Mon, 14 December 2015
Aste honetan, Teknopolis saioan, ETBko zientzia-programan, neuromarketin kontzeptua aztertu dute. Tartean, eroslearen emozioak neurtu ahal izateko metodoen adibide bat. Garunaren jarduera zuzenean neurtu ordez, beste ezaugarri fisiologiko batzuk neur daitezke emozioak igarri ahal izateko, bihotz taupaden aldaketak, adibidez. OIHANA JAUREGIk kontatu digu nola egiten duten. |
Mon, 14 December 2015
INES GARMENDIA matematikaria egongo da gurekin. Matematikaria. Estatistikan aditua. Eta lanbide askotan aplikatu duena jakintza hori. Haren biografia jarraitzean, matematikaren aukera ugariak esploratuko ditugu. Guk kuleroei buruzko monologo batean ezagutu genuen, eta (pentsa) orduan ere matematikaz ari zen!!! |
Mon, 14 December 2015
Aurten Zeres planeta nanoa esploratzen ari dira astronomoak haren inguruan orbitan dagoen zunda baten bitartez. Ikusi duten ezaugarri harrigarrienetako bat da gune zuri distiratsuak dituela, batez ere kraterretan. Bada, azken behaketen arabera, izotzezko hodeiak dira. |
Mon, 14 December 2015
XX. denboraldiko 14. saioa: Zeresen hodeiak, Ines Garmendia eta neuromarketin Teknopolisen |
Fri, 11 December 2015
OIER LAKUNTZA kimikari teorikoak jaso du Nafarroako Gobernuko Gazte Balioaren saria. Gurekin izan da Oier eta bere lanez hitz egin digu. Une honetan Tarragonan dago ikertzen, eta asko poztu da espero ez zuen sari honekin. Oier itsua da, baina hori ez da traba bat berarentzat, maila altuko ikerketan aritzeko. |
Fri, 11 December 2015
Hiru ikertzaile gazte izan dira protagonista Teknopolis saioan, hirurak fisikak dituen itxaropen handiekin lan egiten dutenak. ION ERREAk supereroalekin egiten du lan, GORETTI SEVILLANOk fusioarekin eta JULEN SIMONek ordenagailu kuantikoekin. Teknopoliseko EIDER CARTONek kontatu digu zergatik diren itxaropen handiak esparru horiek eta zer lan egiten duten hiru gazteek. |
Fri, 11 December 2015
MENTXU AIERTZA kimikariak Cancer Research UK erakundean hasi da lanean, Manchester hirian duen institutuan. Botika berriak aurkitzeko unitatean dago, laborategiko teknikari gisa. Mentxuk kontatu digu Erresuma Batuak duen filosofia diru pribatua ikerketarako emateari buruz, eta bere zentroaren planteamenduari buruz. Gainera, Manchester 2016 izendapenari buruz ere hitz egin digu, datorren urtean zientziaren hiria izango baita. |
Fri, 11 December 2015
Tel Aviveko Unibertsitateko ikertzaile batzuek 1.400 pertsonaren garunak aztertu dituzte generoen eraginaren bila. Eta ez dute topatu ezberdintasunik gizonezkoen eta emakumezkoen garunen artean. Ikertzaileek garun osoaren eta zatien azterketa egin dute tamainari eta formari dagokienez. Haien emaitza da ez dagoela alderik; garunak ez du generorik. |
Fri, 11 December 2015
Gizonen eta emakumeen garunak berdinak dira, Mentxu Aiertza Manchesterren, fisikaren itxaropen handiak Teknopolisen eta Oier Lakuntza gazte balioaren saria. |
Sun, 29 November 2015
Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia-azoka gazteentzako zientziaren lehiaketa bat da. Joan den edizioaren irabazle batzuen saria Galicienciara joatea izan zen, alegia, proiektu bera Galizian antolatzen den beste antzeko azoka batean parte hartzeko aukera. Bada, Lauro ikastolako talde bate horrek han ere izan da irabazle. Elhuyarko AITZIER LASAk kontatu dizkigu xehetasunak. |
Sun, 29 November 2015
Aste honetan, ehun urte bete dira erlatibitate orokorraren teoriaren lehen artikulua argitaratu zuenetik. Albert Einsteinek teoria harrigarri bat oparitu zigun. Zaila ulertzeko, baina oso erabilgarria. Gaur eskerrak eman dizkiogu fisikari zaharrari. |
Sun, 29 November 2015
Herpetologo batzuek txantxiku-espezie baten habitatetik onddo arriskutsu bat garbitu dute, eta guk balorazio bat eskatu diogu Aranzadi Elkarteko ION GARIN herpetologoari. Oso ikerketa lokala da, ezin da beste toki batzuetan aplikatu teknika bera, baina oso kontu interesgarria da. |
Sun, 29 November 2015
Hegaztiak dinosauro batzuetatik datoz. Gero eta proba gehiago dituzte zientzialariak. Aste honetan, arrautz eta habi fosilekin egindako ikerketa baten berri jaso dugu, eta emaitzek hipotesi hori indartzen dute. |
Sun, 29 November 2015
XX. denboraldiaren 12. saioa: Txoriak eta dinosauroak, Mallorcako txantxikua eta Ion Garin, erlatibitate orokorra eta Galiciencian irabazleak. |
Mon, 23 November 2015
ZarautzON taldea dibulgazioa egiteko sortu zen, eta dagoeneko hiru urtez aritu dira horretan. Udazken honetan izan dituzten ekitaldi interesgarrien berri ekarri digute NATALIA VAHLek eta JOSE MARI LARRAMENDIk. Adibidez, abenduaren 1ean izango den grafenoari buruzko hitzaldiaz hitz egi digute: Grafenea enpresako IÑIGO TXAROLAk hitz egingo du material harrigarri horri buruz. |
Mon, 23 November 2015
Udan izan ziren Teknopolisekoak Antton Alberdi biologoarekin batera Piriniotan, Bisaurin mendiaren magaletan, saguzarrak harrapatzen. Espezie jakin baten bila joan ziren, saguzar belarrihandi alpetarraren bila. Harrapatzen zituzten aleak neurtu eta pisatu egiten zituzten, eta transmisore bat jartzen zieten segimendua egin ahal izateko. Abentura biologiko horren lekukoak gara gu aste honetan emititu den programari esker, eta irratian IÑAKI LETURIAk kontatu digunari esker ere bai. |
Mon, 23 November 2015
XUXEN 5 zuzentzaile ortografikoa aurkeztu dute IXA taldekoek eta ELhuyar Fundaziokoek. Eta kontua da zuzentzaile ortografikoa baino gehiago dela: gramatika ere zuzentzen du, eta euskara zuzenaren gomendioak ere ematen ditu. Azkenean, H hizkia non eta noiz idatzi behar den baina zuzenketa sofistikatuagoak egiten ditu. Elhuyarko ITZIAR CORTES informatikariak aurkeztu digu XUXEN ospetsuaren azken bertsio hau. |
Mon, 23 November 2015
Madrileko herpetologo talde batek lortu du Batrachochytrium dendrobatidis onddoa erabat desagerraraztea txantxiku arruntaren habitatetik. Oso zaila da onddo mikroskopiko bat erabat desagerraraztea leku batetik; hain zuzen ere, biologoek oso habitat apropos batean egin dute, txikia eta klima berokoa, eta hainbat urtetako lana izan da haientzat. |
Mon, 23 November 2015
XX. denboraldiaren 11. saioa: Txantxikuen zori ona Mallorcan, XUXEN5, Teknopolis saguzar ehizean eta ZarautzON grafenoaren bila. |
Mon, 16 November 2015
irekita dago ONzientzia bideo-lehikaetn parte hartzeko epea. Elhuyar Fundazioak eta DPC zentroak elkarrekin antolatzen duten zientzia-bideo laburren lehiaketa da. MANEX URRUZOLA lehiaketaren koordinatzaileak kontatu digu nolakoa izango den aurtengo edizioa. |
Mon, 16 November 2015
TXONI MATXAINek metalei eta koloreei buruz hitz egin digu gaur. Kolorea metalaren elektroien banaketaren araberakoa da, baina hainbat metaletan efektu hori oso konplexua da. Urrean, adibidez. Han, elektroien jokabidea ulertzeko, mekanika kuantika eta erlatibitatea erabili behar da. |
Mon, 16 November 2015
Ustez, 5 zentzumen ditugu: ikusmena, dastamena, entzumena, ukimena eta usaimena. Baina hori sinplifikazio bat da. Neurozientzialariek esaten dute 5 zentzumen baino gehiago ditugula. Achucarro zentroko ANE WYSSENBACHek hitz egin digu seigarren zentzumenari buruz. Eta zazpigarrena. Eta zortzigarrena... eta abar. |
Mon, 16 November 2015
George Boolek dagoeneko 200 urte izango lituzke gaur. Berak asmatu zuen ordenagailuek erabiltzen duten aljebra, hau da, 0 eta 1 zenbakien dantza manipulatzeko erabiltzen dugun oinarrizko matematika. Horregatik, zorionak, George!! |
Mon, 16 November 2015
XX. denboraldiaren 10. saioa: Booleren 200. urteurrena, seigarren zentzumena, urrea, erlatibitatea eta kuantika eta ONzientzia 2015 |
Mon, 9 November 2015
CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak urtero antolatzen dute zientzia-dibulgazioko euskarazko sariketa bat. Sari banaketa udaberrian izaten da, eta 2016an maiatzaren 11n izango da, baina horretarako lanak udazkenean edo neguan aurkeztu behar dira. Elhuyarko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu azaroaren 11tik aurrera aurkez daitezke edizio honetarako lanak eta aprobetxatu dugu berarekin gaudela, sariketen berrikuntzak ezagutzeko. |
Mon, 9 November 2015
1996tik hasita, informatikari euskaldunak elkartu egiten dira. Azken boladan, bi urtez behin izaten da, eta bilkurari gai berezi bat jartzen diote. Aurtengo bilkura azaroaren 14an izango da, eta robotikari buruz hitz egingo dute bereziki. Horretaz eta beste gai gehiagoz ere bai. OLATZ ARBELAITZ UEUko informatika sailekoak aurkeztu digu programazioa. |
Mon, 9 November 2015
Aste honetan, zientzia.eus-ekoek Wolfram Deuna eguna antolatu zuten, umorez betetako ekitaldi bat Bergaran (Elhuyar anaiek wolframa isolatu zuten herrian). Zientziako zortzi monologo egin zituzten zortzi zientzialariedo dibulgatzailek. Guk bakarrizketa haien zatitxo batzuk ekarri ditugu Norteko Ferrokarrillera ospakizunaren oroigarri moduan. |
Mon, 9 November 2015
Duela urtebete, Rosetta zunda kometa baten ingururko orbitara iritsi, eta modulu bat askatu zuen kometaren gainazalera jaisteko. Misioak oihartzun handia izan zuen orduan, baina lanean jarraitu zuen. Baina ez betiko. 2016ko irailean, misioa amaitutzat emango da; horretarako, ESAko zientzialariek Rosettari berari, orbitatik aterarazi eta kometaren kontra talka eginaraziko diote, ahalik eta etekin zientzifikorik handiena ateratzeko. orain, istripu hura diseinatzen ari dira. |
Mon, 9 November 2015
XX. denboraldiaren 9. saioa: Rosetta kometan bego, 8 monologo Wolfram Deunarentzat, Informatikari euskaldunen 2015eko bilkura eta CAF-Elhuyar ateak zabaltzeko prest. |
Mon, 2 November 2015
Zientzia.eus web guneak atal berria du: zientziako blogak biltzen dituen atal interesgarri bat. Atal horren aurkezpena ez da ohiko ekitaldi bat izango, baizik eta Wolfram Deuna izeneko ospakizun berezi bat. Bergarako udaletxean, zientziako monologoen saio bat egingo dute. Horretarako 9 zientzialari gonbidatu dituzte monologo bana emateko. Gurekin, ALAITZ OCHOA DE ERIBE ekitaldiaren aurkezlea izan da gaurkoan. |
Mon, 2 November 2015
Zientziaren Astean, CIC-nanoGUNE eta DIPC zentroek komikiak egiteko ekitaldi bat antolatu dute. JOSE CARLOS TORRE marrazkilariarekin batera, eta JON ANDER ARREGI fisikariaren aholkularitzarekin, 12 eta 18 urteko gazteek komiki bat egin ahal izango dute Donostiako San Telmo museoan azaroaren 6an. Gu JOSE CARLOS eta JON ANDERekin izan gara. |
Mon, 2 November 2015
UEUko natur zientzien sailekoek, Euskalnaturako biologoek alegia, kogresu handi bat antolatu dute azaroaren 28 eta 29rako, Eureka museoan. Natur Zientzien II. Topaketa izango da. Taldeko IBON ARISTI biologoak kontatu digu zein izango diren topaketa honek izango dituen berrikuntzak, eta gogoratu digu astebete falta dela posterrak aurkezteko epea bukatzeko. |
Mon, 2 November 2015
Nazioarteko-talde batek aurrerapauso izugarria eman du metastasiaren ikerketan: tumore batek askatzen dituen puskek minbizia zer organotara zabalduko duten nola zehaztuta dagoen aurkitu dute. Eta manipulatuta, baieztatu dute metastasia nahi duten tokira bideratu dezaketela. |
Mon, 2 November 2015
XX. denboraldiaren 8. saioa: metastasia kontrolatzeko ametsa, natur zientzien II. topaketa, nanokomikiak eta monologoak Wolfram Deuna egunean. |
Tue, 27 October 2015
Greziako kostan hondaratutako itsasontzi batean, I. mendeko makina harrigarri bat azaldu zen. Mekanismo konplexua zen, eta zientzialariak konturatu ziren eklipseak iragartzeko balio duela. Antzinako teknologia misteriotsuaren eredu bat zen, eta hala kontatu izan da irratietan. Baina misterio-kutsua eman nahi izan zaionez kontakizunari, ez da askotan aipatzen makinak ez duela iragarpenak ondo egiten. |
Tue, 27 October 2015
Hirietako zarata, gehienbat trafikoak eragiten du. Hala ere, beste soinu-iturri asko daude, inguruko industria adibidez. ETBko Teknopolis saioko OIHANA JAUREGIk erreportaje bat egin du zarata horiek neurtzen dutenekin. Eta haien lanaz hitz egin digu Oihanak, haiekin neurketak egitera joan zelako. Asteburu honetan emititu da erreportajea. |
Tue, 27 October 2015
Gaur egun, norberaren ahotsa gorde daiteke banku batean. Oso garrantzitsua izan daiteke ahotsa galduko dutenentzat, sintetizatzaile baten bitartez norberaren ahotsa "berreskura" daitekeelako. Lan horretan ari dira EHUko Aholab laborategikoek, eta gaur gurekin INMA HERNAEZ laborategiko burua izan da. |
Tue, 27 October 2015
Arratoien garunean elektrodoak jarrita lortu dute animaliek argi infragorria ikustea. Hori berria da faunaren esparruan, ez baitago ia animaliarik maiztasun horretako erradiazioa ikustko gai. Baina nolakoa da infragorriz ikusitako mundua? Ba, oinarrian, beroari antzemango dio arratoiak. |
Tue, 27 October 2015
XX. denboraldiaren 7. saioa: beroa ikusi, ahotsen bankuak, Teknopolisen zarata eta eklipseak iragazrtzeko antzinako makina. |
Sun, 18 October 2015
Donostiako Eureka zientzia-museoko LARRAITZ ETXEBERRIA gai interesgarri batekin etorri zaigu: fobiak. Arrazoirik gabeko beldurrak dira, edo horrela daude definituta behintzat, eta mundu bat dago haien atzean. Ia edozertarako fobia existitzen da. Oso fobia bitxiak batzuk, eta ohikoak beste batzuk. Larraitzek pentsakor utzi gaitu fobien kontuarekin. |
Sun, 18 October 2015
Igandero elkartzen dira arkeologiaren inguruan, eta irteerak interesgarriak egiteko. Antzieta taldea da, eta Teknopolis saioaren IÑAKI LETURIA haiekin izan da igande batez, haien lanaren berri telebista-pantailara ekartzeko. Amateurrak dira, baina haien lanak emaitza profesional handiak ekarri ditu. Ekain kobazuloa bera topatu zuten, esate baterako. Arkeologiari buruzko saioa, beraz, aste honetan Teknopolisen. |
Sun, 18 October 2015
Rita Levi-Montalcinik medikuntzako Nobel saria irabazi zuen 1986an, neurona sareen hazkuntza-faktorearekin egindako ikerketarengatik. Baina hori baino askoz pertsonai handiagoa da Levi-Montalcini. Zientzialari handia izateaz gain, bizitza pertsonal interesgarria izan zuen. 103 urterekin hil zen, eta 103ak ondo aprobetxatu zituen. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk kontatu digu haren historia. |
Sun, 18 October 2015
Aste honetako bi albiste ekarri ditugu. Bata, Txinan aurkitu dituzten Homo sapiens-en hortz batzuen ikerketa, datazioa duela 80.000 urtekoa delako eta zuzena bada, aldatu egiten digulako Homo sapiensaren hedapeanri buruzko ideiak. Eta bestea, kilogramoak (oinarrizko unitateak) 2018 urtean izango duen definizio berria, definizio teorikoa izango baitu eta baztertuko dugulako Parisko bulego batean dagoen objektu baten erreferentzia. |
Sun, 18 October 2015
XX: denboraldiaren 6. saioa: bi albiste, Rita Levi-Montalcini, Teknopolisen Antzieta eta fobiak. |
Mon, 12 October 2015
Urtero, Elhuyar Fundazioak Zientzia-azoka antolatzen du, gazteek garatutako zientzia-prioektuen azoka. Bilbon izango da udaberrian, baina ikasturte osoan zehar proiektuak garatu ondoren, ikertzaile profesionalen laguntzarekin. AITZIBER LASA zientzia-azokaren koordinatzaileak kontatu digu aurtengo ediziorako izena emateko epea zabaldu egin dela. |
Mon, 12 October 2015
Gaur, data mining teknikari buruz hitz egin dugu GORKA AZKUNE informatikariarekin. Datu base erraldoien datuak arakatzeko eta interpretatzeko teknikak dira. Adibide harrigarri batetik abiatu gara:supermerkatu batean erabaki zuten umeentzako pardelak eta garagardoak elkarren ondoan jartzea, eta mugimendu horren ondorioz, garagardo gehiago saldu zituzten. Gorkak azaldu digu zergatik. |
Mon, 12 October 2015
Dagoeneko, aurtengo Nobel saridunak iragarri dituzte. Zientziakoetan, medikuntzakoan, fisikakoan eta kimikakoan, saritu diren ikerketen gaiak hauxe dira: parasitoen aurkako terapiak, neutrinoen oszilazioak eta masa, eta DNA autokonpontzeko teknikak. |
Mon, 12 October 2015
XX. denboraldiaren 5. saioa: Nobel sariak, data mining eta zientzia-azoka. |
Sun, 4 October 2015
Duela 450 Andres Urdaneta nabigatzaileak "itzuli" zen Asiatik Amerikara ipar hemisferiotik eta belaontzi batean. Historian, bidaia hori erregistratu zen lehen aldiz izan zen. Eta urteurrena horretatik abiatuta, Lemniskata taldekoek hitzaldi-ziklo bat antolatu dute. GOYO EKUONA izan da irratian hitzaldiak aurkezten. |
Sun, 4 October 2015
Aste honetan itzuli da Teknopolis ETBko emisiora. Dagoeneko, 18. denboraldia da, eta IÑAKI LETURIAk kontatu digu zein diren ikasturte honetarako ideia berriak. Gainera, aurreratu digu, lehen programa suari buruzko saio tematikoa dela. |
Sun, 4 October 2015
Gaur, roboten eta gure arteko elkarrekintza aztertu dugu, segurtasunaren ikuspuntutik. IK4-Tekniker zentroko IÑAKI MAURTUA ingeniariak horixe ikertu du inguru industrialetan, eta IROS kongresuan aurkeztu ditu emaitzak, Hamburgen. Asimoven robotikaren legeak ingeniari modernoen arabera. |
Sun, 4 October 2015
Informazioa kodifikatzeko garaian, soluzio magnetikoen zaleak gara. Baina zaletasun horrek arazo handiak ekartzen ditu. Orain, zientzialari-talde batek proposatu du material magnetikoaren atomoak manipulatzea arazoak konpontzeko. Atomoen ordena informazioa kodetzeko erabilita, gaurko banda magnetikoen arazoak konponduko lirateke. |
Sun, 4 October 2015
XX. denboraldiaren 4. saioa: Banda magnetiko hobeak, Robotak eta gure artekoa, Teknopolis 18. edizioa eta Urdanetaren Tornabidaia eta hitzaldiak. |
Mon, 28 September 2015
Bergaran, Laboratorium museoa inauguratu dute. Pieza izugari baliagarriak dituzte, eta material interesgarri asko, besteak beste, bisitariarekin elkarrekintza interaktiboa izateko. Rosa Errazkin gurekin izan da horren berri ekartzeko.
|
Mon, 28 September 2015
Gauza guztietan dago kuantika. Hori da, behintzat, Txoni Matxain kimikariaren filosofia. Gaur, horren froga bat ekarri digu: hostoak, klorofilaren eraginez, berdeak dira, eta hori fisika kuantikoaren ondorioz gertatzen da. |
Mon, 28 September 2015
Achucarro zentroko Ane Wyssenbach neurozientzialaria gurekin izango da hilabetero zure garunean sartzeko prest, eta kontatzeko zer dagoen han. Gaur, ezuste bat ekarri digu: alkoholak ez dituela neuronak hiltzen. Hala ere, badu efekturik. |
Mon, 28 September 2015
Posible da ume batek hiru pertsonaren material genetikoa jasotzea. Bata, gizon batetik, espermatozoidearen bitartez. Beste bat, emakume batena, obuluaren nukleoak dakarrena. Eta azkena, bigarren emakume batena, obuluaren mitokondrietan datorrena. Posible da, baina ez dago argi horrelako ume batek zer arrisku izango lituzkeen. |
Mon, 28 September 2015
XX. denboraldiaren 3. saioa: hiru guraso duten umeak, Alkohola eta neuronak, klorofilaren kuantika eta Laboratorium museoa. |
Fri, 25 September 2015
Info 7 irratiko Kale Gorrian irratsaioan Bego Zubia dokumentalaren zuzendariari egindako elkarrizketa |
Fri, 25 September 2015
Onda Vasca irratiko Gipuzkoako Kale Nagusia programan Bego Zubia zuzendariari egindako elkarrizketa
Direct download: Onda_Vasca_Gipuzkoako_Kale_Nagusia_20150922.mp2
Category:general -- posted at: 4:02am EDT |
Fri, 25 September 2015
Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan Bego Zubia dokumentalaren zuzendariari egindako elkarrizketa
Direct download: Bizkaia_Irratia_Lau_Haizetara_20150921.mp3
Category:general -- posted at: 3:58am EDT |
Tue, 22 September 2015
Cadena Ser irratiko Hoy por hoy irratsaioan Bego Zubia zuzendariari egindako elkarrizketa |
Tue, 22 September 2015
Elhuyarko BEGO ZUBIAk "Sagardoa bidegile"" dokumentala egin du, sagardoari buruzko, eta Donostiako Zinemaldian estreinatu du. Gurekin izan da, eta lagundu digu gainbegirada bat egiten dokumentalaren gai zabal horretan. Besteak beste, historiaren eta zientziaren ikuspuntutatik aztertzen du sagardoa. |
Tue, 22 September 2015
Bitxia bada ere, uda honetako izarra planeta nano bat izan da. Pluton. New Horizons zunda bertara iritsi da, eta bertatik bertarako ikerketa bat abiatu du. JESUS ARREGI EHUko astronomoa etorri zaigu, oraingoz ikerketa horrek zer ekarri duen kontatzera. |
Tue, 22 September 2015
Japoniako artea da kirigamia. Origamiaren antzeko artea da, baina papera tolestuz egin beharrean, papera moztuta egiten dute. Bada, ideia hori bera erabili dute Estatu Batuetako ikertzaile batzuek eguzki-panelen material fotosentikorra moztuta. |
Tue, 22 September 2015
XX. denboraldiaren 2. saioa: kirigamia eguzki-paneletan, Pluton eta Sagardoa Bidegile. |
Tue, 15 September 2015
Gaindegia Behatokiko MIKEL AIESTARAN Euskalgeo atariaren arduraduna da. Mapak egiteko tresnak eskaintzen ditu atari horrek. Baina ez dira geografia hutsa erakusten duten mapak, baizik eta informazio soziologikoa erakusten dutenak. Gurekin izan da Mikel mapen beste ikuspuntu hori zertan datza azaltzeko. |
Tue, 15 September 2015
Atapuercako aztarnategia batean, El Portalón de la Cueva Mayor izenekoan, lehen nekazarien garaiko giza hezurrak topatu dituzte, eta ikertzaile-talde batek hezur horien genoma aztertu dute. Ikertzaileetako bat gure gaurko gonbidatua da, Burgosko Unibertsitateko ENEKO IRIARTE geologoa. |
Tue, 15 September 2015
Aurten, Norteko Ferrokarrillaren XX. denboraldia hasi dugu. Eta denboraldiaren lehen saio honetan, albiste batzuk gainetik begiratzen abiatu gara. |
Tue, 15 September 2015
XX. denboraldiaren 1. saioa: agurra, Atapuerca, nekazariak eta euskaldunak eta Euskalgeo. |
Mon, 6 July 2015
Popeyek espinakak jaten zituen indarra izateko. Zergatik? Ba, ustez, burdina asko dutelako espinakek. Hala ere, espinakek ez dute beste barazki baino burdina gehiago. Oso zabalduta dago XIX. mendean zientzalari batek gaizki idatzi zuela espinaken burdinaren datua eta horregatik uste izan da burdina asko dutela. Baina hori mito bat izan daiteke; akats horren iturririk eman duenik ez da ezagutzen. |
Mon, 6 July 2015
Donostiako Axular Lizeoko talde bat Alcovendasera joan zen Overclock lehiaketan zientzia-proiektu bat aurkezteko. Robotika eta saskibaloia konbinatzen dituen proiektu bat da, eta lehiaketa irabazi dute. Gurekin talde horretako ITZIAR INZA, JON AZTIRIA eta OLATZ GONZALEZ ikasleak eta PILI MERINO irakaslea izan dira. |
Mon, 6 July 2015
EÑAUT IZAGIRRE geografo elgoibartarrak bi ikerketarako laginketak egin ditu Txileko hegoaldeko muturrean. Bata, Hermite uhartean, Hornos Lurmuturretik hegoaldera. Bestea, Suaren Lurraldean, glaziar baten eboluzioa ikertzeko. Gurekin izan da irratian abentura horietaz hitz egiteko. |
Mon, 6 July 2015
XIX. denboraldiaren 43. saioa. Azkena. Eñaut Izagirre Suaren Lurraldean, Axular Lizeoko talde bat irabazle Overclock lehiaketan eta Popeyeren mitoa. |
Sun, 28 June 2015
Eureka museoak ez ditu ateak ixten udan. Ekimen asko ditu aurretik. Guk, denboraldiaren bukaerara iritsi garenez, ELENA ROSALES gonbidatu dugu haien udako planei buruz hitz egin diezagun. |
Sun, 28 June 2015
ETBko Teknopolis saioak, zientziako programak, azken emisioa du asteburu honetan. IÑAKI LETURIA aurkezleak tartetxo bat egin digu denboraldiaren bukaeraz hitz egiteko. |
Sun, 28 June 2015
Espintronika da ESTITXU VILLAMOR fisikariaren ikergaia, elektronikaren hurrengo urratsa. Tesia egin du gai horretan. Baina tesia egiteak aukera eman dio ikerketari buruzko hausnarketa egiteko, eta hausnarketa horri buruz hitz egin dugu berarekin. |
Sun, 28 June 2015
Hormona ezaguna da oxitozina, eta "irudi publiko" jakin bat du. Erditzean uzkurdurak eragiten ditu eta amatasun sentimenduaren erantzulea da. orain zientzialariek ikertu dute zergatik, eta aurkitu dute garunaren funtzionamenduan eragiten duela, neuronen jarduera aldatuz. |
Sun, 28 June 2015
XIX. denboraldiaren 42. saioa: oxitozina, Estitxu Villamor, Teknopolisen eta Eureka museoaren agurrak. |
Sun, 21 June 2015
Teknopolis saioan itsasoaren energiari buruzko monografikoa emititu dute asteburu honetan. BIMEP proiektua aurkeztu digute, hainbat teknologia probatu ahal izateko plataforma berezi bat. NAGORE REMENTERIAk aurkeztu digu programa. |
Sun, 21 June 2015
Kuantikari buruzko atalari agur esan diogu. TXONI MATXAINek kolaborazio ederra egin du denboraldian zehar mekanika kuantikaren sekretuak kontatzen. Eta gaur, atzera begiratzeko gogoa izan dugu eta eskerrik asko esateko Txoniri. |
Sun, 21 June 2015
Zergatik kontserbatu behar dira harriak, arrokak eta paisaiak? JOSE BRILHA portugaldarra, Progeo erakundeko lehendakaria, Zumaiara etorri da geokontserbazioari buruzko kongresu batera, eta guk elkarrzketatu egin dugu. berak eman dizkigu arrazoiak. |
Sun, 21 June 2015
Duela 45 urte egindako proba nuklearrek bizia suntsitu zuten Fangataufa atoloian. Zientzialariek urtetan behatu dute nola berreskuratu dute moluskuen komunitateak galdutako eremua. Helburua zen jakitea berkolonizazioak leherketen aurreko egoera berreskuratuko zuten ala ez, eta erantzuna da ezetz. |
Sun, 21 June 2015
XIX. denboraldiaren 41. saioa: moluskuak eta bonbak, geokontserbazioa, agur Txoni eta Teknopolisen itsasoaren energia. |
Mon, 15 June 2015
Esaten dutenez, 1693an, Dom Perignonek asmatu zuen txanpaina. Hori ez da zuzena, baina egia da Champagnoise metodoa findu zuela garai hartan, eta bere metodoak sekulako eragina izan zuela geroztik. MIKEL GARAIZABALek ekarri dizkigu txanpainaren zientzia mikrora. |
Mon, 15 June 2015
Kerosenoa ordezka dezakeen erregai bat garatu dute ikertzaile batzuek. Horretarako, azukre-kanaberatik abiatu, eta prozesu kimiko zorrotz bat jarri dute martxan, estratosferan hegan egiteak eskatzen dituen baldintza zorrotzak betetzeko. |
Mon, 15 June 2015
XIX. denboraldiaren 40. saioa: bioerregaia hegazkinentzat, Dom Perignonen burbuila historikoak |
Mon, 8 June 2015
ON Zientzia bideoen lehiaketaren irabazleak izan ditugu irratian, aste honetan izan baita sariketa-ekitaldia. Jendez betetako elkarrizketa bat izan da, oso interesgarria. Oroimenaz, adinaz eta 3d inprimagailuez hitz egin dugu. Eta, batez ere, bideogintzaz aritu gara; irabazle batek berak bakar bakarrik egin du bideoa, ia inoren laguntzarik gabe, eta beste batzuek familian egin dute bideoa, senide guztien dohainak batuta. Bi moduak, guztiz emankorrak.
|
Mon, 8 June 2015
Adimen artifizialaren lilura ekarri zigun GORKA AZKUNE informatikariak Caf-Elhuyar sarietan aurkeztutako artkulu batean. Gainera, artikulu onenaren saria irabazi zuen horrekin. Sare neuronalei buruz hitz egin digu gaur, gure mikroren aurrean. |
Mon, 8 June 2015
Plutongo ilargien sistema konplexua da. Pluton berak eta Karon ilargi handienak beste lau ilargi dituzte inguruan biraka. Zaila da ulertzea nolatan dituzten orbita egonkorrak lau ilargi txikiek. Baina, Hubble teleskopiari esker, astronomoek aurkitu dute Estix, Hidra eta Nix ilargiek sinkronizatuta dituztela orbitak Laplaceren erresonantzia batean, eta horrek egonkortzen dituela. |
Mon, 8 June 2015
XIX. denboraldiaren 39. saioa: Plutongo ilargiak, neurona-sareak eta ONZientzia 2015. |
Mon, 1 June 2015
ETBko Teknopolis saioak programa monografiko berezia egin du bizkarroi edo parasitoei buruz. Animaliei, landareei eta gizakiari eragiten dieten parasitoak. Horretarako, hainbat arlotako ikertzailerekin izan dira, tartean, Basurtuko Ospitaleko adituekin. NAGORE REMENTERIA zuzendaria etorri zaigu irratira programa aurkeztera. |
Mon, 1 June 2015
Aste honetan Ber2tek proiektua aurkeztu dute, hizkuntza teknologiak biltzen dituen ikerketa bat. Elhuyar Fundazioan teknologia horien hiru aplikazio aurkeztu dituzte adibide moduan, euskara ikasteko tresna lagungarri bat, literatua-kritikarako tresna bat eta bideoen ahotsa erauzi, transkribatu eta automatikoki itzultzeko beste bat. |
Mon, 1 June 2015
Mikel Artetxe informatikariak Mitzuli itzultzaile automatikoa garatu du Androiderako. Hizkuntza askoren arteko itzulpenak egiten ditu, bai testu batetik abiatuta, bai ateratako argazki batetik (kamera bidezko itzulpena) eta bai ahotsez sartutako testu batetik. Mikel gurekin izan da aplikazioa aurkezteko. |
Mon, 1 June 2015
John Nash matematikari ospetsua maiatzaren 23an hil zen, taxi-istripu batean. Ospetsua Ekonomiako Nobel saria jaso zuelako 1994an, ospetsua haren bizitzari buruzko pelikula bat egin zutelako eta, matematikarien artea, ospetsua jokoen teorian egin zuen lanarengatik. |
Mon, 1 June 2015
XIX. denboraldiaren 38. saioa: John Nash hila da, Mitzuli, Ber2Tek eta parasitoak Teknopolisen. |
Mon, 25 May 2015
TXONI MATXAIN, gure kimikari kuantikoak tunel efektuari hitz egin digu, fenomeno kuantikoetan ikusgarrienetako bat. Zergatik gertatzen den ez da erraza ulertzeko, baina harrigarria da gure ohiko bizimoduan zenbatetan azaltzen den. |
Mon, 25 May 2015
Donostiako Eureka museora joan gara animaliak eta haien ekosistemak ezagutzera. Izan ere, museoak gela bat zabaldu du animaliekin, eta LARRAITZ ETXEBERRIA gidari-lanak egin dizkigu gela bertatik bertara ezagutzeko. Irrati bidezko poaseotxo bat suge eta armiarmen artean. |
Mon, 25 May 2015
Frankensteinen istorio bat dirudi aspaldiko esperimentu batek: sagu zahar baten eta gazte baten zirkulazio-sistemak lotu eta odola bietatik pasarazita, sagu zaharrak onurak jasotzen ditu odol-hodietan, neuronetan eta muskuluetan. Baina zergatik? Duela urte gutxi batzuk talde batek aurkitu zuen proteina bat zela horren erantzulea, baina orain zalantzan jarri da proteinaren ekarpena. |
Mon, 25 May 2015
XIX. denboraldiaren 37. saioa: sagu zaharra sagu gaztea, Animaliak Eureka museoan eta tunel efektua. |