Tue, 27 March 2018
Lupulurik gabe garagardoari lupulu-zaporea ematea lortu dute, garagardoa egiteko erabiltzen den legamia eraldatuta. Lupulu-zaporea ematen duten bi molekula sortzen ditu eraldatutako legamiak.
Direct download: Qk26-180328_Garagardoa_lupulurik_gabe.mp3
Category:science -- posted at: 2:02pm EST |
Mon, 26 March 2018
Nazioarteko ikertzaile-talde batek Iberiar Penintsulako migrazioak ikertu ditu giza aztarnen DNA azterketen bidez. Nekazaritza ekarri zuen migrazioa eta 2.500 urte geroago izan zen bigarren migrazioa bat dokumentatu dituzte; Neolitotik Brontze Arorainoko bi migrazio nagusiak. Eneko Iriarte, izan da gurekin, ikerketan parte hartu duen Burgosko Unibertsitateko geologo bat. |
Mon, 26 March 2018
Akaroei buruz hitz egin dugu udaberri hasiera honetan. Baina ez alergiari buruz hitz egiteko, baizik eta haien dibertsitatea goraipatzeko, eta, bide batez, bitxikeriak kontatzeko. |
Mon, 26 March 2018
XXII. denboraldiaren 29. saioa: akaroak eta bi migrazio Iberiar Penintsulara. |
Tue, 20 March 2018
Stephen Hawking ikono bat zen; zientziaren ikonoa. Baina zein da haren ekarpen zientifikoa? Fisikarien hizkeretan esanda, singularitateak ikertzen zituen. Guretzat horrek esan nahi du teoria berriak garatu zituela, batez ere, zulo beltzen inguruan. Ekarpenik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Hawkingen erradiazioa. |
Sun, 18 March 2018
2005ean, Leeuwarden hirian, Herbeheretan, domino-piezen erakusteken errekorra hautsi zuten. Baina ikuskizunaren aurretik, txolarre batek arriskuan jarri zuen ospakizuna, eta hil egin zuten. |
Sun, 18 March 2018
Kuantikari buruzko atalean, Txoni Matxainek taula periodikoaren mugetatik eraman gaitu. Helioari buruz hitz egin dugu. Sodioari buruz ere bai, eta burdinari buruz... plutonioa, kobrea... Taularen mugak eta taularen erdialdea. Elementu bakoitzaren kasuan bada zer aztertu. |
Sun, 18 March 2018
Stephen Hawking hil da. Zientziaren ikono bat da, baina zer egin zuen? Zergatik zen hain zientzialari ospetsua? Zergatik zen ona? Haren lanaz hitz egiteko aukera ez dugu galduko. |
Sun, 18 March 2018
XXII. denboraldiaren 28. saioa: Stephen Hawking, taula periodikoaren mugak eta dominoaen txolarrea. |
Fri, 16 March 2018
Direct download: audioa-ilargiari-lotutako-egitasmoak-elhuyarren-tartean.
Category:science -- posted at: 7:50am EST |
Thu, 15 March 2018
Iberiar penintsulako historiaurreko 4.000 urteko tartean izandako migrazioak eta dieta aztertu dituzte, datu arkeologiko, genetikoak eta isotopikoak erabilita. Horri esker berretsi dute, besteak beste, penintsulara iritsi ziren Neolitoko lehen nekazarien ondorengo zuzenetarikoak direla gaurko euskaldunak.
Direct download: Qk24-180314_Neolito_ondorengo_migrazioak.mp3
Category:science -- posted at: 6:46am EST |
Thu, 8 March 2018
CERN laborategian nukleo erradiaktiboak ikertu nahi dituzte antiprotoiak bonbardatuta. Baina esperimentuaren lekua eta antiprotoiak sortzekoa ez dira toki bera. 400 metro dago batetik bestera. Eta batetik bestera antiprotoiak eramateko instalazio berezi bat egin behar dute furgoneta batean. Oso instalazio konplexua. |
Thu, 8 March 2018
Saio fisikoa gaurkoa. CICnanoGUNE eta DIPC, beste ikertzaile-talde batzuekin batera bi artikulu aipagarri argitaratu dituzte. Bata, grafenoaren konexioei buruz, eta bestea argiaren uhinen formen manipulazioari buruzkoa. CICnanoGUNEko Itziar Otegi eta Irene Dolado etorri zaizkigu grafenoa eta argiari buruz hitz egitera, hurrenez hurren. |
Thu, 8 March 2018
Umeak ez txertatzearen alde daudenen argudio bat da txertoek sistema immunologikoan eragiten dutela, eta errazten dutela beste gaixotasunen infekzioa. Hain zuzen ere, kontrakoa frogatu du ikerketa batek. |
Thu, 8 March 2018
XXII. denboraldiaren 27. saioa: txertoak eta grafenoa eta argia. |
Thu, 8 March 2018
Elhuyar aldizkariaren martxoko zenbakia kalean da, eta Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer eskaintzen digu. Blokeka antolatu dituzte gaiak, eta oso kontu interesgarriak ekarri ditu. Aldizkariaren gai nagusia, adibidez, Ilargirako bidaiak dira. Baina horrez gain, gai asko ditu. |
Thu, 8 March 2018
Existitzen den pigmentu beltzik beltzena Vantablack izeneko pigmentua da. Ia ez du argirik islatzen, eta horegatik da hain beltza. Gainera, istorio bitxia du, bere erabilera patentatuta duelako. Istorio hori eta pigmentu beltzen kontuak kontatu dizkigu Oskar Gonzalez kimikariak. Gainera, galdera batetik abiatu da: beltza zer da? Kolore bat edo koloreen falta? |
Thu, 8 March 2018
CERN laborategian nukleo erradiaktiboak ikertu nahi dituzte antiprotoiak bonbardatuta. Baina esperimentuaren lekua eta antiprotoiak sortzekoa ez dira toki bera. 400 metro dago batetik bestera. Eta batetik bestera antiprotoiak eramateko instalazio berezi bat egin behar dute furgoneta batean. Oso instalazio konplexua. |
Thu, 8 March 2018
XXII. denboraldiaren 26. saioa: antimateria furgoneta batean, beltza eta Elhuyar aldizkaria martxoan. |
Mon, 5 March 2018
Unibertsoaren hasierako hidrogenoaren seinalea detektatu dute MITeko eta Arizonako Unibertsitateko ikertzaileek. Big Bangetik 180 milioi urtera hidrogeno-atomoek utzitako seinalea da, eta erakutsi du garai hartarako sortzen hasiak zirela lehen izarrak, baita unibertsoa uste baino askoz hotzagoa zela ere. |