Wed, 24 April 2013
XVII. denboraldiko 28. saioa: Turingen makina, Estokastika hitza, zorizko zenbakiak eta gas-sentsoreak Teknopolisen. |
Wed, 24 April 2013
Estokastiko hitzak zorizko esan nahi du, eta zoriz aukeratutako zenbakiekin du zerikusia. Iñaki Leturiak kontatu digu ezinezkoa dela erabat zoriz aukeratzea zenbaki bat. Apple eta IBM enpresek ausazko zenbakiekin izan dituzten arazoez hitz egin digu, estokastiko, aleatorio eta random hitzen jatorria argitu digu, eta kasinoetako anekdotak ekarri dizkigu. |
Wed, 24 April 2013
Bitarlan enpresako Jabi Asurmendi informatikariak gure galdera bati erantzun dio: zergatik den hain garrantzitsua ausazko zenbakiak sortzeko metodo bat izatea. Zertarako erabiltzen diren zenbaki horiek. Web orrien diseinutik pasahitzen eta segurtasunaren mundura gidatu gaitu, informatika praktikoaren mundutik. |
Wed, 17 April 2013
XVII. denboraldiaren 27. saioa. Erizaintzaren historia eta gaurko egoera eta Teknopolisen autobus publikoak. |
Wed, 17 April 2013
Ibilbide azkar bat egin dugu erizaintzaren historian zehar. Erdi-arotik gaur egunera arteko historia Marijo Uranga eta Isabel Elortza Donostiako Erizaintza Eskolako irakasleen eskutik. Bide horretan, XIX. mendeko Florence Nightingale erizaina ezagutu dugu, lehen erizaintza-eskola sortu eta ikasketen oinarria jarri zuen emakumea. Baina ez da historia bakarrik izan. Marijok eta Isabelek gaur egungo egoerari buruz hitz egin digute. Begirada interesgarria medikuaren ondoan egoten diren erizainen munduari. |
Wed, 10 April 2013
XVII. denboraldiaren 26. saioa: espezieak, soinua eta helikopteroak Teknopolisen. |
Wed, 10 April 2013
Hamar urte dira Xabi Erkiziak soinuarekin lana egiten duela. Soinuarekin bakarrik, gainera. Euskal Herriko soinu-mapa bat osatzen ari da bere lankideekin batera, Hots! irratia martxan jarri du eta beste proiektu askotan murgilduta dago. Soinuaren artista eta teoriko bihurtu da denborarekin. Eta guk aprobetxatu dugu soinuaz hitz egiteko. |
Wed, 10 April 2013
Espeziearen definizioa kontu zaila da, baita biologoentzat ere. Merezi du azaltzea zergatik. |
Wed, 3 April 2013
XVII. denboraldiko 25. saioa: Zonbien inbasioaren matematikak eta Teknopolis. |
Wed, 3 April 2013
Eli Alberdi matematikariak gai interesgarri bat ekarri digu: populazioen bilakaeraren matematika. Mundiala. Biologoek erabiltzen dituzten eredu matematikoak dira; formula matematiko haorien bitartez, espezieen populazioen gora beherak aztertzen eta, kasu batzuetan, iragartzen dituzte. Fikzioan ere aplika daiteke kontu hori: zonbien inbasio bat. Zonbiek irabaziko dute eta gizaki guztiak zonbi bihurtuko diztute? Ala ez? posible da zonbi guztiak garbitzea gizakiak bakarrik geratzeko? Kontu aproposa da matematikari buruz hitz egiteko. |