NFXVIII-34.mp3
Category:science -- posted at: 1:22pm EDT

NAGORE REMENTERIAk txerrien mindei gaiari heldu dio. Handik energia sortzeko instalazioak bisitatu ditu Almazanen, Sorian, eta erreportaje bat egin du. Txerrien mindatik biogasa, metanoa, erauz daiteke eta erregai moduan erabili.

Direct download: NFXVIII-33c.mp3
Category:science -- posted at: 4:30am EDT

CAF-Elhuyar sariketan bi kazetarik irabazi dute: GORKA ZABALETAk saria eskuratu du kazetaritza-lanen atalean, eta AMAIA PORTUGALek aipamen berezia. Biak izan dira gurekin, haien lanez hitzketan, eta kazetaritzan zientziak duen lekuaz hitz egiten.

Direct download: NFXVIII-33b.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

Filmetan, askotan entzuten dugu gauza bera; bi dadoekin apustuan ari direnek: "Zazpi bat behar dut. Mesedez, dadotxo maiteak... zazpi bat!". Eta kontua da, bi dado botata, zazpi dela emaitzarik probableena.

Direct download: NFXVIII-33a.mp3
Category:science -- posted at: 4:20am EDT

XVIII. denboraldiaren 33. saioa: dadoak eta kazetariak zientzian.

Direct download: NFXVIII-33.mp3
Category:science -- posted at: 4:07am EDT

Xakea eta matematika uztartuko ditugu. Xakea matematikaz azter daiteke, noski; hain zuzen ere, jokoen teoriak aztertzen duen jokoetako bat da. Gainera, informatikaren ikuspuntutik, joko interesgarria da. Kasparoven eta Deep Blue ordenagailu erraldoiaren garaiak pasatu dira, eta gaur egun xakean jokatzeko etxeko softwarea edozein maisuri irabazteko gaitasuna du. Horretaz hitz egin dugu NAHIKARI BLANCO matematikariarekin eta IÑIGO ARGANDOÑA jokalariarekin.

Direct download: NFXVIII-32b.mp3
Category:science -- posted at: 2:56am EDT

Bizarra izateak abantaila ebolutiboa izan dezake gizakiarentzat; Sydneyko biologo batzuek abantaila hori aztertu dute, eta galdera bat egin dute: bizarra "desagertzeko" zorian ala dago?

Direct download: NFXVIII-32a.mp3
Category:science -- posted at: 2:46am EDT

XVIII. denboraldiaren 32. saioa: bizarra eboluzioan, jokoen teoria eta xakea

Direct download: NFXVIII-32.mp3
Category:science -- posted at: 2:39am EDT

Gorka Azkune informatikariak CAF-Elhuyar saria irabazi du dibulgazio-artikulu orokorren atalean. "Fikzioa errealitate bihurtzen denean" artikulua aurkeztu zuen, teleportazio kuantikoari buruzkoa. Izen hori burura Star Trek telesaila ekartzen digu gogora, telegarraioaren antzeko zerbait, baina teleportazio kuantikoa beste zerbait da.

Direct download: NFXVIII-31b.mp3
Category:science -- posted at: 6:13am EDT

Batzuen ustez, Stradivari luthierrak sekretu bat zuen biolin perfektuak egiteko. Eta sekretu hura hilobira eraman zuen. Baina itsuan egindako probetan ikusten da Stradivariusak ez direla nahitaez munduko biolin onenak. Adituek gaur egungo batzuk nahiago izaten dituzte aurrez ez dakitenean aukeran dituzten instrumentuak Stradivariusak diren ala ez.

Direct download: NFXVIII-31a.mp3
Category:science -- posted at: 6:08am EDT

XVIII. denboraldiaren 31. saioa: Stradivarius biolinen mitoa eta teleportazioa.

Direct download: NFXVIII-31.mp3
Category:science -- posted at: 5:57am EDT

ETBko Teknopolis saioan Arabako herri hustuei bruzko erreportaje bat egin dute. Herri txikiak ziren Erdi Aroan. Geroago, arrazoiak arrazoi, biztanleek alde egin zuten, baina orain arkeologoek galdutako herri haiek bilatzen dituzte. Horri buruz hitz egin digu gaur OIHANA JAUREGIk.

Direct download: NFXVIII-30c.mp3
Category:science -- posted at: 3:53pm EDT

Elhuyar aldizkariko artikuluak irakurri eta, hemendik aurrera, entzun egin daitezke. Horretarako TTS teknologian oinaritutako sistema bat egokitu dute http://aldizkaria.elhuyar.org eta zientzia.net webguneetan. Ahots sintetiko batek irakurtzen ditu eskatzen zaion artikulua, eta, nahi izanez gero, aldizkariaren zenbaki oso bat. Guk lan hori egin dutenekin izan gara. Batetik, TTS sistema bera garatu duten AHOLAB laborategiko INMA HERNAEZ, eta, bestetik, Elhuyar aldizkarira egokitu duten Elhuyar Fundazioko IGOR LETURIA.

Direct download: NFXVIII-30b.mp3
Category:science -- posted at: 3:48pm EDT

Marrazoek oso gutxitan egiten diote eraso gizakiari. Hala ere, Australiako Mendebaldeko Unibertsitateko ikertzaile batzuek txikiago egin nahi dute arriskua. Marrazoak uxatzen dituzten surflarientzako jantzi batzuk garatu dituzte.

Direct download: NFXVIII-30a.mp3
Category:science -- posted at: 3:17pm EDT

XVIII. denboraldiaren 30. saioa: ahots sintetikoa Elhuyar aldizkarirako eta Arabako herri hustuak Teknopolisen.

Direct download: NFXVIII-30.mp3
Category:science -- posted at: 2:12pm EDT

1