Elhuyar Zientzia

MIT institutuko matematikariek eredu teoriko bat egin dute hiriko taxien lana optimizatzeko. Urtebetez jaso dituzte taxi-kopuruaren eta bidaien datuak, eta sare-itxurako eredu bat osatu dute. gero, grafoen teoria erabilita, taxien antolamendu opimoa nolakoa izango litzatekeen aztertu dute.

Direct download: Qk35-180531NewYorkekoTaxiak.mp3
Category:science -- posted at: 4:34am EDT

Donostiako Eureka museoko Larraitz Etxeberria eta Mikel Abadia gurekin izan dira, garagardoaren zientziari buruz hitz egiteko. Lupulua gehitzearen arrazoi historikoaz hitz egin dugu, ale versus lager bi garagardo-mota nagusiei buruz, hartziduraz eta abar. 

Direct download: NFXXII-38c.mp3
Category:science -- posted at: 1:58pm EDT

CAF-Elhuyar sarietan, kazetaritza kategorian Josu Lopez Gazpio izan da irabazlea. Zientzia Kaiera blogean argitaratutako artikulu batean gabonetako oporraldiak osasunean duen eragina aztertu zuen. Ez dietak, ez eguraldiak... oporraldiak berak duen eragina. Hain begi bistakoa dirudien gai batek badu zer irakatsi zientzialarien lan egiteko moduari buruz. Gainera, Koldo Garcia ere batu zaigu elkarrizketan eta josuk eta koldok UEUko ikastaro baten berri ekarri digute.

Direct download: NFXXII-38b.mp3
Category:science -- posted at: 1:28pm EDT

Hawaii uharteko Kilauea sumendiak erupzioa izan du maiatzean. Gaur egungo sumendirik monitorizatuenetako bat da, eta geologoak hasi dira lanean, ahalik eta datu gehien jasotzeko. Jasotako informazioari esker, hurrengo erupzioetan iragarpen hobeak egin ahal izango dutela espero dute.

Direct download: NFXXII-38a.mp3
Category:science -- posted at: 1:24pm EDT

XXII. denboraldiaren 38. saioa: Kilauea sumendia, gabonetako oporraldiaren eragina eta garagardoa eta Eureka.

Direct download: NFXXII-38.mp3
Category:science -- posted at: 1:14pm EDT

Nazioarteko ikerketa batek erreka idorrek edo aldizkako errekek karbonoaren ziklo globalean duten eragina aztertu du. Orain arte zeharo gutxietsi badira ere, aldizka lehortzen diren errekek atmosferara uste baino CO2-ekarpen handiagoa egiten dutela kalkulatu dute. Daniel von Schiller eta Arturo Elosegi EHUko ikertzaileek parte hartu dute ikerketa horretan.

Direct download: Qk34-180523_Erreka_idorrak.mp3
Category:science -- posted at: 3:35am EDT

Ekaia aldizkariak jaso du aurtengo CAF-Elhuyar merezimendu saria. Ia 30 urte egin ditu jadanik, zientzia dibulgatzen unibertsitatearen barrutik, eta sari honen bitartez, CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioak lan garrantzitsu hori aitortu nahi izan diote. Asier Vallejo zuzendaria izan da gurekin irratian.

Direct download: NFXXII-37c.mp3
Category:science -- posted at: 12:12pm EDT

Duela 42 milioi urte, manatien eta dudongoen arbaso bat bizi zen Europan. Haren fosilak aurkitu dituzte Castejón de Sobrarben, Huescan. Itsas ugaztunak uretara egokitzen ari ziren garaiko fosilak dira. EHUko Ainara Badiola paleontologoak ikertu ditu fosil horiek. Gurekin izan du haren lanaren berri ekartzeko.

Direct download: NFXXII-37b.mp3
Category:science -- posted at: 12:08pm EDT

Aspaldiko ideia da: Lurretik orbitara igotzeko, igogailu bat erabil liteke. Ez da gaur egun egingarria, baina fisikak dio posible dela, eta fikzioan nahiz ikerketa fisiko errealean, planteatzen den ideia bat da. Zuziri bat jaurti beharrean, igogailua erabiltzea.

Direct download: NFXXII-37a.mp3
Category:science -- posted at: 12:03pm EDT

XXII. denboraldiaren 37.saioa: igogailu espaziala, sirenioen arbasoak eta Ekaia, merezimendu osoarekin.

Direct download: NFXXII-37.mp3
Category:science -- posted at: 12:01pm EDT

Banatu dira Caf-Elhuyar sariak. “Egin jauzi, eta sortu uhin hedakorrak” zen sariketaren leloa aurten, eta horretara ausartu direnei aitortza egiteko asmoz egin da ekitaldia. Hain zuzen, zientzia eta teknologia gizarteratzeko ahalegina egiten dutenen lana aitortzea da sariketaren helburua, baita xede horrekin bat egiten duten proiektuak bultzatzea ere.

Direct download: Qk33-180516_CAF-Elhuyar_Sariak_2018.mp3
Category:science -- posted at: 5:25am EDT

Pint of Science jaialdiari buruz hitz egin dugu Oskar Gonzalezekin eta CIC-biomaguneko Idoia Mikelezekin. Haiek dira jaialadia antolatzen duten taldeen kideak Bilbon eta Donostian, hurrenez hurren. 

Direct download: NFXXII-36c.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

Koloreen ataletik abiatuta, kromatografiara egin dugu salto, nahastutako substantziak banatzeko teknika bat. Oskar Gonzalezek azalduko digu zergatik izenak egiten dien erreferentzia koloreei, eta nolakoa den teknika hori gaur egun.

Direct download: NFXXII-36b.mp3
Category:science -- posted at: 4:00am EDT

Txorizale baten bloga: Usurbilgo txoriak. Han aurkitu dugu istorio bitxi bat: Zubietan ikusi dute larre-buztinkara espeziearen Eskandinaviako subespeziea. Iparralderako migrazioan dago, Afrikatik Eskandinaviara, baina oso zaila da subespezie hori inguru hauetan ikustea.

Direct download: NFXXII-36a.mp3
Category:science -- posted at: 3:59am EDT

XXII. denboraldiaren 36. saioa: Usurbilgo txoriak, kromatografia eta Pint of Science.

Direct download: NFXXII-36.mp3
Category:science -- posted at: 3:58am EDT

Direct download: Audioa_Neandertalen_eta_Homo_sapiens-en_elkarbizitza_uste.mp3
Category:science -- posted at: 5:07am EDT

Uste baino gorila eta txinpantze gehiago daude Afrika ekuatorialeko mendeabaldean. Haien egoera txarra da, eta populazioak gainbeheran daude, batez ere hiru faktorek mehatxatuta: ehztariak, ebola birusak eta ukitu gabeko basoaren galera. Baina behintzat, populazioak uste baino handiagoak dira.

Direct download: Qk32-180510GorilakEtaTxinpantzeak.mp3
Category:science -- posted at: 4:25am EDT

Eboluzioan gure gertueneko espeziea da txinpantzea. Berak eta primate guztiek 24 kromosoma dituzte genoman, baina gizakiak 23 besterik ez ditu. Oso bitxia da kontua. Noiz galdu dugu kromosoma hori? Eta zergatik?  
 
Direct download: NFXXII-35c.mp3
Category:science -- posted at: 3:10am EDT

Ezagutu beharreko zientzialari bat, eta, hala ere, oso ezaguna ez dena: Barbara McClintock. 1983ko Medikuntza edo Fisiologiako Nobel saria eman zioten artoa ikertuta, sekulako bultzada eman ziolako genetikari. DNAren egitura ezagutu baino baino askoz lehenago, kromosometan izaten diren zatien leku-aldaketak aurkitu zituen. Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek kontatu digu haren istorioa.

Direct download: NFXXII-35b.mp3
Category:science -- posted at: 3:09am EDT

Azken behaketek eta kontaketek erakutsi dute uste baino gorila eta txinpantze gehiago geratzen direla Afrikaren mendebaldean. Hala ere, populazioak jarraitzen dute arriskuan, batez ere, hiru faktoreengatik: armak, germenak eta zuhaitz-falta. 

Direct download: NFXXII-35a.mp3
Category:science -- posted at: 3:09am EDT

XXII. denboraldiaren 35. saioa: Gorilak eta txinpantzeak, Barbara McClintock eta bigarren kromosoma.

Direct download: NFXXII-35.mp3
Category:science -- posted at: 3:06am EDT

AACR erakundearen urteroko azken kongresuan, eztabaida bat piztu da genetikak gidatutako tratamenduei buruz minbiziaren arloan. Teknika berri samarra da, eta aurrerapauso asko ari da ematen, baina gaur egun arrakasta tasa % 15ekoa da, eta aditu batzuen ustez, oihartzun handiegia ematen zaio emaitzak ikusita.

Direct download: Qk31-180503GenetikakGidatutakoTerapiaMinbizian.mp3
Category:general -- posted at: 5:30am EDT

Festa handia izan da Elhuyar Fundazioak antolatzen duen Zientzia Azokaren aurtengo edizioa bukatzeko. Bigarren hezkuntzako ikasleentzat antolatuta dago (ikasturte osoko lana), eta balio handia du ikasleek zientziaren metodologian murgiltzeko. Elhuyarko Danel Solabarrietak kontatu digu nolakoa izan zen Bilbon egindako bukaera-festa.

Direct download: NFXXII-34c.mp3
Category:science -- posted at: 4:11pm EDT

Kuantikaren bitartez, taula peruiodikoaren sotoetan sailkatuta dauden bi elementu ezagutu ditugu, Txoni Mtxainekin batera: neodimioa eta praseodimioa. Iman indartsuak egiteko lehengaiak dira, eta ia ziur neodimio pixka bat etxean bertan dugula. Propietate harrigarriak, eta anekdota entzungarriak, bi elementu hauen kontura.

Direct download: NFXXII-34b.mp3
Category:science -- posted at: 4:09pm EDT

AACR erakundearen urteroko kongresuan eztabaida sutsiua izan da bi onkologoren artean. Genetikak gidatutako terapiaren eraginkortasunari buruzkoa da. 20 urte inguru duen tratamendu mota hau asko aurreratzen ari gara, baina agian gehiegi espero dugu horretaz.

Direct download: NFXXII-34a.mp3
Category:science -- posted at: 4:03pm EDT

XXII. denboraldiaren 34. saioa: genetikak gidatutako terapia minbizian, neodimio eta praseodimioa eta Zientzia Azoka 2018.

Direct download: NFXXII-34.mp3
Category:science -- posted at: 4:00pm EDT

1