Elhuyar Zientzia

Ingurumen-arazoak ez dira zientziarekin bakarrik konpontzen, baina askotan zientzia eta teknologia ezinbestekoak dira. Hiru esparrutako aditu bana etorri dira kontatzera nola laguntzen duten zientziak eta teknologiak ingurumena hobetzeko ahaleginean: AZTItik Irati Epelde etorri zaigu, Neikertik Olatz Unamunzaga eta Tecnaliatik Nora Fernandez. 

Direct download: NFXXIX-15b.mp3
Category:science -- posted at: 4:35pm EDT

Duela 25 urte, ingurumen-arazoetan kezkagarriena estratosferako ozono-geruzaren gainbehera zen. Arazoa detektatu zuten, CFC molekulen erabilera debekatu zuten, eta, horren ondorioz, arazoa konpontzen hasi zen. Baina istorioa ez da hor bukatzen. CFCen ordezkoak falta ziren. Horretaz ez zen ia hitz egin. 

Direct download: NFXXIX-15a.mp3
Category:science -- posted at: 4:32pm EDT

XXIX. denboraldiaren 15. saioa: nola laguntzen duen teknologiak ingurumenaren aldeko lanean. 

Direct download: NFXXIX-15.mp3
Category:science -- posted at: 4:27pm EDT

Adituek diote Formula 1eko garapenak ondorioak dituela gure egunerokoan erabiltzen ditugun autoetan. Ayrton Sena hil zenean, garapen hori bideratu zuten kotxeetako segurtasuna hobetzera. Javi Oskoz automobilgintzako irakasleak kontatu digu zertan. 

Direct download: EKOV-15b.mp3
Category:science -- posted at: 3:45pm EDT

2024 ez da urte ona izan klimaren ikuspututik. Baina dena ez da txarra izan. Hainbat kontutan lorpenak ere izan dira. Eta merezi du haiei buruz ere hitz egitea. 

Direct download: EKOV-15a.mp3
Category:science -- posted at: 3:39pm EDT

V. denboraldiaren 15. saioa: zer ikasi genuen Ayrton Senaren heriotza-istriputik? 

Direct download: EKOV-15.mp3
Category:science -- posted at: 3:36pm EDT

Elhuyar aldizkariko Ana Galarraga kozuzendaria izan da gurekin azken zenbakiaren edukiez hitz egiteko. Gai asko daude zenbaki honetan, Labar artea eskaneatzeko teknologiatik hasita aingiren gaur egungo egoeraraino. Luze hitz egin dugu eduki horri buruz. 

Direct download: NFXXIX-14b.mp3
Category:science -- posted at: 5:32am EDT

Adimen artifizialak gaur egun sistema eraginkorrak ditu grabaketa kaskar baten audioa garbitzeko. Beraz, grabaketa amateurrak egin nahi dutenek bi aukera dituzte soinu kalitate on bat eskuratzeko: mikrofono ona erostea gela apropos batean grabatzeko edo audio kaskarra ordenagailuan garbitzeko. Agian laister ez da zalantzarik izango zein den aukera merkeena eta praktikoena. 

Direct download: NFXXIX-14a.mp3
Category:science -- posted at: 5:28am EDT

XXIX. denboraldiaren 14. saioa: adimen artifiziala eta mikroak eta Elhuyar aldizkaria. 

Direct download: NFXXIX-14.mp3
Category:science -- posted at: 5:26am EDT

Komunekoa paper berezia da. Urarekin kontaktuan desegin behar da, baina ez azkarregi. Eta beraz, ez da beste paper mota asko bezala fabrikatu behar. Gainera, ez da komeni paper birziklatuaz egitea, eta horrek ingurumenaren ikuspuntutik arazo asko ditu. Tolosako Paper Eskolako Mentxu Aiertzaren laguntzaz, komuneko paperaren egoera aztertu dugu, hainbat ikuspuntutatik. 

Direct download: EKOV-14b.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EDT

Uharte edo atoloi batetik bestera nabigatzea Marshall Uhartean ez da erraza, distantzia handiak direlako, eta ur-lasterrek eta olatuen dinamikak zaildu egiten duelako nabigazioa. Horregatik, bertako nabigatzaileek zailtasunen informazioa kodetzeko sistema bat asmatu zuten banbu-adartxoekin eta maskorrekin egindakoa. , Rebbelib deitzen dira, eta mapa txikien antza dute, baina ez dute informazio geografikoa gordetzen. 

Direct download: EKOV-14a.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT

V. denboraldiaren 14. saioa: komuneko papera eta Marshall Uharteetako nabigazio-mapak. 

Direct download: EKOV-14.mp3
Category:science -- posted at: 3:50am EDT

Fisikari bat ezagutu dugu, Libe López Arandia. Ibilbide luzea egin du, batez ere, fisika eta biologia uztartzen dituen zientziaren adarretan. 

Direct download: NFXXIX-13a.mp3
Category:science -- posted at: 5:19am EDT

XXIX. denboraldiaren 13. saioa: Libe López Arandia eta EHUko argitalpenak. 

Direct download: NFXXIX-13.mp3
Category:science -- posted at: 5:08am EDT

Aranzadiko Virginia Garciak eta Katxiporretako Jose Mari Agirretxek Zerua lapurtu dute ipuina aurkeztu dute Ekosferan. Argi-kutsadurari eta astronomiari buruzko ipuina da umeentzat. Bi gonbidatuez gain, Porrotx eta Birtxi pertsonaiak ere izan ditugu gurekin. 

Direct download: EKOV-13c.mp3
Category:science -- posted at: 7:16am EDT

Lurzoruaren nazioarteko egunean, galdera bat egin dugu: zer onura ditu nekazaritza ekologikoak lurzoruaren kalitatean? Marijo Imaz adituak erantzun dio galderari eta lurzoruaren zientziaz hitz egin digu.  

Direct download: EKOV-13b.mp3
Category:science -- posted at: 7:11am EDT

Danimarkan, 2030tik aurrera, metano emisioen gaineko zerga bat onartu dute. Nekazariek eta abeltzainek ordaindu beharko dute haien soildutako lurraen eta abereen emisioak. Puskarren zerga deitzen diote, eta hala ere, abereen emisio gehienak ahotatik irteten dira. Nolanahi ere, jende askori eragingo dio zerga horrek; ikusi beharko da eraginkorra den ala ez. 

Direct download: EKOV-13a.mp3
Category:science -- posted at: 7:06am EDT

V. denboraldiaren 13. saioa: puzkarren zerga Danimarkan, nekazaritza ekologikoa lurzoruan eta Zerua lapurtu dute

Direct download: EKOV-13.mp3
Category:science -- posted at: 7:01am EDT

Bisitan izan gara Bergaran, Laboratorium museoan. Han, Black Box adimen artifizialeko modulua ikusi dugu. Eta gainera, museoko Rosa Errazkin eta Sonia Rodriguezekin hitz egin dugu. 

Direct download: NFXXIX-12c.mp3
Category:science -- posted at: 6:58am EDT

Elhuyarko Edurne Gaston Estanga etorri zaigu eta aurkeztu dizkigu marraztutako 12 emakume zientzialari. Haien marrazkiekin osatu du Elhuyarrek 2025ko egutegi bat. 12 emakume horiek aurkeztu dizkigu, bai eta marrazkilaria ere, beste emakume zientzialari bat, eta ilustratzailea, gainera. 

 

Direct download: NFXXIX-12b.mp3
Category:science -- posted at: 6:56am EDT

Indiako espazio-agenatziaren Aditya-L1 misioak aurkikuntza harrigarri bat egin du. Eguzkiko ekaitzen sorrera aztertzen ari da, eta bertatik isurtzen den materialak norabide-aldaketa bat izan dezakeela aurkitu dute. Erabateko norabide aldaketa. Oraingoz, ez dago azalpenik, baina kontu garrantzitsua da. 

Direct download: NFXXIX-12a.mp3
Category:science -- posted at: 6:52am EDT

XXIX. denboraldiaren 12. saioa: Aditya-L1 misioa, Elhuyarren 2025eko egutegia eta Balck Box Laboratoriumean. 

Direct download: NFXXIX-12.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EDT

Hernani eta Arano inguruan parke eoliko handiak instalatzearen kontrako iritziak daude. Oraindik, parkeak non kokatu aztertzen ari dira. Parke horien kontrako ahotsak ekarri ditugu gaur Ekosferara: Mikel Alvarez proiektuari buruzko txostenak egin dituena, Mikel Saralegi Sustrai fundazioko langilea eta Erramun Galparsoro aranotarra.  

Direct download: EKOV-12bt.mp3
Category:science -- posted at: 4:36am EDT

Berlingo harresia bota zutenean, asko hobetu zen Alemaniaren egoera energiari dagokionean. Hala ere, horrek ordain sozial oso handia izan zuen, ikatzaren industriari lotutako lanpostu gehienak galdu zirelako, eta jende askok herbesteratu behar izan zuelako. Orain trantsizio energetiko berriaren beldur dira. 

Direct download: EKOV-12at.mp3
Category:science -- posted at: 4:32am EDT

V. denboraldiaren 12. saioa: Alemaniako energia eta Hernani-Aranoko proiektu eolikoen kontrakoak. 

Direct download: EKOV-12.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EDT

Mangolsen bidaia izeneko programa ezagutu dugu lau atalen bitartez Norteko Ferrokarrillean. Gaur azkena izan da. Umeen obesitatea tratatzeko terapia berritzailea da, Osakidetzako, bideojokoetan eta filosofia berri batean oinarrituta. Iratxe Salcedo fundatzaileetako batekin izan gara. Oraingoan, kontatu digu programak prozeduraren hiru faseak zaintzen dituela, alegia, aurrez egindako prestakuntza, terapia bera eta terapia eta gerokoa. Eta mezua uzten du: pazientea ez dago bakarrik.  

Direct download: NFXXIX-11c.mp3
Category:science -- posted at: 4:35am EDT

Picassoren koadro bat aztertu dute irudi espektralen teknikaren bitartez: Ama eta umea itsasoaren aurrean, 1902koa. Eta azterketak irudi bitxi batzuk azaleratu ditu koadroaren pigmentuetan murgilduta. Hizki batzuk ditu, buelta emanda, alegia, hizki batzuen ispilu-irudia. Oskar Gonzalez EHUko kimikariak eta kolorezaleak kontatu digu istorioa. 

Direct download: NFXXIX-11b.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

Umorea mundiala da. Denok atsegiten dugu. Trabarik gabe onartzen dugu gustuko umorista baten lana, jakina. Arazoa sortzen da esaten duena okerra denean; batez ere, ez badugu kontuan hartzen umoreak sinplekeriak eta batzuetan ideia okerrak erabiltzen dituela barrearen mesedetan. 

Direct download: NFXXIX-11a.mp3
Category:science -- posted at: 4:23am EDT

XXIX. denboraldiaren 11. saioa: umoreraren alde iluna, Picasso eta Oskar, eta Mangolsen amaiaera. 

Direct download: NFXXIX-11.mp3
Category:science -- posted at: 4:20am EDT

Aranzadiko etnografoak izan dira gurekin. Maite Errarte Zurutuza eta Suberri Matelo Mitxelena izan dira gurekin. Biak historialariak, biak etnografoak eta biak museografoak. Haien lana isila da, baina oso interesgarria. Aukera eman digute lan hori ezagutzeko. 

Direct download: EKOV-11b.mp3
Category:science -- posted at: 4:55am EDT

Energia berriztagarrien erabilera gora ari dira egiten, nabarmen. Baina aldi berean, erregai fosilen erabilera ere bai, eta ondorioz CO2ren isurketak handitzen ari dira. Egoera gaiztoa da, ustez berriztagarriek ordezkatu beharko lituzketelako erregai fosilak. 

Direct download: EKOV-11a.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EDT

V. denboraldiaren 11. saioa: energiaren une gaiztoa eta Aranzadiko etnografoak. 

Direct download: EKOV-11.mp3
Category:science -- posted at: 4:47am EDT

1947ko abuztuan plater hegalari bat erori zen New Mexikon, Estatu Batuetan. 1947... kasualitatea. Urte horren bukaeran transistorearen asmakuntza aurkeztu zen, gure gizarte modernoaren oinarrietako bat. 

Direct download: NFXXIX-10d.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EDT

Irekin da ON zientzia bideo-lehiaketan parte hartzeko epea. Urtero bezala, gehienez 5 minutu dituzten bideoek har dezakete parte, beti ere zientziari buruzkoak badira. Elhuyarko Manex Urruzolak kontatu digu aurtengo edizioan sari berezia izango dela kuantikari buruzko bideo onenarentzat.  

Direct download: NFXXIX-10c.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EDT

Donostiako CICnanoGUNE ikerketa zentroan ikerketa lerro berri bat aurkeztu dute. Ginekologiaren eta antzutasunaren osasun arazoak ikertzeko lerroa da. Mariana Medina injeniari kolonbiarrak zuzenduko du. Galdera da zergatik aritu nahi duen fisikako zentro batek medikuntzako ikerketan. 

Direct download: NFXXIX-10b.mp3
Category:science -- posted at: 3:24am EDT

Ospetsua egin da ideia sinple bat, alegia, bananak isotopo erradioaktiboak dituela. Potasio-40, hain zuzen. Baina zu eta biok ere erradioaktiboak gara. Naturaren ezaugarri bat da. Are gehiago, hainbat metal ditugu, bananak berak bezala. 

Direct download: NFXXIX-10a.mp3
Category:science -- posted at: 3:19am EDT

XXIX. denboraldiaren 10. saioa: Mariana Medinaren ikerketa-lerro berria eta ON zientzia. 

Direct download: NFXXIX-10.mp3
Category:science -- posted at: 3:17am EDT

Arturo Elosegi EHUko ekologoak artikulu bat idatzi du Campusa aldizkarian Valentziako tanta hotzari buruz. Hain zuzen ere, egin den kudeaketari buruzko gogoeta bat da. Eta guk harekin hitz egin nahi izan dugu, ibaietan ekologo baten iritzia ezagutzeko. 

Direct download: EKOV-10b.mp3
Category:science -- posted at: 5:32am EDT

Aurtengo klimaren goi bilera, COP29, Bakun ospatzen ari dira, Azerbaijanen. Eta arazo handi batekin hasi da. Elnur Soltanov COP29ko zuzendari exekutiboa eta Azerbaijanen Energia arloko ministrordea joko zikin batean harrapatu dute. Haren postua baliatuta, inbertsore bati eskaintzen ari zitzaion erregai fosiletan inbertsioak egitea, erregai fosil horiek ez erabiltzeko modua eztabaidatzen ari ziren bitartean. 

Direct download: EKOV-10a.mp3
Category:science -- posted at: 5:27am EDT

V. denboraldiaren 10. saioa: COP29ren haiera eta Valentziako tragedia. 

Direct download: EKOV-10.mp3
Category:science -- posted at: 5:24am EDT

Hiru gonbidatu. Hiru ikertzaile, hiru esparrutatik datozenak. Oso ezberdinak.  Baina hirurek egiten dute lan urrutitik kontrolatutako makinekin. Teknikerreko Eneko Ugalde Iriondok Suediako ESS zentroan inguru erradiaktibo batean erabili beharreko makina bat garatzen ari da. AZTIko Asier Nieto Ibirriagak urpekoontzi robotiko bat erabiltzen du arrantza kanpainetan arrainen stockaz jabetzeko eta Tecnaliako Asier Fernandez Iribarrek ebakuntzetarako robotak garatzen ditu. Hirurekin izan gara haien lan harrigarriez hitz egiten. 

Direct download: NFXXIX-09b.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EDT

Gaur egun Iparrizar deitzen diogu iparra zehaztasunez markatzen digun izarra, Lurraren errotazio ardatzarekin lerrokatuta dagoelako. Baina Lurraren prezesioa dela eta, 12.000 urte barru, Vega izarra egongo da puntu horretan. 

Direct download: NFXXIX-09a.mp3
Category:science -- posted at: 4:11am EDT

XXIX. denboraldiaren 9. saioa: Vega izango da gure iparra eta urrutitik kontrolatutako makinak. 

Direct download: NFXXIX-09.mp3
Category:science -- posted at: 3:58am EDT

Aurtengo CAF-Elhuyar sariketan NEIKER saria Mikel Ojinaga ikertzaileak irabazi du. Hemengo piperretan gaixotasunak eragiten dituzten birus nagusiak ikertzen ditu, batez ere Tobamovirus generoko birus batzuk. Harekin hitz egin dugu luze Ibarrako eta Gernikako piperrekin egin duen lanari buruz. 

Direct download: EKOV-09b.mp3
Category:science -- posted at: 6:34am EDT

Arroparen tindagaien industriak ur eta energiaasko erabiltzen ditu. Ingurumeneko arazo larria da; adituek diote uraren arazoaren % 20a datorrela industria horretatik. Eta horregatik ari dira garatzen herrialde askotan tindatzeko teknologia iraultzaile bat. 

Direct download: EKOV-09a.mp3
Category:science -- posted at: 6:20am EDT

V. denboraldiaren 9. saioa: tindagaiak eta birusak piperretan. 

Direct download: EKOV-09.mp3
Category:science -- posted at: 6:15am EDT

Iratxe Salcedo Pachecok kontatu digu Mangolsen bideojokoek zabaltzen dutela pazienteak behar duen informazioa. Hau eraginkorra da, emozioak ukitzen dituelako, eta pazienteak etxean (inguru seguruan) jasotzen duelako informazioa, erosoen dagoen tokian, hain zuzen. 

Direct download: NFXIX-08ct.mp3
Category:general -- posted at: 5:50pm EDT

Fotonikari buruzko artikulu batek irabazi du CAF-Elhuyar sariketaren tesiaren kategorian. Norberaren tesian oinarritutako artikuluen kategorian. Artikulu izenburua, Argi ibili kuantikarekin, eta egilea Antton Babaze CFMko fisikaria. Harekin hitz egin dugu argiaz, kuantikaz eta urrearen koloreaz. 

Direct download: NFXIX-08bt.mp3
Category:science -- posted at: 5:46pm EDT

Azkenaldian, urreak nagusitasun handia hartu du teknologian. Urrezko nanopartikulak asko erabiltzen dira. Modan daude. Eta ez da harritzekoa, urreak dituen ezaugarriengatik. 

Direct download: NFXIX-08at.mp3
Category:science -- posted at: 5:44pm EDT

XIX. denboraldiaren 8. saioa: urrea, urrea eta kuantika eta Mangolsen hirugarren bidaia. 

Direct download: NFXIX-08t.mp3
Category:science -- posted at: 5:41pm EDT

Lagun bat izan dugu gaur Ekosferan. Inhar López. Berez, informatikaria da, baina haren pasioa faunari argazkiak ateratzea da. Eta horretarako bidaia luzeak egin eta abentura bereziak bizitzen ditu. Inharrek haren pasioaz hitz egin digu gaurkoan. 

Direct download: EKOV-08b.mp3
Category:science -- posted at: 6:27am EDT

Ikerketa zabal baten emaitza oso datu gogorra da. Naturan, zuhaitze-espezieen heren bat egon daitezkeela desagertzeko arriskuan. Adibidez, magnolia, guk parkeetan artifizialki erabiltzen dugun zuahitz eder hori. Eta hori, adibidez bat besterik ez da. 

Direct download: EKOV-08a.mp3
Category:science -- posted at: 6:24am EDT

V. denboraldiaren 8. saioa: arriskuan dauden zuehaitzak eta Inhar López García, faunaren argazkilaria. 

Direct download: EKOV-08.mp3
Category:science -- posted at: 4:45am EDT

Aurtengo CAF-Elhuyar sarietako merezimendu saria eskuratu du EHUko Miren Basaras mikrobiologoak. Lan zientifizkoaz gain, dibulgazio-lan handia egin du euskaraz zientzia zabaltzeko. Teknopolis telebista programako ekipoak elkarrizketatu du, Iñaki Leturiaren bitartez, eta guk elkarrizketa hori ekarri dugu irratira. 

Direct download: NFXIX-07ct.mp3
Category:science -- posted at: 7:39am EDT

Ander Tobalina Novok  aurtengo CAF-Elhuyar sarietan irabazle izan da, artikuu orokorren kategorian. Kuantikari buruzko artikulu batekin irabazi du, Arau berriak, jostailu berriak, non kuantikaren bigarren iraultza aztertzen duen hiru adibederen bitartez. 

Direct download: NFXIX-07bt.mp3
Category:science -- posted at: 7:35am EDT

1932ko abuztuaren 2an positroi bati egin zioten argazkia. Antipartikula bati, alegia. Egia esan, positroi batek laino-ganbera batean utzitako arrasto baten argazkia da, baina harrigarria da. Antimateriaren argazkia. Wikipedian bertan dago ikusgai. 

Direct download: NFXIX-07at.mp3
Category:science -- posted at: 6:37am EDT

XIX. denboraldiaren 7. saioa: positroiaren argazkia, Ander Tobalina eta kuantika eta Miren Basaraz merezimenduz. 

Direct download: NFXIX-07t.mp3
Category:science -- posted at: 6:34am EDT

Energetikoki eraginkorrak diren eraikinak nahi baditugu, ditugun horiek zaharberritu behar dira. Horretarako Klimatizazio planak egiten dira, eta gainera adituek simulazioak egiten dituzte eraikinen egoera aurrez aztertzeko. Aditu horietako bat izan da gurekin, EHUko Markal Arbulu arkitektoa. 

Direct download: EKOV-07b.mp3
Category:science -- posted at: 6:17am EDT

Bosgarren mailako urakanek etxeak botatzeko adina indar izaten dute. Baina ez kasu guztietan. Kupula edo esfera-itxura duten etxeak aerodinamikoagoak dira, eta hobeto eusten diote haizearen eta uraren indarrari. 

Direct download: EKOV-07a.mp3
Category:science -- posted at: 6:13am EDT

V. denboraldiaren 7. saioa: urakanen kontra etxe esferikoak eta klimatizazio planak. 

Direct download: EKOV-07.mp3
Category:science -- posted at: 4:49am EDT

Umeen obesitatea tratatzeko programa da "Mangolsen bidaia". Gaurkoan, Iratxe Salcedo fundatzaileak kontatu digu bi bideojokoetan oinarrituta dago, bi pertsonaiarekin. Bideojoko bat umeak erabiltzen du, eta bestea, gurasoek , eta biak elkarri konektatuta daudela. Azken helburua umearen bizimodua aldatzea da. Oso helburu handia eta garrantzitsua. 

Direct download: NFXIX-06ct.mp3
Category:science -- posted at: 6:33am EDT

Metal asko behar ditugu, kantitate txikitan, bizirik irauteko. EHUko Lide Arana Urbieta biokimikariak gidatu gaitu metal horien munduan barrena ulertzeko zergatik. 

Direct download: NFXIX-06bt.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

Material arrunta eta zaharra da aluminio oxidoa. Sortzen denean, aluminio puska bat aireak oxidatzen duelako, geruza babesle bat sortzen du. Ba orain Austriako fisikari batzuek atomo-mailan aztertu dute nolakoa den geruza babesle horren gainazala. 

Direct download: NFXIX-06at.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

Nazio Batuen aurtengo klimaren gailurra datorren astean hasiko da, urriaren 21ean. Aurten, Bakun izango da, Azerbaijango hiriburuan. Hiria, eta herrialdea, oso lotuta dago eta egon da petrolioaren industriarekin. Izan ere, COP honen presidentzia Mukhtar Babayevek hartuko du, petrolioaren konpainia publikoan lan egindakoak eta Azerbaijango Ekologia-ministroa izandakoak. 

Direct download: EKOV-06b.mp3
Category:science -- posted at: 5:21am EDT

Nekazaritza duela 9.000 urte hasi zen guretzat. Baina animalien munduan, lehenagoko kontu bat da. Irati Diez Virto dibulgatzailearekin, eta inurri hosto-ebakitzaileen adibidetik tiraka 66 milioi urte atzera egingo dugu, dinosauroen desagerpena eta geroko garaietara. 

Direct download: EKOV-06a.mp3
Category:science -- posted at: 5:14am EDT

V. denboraldiaren 6. saioa: inurri nekazariak eta COP29. 

Direct download: EKOV-06.mp3
Category:science -- posted at: 5:08am EDT

Mangolsen bidaia umeen obesitatea tratatzeko programa zabal eta berritzailea da. Iratxe Salcedo Pachecoren hitzen bitartez, programa hau ezagutzen ari gara. Gaurkoan, Mangols pertsonaiaren beraren sorrera eta oinarrizko filosofia ezagutu ditugu. 

Direct download: NFXIX-05ct.mp3
Category:science -- posted at: 4:46am EDT

Irailean argiteratu zuten Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia. Gai nagusia, energia iluna. Ana Galarraga Aiestaran kozuzendariak zenbaki honen gainbegirada bat egiten lagundu digu.  

Direct download: NFXIX-05bt.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EDT

20 urte izan naiz esatari Norteko Ferrokarrillean. Une polita da atzera begiratzeko, baita aurrera ere. 

Direct download: NFXIX-05at.mp3
Category:science -- posted at: 4:40am EDT

XIX. denboraldiaren 5. saioa: 20 urtez esatari, Elhuyar aldizkariaren iraileko zenbakia eta Mangolsen bidaia. 

Direct download: NFXIX-05t.mp3
Category:science -- posted at: 4:35am EDT

Direct download: negazionismoa_LAIDA_ARBIZUAGIRRE.mp3
Category:science -- posted at: 2:25am EDT

NEIKER zentroko Aitor Cevidanes ikertzailea izan da gurekin PyrTick proiektuaz hitz egiteko. Pirineoetan akainen egoera zein den aztertzen duen proiektua da, eta NEIKERen kasuan Euskadiko zatia ikertzen ari dira. Aitorrekin akainen biologia eta gure pertzpetzioa uztartu ditugu. Zein dira hemengo akainak, zenbat daude eta zer ondorio ditu guretzat dauden populazioak? Erantzun guztiak ez dtugu, baina batzuk bai. 

Direct download: EKOV-05a.mp3
Category:science -- posted at: 5:24am EDT

V. denboraldiaren 5. saioa: PyrTick akainen proiektua eta Hawaii. 

Direct download: EKOV-05.mp3
Category:science -- posted at: 5:21am EDT

Umeen obesitatea tratatzeko programa berritzaile bat ezagutuko dugu hurrengo programetan: Mangolsen bidaia. Ez da berria, fundatzaileek 2015 inguruan jarri zutelako martxan. Medikuntzaren ikuspegi global batean, familiaren inplikazioan eta bideojokoetan oinarritutako metodologia bat da. Iratxe Salcedo fundatzaileetako baten ahotsak gidatuko gaitu metodologia hau ezagutzeko bidaian. Mangolsen bidaian. 

Direct download: NFXIX-04ct.mp3
Category:science -- posted at: 4:31am EDT

Leintz Gatzaga eta Dorleta. Bi izen horiek izan dira nagusi gure saioan, gaur. Gatzaren museoko Aitor Larrañagak kontatu digu nola hazi zen herria iturri gazi baten inguruan, eta nola funtzionatu zuen, alde batetik, teknikoki, dorlak erabilita gatza ekoizteko, eta, bestetik, sozialki, dorlak bertako emakumeek kudeatu dutelako luzaroan. 

Direct download: NFXIX-04bt.mp3
Category:science -- posted at: 4:27am EDT

Ideia okerra da Schrödingerren katua aldi berean bizirik eta hilda dagoela. Ulertzekoa da ideia sinple eta erakargarri hori zabalduta egotea, baina ez dator bat kuantikaren izaerarekin. 

Direct download: NFXIX-04at.mp3
Category:science -- posted at: 4:24am EDT

XIX. denboraldiaren 4. saioa: Schrödingerren katua, Leintz Gatzaga eta Mangolsen bidaia. 

Direct download: NFXIX-04t.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EDT

BRTA aliantzako Jon Kepa Gerrikagoitia Japonian izan da bertako industrian bisitan. Industria bera nola funtzionatzen duen ikusteaz gain, haien planteamendu energetikoaz jabetu da, besteak beste, hidrogenoaren aldeko apustua zenbateraino dagoen garatuta. 

Direct download: EKOV-04a.mp3
Category:science -- posted at: 3:57am EDT

V. denboraldiaren 4. saioa: Japonian txango bat. 

Direct download: EKOV-04.mp3
Category:science -- posted at: 3:55am EDT

Donostiako CICnanoGUNE fisikarien zentroak spinn off bat sortu du erditze seguruago baterako teknologia ikertzeko. Enpresa berriak Optec4Life du izena. Jaione Etxebarria Elezgarai teknologiaren garapenaren arduradunak kontatu digu nola uztartu nahi duten sentsoreen fisiak eta arazo medikuaren biokimika enpresa berrian.  

Direct download: NFXIX-03ct.mp3
Category:science -- posted at: 4:13am EDT

Orai zentro teknologikoko Oihane Cantero Dominguez ikertzailea izan da gurekin. Adimen artifizialarekin aztertu du Meta erraldoiaren LLAMA hizkuntz-eredua zenbateriano dakien euskal kulturari buruz. Hori ebaluatzeko metodoa garatu du, aplikatu du, eta ezagutza hori handitzeko bidea aplikatu du. 

Direct download: NFXIX-03bt.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

Antimateria.. existitzen da ala ez? Galdera horren erantzuna bitxia da, eta, batez ere, filosofikoki interesgarria. 

Direct download: NFXIX-03at.mp3
Category:science -- posted at: 3:34am EDT

XIX. denboraldiaren 3. saioa: Euskal kultura hizkuntza ereduetan eta Optec4Life enpresa berria. 

Direct download: NFXIX-03t.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

Antartikaren inguruan etengabe bueltaka mugitzen den itsaslaster erraldoi bat dago. Haizeak ere harekin batera doaz. Gainera, Drake pasabidean haren mugimendua estutzen da. Laster horren dinamika eta existitzearen ondorioak oso kontu interesgarriak dira. 

Direct download: EKOV-03b.mp3
Category:science -- posted at: 4:20am EDT

Judit Gartzia Llorens ENEEK-Ekolurra erakundeko presidentearekin izan gara. Batetik, ospakizun baterako, irailaren 23an Nekazaritza Ekologikoaren Europako eguna izan delako. Eta bestetik, solasaldi lasai bat izateko eta denboraldi honetan gurekin kolaboratuko dutela kontatzeko. 

Direct download: EKOV-03a.mp3
Category:science -- posted at: 4:06am EDT

V. denboraldiaren 3. saioa: Nekazaritza Ekologikoaren Europako eguna eta itsaslaster zirkunpolar antartikoa. 

Direct download: EKOV-03.mp3
Category:science -- posted at: 4:00am EDT

Irailaren 27an ospatuko da Europa osoan Ikertzaileen gaua. Dibulgazio-jardunaldi bat da; ikertzaileek berek haien lanaren berri emango dute. Bilbon eta Portugaleten ere ospatuko da, EHUk antolatuta. Nerez Jauregizar Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaria izan da gurekin antolatu dutenaz hitz egiteko. 

Direct download: NFXIX-02bt.mp3
Category:science -- posted at: 7:03am EDT

Hiru urtez aritu gara Mentxu Aiertza dibulgatzailearekin Agatha Christiek haren liburuetan erabilitako pozoiei buruz hitz egiten. Orain, atal horri bukaera emateko, atzera begiratu dugu eta laburpen bat osatu dugu hitz egindakoarekin. Hortaz, pozoien atalaren azken saioa da. Agatha, eskerrik asko. 

Direct download: NFXIX-02at.mp3
Category:science -- posted at: 6:56am EDT

XIX. denboraldiaren 2. saioa: Agatha Chistiren pozoiak eta Europako Ikertzaileen gaua. 

Direct download: NFXIX-02t.mp3
Category:science -- posted at: 5:34am EDT

Eraikuntza eta klimaren arteko harreman konplexua da. Aldaketak egin daitezke etxe jasangarriagoak egiteko, baina arazo bat dago. Zementua oso urruti dago birziklagarria izatetik. Beraz, erabakia zaila da. Bota behar dira etxe ez-jasangarriak eta berriak egin? Edo zementuaren arazoen aurrean ez dugu hori egingo? 

Direct download: EKOII-39b.mp3
Category:science -- posted at: 5:09am EDT

IBEA takdeko kimikari analitikoak antibiotikoen eta antimikrobianoen kontzentrazioak ari dira neurtzen barazki eta zizareetan. Oso modu zehatzan. Besteak beste, analisiak egiteko oso tenika sentikorrak garatzen ari dira, oso kontzentrazio txikiak neurtu ahal izateko. Irantzu Vergara kimikariaren tesiaren ikerketa da horren adibide bat. Irantzurekin hitz egin dugu gaurko saioan. 

Direct download: EKOV-02a.mp3
Category:science -- posted at: 5:57am EDT

V. denboraldiaren 2. saioa: antibiotikoen erresistentziaren arazoa kuantifikatzen. 

Direct download: EKOV-02.mp3
Category:science -- posted at: 5:55am EDT

Pilatutako tentsioa askatuta, orekara itzul daiteke. Hori atmosferako elektrizitatearekin gertatzen denean, askotan, tximistak sortzen dira. 

Direct download: NFXIX-01tc.mp3
Category:science -- posted at: 5:39am EDT

10 urte bete ditu Sabbatic enpresak. Adimen artifiziala erabiltzen dute enpresetako kudeaketan laguntzen duten softwareak sortzeko. Arkaitz Bastida Vidal zuzendariarekin izan gara haien lana ezagutzeko, eta adimen artifizialaren oihartzunaz hitz egiteko. 

Direct download: NFXIX-01tb.mp3
Category:science -- posted at: 5:34am EDT

Ekainean Newcastle hirian izan nintzen, Ingalaterrako iparraldean. Han, kaioei begira, eta Jennifer Ackerman-en liburu batekin eskuan, hegaztien ahalmenaz espazialari buruzko gogoeta bat etorri zitzaidan. 

Direct download: NFXIX-01ta.mp3
Category:science -- posted at: 5:19am EDT

XIX. denboraldiaren lehen saioa: Sabbatic enpresa 10 urte adimen artifizialarekin eta tximista. 

Direct download: NFXIX-01t.mp3
Category:science -- posted at: 4:55am EDT

Asteburu honetan, Alkizan, bisita gidatua antolatu dute FAGUS interpretazio-zentrokoek Javier Vazquez basozaina-oiharekin. Sai arreen koloniak eta sai zurien bizitokia ezagutzeko aukera paregabea da. Javier Vazquez eta Edurne Ayuso udaleko kultur teknikaria izan dira gurekin, eta hegazti sarraskijaleei buruz luze hitz egin dugu. 

Direct download: EKOV-01a.mp3
Category:science -- posted at: 4:22am EDT

V. denboraldiaren 1. saioa: Alkiza, sai arreak eta sai zuriak. 

Direct download: EKOV-01.mp3
Category:science -- posted at: 4:20am EDT

Direct download: oihaneekinean.mp3
Category:science -- posted at: 6:41am EDT

Denboraldi honetako azken tartetxoa Txoni Matxain EHUko eta DIPCko kimikariarekin egin dugu. Eta bitxikeria batzuei buruz hitz egin dugu. Batetik, zientzian gaizki jarritako izenei buruz. Eta bestetik, teoria oker erakargarriei buruz. 

Direct download: NFXXVIII-43c.mp3
Category:science -- posted at: 7:09am EDT